Laneko arriskuen prebentzioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

COVID-19aren pandemiak eragindako egoerak asko baldintzatu du arlo honetako jarduera.

Pandemiak eragindako egoera aztertzeko eta IM eta SCPSAren erabakiak hartzeko bide nagusi moduan, martxoaren 10ean Krisi Batzordea eratu zen. Zuzendari-kudeatzailea du burua, larrialdiak gehien ukitutako sailak bertan dira, IMren lehendakaria eta Enpresa Batzordea, bere lehendakariak eta/edo idazkariak ordezkatuta. 27 alditan bildu da, eta bere lanaren arreta neurrien ezartze koordinatuan eta jarraipenean jarri du, lau alor hauetan:

  • Neurri teknikoak. Jarduteko 53 protokolo egin dira, lantoki edo jarduera bakoitzerako beharrezkoak diren neurriekin, pandemiaren fase desberdinetan, arakatze- eta jarraipen-lanak enpresaren barnean, COVID telefonoa egokitzea, prebentziozko PCRak egitea.
  • Antolaketako neurriak. Funtsezkoak ez diren jarduerak murriztu edo etetea alarma-egoeraren aldi batzuetan, telelana, aldaketak ordutegi eta egutegietan, garbiketa-zerbitzua indartzea.
  • Informazio- eta komunikazio-neurriak. Informazioa ematea langileei kutsatzeak prebenitzeko. Neurrien gaineko informazioa eta kontsulta, langileei ordezkariei, Segurtasun eta Osasun Batzordeak egindako 14 bileretan. Informazioa ematea herritarrei zerbitzuak ematean egindako aldaketen eta egokitzapenen gainean.
  • Neurri materialak: maskarak, desinfekzio profesionalak, manparak, material informatikoa etxetik lan egiteko, hidrogela...

SCPSAko langileen artean, pandemiak izan duen intzidentziaren datuak taula honetan laburbiltzen dira.

Nabarmendu behar da kutsatzeak arlo partikularrean gertatu direla, enpresan barne-transmisiorik egon gabe.

Ohiko prebentzio-jarduera dela-eta, COVID-19aren pandemiak eragindako egoerak eragina izan du programatutako jardueretako askoren garapenean. Otsailean onartu zen prebentzio-programazioko helburu eta aurreikuspen batzuk berrikusi dira, eta programazio berri batean jaso da. 2021erako atzeratu diren planak, COVID-19tik eratorritakoa dela-eta lehenago adierazi denarengatik, hobekuntza moduan ezarri zirenak izan dira. Ezinbestekoak eta beharrezkoak ziren ekintza guztiak gauzatu dira, beraz.

Istripuen datuak 2019koen antzekoak dira, eta 2017arekin eta 2018arekin alderatuta, beheranzko joerari eusten zaio. Balioak adierazleen taulan sartuta daude.

Osasun-azterketen kanpaina aurreikusita zeuden epeetan hasi zen, baina bertan behera gelditu zen martxoaren 14an. Egun hori bitartean 287 azterketa zeuden eginda (deitutako pertsonen %85,93), eta 149 falta ziren egiteko. 2020/21eko kanpaina irailera aurreratu zen, eta lehenbizi deitu zitzaien martxoan egiteko aukerarik izan ez zutenei.

Ohitura osasungarriak sustatzera bideratutako jardueren barnean, erakundeko langileentzako fisioterapia-saioak elkarrekin, batera, finantzatu dira. 116 saio kudeatu dira guztira 36 langilerentzat. 2021ean jarraipena izango du ekintza honek.

Beste alde batetik, fibrozementuzko hodiak dituzten hornidura-sareen mantentze- eta konponketa-lanetarako lan-plan orokorraren hirurteko berrikuspena egin da eta Nafarroako Gobernuko Lan Arloko Zuzendaritza Nagusiak onartzeko aurkeztu da. Plan hori onartu egin da eta indarrean dago 2023ko uztailaren 31 bitartean.