Uraren Ziklo Integrala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Urteko ur-ekoizpena 29.798.737 m3-koa izan da, 2019an baino %1,77 gutxiago eta azken bost urteetako batezbestekoa baino %1,06 gutxiago.

COVID-19aren krisiak eragin du ekoizpen-jaitsiera hori. Martxoaren 15ean, igandea, krisia hasi bitarteko ekoizpena 2019koa baino %1,2 handiagoa eta azken bost urteetako batezbestekoa baino %2,2 handiagoa zen. Egun horretatik aurrera alarma-egoera eta konfinamendua hasi zen, jarduera ekonomikoa eten zen eta ondorioz ur-kontsumoa jaitsi zen. Nabarmendu behar da lehen alarma-egoeraren 12 asteetan kontsumo-jaitsiera %3,9koa izan zela 2019arekiko eta %7,4koa aurreko bost urteetako batezbestekoarekiko.

Kontsumo-jaitsiera handiena apirilaren 1a eta 13a artean izan zen; izan ere, aldi horretan, konfinatuta egoteaz gain, funtsezkoak ez ziren jarduerak etenda egon baitziren. Hartara, guztizko ur-ekoizpena apirilean baxuena izan zen erregistroak daudenetik.

Beste alde batetik, konfinamendu-aldiak kontsumo-ereduetan aldaketak ere ekarri zituen. Asteko kontsumo-eredu normala lanegunetan kontsumo handiagokoa da, baina konfinamenduan zehar kontsumoak asko berdindu ziren asteko egun guztietan. Era berean, lanegunetan, kontsumo maximoa goizeko zortziak inguruan izaten da, baina aldi horretan hamaikak arte atzeratu zen.

Nabarmendu beharreko beste datu bat da, nahiz eta Aste Santua urteko kontsumo txikiena izaten duen aldia izan ohi den, 2020an ur-kontsumoa azken urteetako handiena izan zela jaiegun horietan konfinamenduaren ondorioz; hain zuzen, 2019koa baino %11,2 handiagoa izan zen.

Kontsumoak eremuka izandako bilakaera dela-eta, aldi horretan kontsumo-beheratze handienak industria-guneetan eta ostalaritza- eta merkataritza-jarduerako guneetan izan ziren, besteak beste, Iruñeko Alde Zaharrean eta Bigarren Zabalgunean.  Hala ere, kontsumo-emendatzeak ere izan ziren zenbait auzo eta udalerritan, adibidez, Txantrean, Sarrigurenen, Barañainen eta Zizur Nagusian, beren kontsumo-eredu normala nagusiki etxebizitzetakoa baita.

Konfinamendua arintzeak eta ondorengo normaltasun berriak kontsumoak lehengoratzea ekarri zuten, nahiz eta jarduera ekonomikoak baxua izaten jarraitzen duen eta ez diren lortu garaiko berezko kontsumo-balioak. Uztailean eta abuztuan nolabait lehengoratu ziren kontsumoak, eguraldi onari eta prezipitazio-ezari esker.

Urteko prezipitazioa Iruñean 810 mm-koa izan da, batezbesteko historikoa baino %5 handiagoa. Abenduko (182 mm), apirileko (113 mm) eta martxoko (106 mm) prezipitazio altuak nabarmendu behar dira, eta urtarrileko, otsaileko eta azaroko baxuak.

Tiebasko EUTEren funtzionamendua programatutakoaren arabera egin zen: ekainaren 23an hasi zen lanean, eta urriaren 15ean itxi zen, eta, hortaz, 114 egun eman zituen jardunean. Aldi horretako beharren %24ri erantzun zien. Tiebasko EUTEn ekoitzitako urteko bolumena 2006an lanean hasi zenetik izan duen batezbesteko historikoa baino %40 handiagoa izan zen.

Hornidura-sarearen ustiapen-emaitzak direla-eta eta kontsumoko kontagailuen irakurketa ixtea falta dela, erregistratu gabeko uraren behin-behineko adierazlea 2020an %11,68koa izan zen, 3.480.064 m3. 3.000.000 m3-tik behera 4 urte eman eta gero, joera amaitu du, nahiz eta datu absolutu ona izaten jarraitzen duen.

Sareak kudeatzean gauzatu diren ekintza nagusiak egiten jarraitu da, besteak beste: sektorizazio-politika, erregistratu gabeko ura sektore dinamikoen arabera lortzea, datuak aztertzeko tresna berriei esker, ur-ihesak bilatzeko teknologia berriak martxan jartzea, zerbitzuaren presioa murriztea, emari-neurgailuak berritzea haien fidagarritasuna hobetzeko eta ur-ihesak konpontzea. 2020an 841 ur-ihes konpondu dira, aurreko urtean bezalatsu.

