Erakundeko pertsonei emandako laguntza eta ordainsariak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2017-2020/21 aldirako SCPSAren Hitzarmen Kolektibo berria 2016ko abenduaren 23an sinatu zen, eta 2017ko azaroaren 23an kaleratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (226. zenbakiko NAO). 2020. urterako, eta kontuan izanik Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ordainsariak emendatzeko aukera eman zuela, %2,30 handitu zen SCPSAko langileentzat.

2020ko lanaldiak 216 izan dira, eta, guztira, 1.592 ordu urteko.

Enpresak langileei eskaintzen dizkien neurri batzuk daude, arreta sozialerako neurriak, hain zuzen, hitzarmen kolektiboan jasota dauden lizentziez eta baimenez gain:


Prestazio sozialakDeskribapena
Pentsio-plana Sari zehaztua, urte-sari aldakorren kopurua dakarrena, zenbait parametroren arabera kalkulatuak, eta erretiro-, heriotza- eta baliaezintasun-kontingentziak estaltzen dituena.
Istripu-asegurua Istripuen estaldura.
Erretiro partziala Erretiro-plana 2018ko abenduaren 31 arte (2019an aplikatzen jarraitu zen, haren indarraldiaren barnean erretiro partziala eskuratu zutenentzat. Beraz, beste alderdi batzuen artean, indarrean jarraitzen du 64 urterekin erretiro berezia hartzeak).
Prestazio ekonomikoak

- Soldataren osagarria, gaixotasun eta istripuagatikoa, soldataren %100a osatu arte.

- Nomina-aurrerakinak.

- Dirulaguntzak, prestakuntza hartzeko.

Langileen pertzepzioaren berri izatea

Erakundearen ardura da langileen pertzepzioa ezagutzea, lan-inguruan bat egiten duten arlo garrantzitsu guztiei buruzkoa. Horretarako tresna nagusia langileen gogobetetzea ezagutzeko egiten den inkesta da, 1995etik, bi urtez behin egiten dena.

2020an, inkesta egin da eta langileen %51k parte hartu dute, 2018an parte hartu zutenen kopurua baino handixeagoa (%49).

  Langileen gogobetetasunari buruzko inkestan parte-hartzearen bilakaera (portzentajea, plantillaren gainean) 201520162017201820192020
Langileen gogobetetasunari buruzko inkestan parte-hartzearen portzentajea E/A 51 E/A 49 E/A 51