Eskualdeko Hiri Garraioa
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2020an garraiatutako bidaiariak 23.321.299 izan ziren, hau da, aurreko urtean baino %42,61 gutxiago.
Bidaiari-kopuruaren beherakada handi hori COVID-19 gaitzaren pandemiak eragindako osasun-krisiaren eta hura kudeatzeko dekretatutako alarma-egoeren eragina da. Krisi horren hasieran, etxeko konfinamendua ezarri zuen martxoko alarma-egoeran, 10 bidaiaritik 9 galdu ziren.
Egoera lehengoratzeari dagokionez, oso-oso motela ari da izaten; izan ere, urtearen erdi aldera, aurreko urtean garai horretan zegoenaren erdia zen oraindik eskaera. Lehengoratze handiena irailean gertatu zen, aurretik zeuden 10 bidaiarietatik ia 7 ibiltzen baitziren berriro billabesaz. Gero, urritik aurrera, kutsatuen bigarren olatuan eta berriro ere alarma-egoera ezartzean, eskaera murriztu zen berriz, nahiz eta lehenbiziko konfinamenduan baino gutxiago izan. Jarraian dagoen taulan, bidaiarien hilez hileko bilakaera eta aurreko urteko hilabeteekiko alderaketa ikusten da.
EHGko bidaiariak | 2019 | 2020 | Aldaketa |
---|---|---|---|
Urtarrila | 3.379.001 | 3.472.487 | %2,8 |
Otsaila | 3.274.923 | 3.432.384 | %4,8 |
Martxoa | 3.416.309 | 1.664.286 | -%51,3 |
Apirila | 3.181.264 | 262.801 | -%91,7 |
Maiatza | 3.547.461 | 667.737 | -%81,2 |
Ekaina | 3.274.004 | 1.514.954 | -%53,7 |
Uztaila | 3.870.497 | 1.709.933 | -%55,8 |
Abuztua | 2.632.307 | 1.698.231 | -%35,5 |
Iraila | 3.403.142 | 2.326.710 | -%31,6 |
Urria | 3.785.451 | 2.284.837 | -%39,6 |
Azaroa | 3.504.603 | 2.148.879 | -%38,7 |
Abendua | 3.370.393 | 2.138.060 | -%36,6 |
GUZTIRA | 40.639.355 | 23.321.299 | -%42,6 |
Inbertsioei dagokienez, abuztuan 16 ibilgailu hibrido diesel-elektriko sartu ziren zerbitzuan: 12 metroko luzera duten 9 autobus eta 18 metroko luzera duten 7 autobus artikulatu. Inbertsio osoa 4.028.500 eurokoa izan zen (BEZa kanpo). Beste alde batetik, 2021ari dagokion flota-berritzea ere onartu zen, eta, guztira, 18 metroko luzerako 10 ibilgailu artikulatu eta hibrido izango dira. Gehieneko inbertsioa 5.200.000 eurokoa izango da (BEZa kanpo).
2020aren amaieran, Mankomunitateak falta zen dirulaguntza bat kobratu zuen, 305.532,50 eurokoa. Hain zuzen, Nafarroako Gobernuaren Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoetako S3 Zuzendaritza Nagusiarekin 2019an izenpetutako hitzarmenekoa zen diru hori, EHGaren 9. linea elektrifikatzeko 2. faserako.
Martxan dauden proiektu nagusiak direla-eta, EHGaren berritze teknologikoarekin lotuta, ekipoak martxan jartzea azkendu zen lehen seihilekoan eta berritze teknologikoaren 1. fasea jaso zen ekainaren hasieran. Bigarren seihilekoan, berritze teknologiko horren 2. fasea gauzatu zen, EHGa ordaintzeko eta birkargatzeko era berriak etorkizunean ezartzeko bidea emango duena.
TCCri emandako egungo kontzesioa amaitzean EHGaren kudeaketa dela-eta, COVID-19aren krisiaren eta berekin ekartzen ari den ziurgabetasunaren ondorioz, udazkenera atzeratu zen zerbitzuaren lizitazioaren baldintza ekonomikoei dagokienez erabakiak hartzea, eta baloratzen aritu zen egungo kontratua 2021eko urriaren 31tik harago luzatzea ere.