Uraren kalitateari dagokionez, urtea normaltasunez joan da, nahiz eta, batik bat lehen seihilekoan, COVID-19aren ondoriozko osasun-egoerak markatu duen eta, urtearen amaieran, Egillorko EUTEn egin diren birmoldaketa-lanek. Hala ere, lan horiek gorabehera, kontsumoko uraren kontrol zorrotza egin da.

Ez da erregistratu gorabehera nabarmenik, sareko puntu jakin eta bakartu batzuetan kloro-ezeko kasuak izan ezik, eta bai kontaktuan dauden materialekin lortutako zenbait alderdi ere, kontsumitzailearen txorrotako laginetan. Sarean kloro-maila baxuak egotearekin lotuta Urtasungo EUTEn gorabeherak emendatu izana nabarmendu behar da, materia organiko konplexuaren kontzentrazioa handitzearen ondorioz, eta dagoen tratamenduaren ahalmen maximoa mota horretako materia organikoari aurre egiteko.

Beste alde batetik, Uraren Osasun Plana hedatzen jarraitu da, 2013an egindako diagnostikoko arrisku adierazgarriak minimizatuta. Urte honetan egindako mugarri garrantzitsu hauek nabarmendu behar dira:

  • Olaibar eta Ezkabarte hornitzeko lanak amaitu dira, eta, hortaz, IMn sartu dira Olabe, Olaitz, Enderitz eta Eusa herriak.
  • Ponpaketa berria jarri da martxan Soraurendik Eusako ur-biltegira, eta konexioa Makirriainen dagoen sarera, Ezkaba mendiaren iparraldeko mazelan dauden herriak, Txulapaingoak, bi hornidura-iturri desberdinetatik hornitzeko bidea emanez. Halaber, urtearen amaieran linea horretatik Azotz hornitzeko obrak hasi dira.
  • Urtasungo EUTEko tratamenduak hobetzearen ildotik, birmoldaketako II. fasea gauzatu da: ur-lineako dekantazio-tangak berritu dira. Une honetan, hurrengo fasean ari gara lanean, sarrerako obra, tratamendu osagarriak, erreaktiboen gela eta lohien instalazioa berritzeko.
  • Ur-biltegietako segimendua egin da: bi kamera, beren konektibitatea hobetzeko, kloro-mailak mantentzeari eta berritze zuzenari dagokionez. Ur-biltegietako prebentzio-mantentzerako plana egiten jarraitzen da, bost urtean behin hustu eta garbituta.
  • Hornitutako uraren segimendua egin da amianto-zuntzei dagokienez, eta ez da anomaliarik erregistratu.
  • Lehorteetarako Plana eguneratzea onartu du Ebroko Ur Konfederazioak (abuztuaren 10ean) eta IMren Batzar Nagusiak (2020ko azaroan).

  • Eugiko urtegian klorofiloen jarraipena egiten jarraitzen da, unean uneko laginketetatik eta analitiketatik eta perfiladorean islatutako joeretatik abiatuta. Ikusi da hazkunde adierazgarria izan dela edukietan, aurreko urteekin alderatuta (antzeko egoera detektatu da beste urtegi batzuetan, hala nola Mairagakoan).

  • Urtearen bigarren seihilekoan, laginak hartzeko sei dorre berri kokatu dira, hartara, landa-eremuetako gune esanguratsuenak estaltzeko. Beharra detektatzen bada kasu jakin batzuetan, laginketetarako instalazio berriak hartuko dira barne.

Saneamenduari dagokionez, martxoan, hondakin-urak ponpatzeko Arazuriko estazioko kolektore eta ponpaketa berria inauguratu zen, Ororbia, Zuasti, Orkoien eta Arazuri udalerrietako hondakin-urak ponpatzeko (guztira, 5.607 biztanle dira) Arazuriko HUAra. Nabarmen handitu da bulkatutako emaria, eta ponpaketa zaharraren arazoak konpondu dira. Horrez gain, gainezkabidean arbastatze-sistema bat kokatu da, solidoak kentzeko bidea ematen duena ponpaketa-estazioaren ponpatze-ahalmenaren gainetik husten denean ura.

Ekainean amaitu ziren Noaingo hondakin-uren ponpatze-estazioan instalazioak birmoldatzeko lanak. Nabarmen handitu da bulkatutako emaria, eta Imarkoain, Dorre (Elortzibar), Oritz, Zulueta, Zabalegi eta Elortz udalerriei zerbitzua ematen dien sarearen ahulgune bat konpondu da (1.291 biztanle dira guztira). Ponpaketa hori Arazuriko HUAra konektatuta dago.

