Langileei buruzko informazioa
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2020ko ekitaldia bukatutakoan, Iruñerriko Mankomunitateak 487 langile zituen, hau da, aurreko urtean baino 4 langile gutxiago zituen. Gure erakundeko langileak 12 lan-zentrotan aritzen dira lanean, Iruñerriko Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuek instalazioak eremu geografiko jakin batzuetan kokatzea eskatzen dutelako.
Lantokia | Jarduera | Pertsona-kopurua | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urtea | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | ||||||
Generoa | G | E | G | E | G | E | G | E | G | E | |
Bulegoak | |||||||||||
Chinchilla Jeneralaren kalea, 7. Iruñea. Imaz Anaien kalea, 1. Iruñea- |
Zerbitzu zentralak eta instituzionalak | 90 | 71 | 92 | 75 | 95 | 74 | 99 | 76 | 94 | 78 |
Herritarren Arretarako Zerbitzua | |||||||||||
Navas Tolosa kalea, 29. Iruñea | Bezeroei arreta ematea telefonoz, aurrez aurre eta idatziz | 4 | 27 | 4 | 26 | 3 | 27 | 3 | 25 | 3 | 27 |
Edateko uren araztegiak | |||||||||||
Urtasun, Egillor eta Tiebas | Eugiko urtegiko, Artetako iturburuko eta Itoiz-Nafarroako Ubideko ura tratatu eta edateko on bihurtzea | 43 | 8 | 42 | 6 | 45 | 7 | 42 | 7 | 42 | 7 |
Sareen eta instalazioen mantentze-lanen tailerra | |||||||||||
Agustindarren industrialdea. Iruñea | Ura banatzeko sareen eta instalazioen mantentze-lanen zerbitzuak. Biltegia | 74 | 9 | 75 | 8 | 79 | 10 | 89 | 8 | 84 | 9 |
Hondakin Uren Araztegia (HUA) | |||||||||||
Arazuri | Hondakin-uren arazketa | 39 | 15 | 38 | 16 | 40 | 16 | 39 | 15 | 40 | 14 |
Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa (HHTZ) | |||||||||||
Gongora | Hiri-hondakinen tratamendua | 59 | 18 | 68 | 17 | 68 | 12 | 67 | 12 | 68 | 12 |
Garbigunea | |||||||||||
Agustindarren industrialdea + Morea merkataritza-zentroa + Burlata | Etxeko hondakin berezien bilketa | 5 | 2 | 5 | 3 | 5 | 3 | 6 | 3 | 6 | 3 |
Guztirako partzialak | 314 | 150 | 324 | 151 | 335 | 149 | 345 | 146 | 337 | 150 | |
Guztira | 464 | 475 | 484 | 491 | 487 |
Kontratatze finko eta mugagabearen politikaren alde egiten du enpresak, plan estrategikoen garapena eraginkorra izan dadin, pertsonek ematen duten ezagutza eta kudeaketarako gaitasuna barne hartuta, baina legeriaren arloko mugek ezinezkoa egin zuten 2020an aplikatzea. Urtearen bukaeran, langileen %82,96k kontratu finko eta mugagabea zuten (%55,85 gizonak eta %27,10 emakumeak). Dena dela, aldi baterako kontratazioa beharrezkoa da zenbait kasutan, erretiro partzialak eta aurreratuak ordezkatzeko. Gainerako aldi baterako kontratazioak unean uneko beharrei erantzuteko egiten dira, hauei esaterako: absentismoa, proiektu zenbaiten garapena. Irizpide hori aintzat hartuta, behin-behinekoak langileen %17,04 dira (%13,35 gizonak eta %3,70 emakumeak).
Plantillaren osaera, kontratu-motaren arabera
Urtea | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Generoa | G | E | G | E | G | E | G | E | G | E |
Langile finkoak | 280 | 125 | 281 | 126 | 279 | 125 | 288 | 132 | 272 | 132 |
Aldi baterako langileak | 34 | 25 | 43 | 25 | 56 | 24 | 57 | 14 | 65 | 18 |
Guztira | 314 | 150 | 324 | 151 | 335 | 149 | 345 | 146 | 337 | 150 |
Langileen ezaugarriei dagokienez, %69,20 gizonak dira eta gainerako %30,80a emakumeak.
