Ingurumenaren aldeko neurriak
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Ingurumenarekiko konpromisoa
Urtero bezala, jarduera arduraz eta eraginkor gauzatuta eta garatuta erakusten du erakundeak ingurumenarekiko hartuta duen konpromisoa. 2020ko alderdi adierazgarrienak hauek dira:
- Biosolidoen 41.7424 tona birziklatzea nekazaritzan (lohia zuzenean aplikatuta eta konposta eginda), era eraginkorrean eta taxutzeko moduan.
- Lohiak eta hondakin berdeak konpost bihurtzea Arazuriko planta berrian (tunelen bidez). Planta modernoa da eta ingurunerako ingurumen ondoriorik ez duena. Kalitate handiko konposta lortzen da.
- Andeatutako eremuak ingurumen aldetik lehengoratzean parte hartzea. 1.065 tona konpost aplikatu ziren, 3. mailakoak, Gongora birgaitzeko.
- Klima-aldaketaren kontrako borrokan aritzeko konpromisoa. Horretarako, karbono-aztarna kalkulatu da eta MAPAMAren erregistroan izena eman. Hain zuzen, helburua da aztarna hori minimizatzea ekarriko duten neurriak abiaraztea.
- Areatzeko meandroa CO2 hustuleku moduan lehengoratzeko proiektua Trantsizio Ekologikorako Ministerioan inskribatzeko izapideak bideratu dira. Hartara, Nafarroako lehen hustulekua izatera igaro da, eta aurreikusita dago 30 urtean 503 tona CO2 xurgatzea.
- Ingurumen-kudeaketako sistemari jarraipena egitea (ekoizpen-zentroetan ezarritakoa), hartara, bermatzeko erakundeari dagozkion ingurumen kontu guztietan legezko betebehar guztiak betetzen direla (isurpenak, hondakinak, kontsumoak...).
- A motako konpost begetala egitea. 2014az geroztik landare-konposta edo konpost begetala ere egiten da, bezeroen eskaerei erantzuteko, A klasekoen ezaugarriekin. Emankortzaileen Erregistroan izena eman zen 2014an eta egun arrakasta handiz merkaturatzen da, ezaugarri ezin hobeak baititu baratzezaintzako eta lorezaintzako mota guztietako lursail landuetan erabiltzeko.
- Produktu berri bat erregistratu da, Nekazaritzarako Arazuri konposta (C klasea), gai organikoetan pobreak diren nekazaritzako lursailetan aplikatzeko.
- 2020an, lohiak eguzki bidez lehortzeko planta pilotuaren proiektua egin da. 1.000 metro koadroko edukiera du, eta asmoa da teknologia ebaluatzea Iruñean eta ondoren lohien gainerako ekoizpenean aplikatzeko beharrezkoa den ezagutza eskuratzea.
Argiñarizko zabortegia zigilatzea
Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.
Egun, zigilatuta 25 urte baino gehiago eman ondoren mantentze-lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Zeuden tximiniak kendu ziren eta tokia eman zitzaion Girgillaoko Udalari, ehizaren eta abeltzaintzaren arloko aprobetxamendua egin dezan. Dena den, zabortegian sortutako lixibiatuen eta bertan dagoen istilean jasotakoen kontrolak egiten jarraitzen da, eta bai zabortegiaren urari beheiti dagoen errekan jasotakoenak ere. Izan ere, Ebroko Ur Konfederazioak emandako azken baimenarekin lotutako eskakizuna da.
Bio-hondakinen kudeaketa, etxeko eta auzoko konpostajearen bidez
Hiri-hondakinen %40 baino gehiago hondakin organikoak dira. Interesgarria da nabarmentzea hondakin horiek etxeko eta auzoko konpostajearen bidez kudeatzearen alde onak. Hondakinak bildu behar ez izateak ingurumenerako duen kostua murrizteaz gain, praktika honen sentsibilizazio alderdia nabarmendu behar da. Izan ere, parte hartzen duten familiek hobeki kudeatzen dituzte gainerako hondakinak eta hondakin organikoen ahalmenari garrantzia ematen diote. Ordain moduan, kalitate handiko konposta eskuratzen dute, eta euren baratze edo lorategietan medeagarri organiko gisa erabil dezakete.