Ekainean, Robo ibaiaren saneamenduaren bigarren fasea osatu zen, Legarda, Muruzabal eta Utergako hondakin-urak jasotzen dituena. Zeuden lau hobi septikoak baliogabetu dira, Legardan ponpaketa bat eginda eta 5 kilometroko kolektorea, Robo ibaiaren ondoan dagoen kolektoreari batzen zaiona. Hartara, hondakin-urak Garesko araztegira bideratzen dira (NILSAren eskumenekoa da).

Uztailean, era berean, Izu eta Asiaingo toki-arazketarako obrak hasi ziren. Hain zuzen, ponpaketa bat jarri da Asiain herrian eta araztegi txiki bat Izun, 231 biztanleren arazketari erantzuteko.

Halaber, 2020an, Saratsateko, Argiñarizko eta Ustarrozko hobi septikoak berritu dira.

Arazketa dela-eta, Arazuriko HUAra hondakin-ur influientearen bolumena 35.817.843 m3-koa izan da, azken bost urteetako batezbestekoa baino %1,93 gutxiago, eta karga kutsatzailea, berriz, 544.758 biztanle baliokidekoa izan da, azken bost urteetako batezbestekoa baino %12,39 txikiagoa, beharbada COVID-19ak eragindako krisitik eratorritako jarduera ekonomikoaren etete partzialaren ondorioz. Nabarmendu behar da krisialdi honetan guztian zerbitzuak ongi funtzionatu duela.

41.741 tona lohi sortu dira, azken bost urteetako batezbestekoaren aldean, %14,08 gehiago, eta aurreko bi urteetako goranzko joerari eutsi zaio, horrenbestez. 

5.825.887 Nm3 biogas sortu dira, azken bost urteetako batezbestekoa baino %11,68 gehiago. HUAren errendimendu elektrikoa %101,64koa izan da, azken bost urteetako %97,52ko batezbestekoa baino handiagoa, eta bigarren urtea izan da Arazuriko HUAren bizitzan, non ekoitzitako energia prozesuan kontsumitutakoa baino handiagoa izan den.

201820192020
Ur-ekoizpena, guztira 29.566.180 30.335.107 29.798.734

Analisi bidezko kontrola

Analisi bidezko kontrolaLaginakParametroak
Hornidura-iturriak 528 9.278
Ura edateko on bihurtzeko prozesua 1.716 5.412
Tratatutako urak 438 12.658
Ur-biltegiak 724 22.712
Banaketa-sarea 214 6.522
Kontsumoko iturria 439 7.583
Isuriak ibilgura 163 489
Eskaerak (SCPSA) 251 1.290
Eskaerak (kanpokoak) 12 220
Kalitate-kontrola eta barnekoak, laborategia 1.178 4.776
Kontrolak, guztira 5.663 70.940

Kontrolen emaitzak

Banaketa-sarea eta kontsumoko iturriaEmaitza konformeen % 
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100 
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %99,9 
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %99,8 
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan %100 
Edateko uren araztegiak (EUTEak)
Emaitza konformeen %
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100 
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %100 
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %99,8 
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan %100 

Kontsumoa (m3)

201820192020
m3m3m3
Zerbitzu publikoak Administrazio publikoak 506.069 497.898 480.617
Udal-zerbitzuak 915.655 941.759 784.408
Interes sozialeko erabilera 609.257 600.552 501.063
Zerbitzu publikoak, guztira 2.030.981 2.040.209 1.766.088
Merkataritza-industria Nekazaritza eta abeltzaintza 2.403 1.979 2.304
Merkataritza 3.840.872 3.991.805 3.179.490
Merkataritza/ureztatzea 47.672 49.911 42.712
Suteak, aho zigilatuak 26 23 0
Suteak, kontagailuarekin 9.126 18.181 18.302
Industria 1.781.745 1.841.880 1.522.909
Jarduerarik gabeko lokalak 0 0 49
Obrak 105.473 124.078 139.204
Behin-behineko zerbitzu berezia 50.157 22.465 17.162
Merkataritza-industria, guztira 5.837.474 6.050.322 4.922.132
Etxebizitzak Etxebizitzak 12.382.723 12.506.878 13.261.366
Etxebizitzak/merkataritza 25.803 33.275 27.942
Etxebizitzak/merkataritza/ureztatzea 6.563 6.810 6.233
Etxebizitzak/ureztatzea 2.551.139 2.695.019 2.785.309
Etxebizitzak, guztira 14.966.228 15.241.982 16.080.850
Apaingarriak-ureztatzeak Iturriak 66.768 68.690 40.342
Aisiako baratzeak 47.921 58.208 65.782
Ureztatze pribatua 630.303 707.959 626.402
Ureztatze publikoa 532.948 563.677 459.688
Udal-ureztatzea 2.153.472 2.200.738 2.067.230
Apaingarriak-ureztatzeak, guztira
3.431.412 3.599.271 3.259.444
Hornidura tokiko erakundeei, guztira Hornidura tokiko erakundeei 41.697 79.095 50.948
Hornidura tokiko erakundeei, guztira
41.697 79.095 50.948
Kontsumoa, guztira26.307.79227.010.880 26.079.462

