Hiri hondakinak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2020an, etxebizitzetan eta merkataritzaren alorrean sortutako hondakinak 149.093 tona izan dira, 2019an baino pitin bat gutxiago (%1,10 gutxiago), hortaz.

Gainerakoen frakzioa %2,5 gutxitu da aurreko urtearen aldean: 2019an 85.510 tona izan ziren eta 2020an 83.400 tona.

Gaikako bilketa bildutako hondakin guztien %42,7 izan da, 2019an baino pixka bat gehiago, nahiz eta aldaketa oso desberdina izan den bildutako frakzioen arabera.

Hartara, arroparen, inauste-hondakinen eta ontzien gaikako bilketak dira gehien emendatu direnak, %48,3, %11,5 eta %7,5, hurrenez hurren. Beste gaikako bilketa batzuek, pisuari dagokionez, beherakadak izan dituzte: %2,4 gai organikoen kasuan eta %6,3 beiraren kasuan.

Bizi dugun pandemiak eta martxoan agindutako alarma-egoerak ohiturak aldatzea ekarri dute berekin, eta hori berehala islatu da hondakinen kudeaketan. Ontzien eta arroparen gaikako bilketak martxoan hasi ziren emendatzen, alarma-egoera deklaratu zenean, eta mantendu egin dira, batik bat konfinamenduko hilabeteetan.

Alarma-egoerak eta hartu ziren babes-neurriek berekin ekarri zuten zenbait bilketa-zerbitzu etetea, esate baterako, etxez etxe tamaina handikoak biltzeko zerbitzua. Zerbitzu horrek neurri handian handitu zuen bere lana uztailetik aurrera, eta azkenean, aurreko urteetako bilketa-kopuru antzekoak izan ziren urte osoa aintzat hartuta.

Merkataritzakoa den bilketari dagokionez, Iruñeko Alde Zaharrean kartoia eta ostalaritzako beira atez ate biltzekoak %24,6 eta %63,9 gutxitu dira hurrenez hurren, merkataritza-jarduera murriztu izanaren ondorioz.

Industrian ere gertatu da jarduera-jaitsiera, industrialdetako bilketetan ikusten den moduan, bai gainerakoen frakzioari eta bai zurari dagokionez.

2020an berreskuratutako hondakinen kantitatea 58.968 tona da, 2019koaren antzekoa (-%0,1). 2020ko berreskuratze portzentajea sortutako hondakinen %39,53koa da, 2019ko %39,12aren aldean.

HHTZko zabortegira botatako kantitatea 110.030 tona izan da, HHTZ 1992an martxan jarri zenetik isuri den kantitate txikiena. Aurreko urtearen aldean, %3,58 gutxiago bota da. Gutxitze hori etxebizitzetako eta merkataritzako hondakinetan gainerakoen frakzioa murriztu izanaren ondorioa da, eta bai industrietako hondakinak murriztu izanarena ere. Zuzenean HHTZn jasotako industria-hondakinak 6.233 tona izan ziren 2019an eta 4.741 tona 2020an, hau da, %23,9 gutxiago, funtsean apiril eta uztail artean izan zen jarduera txikiarengatik.

Bio-hondakinak berreskuratzeari dagokionez, etxeko eta auzoko konpostajean, edukiontzietan gaika biltzean eta HUAko lohiak eta hondakin berdeak kudeatzean lan egiten jarraitzen da.

2020aren amaieran, etxeko konpostajerako programan izena emandakoak 3.421 familia ziren, hondakinak beren kasa kudeatzeko kategorian (konposta pilan egitea, oiloei edo beste animalia batzuei ematea janari-hondarrak) erregistratuta dauden 795 familiez gain. Kopuru horri auzoko konpostajerako guneak gehitu behar zaizkio: 700 familia dira beren hondakinak haiek birziklatzeko egokitutako gunera eramaten dituztenak.