Iruñerriko Mankomunitatearen esparruan argi eta garbi zehaztuta eta bereizita dauden bi eremu daude. Bata landa-eremua da, eta bertan gai organikoak kudeatzeko sistema nagusia etxeko eta auzoko konpostajea da (herritarrek beren kudeaketa egiteko eduki ditzaketen sistemez gain). Bestea hiri-eremua da, eta bertan gai organikoak kudeatzeko sistema nagusia bosgarren edukiontzia da. Gaineratu behar da hiri-eremuko zenbait etxebizitzak ere parte hartzen dutela etxeko eta auzoko konpostajean.
2020an zehar, praktika hau udalerri eta herri gehiagotan hedatzen jarraitu zen, eta horrez gain aurreko urteetako parte-hartzaileei jarraipen teknikoa egiten jarraitu zen, etxeko konpostajean, auzokoan eta autogestioan. Autogestioan, beren baliabideen bitartez hondakin organikoak kudeatzen dituzten familiak eta/edo taldeak dira, edo konposta pilan eginez, konposta etxean egindako konpost-ontzietan edo etxeko abereen bidez (oiloak, txerriak...).
Une honetan, erakundea ekintza hauek ari da garatzen:
- Etxeko konpostajea: 2006az geroztik. 2020aren amaieran, 3.421 familia ari ziren parte hartzen.
- Auzoko konpostajea: 2009. urtearen amaieraz geroztik. Egun 43 gune daude egokituta Iruñerriaren esparruko 17 udalerritan. 700 familia inguru.
- Autogestioa: 2017az geroztik erregistratuta. Egun, 795 familia parte hartzen.
Auzoko konpostajeari dagokionez, 2020an hiru gune gehiago egokitu ziren Iruñean, bat Sarrigurengo errepidean eta bi Sanduzelai auzoan.
Nabarmendu behar da 2020an, COVID-19ak eragindako pandemia-egoera bereziaren ondorioz, handitu egin zela hondakinen konpostaje deszentralizatuan parte hartzen duten pertsonei telefono bidezko segimendua egitea. Etxez etxeko bisitak gutxiago izan ziren, baina une oro bermatu zen parte-hartzaileei jarraipena egitea eta aholkularitza ematea. Gainera, urtero bezala, 4 buletin digital egin ziren, Mankomunitatearen webgunean eskuratu ahal direnak.
KUDEATUTAKO HONDAKINEN KANTITATEA
Taula hauetan, parte-hartze datuak eta gai organikoak tratatzeko sistema deszentralizatu honen bidez 2020an kudeatu dela kalkulatzen den gai organikoen kantitateak ageri dira, bai eta 2006an hasi zenetik bide honetatik kudeatu diren hondakin organikoen bilakaera ere.
Kalkulatzen da 2020aren amaieran 3.043 tona hondakin organiko kudeatu direla bide honetatik.
