Lurralde esparrua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Zerbitzu bakoitza emateko esparrua modu honetan zehazten da:

  • Uraren Ziklo Integrala (42 udalerri). Nafarroako Gobernuak Nafarroa Hornitzeko Plan Zuzentzailean emandako lurralde-mugapeak edo -demarkazioak zehazten du zerbitzu hori emateko esparrua.
  • Hiri-hondakinak (48 udalerri). Nafarroako Hiri Hondakinen Plan Zuzentzaileak zehazten du zerbitzu hori emateko esparrua.
  • Hiri-garraioa (18 udalerri). Iruñerrian bidaiariak garraiatzeko zerbitzu erregularra arautzen duen 8/1998 Foru Legeak, ekainaren 1ekoak, zehazten du horren esparrua. 2013an zerbitzu horretan parte hartu duten udalerriak 18 izan ziren.
  • Taxi-zerbitzua (27 udalerri). Taxiei buruzko 9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, zehazten du horren esparrua.
  • Ibai Parkea. 2000. urtean NILSArekin eta Nafarroako Gobernuarekin partzuergoa osatu zuten zortzi udalerrik osatzen dute esparrua. 2007an partzuergo hori deuseztatu egin zen, eta Iruñerriko Mankomunitateak hartu zuen kudeatzeko ardura. Egun, 9 udalerrik eratzen dute esparrua.

municipios integrados