2020. urtea berezia eta ezohikoa izan da, eta horrek ekarri du aurreikusita zeuden jardueretako batzuk bertan behera utzi behar izatea, adibidez, konpost onenarendako sariketa egitea edo etxebizitzetarako bisitak konfinamendu-hilabeteetan. 2020an, eta betiere beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak beteta, 411 pertsonari eman zaie laguntza telefono bidez eta 307 bisita egin dira etxebizitzetara.

Aurretik aipatu diren parte-hartzaile horiek guztiak aintzat hartuta, kalkulatzen da 2020an 3.043 tona hondakin organiko birziklatu direla.

Auzoko konpostajerako hiru gune jarri dira martxan: bat Sarrigurengo errepidean eta bi Sanduzelai auzoan.

Gai organikoen gaikako bilketan, bosgarren edukiontziaren bidez 9.138 tona bildu dira, sortutako gai organiko guztien %18,7. Nabarmendu behar da sarbidea kontrolatzeko sistema duten edukiontziekin lan egin den eremuetan portzentaje hori –COVID-19aren egoeraren ondorioz egin ez diren hondakinen analisiak falta direla– %50etik gorakoa dela kalkulatzen dugula.

Sarbidea kontrolatzeko sistema duten edukiontziak hedatzeari dagokionez, azaroaren 24an Administrazio Kontseiluak egin zen saioan hitzartu zen “Iruñerrian edukiontzietarako sarbidea kontrolatzeko sistema batez hornitzea, hura kokatzea, integratzea, martxan jartzea, ustiatzea eta haren mantentzea egitea” kontratua ID&A enpresari esleitzea.

Hondakinak tratatzeko proiektu estrategikoak direla-eta, abenduan Iruñerriko Ingurumen Zentroaren aurreproiektua onartu zen, eta ingurumen- eta hirigintza-arloko izapidetzeak hasi dira. Aurreikusita dago proiektua eta obra gauzatzea 2021eko lehen seihilekoan lizitatzea.

Ekoizpena

 201520162017201820192020
Sortutako hondakinen kantitate osoa (t) 142.214 143.352 145.779 151.570 150.751 149.093
Kilogramoak biztanleko eta urteko 394,37 396,02 399,61 411,20 403,61 394,20

 Osaera

 2017201820192020
Papera-kartoia 23.796 %16,3 24.995 %16,5 25.554 %17,0 25.183 %16,89
Brikak 1.847 %1,3 1.930 %1,3 1.986 %1,3 2.005 %1,34
Plastikoa 12.252 %8,4 12.598 %8,3 13.039 %8,6 13.172 %8,84
Beira 13.320 %9,1 13.645 %9,0 14.025 %9,3 13.416 %9,00
Metalak 3.428 %2,4 3.464 %2,3 3.425 %2,3 3.906 %2,62
Ehunak 4.628 %3,2 5.164 %3,4 4.989 %3,3 4.518 %3,03
Tamaina handiko gauzak 2.624 %1,8 3.398 %2,2 2.870 %1,9 2.615 %1,75
Zura 3.757 %2,6 3.881 %2,6 3.790 %2,5 4.261 %2,86
TEEHak 937 %0,6 978 %0,6 1.060 %0,7 1.023 %0,69
Pilak 28 %0,0 30 %0,0 34 %0,0 38 %0,03
Olioak 111 %0,1 113 %0,1 117 %0,1 132 %0,09
Beste produktu batzuk 5.149 %3,5 11.664 %7,7 11.406 %7,6 11.978 %8,03
Paper zikina, pixoihalak... 9.864 %6,8 4.776 %3,2 5.183 %3,4 5.603 %3,76
Etxebizitza+udaletako inauste-hondakinak 9.774 %6,7 11.044 %7,3 10.248 %6,8 10.947 %7,34
Gai organikoak 54.264 %37,2 53.888 %35,6 53.026 %35,2 50.296 %33,73
Guztira145.779%100,00151.570%100,00150.751%100,00149.093%100,00

Sortutako hondakinak, bilketa-motaren arabera (t)