2020AN KUDEATUTAKO HONDAKINEN KALKULUA |
|
|
|
||
familiak |
pertsonak |
inauste-hond. |
GO |
GUZTIRA (t) |
|
ETXEKOA |
3.421 |
11.392 |
1.664 |
820 |
2.483 |
AUZOKOA |
700 |
2.177 |
70 |
159 |
229 |
AUTOGESTIOA |
795 |
2.329 |
331 |
331 |
|
GUZTIRA |
4.916 |
15.898 |
1.734 |
1.309 |
3.043 |
2006an etxeko konpostajearen jarduera hasi zenetik bide honetatik kudeatutako hondakinen zenbatespenaren bilakaera aintzat hartuta, jarraian erakusten den taula lortzen da:
Etxeko eta auzoko konpostajearen bidea kudeatutako hondakinen TONEN zenbatespena |
|||||||||||||||
hondakin-mota |
2006 |
2007 |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
inauste-hond. |
113 |
240 |
387 |
527 |
641 |
802 |
955 |
999 |
1.079 |
1.103 |
1.206 |
1.636 |
1.734 |
1.708 |
1.619 |
GO |
56 |
118 |
190 |
259 |
316 |
395 |
471 |
524 |
620 |
657 |
904 |
1.176 |
1.358 |
1.325 |
1.423 |
GUZTIRA |
169 |
358 |
577 |
786 |
957 |
1.197 |
1.426 |
1.523 |
1.699 |
1.760 |
2.110 |
2.812 |
3.092 |
3.033 |
3.043 |
Araztegiko lohiak nekazaritzan aplikatzea
Arazuriko araztegian sortutako lohiak, behin digerituta eta deshidratatuta daudenean, nekazaritzarako erabiltzen dira. Horien %78 zuzenean aplikatzen dira, eta gainerako %22a, araztegira iristen diren lorezaintzako hondakin berdeekin nahasita, konpost bihurtuta.
2020ari dagozkion datu orokorrak hauek dira:
- 41.742 tona lohi digeritu sortu dira.
- 32.657 tona lohi digeritu erabili dira nekazaritzan (laboreetan, artoan eta ekiloreetan, nagusiki).
- 9.085 tona lohi digeritu erabili dira konposta egiteko, 8.535 tona hondakin berderekin batera.
2.951 tona konpost merkaturatu dira. Haietatik 2006 t Arazuriko konpostari dagozkio, 297 t konpost begetalari eta 647 t sustapeneko Arazuriko konpostari. Nagusiki, paisaia- eta lorezaintza-sektorean aplikatu da konpost hori. Txikizkako salmentan 23.285 zaku saldu dira. Aurreko urtean baino dezente gehiago dira, pandemiaren ondorioz, produktu zakuratua saltzea bultzatu baitzen.
Lohia eta konposta aplikatzeak ingurumenean duen eraginari segimendua egitea:
Duela 29 urtetik hona ohikoa den moduan, lohia aplikatzearen gaineko saioak edo probak egiten ditugu Instituto Técnico de Gestión Agrícola, SA (ITGA, orain INTIASA) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoarekin batera. Hain zuzen ere, saio horiek Arazuriko lursail esperimentalean eta lohia erabiltzen duten Komunitateko beste toki batzuetan egiten ditugu.
2020an, lehorreko laborantzan (laboreak) araztegiko lohia erabiltzeko saiakuntzak egiten jarraitu dugu, Arazuriko finka esperimentalean. Arazuriko konposta erabiltzen hasi gara "Lur landuen erantzun agronomikoa" saiakuntzan, konposta hiru urtean behin aplikatuta lur landuak duen erantzuna ebaluatzeko.
Esperientziaren emaitzek berretsi egiten dute eragin minimoa lurzoruetan metal astunen edukien gainean, Arazurin sortutako lohien ekarpenen dosi eta maiztasun desberdinetarako.
INTIAk, NUPekin elkarlanean, "1. azpiproiektua. Ongarritze organikoaren erronka berriak: lurzoruaren kalitatea eta produktibitatea hobetzea, maneiatze sistema desberdinen pean" izenekoaren barnean, Arazuriko HUAn kokatuta dagoen saiakuntza-lursailean, lurzoruaren alderdi desberdinak aztertu ditu (SC-94-025 proiektua).