Kontsumoa (litroak biztanle eta eguneko)

201820192020
Etxebizitzetakoa 113 113 118
Industria-merkataritza 44 45 36
Iturriak eta ureztatzeak 26 27 24
Kontsumoaren emaitzak, guztira198201191

Saneamendua eta arazketa

Arazuriko HUAren errendimenduak201820192020
Tratatutako ur-emaria 41.961.652 37.593.129 35.712.461
Solido esekiak %95,8  %97,4  %97,1 
Oxigeno-eskari kimikoa %93,7  %94,9  %94,5 
Oxigeno-eskari biokimikoa %95,7  %96,6  %96,5 
Nitrogenoa %73,5  %81,2  %76,8 
Fosforoa %88,7  %91,9  %90,1 
Analisi bidezko kontrola laborategian201820192020
LaginakParametroakLaginakParametroakLaginakParametroak
HUAko lohien lineak 3.351 9.569 3.556 9.900 3.440 8.648
Industria-isurketak 965 11.583 939 11.884 786 9.826
Uraren linea, HUA 712 18.376 756 19.197 782 18.271
Hobi septikoetan 218 2.069 217 2.958 185 1.850
Ibilguen kontrola 34 900 37 997 31 836
Lohi deshidratatua eta konposta 307 2.455 301 2.406 294 2.264
barneko kontrola. guztira 5.587 44.952 5.754 47.342 5.518 41.131
Kanpoko analisiak eta zenbait 4.571 50.581 5.287 56.984 4.531 48.948
Laborategiko analisiak, guztira 10.158 95.533 11.041 104.326 10.049 90.679
201820192020
Industria-isurketen kontrola
Ikuskatzeak industriei 35 31 28
Ikuskatzeak tokiko araztegiei 17 16 16
Jarduera sailkatuen espedienteak 154 144 156
Beste txosten batzuk 65 49 45
Isurketa etenen baimenak 96 105 96
Ibilgura isurtzeko baimenak 8 8 18
Kontrola eta mantentzea prozesuan201820192020
Ekipoak, guztira, linean 36 38 38
OTen kopurua 500 398 572
Ratio zuzentzailea/prebentziozkoa %3,7  %3,1  %3,0 
Prebentziozkoa betetzearen ratioa %94,2  %97,0  %98,0 

Hornidura-iturriak

Artetako iturburua

Udarbe ibaiaren buruan.

  • Biltzeko azalera: 100 km
  • Iturburuaren batez besteko emaria: 2.863 l/s
  • Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 513 l/s
  • Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.647 l/s
  • Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 703 l/s

Eugiko urtegia

Arga ibaiaren buruan

  • Oinplano makotua duen grabitate-presa
  • Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m.
  • Luzera: 252 m
  • Presaren bolumena: 21 hm3
  • Kota maximoa: 628 m
  • Azalera: 123 ha
  • Batez besteko sakonera: 18 m
  • Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete

Itoizko urtegia

Kokapena: Irati ibaia (Longida ibarra)

  • Presa-mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
  • Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
  • Bururatze-luzera: 525 m
  • Bururatze-kota: 592 m
  • Gehieneko mailan normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
  • Ur-mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3

Edateko ura tratatzea

  • Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
  • Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
  • Tiebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s

Hornidura-sarea

  • Luzera: 1.476 km
  • Harguneak: 43.503
  • Ur-biltegiak: 138 unitate. Edukiera: 268.669 m3
  • Ponpatzeak: 53
  • Emari-neurgailuak: 1.575

Saneamendu-sarea

  • Luzera: 1.696 km
  • Harguneak: 72.032

Ekaitz-urak biltzeko biltegiak

  • Txantreako ekaitz-urak biltzeko biltegia
  • V=3.000 m3 C2 kolektorera

Hondakin-uretarako instalazioak

Ezaugarriakkop.Zerbitzua ematen zaien herritarrak
Arazuriko HUA Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin)
Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio-planta
1 544.758
Hobi septikoak Iragazki biologikoa dutenak

119

-