Beste alde batetik, Batzar Nagusiak ekainaren 8an egin zuen saioan, Iruñerriko Hiri Garraioaren VII. Plana 2020 onartu zuen. Administrazio publikoen ekarpen ekonomikoak, guztira, 17.314.892,68 eurokoak izan ziren, aurreko Garraio Planaren luzapenaren aldean, %2,91 gutxiago. Garraioaren plan horrek ahalbidetu du pandemiaren ondorioz 2020an zerbitzua finantzatzeko egon diren ohiz kanpoko beharrei aurre egitea.
Informazio orokorra
2019 | 2020 | emendatzea | |
---|---|---|---|
Zerbitzua ematen den eremua | 9.165,46 ha | 9.165,46 ha | %0,00 |
Arreta ematen zaien biztanleak | 351.777 | 356.212 | %1,26 |
Zerbitzuaren eskaintza
Garraio-sarearen ezaugarriak | 2019 | 2020 | emendatzea |
---|---|---|---|
Lineak (egunekoak/gauekoak) | 24/10 | 24/10 | %0,00 |
Eguneko sarearen hedadura (km) | 244,43 | 234,35 | -%4,12 |
Gaueko sarearen hedadura (km) | 132,82 | 132,96 | %0,11 |
Eguneko zerbitzuaren ordutegi-tartea | 06:30-22:30 | 06:30-22:30 | - |
Gaueko zerbitzuaren ordutegi-tartea | 22:30-00:30 (ig., al., ar., az., og.) | 22:30-00:30 (ig., al., ar., az., og.) | - |
22:30-04:30 (or.) |
22:30-04:30 (or.) |
- | |
22:30- 6:30 (lr.) |
22:30-06:30 (lr.) |
- |
Flota | 2019 | 2020 | emendatzea |
---|---|---|---|
Autobus-kopurua | 148 | 157 | %6,08 |
Estandarrak (12 m) | 90 | 98 | %8,89 |
Artikulatuak (18 m) | 56 | 57 | %1,79 |
Minibusak (9 m) | 2 | 2 | %0,00 |
Hibridoak | 40 | 56 | %40,00 |
Egokituak (zoru baxua) | 148 | 157 | %6,08 |
Batez besteko adina (urteak) | 7,19 | 7,12 | -%0,97 |
Azpiegitura | 2019 | 2020 | emendatzea |
---|---|---|---|
Geraleku-kopurua | 544 | 550 | %1,10 |
Markesina eta zutoina dutenak | 0 | 0 | %0,00 |
Markesina dutenak | 320 | 325 | %1,56 |
Zutoina dutenak | 223 | 224 | %0,45 |
Altzaririk gabe | 1 | 1 | %0,00 |
SAE taula dutenak | 110 | 110 | %0,00 |
Instalazioak | 10.000 m2 (Ezkaba) | 10.000 m2 (Ezkaba) | - |
Zerbitzuaren maila | 2019 | 2020 | emendatzea |
---|---|---|---|
Ibilitako kilometro-kopurua | 8.017.574 | 6.879.964 | -%14,19 |
- Eguneko zerbitzuan + errefortzuak | 7.751.172 | 6.758.171 | -%12,81 |
- Gaueko zerbitzuan | 266.403 | 121.793 | -%54,28 |
Ibilgailuen zerbitzu-orduak | 627.718 | 536.486 | -%14,53 |
- Eguneko zerbitzuan + errefortzuak | 609.657 | 528.200 | -%13,36 |
- Gaueko zerbitzuan | 18.061 | 8.286 | -%54,12 |
Zerbitzuaren eskaera | 2019 | 2020 | emendatzea |
---|---|---|---|
Bidaia sinpleak, guztira | 40.639.355 | 23.321.299 | -%42,61 |
- Eguneko zerbitzuan | 39.811.783 | 23.065.764 | -%42,06 |
- Gaueko zerbitzuan | 827.572 | 255.535 | -%69,12 |
Sarean egindako bidaiak | 37.340.794 | 21.156.630 | -%43,34 |
Bidaiak, linea bakoitzeko
