Langileen hautaketa eta promozioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Hautaketa- eta promozio-prozesuen bitartez, nahi dugu langile egokienak erakundeak sortutako lanpostuetan aritzea, gaitasun profesional eta pertsonalaren printzipioak errespetatuz, eta, halaber, aukera-berdintasuna eta kanpo- eta barne-arauen exijentziak, prozesu bakoitzean eraginkortasuna eta efizientzia lortu nahian.

Enpresako pertsona guzti-guztiek daukate aukera garapen profesional handiagoa eta erantzukizun berriak dakartzaten beste lanpostu batzuetan aritzeko, betetzeko lanpostuak enpresak kontratatutako langileei, kontratu mugagabea dutenei, eskaintzen baitzaizkie lehenbizi. Lanpostua barneko jendearekin ez bada betetzen edo betebeharrak betetzen dituen langilerik ez badago, eskaintza kanpora zabaltzen da.

2020an, 11 deialdi egin dira: 7 barnekoak eta 4 kanpokoak. Barneko deialdiei dagokienez, 2 lekualdatzeei egokitu zaizkie eta 5 barne-promozioei eta, guztira, 4 lanpostu bete dira. Kanpoko prozesuen bidez 309 hautagaitzari egin zaie arreta, 13 pertsonari barnekoen bidez.

Langileen hautaketa- eta promozio-adierazleak

 201520162017201820192020
Barne-promozioko prozesuen %, hautaketa-prozesu guztien gainean 56,25 68,75 56,00 59,09 60,00 63,64
Promozionatutako langileen %, hautatutako langile guztien gainean 38,89 50,00 32,26 25,00 43,48 14,29
Promozionatutako langileen %, plantillaren batezbestekoaren gainean 1,55 1,51 2,11 1,24 2,02 0,21