 201520162017201820192020
Gai organikoen eta gainerakoen edukiontzietan 50.528 6.576 0 0 0 0
Gainerakoen edukiontzietan **38.157 **79.847 87.686 87.476 85.510 83.400
Gai organikoen edukiontzietan (5. edukiontzia) **4.766 ***7.931 7.748 8.676 9.367 9.138
Ontzien edukiontzietan 7.740 7.882 8.135 8.710 9.197 9.886
Etxeko eta auzoko konpostajean 1.760 2.110 2.812 3.092 3.033 3.043
Beste bilketa batzuetan+garbiguneetan 39.263 39.006 39.397 43.618 43.644 36.113

Gai organikoen bilketa bereizia hasi zen, Barañainen (2013ko azaroa)

* Gai organikoen bilketa bereiziaren 2. fasea

** Gai organikoen bilketa bereiziaren 3. fasea

*** Gai organikoen bilketa bereiziaren 4. fasea

Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren indizearen bilakaera

2015 2016 2017 2018 2019 2020
Hiri-hondakin berreskuragarriak (t) analisien arabera 118.894 119.412 122.076 125.968 126.058 122.203
Berreskuratutako hiri-hondakinak (t) 48.035 51.460 52.312 57.736 58.968 58.934
Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren indizea %40,4 %43,1 %42,9 %45,8 %46,8 %48,23

Bio-hondakinen berreskuratze-indizea (t) (gai organikoak, inauste-hondakinak eta konpostajea)

2015 2016 2017 2018 2019 2020
Bio-hondakinak hondakinetan (t) 62.774 63.037 64.039 64.933 63.274 61.242
Berreskuratutako bio-hondakinak 15.522 18.243 18.466 20.817 20.537 21.116
Bio-hondakinen berreskuratze-indizea %24,7 %28,9 %28,8 %32,1 %32,5 %34,48

Bio-hondakinen berreskuratze-portzentajea

Berreskuratzea, produktuen arabera (t)

 201520162017201820192020
Tamaina handikoak 516 480 493 824 931 863,6
Berreskuratutako papera/kartoia, guztira 16.436 16.182 16.384 17.576 18.036 17.580
Beira, guztira 8.470 8.705 8.712 9.514 9.940 9.295
Metalak, guztira 934 948 899 976 1.038 1.319,74
Plastikoak, guztira 2.596 3.121 3.236 3.242 3.555 3.833
Brikak, guztira 632 662 612 649 665 753
Ehunak 440 426 591 884 927 930
TEEHak 857 916 937 978 1.060 1.022,63
Zura 1.476 1.623 1.842 2.035 2.128 2.052
Pilak 29 33 28 30 34 37,51
Olioa 126 122 111 113 117 131,79
Etxebizitzetako inauste-hondakinak 5.581 5.513 5.468 6.321 5.997 6.684
Udaletako inauste-hondakinak 3.560 3.055 2.670 2.989 2.543 2.643
Gai organikoak 4.621 7.565 7.516 8.415 8.964 8.745
Etxeko eta auzoko konpostajea 1.760 2.110 2.812 3.092 3.033 3.043
Berreskuratutako produktuak, guztira48.03551.46052.31257.63858.96858.934
Berreskuratutako kilogramoak biztanleko eta urteko 133,21 142,16 143,40 156,63 157,87 155,82
Ontzien berreskuratze osoaren indizea %51,40 %53,00 %51,70 %52,90 %53,8 %52,7

Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizearen bilakaera

2015 2016 2017 2018 2019 2020
Hiri-hondakinetan dagoen papera eta kartoia (t) 23.650 23.493 23.796 24.995 25.554 25.173
Berreskuratutako papera eta kartoia (t) 16.436 16.182 16.384 17.576 18.036 17.580
Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizea %69,5 %68,9 %68,9 %70,30 %70,6 %69,8

Zabortegira bideratzea

 201520162017201820192020
Zabortegira bideratutakoen %
(zabortegira ez doan bildutako zabor guztiaren %)
47,75 49,39 49,63 53,32 54,24 54,49