Ongarri organikoak (lohia eta konposta) sail ureztatuetan, artoaren laborantza estentsiboan (Artaxoan) erabiltzeko saiakuntzak egiten ere jarraitzen dugu. Lortutako emaitzek erakusten dute ongarri horiek aplikatuta artoak dituen fosforo-premiei erantzuten zaiela, eta lurzoru pobreak hobetzen direla, sail ureztatu berrietan espero izatekoa zen moduan. Nitrogeno-ekarpena garrantzitsua da eta hori eskuragarri izatea ebaluatzen ari da ekarpena egin ondoko urteetan (%20ko eraginkortasuna lehen urtean). Lohiak potasio gutxi ematen du, eta, hortaz, kasu horretan ezin du mea ongarria ordezkatu. Gai organikoari dagokionez, ekarpena kontuan hartzeko modukoa da, lurzoruaren emankortasuna hobetzen baitu epe ertainean eta luzean: egitura, mikrobioen jarduera...
2020an saiakuntzak egiten jarraitu da, lohiak landan aplikatzearekin lotuta. Egungoa baino dosi txikiagoa erabili da, legeria berrien ondorioz, legeria horiek nitrogeno-unitate emankortzaileak mugatzen dituzte nitratoez kutsatuta egon daitezkeen guneetan. Nafarroan nitratoez kutsatuta egon daitezkeen guneak zabaltzea, 2018-2021 aldia, Europako legerien ondorioz, lohien kudeaketa murriztaileagoa eta kontrolatuagoa ari da ekartzen, administrazioen eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren aldetik.
Nabarmendu behar da, gainera, 2020an, Tuterako araztegian, NILSArekin elkarlanean, hondakin berdeak eta eguzkitan lehortzeko prozesu bateko lohiak konpostatzeko azterlan bat egin zela (HUBER eguzki bidez lehortzeko planta). Arazuriko araztegian erabilitako hondakin berdeen eta lohien proportzio berberekin egin zen azterlana.
Energia berriztagarriak sortzea
Urtasunen, Eugin eta Egillorren sortutako energia hidroelektrikotik, eta Arazuriko araztegian lohiak tratatuta eta Gongorako zentroko zabortegian hartutako biogasetik abiatuta egiten da aprobetxamendu hau.
Aprobetxamendu hidraulikoa
Bi zentral hidroelektrikok, Eugikoak eta Egillorkoak, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur-soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehenbizi, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.
Ondoren dagoen taulan, ekoizpen hidroelektrikoak 2011tik izan duen bilakaera erakusten da, GWh-tan:
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
||||||
EUGIKO ZH |
3.272.355 |
15,8 |
4.501.197 |
21,7 |
6.907.282 |
27,0 |
6.085.155 |
22,4 |
4.137.151 |
16,8 |
URTASUNGO ZH |
904.230 |
907.500 |
948.860 |
883.350 |
814.110 |
|||||
EGILLORKO ZH |
11.644.905 |
16.337.674 |
19.363.975 |
15.833.914 |
11.861.571 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
||||||
EUGIKO ZH |
4.028.364 |
16,1 |
4.357.459 |
15,3 |
5.540.278 |
22,1 |
4.297.515 |
15,0 |
3.621.545 |
16,0 |
URTASUNGO ZH |
873.920 |
725.100 |
834.200 |
718.690 |
697.880 |
|||||
EGILLORKO ZH |
11.251.635 |
10.240.878 |
15.758.221 |
10.011.710 |
11.677.397 |
Hondakinen aprobetxamendua
Arazurin hondakin urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.
Biogas horrek %50-60 arteko metano-kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
||||||
HUA |
20.108.497 |
25,5 |
22.318.969 |
27,4 |
23.840.505 |
30,9 |
18.725.764 |
27,4 |
18.368.554 |
33,1 |
GONGORA |
5.391.830 |
5.036.676 |
7.047.539 |
8.720.297 |
14.811.352 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
||||||
HUA |
19.130.225 |
33,9 |
18.240.845 |
31,4 |
18.729.332 |
29,7 |
20.354.545 |
32,0 |
19.762.774 |
31,7 |
GONGORA |
14.793.379 |
13.143.252 |
11.013.212 |
11.610.334 |
11.950.936 |
Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira
Azaldutakoaren arabera, 2020an 47,7 GWh sortu ziren energia berriztagarrietatik abiatuta, %66,5 hondakinetatik (lohiak eta hondakin organikoak Gongoran) eta %33,5a jatorri hidroelektrikotik.