Batez besteko adina 49,92 urtekoa da eta 17,17 urteko antzinatasuna dute batez beste erakundean. Sexuaren arabera, gizonen kasuan, batez besteko antzinatasuna 16,75 urtekoa da eta batez besteko adina 50,40 urtekoa. Emakumeen kasuan, batez besteko antzinatasuna 18,12 urtekoa da eta batez besteko adina 48,83 urtekoa.
Urtea | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Generoa | G | E | Batez beste | G | E | Batez beste | G | E | Batez beste | G | E | Batez beste | G | E | Batez beste |
Batez besteko antzinatasuna enpresan | 18 | 16 | 17 | 19 | 18 | 18 | 17,2 | 16,9 | 17,1 | 16,77 | 16,97 | 17,13 | 16,75 | 18,12 | 17,17 |
Batez besteko adina | 50 | 46 | 49 | 50 | 47 | 49 | 50,1 | 47,2 | 48,6 | 50,19 | 48,08 | 49,56 | 50,40 | 48,83 | 49,92 |
Plantillaren osaera, talde profesionalaren arabera
SCPSAk Hitzarmen Kolektiboan 4 talde profesional ditu ezarrita: espezialistak, profesionalak, teknikariak eta tituludunak edo antzekoak.
Urtea | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Generoa | G | E | G | E | G | E | G | E | G | E |
Espezialista | 81 | 21 | 94 | 21 | 90 | 17 | 92 | 15 | 93 | 17 |
Profesionala | 131 | 78 | 129 | 78 | 141 | 75 | 142 | 74 | 139 | 75 |
Teknikaria | 63 | 23 | 61 | 23 | 57 | 28 | 60 | 26 | 55 | 25 |
Tituluduna edo antzekoa | 39 | 28 | 40 | 29 | 47 | 29 | 51 | 31 | 50 | 33 |
Guztira | 314 | 150 | 324 | 151 | 335 | 149 | 345 | 146 | 337 | 150 |
Langileen kudeaketa administratiboak bermatzen du enpresaren eta langileen arteko harremanak egokitzea legezko eta ohiko araudiari, besteak beste, gai hauetan: kontratazioa, eskubideen eta betebeharren arteko oreka, lanaren banaketa edo honen ordaina... Legearekin bat datorren kudeaketaren aldeko gehieneko begiruneaz gain, beste xede bat daukagu: erakundeko pertsonen gehieneko gogobetetzea lortzea alderdi hauen ezagutzaren eta inplikazioaren bitartez.
Absentismoari buruzko informazioa
2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | |
---|---|---|---|---|---|
Hitzartutako lanaldi guztiaren gaineko portzentajea | 6,38 | 6,93 | 6,53 | 6,73 | 8,62 |
Gaixotasunek eta istripuek eragindako portzentajea | 5,40 | 5,81 | 5,62 | 5,76 | 7,44 |
Haurdunaldiek eta amatasunek eragindako portzentajea | 0,50 | 0,58 | 0,28 | 0,26 | 0,63 |
Lan-hitzarmeneko baimenek eragindako portzentajea | 0,48 | 0,54 | 0,58 | 0,68 | 0,42 |
Maiztasuna: kasu-kopurua, batez besteko langile-kopurua kontuan hartuta | 3,95 | 3,63 | 2,62 | 3,26 | 2,47 |
Iraupena: ordu-kopurua, kasu guztiak kontuan hartuta | 26,37 | 30,43 | 39,63 | 32,88 | 55,73 |
Lanaldia | 1.592 | 1.592 | 1.592 | 1.592 | 1.592 |
Aparteko orduei buruzko informazioa
2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | |
---|---|---|---|---|---|
Aparteko orduak, guztira | 232,87 | 214,39 | 363,71 | 494,10 | 380,73 |
Aparteko orduen portzentajea, hitzartutako lanaldia kontuan hartuta | 0,15 | 0,13 | 0,23 | 0,31 | 0,24 |
Aparteko orduak, langileen batezbestekoa kontuan hartuta | 0,50 | 0,45 | 0,75 | 0,99 | 0,77 |