Eguneko lineak | Bidaiariak |
---|---|
L1 Unibertsitateak | 234.893 |
L2 Nafarroako Gorteen kalea - Etxabakoitz | 547.010 |
L3 Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea - Antsoain | 866.521 |
L4 Barañain - Atarrabia | 4.822.652 |
L5 Orvina 3 - Nafarroako Unibertsitatea | 710.659 |
L6 Arrotxapea - Nafarroako Unibertsitate Publikoa | 612.083 |
L7 Atarrabia - Txantrea - Barañain | 2.388.820 |
L8 Nafarroako Blanca plaza - Buztintxuri | 731.094 |
L9 Renfe - Nafarroako Unibertsitate Publikoa | 1.016.336 |
L10 Belosogoiti - Orkoien | 443.669 |
L11 Ezkaba - Sario eraikina | 1.252.385 |
L12 Ermitagaña - Mendillorri | 1.307.414 |
L14 Udaletxea - Arrotxapea | 93.332 |
L15 Sarasate pasealekua - Zizur Nagusia - Ardoi | 298.686 |
L16 Aitzoain - Noain - Beriain | 2.166.366 |
L17 Mutiloa - Artiberri | 729.363 |
L18 Zizur Nagusiko urbanizazioa - Sarriguren | 1.934.189 |
L19 Erripagaña - Barañain | 1.051.810 |
L20 Vianako Printzearen plaza - Gorraitz | 366.279 |
L21 Zirkularra, ekialdea: Hirigunea - Antsoain | 921.111 |
L22 Merindadeen plaza - Lezkairu | 98.807 |
L23 Cordovilla - Olloki | 175.916 |
L24 Zirkularra: Donibane - Azoka | 5.603 |
L25 Merindadeen plaza - Mutiloartea | 276.729 |
BESTE BATZUK | 14.037 |
Egunekoak, guztira | 23.065.764 |
Gaueko lineak | Bidaiariak |
---|---|
N1 San Ignazio etorbidea - Zizur Nagusia | 20.306 |
N2 Sarasate pasealekua - Barañain | 39.323 |
N3 Labriteko aldapa - Noain - Beriain | 17.220 |
N4 Sarasate pasealekua - Aitzoain | 22.521 |
N5 Nafarroako Gorteen kalea - Uharte | 43.771 |
N6 Nafarroako Gorteen kalea - Mendillorri | 16.552 |
N7 Sarasate pasealekua - Sanduzelai - Txantrea - Nafarroa Beherea | 66.007 |
N8 Labriteko aldapa - Mutiloa | 6.540 |
N9 Sarasate pasealekua - Orkoien | 3.389 |
N10 Nafarroako Gorteen kalea - Sarriguren | 19.906 |
Gauekoak, guztira | 255.535 |
Bidaiak, guztira | 23.321.299 |
---|
Bidaiak, tarifaren arabera
* 2015ean utzi zitzaion garai bateko A eta D tarifak jaulkitzeari. 2019ko abenduan utzi zioten indarrean egoteari, eta 2020an F eta B+E tarifek ordeztu dituzte.
Kudeaketaren adierazleak | 2019 | 2020 | emendatzea |
---|---|---|---|
Per capita erabilera (ig./bizt.) | 115,53 | 65,47 | -%43,33 |
Autobus-aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (bidai./bizt.) | 106,15 | 59,39 | -%44,05 |
Ibilitako kilometro-kopurua, per capita | 22,79 | 19,31 | -%15,26 |
Zerbitzu-orduak ibilgailuko, per capita | 1,78 | 1,51 | -%15,60 |
Batez besteko abiadura komertziala (km/h) | 12,77 | 12,82 | %0,40 |
Ibilaldiak betetzea | %100,00 | %100,00 | %0,00 |
Puntualtasun-indizea | %87.91 | %86,39 | -%1,73 |