Jarraian dagoen taulan, energia berriztagarrien ekoizpenak 2011tik SCPSAn izan duen bilakaera erakusten da.
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
Zentral hidroelektrikoak |
15,8 |
21,7 |
27,03 |
22,40 |
16,8 |
16,1 |
15,3 |
22,1 |
15,0 |
16,0 |
Hondakinak |
25,5 |
27,4 |
30,88 |
27,45 |
33,1 |
33,9 |
31,4 |
29,7 |
32,0 |
31,7 |
GWh, guztira |
41,3 |
49,1 |
57,9 |
49,9 |
50,0 |
50,1 |
46,7 |
51,8 |
47,0 |
47,7 |
Jarraian, modu grafikoan ikusten da bilakaera hori:
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
HUAren energia-autosufizientzia |
%88,00 |
%83,40 |
%90,60 |
%98,80 |
%100,3 |
%97,7 |
%102,8 |
%101,8 |
%103,5 |
%106,7 |
%104,0 |
HHTZren energia-autosufizientzia |
%337,9 |
%319,9 |
%292,0 |
%353,0 |
%377,3 |
%573,2 |
%603,8 |
%537,1 |
%422,1 |
%488,6 |
%440,2 |
KLIMA-ALDAKETA ETA ESTRATEGIA ENERGETIKOA
Klima Aldaketaren eta Estrategia Energetikoaren barnean 2020an gauzatutako jarduketa nagusiak hauek izan dira:
- IMren eta SCPSAren karbono-aztarna ebaluatu eta zertifikatzea
Bere osotasunean egin da IMren eta SCPSAren 2019ko karbono-aztarna kalkulatu, ebaluatu eta zertifikatzeko prozesu osoa. Izapideak bideratzea AENORren ziurtagiriak amaitu zuen, EN ISO 14064-1:2006 arauaren araberakoak eta 2020ko ekainaren 4koak. IMren eta SCPSAren berotegi-efektuko gasen isurpenak, 2019an, guztira, 47.211,46 tona CO2baliokidekoak izan ziren. Horrek esan nahi du, 2014a oinarri-urtearen aldean, %21,7 gutxiago dela, eta, 2018aren aldean, %1,3 gutxiago
Jarraian dagoen grafikoan, berotegi-efektuko gasen isurpenak ageri dira, zerbitzu bakoitzak eragindakoak:
Bigarren urtez jarraian, IMk eta SCPSAk ‘absortzioak edo xurgapenak’ erosi dituzte (Isurpen Eskubideak), 314,67 tCO2baliok., MITECOk zertifikatutako bi basotze-proiektutan. Hartara, IMk eta SCPSAk zati batean berdindu dituzte 2018ko berotegi-efektuko isurpenak eta hala inskribatu edo jasoko da erregistro nazionalean.
Lehenbiziko aldiz, zazpi enpresak beren berotegi-efektuko isurpenak neutralizatu dituzte, SCPSArekin indarrean dituzten kontratuetan, xurgapenen 50,73 tCO2baliok. eskuratuta. Pauso hau esanguratsua da, IM eta SCPSA, karbonoari dagokionez, neutroak izateko bidean SCPSArekin dituzten kontratuetan isurpenak sortzen dituzten enpresa kontratista guztiek hurrengo urteetan edo isurpen horiek deuseztatu edo urtero berdindu beharko baitituzte.
Era berean, eta SCPSAren Kalitatearen Kontrolaren, Ingurumenaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren sailarekin, nabarmen egin da aurrera aukeren azterlan zabal batean, IMren esparruan edo bere eragin-eremuan basoko edo nekazaritzako jarduketak identifikatzeko, MITECOk behar bezala onartuta, IMren eta SCPSAren beraien xurgapen-proiektu bihurtu ahal izateko.
Energia berriztagarrietan jardutea
Halaber, urte honetan, %100 elektrikoak diren 7 ibilgailu berri eskuratzea izapidetu da, SCPSAren flota berritzeko planerako. 2021aren hasieran jasotzeko zain gaude, eta, horrenbestez, %100 elektrikoak diren ibilgailuen kopuru osoa 26 unitatekoa izango da, hau da, ibilgailu arinen flotaren %38.
Beste alde batetik, eta gutxiago kutsatzen duten erregaietarako trantsizioaren barnean, 2020an, Agustindarren industrialdean, Sareen eta Instalazioen Mantentze Zentroaren instalazioetan, erakundearen gas-hornitegi edo gasinera bat ezartzeko lan guztiak egin dira. Hartara, gas-hornitegi horren xedea izango da zentro horretan sartzen ari diren ibilgailu ertain eta astun guztiak gas natural konprimatuz hornitzea, erregaia gasolioa izan ez dadin. Etorkizun hurbil batean, SCPSAk jatorri berriztagarriko gas naturala/biometanoa sortzen duenean, gas natural konprimatu horrek zero isurpen moduan balio edo zenbatuko du. Egun, zentro horretako 10 ibilgailu ertain eta astun dira gas natural konprimatua baliatzen dutenak.
Etorkizunean biometanoa erabiltzeko hiri-autobusen eta hondakinen kamioien flotak gas natural konprimaturantz berritzeko diseinu orokorrarekin lotuta, 2020an IMren eta SCPSAren arteko diziplina anitzeko lantalde bat eratu da, erlazioen multzoa erregulatzeko bidea emango duen esparru juridikoa, administratiboa eta ekonomikoa aztertzeko, erlazio horiek giltzarriak izango baitira flota horiek eraldatzeko hurrengo urteetan. Horrekin bat etorrita, hauen gaineko aholkularitza-lanak kontratatu dira:
- SCPSAk biometanoa sortzeko eta autobusen eta hondakinen kamioien flotek gas berriztagarria kontsumitzeko administrazio- eta lege-esparrua.
-
Gasaren eta gas berriztagarriaren merkatua Espainian eta IMren eta SCPSAren kasuan aplikatzea aztertzea.
-
Ezkabako garajeetan eta hondakinen kamioien hornidurarako gasineren instalazioetarako atariko azterlan tekniko bana.
Azkenik, IMren eta SCPSAren Klima Aldaketarako eta Energiarako Estrategia idatzi eta onartzea amaitu da, Mankomunitateak 2021eko lehen hiruhilekoan onar dezan.
Energia elektrikoaren ekoizpen osoa %0,95 inguru gutxitu da aurreko urteko aldi berarekiko. Jatorriaren arabera, energia gutxitu da biogaseko zentraletan, %3,7, eta emendatu egin da jatorri hidraulikokoetan, %8,14 inguru.
Energia elektrikoa, jatorriaren arabera
Zentral hidroelektrikoetatik datorrenaren kasuan, eta batez besteko historikoari dagokionez, energia elektriko metatuaren ekoizpena handiagoa izan da, %3,26 inguru, eta eragin desberdina izan du hiru zentraletan: emendatu egin da Egillorren (%14,33), eta gutxitu Urtasunen eta Eugin, %13,44 eta %19,05, hurrenez hurren.
Biogaseko zentralak direla-eta, energia elektrikoaren ekoizpena %5,11 gutxitu da azken 5 urteetako batezbestekoarekiko, nagusiki Gongorako zentralaren eraginez, %8,59 gutxitu baitu ekoizpena. Arazurikoak, ordea, ia eutsi egin dio ekoizpenari, %1,32ko jaitsiera txikia izanda.
Arazuriko HUAn, auto-hornidura elektriko metatua %104koa izan da, eta Gongoran, %440,2koa.