Hiri hondakinak
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2019an sortutako hondakin-kantitatea 150.751 tonakoa izan da, 2018an baino %0,5 gutxiago, eta, horrenbestez, azken urteetan emendatzen joateko izan den joera amaitzea ekarri du.
Gaikako bilketa dela-eta, 5. edukiontziaren bidez bildutako gai organikoen kantitateak %7,96 handitu direla nabarmendu behar da. Gainerakoen frakzioa, aldiz, %2,25 gutxitu da.
Berreskuratu ahal izateko gaika bereizitako bilketen kantitateak emendatu izana frakzio guztietan ikusi da: %5,6 ontzietan, %2,6 paper-kartoian eta %4,2 beiran. Bereiz bildutako bilketen kantitateak etengabe emendatzeak sortutako hondakinen berreskuratze handiagoa ekartzen du eta, horrenbestez, zabortegira isuri edo botatzen direnak gutxitzea.
2019an berreskuratutako hondakinen kantitatea 58.967 tonakoa izan da, aurreko urtean baino %2,3 gehiago. 2019ko berreskuratze-portzentajea sortutako hondakinen %39,12koa da, eta 2018koa, %38,07koa.
Beste alde batetik, HHTZko zabortegira botatako kantitatea 113.968 tonakoa izan da, HHTZ 1992an martxan jarri zenetik isuri den gutxieneko kantitate historikoa. Aurreko urtearen aldean, pitin bat gutxitu da, %1,64, nahiz eta jasotako industria-hondakinen kopurua %31,5 handitu den: 2019an 6.223 tona jaso ziren, eta 2018an, 4.731 tona.
Gai organikoen bilketa bereizian 9.367 tona jaso dira, sortutako gai organikoen %17,6. Nabarmendu behar da sarbidea kontrolatzeko sistema duten edukiontziekin lan egin duten eremuetan portzentaje hori %55ekoa izan dela.
Sarbideen kontrola duten edukiontzien sistema hedatzeari dagokionez, Azpilagañan eta Artika Berrian gauzatutako proba pilotuan lortutako emaitzak ikusirik, Administrazio Kontseiluak uztailaren 2an egin zuen saioan sistema hori orokorki hedatzen hastea onartu zuen Iruñerriko hiriko eta erdi-hiriko eremuan. Beharrezkoak diren izapideak bideratu ziren 2019ko bigarren seihilekoan hasteko, eta hedatzea 2022ko abenduaren 31 baino lehen amaitzeko xedea izanda. Horrenbestez, helburu hori lortzeko lan egiten ari gara. Lan horretan nabarmendu behar da hondakinak kudeatzea arautzeko ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsi zela Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak abenduaren 19an egin zuen saioan, sistemari estaldura emango baitio.
Hondakinak Tratatzeko Planari dagokionez, nabarmendu behar da otsailean Iruñerriko Hondakinak Tratatzeko Zentroaren aurreproiektua idaztea lizitatu zela, eta Administrazio Kontseiluak uztailaren 2an egin zuen saioan esleitu zen. Aurreproiektu hori idazteko fasean dago, eta aurreikusita dago proiektua eta gauzatzea 2020ko lehen seihilekoan lizitatzea. Beste alde batetik, abenduaren 27an, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko UPSa onartu zuen, eta horrek ahalbidetzen du zentro berria kokatzea aurreikusita dagoen lursaila eskuratzea.
Ekoizpena
2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | |
---|---|---|---|---|---|---|
Sortutako hondakinen kantitate osoa (t) | 139.399 | 142.214 | 143.352 | 145.779 | 151.570 | 150.751 |
Kilogramoak biztanleko eta urteko | 387,85 | 394,37 | 396,02 | 399,61 | 411,20 | 403,61 |
Osaketa
2016 | 2017 | 2018 | 2019 | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Papera-kartoia | 23.493 | %16,4 | 23.796 | %16,3 | 24.995 | %16,5 | 25.554 | %17,0 |
Brikak | 1.936 | %1,4 | 1.847 | %1,3 | 1.930 | %1,3 | 1.986 | %1,3 |
Plastikoa | 11.718 | %8,2 | 12.252 | %8,4 | 12.598 | %8,3 | 13.039 | %8,6 |
Beira | 12.798 | %8,9 | 13.320 | %9,1 | 13.645 | %9,0 | 14.025 | %9,3 |
Metalak | 3.276 | %2,3 | 3.428 | %2,4 | 3.464 | %2,3 | 3.425 | %2,3 |
Ehunak | 4.127 | %2,9 | 4.628 | %3,2 | 5.164 | %3,4 | 4.989 | %3,3 |
Tamaina handiko gauzak | 2.794 | %1,9 | 2.624 | %1,8 | 3.398 | %2,2 | 2.870 | %1,9 |
Zura | 3.596 | %2,5 | 3.757 | %2,6 | 3.881 | %2,6 | 3.790 | %2,5 |
TEEHak | 916 | %0,6 | 937 | %0,6 | 978 | %0,6 | 1.060 | %0,7 |
Pilak | 33 | %0,0 | 28 | %0,0 | 30 | %0,0 | 34 | %0,0 |
Olioak | 122 | %0,1 | 111 | %0,1 | 113 | %0,1 | 117 | %0,1 |
Beste produktu batzuk | 6.169 | %4,3 | 5.149 | %3,5 | 11.664 | %7,7 | 11.406 | %7,6 |
Paper zikina, pixoihalak, etab. | 9.337 | %6,5 | 9.864 | %6,8 | 4.776 | %3,2 | 5.183 | %3,4 |
Etxebizitza+udaletako inauste-hondakinak | 9.774 | %6,8 | 9.774 | %6,7 | 11.044 | %7,3 | 10.248 | %6,8 |
Gai organikoak | 53.263 | %37,2 | 54.264 | %37,2 | 53.888 | %35,6 | 53.026 | %35,2 |
Guztira | 143.352 | %100,00 | 145.779 | %100,00 | 151.570 | %100,00 | 150.751 | %100,00 |
Sortutako hondakinak, bilketa-motaren arabera (t)
2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | |
---|---|---|---|---|---|---|
Gai organikoen eta gainerakoen edukiontzietan | 85.282 | 50.528 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Gainerakoen edukiontzietan | **6.487 | **38.157 | ***86.423 | 87.686 | 87.476 | 85.510 |
Gai organikoen edukiontzietan (5. edukiontzia) | *1.041 | **4.766 | ***7.931 | 7.748 | 8.676 | 9.367 |
Ontzien edukiontzietan | 7.435 | 7.740 | 7.882 | 8.135 | 8.710 | 9.197 |
Etxeko eta auzoko konpostajean | 1.699 | 1.760 | 2.110 | 2.812 | 3.092 | 3.033 |
Beste bilketa batzuetan+garbiguneetan | 37.455 | 39.263 | 39.006 | 39.397 | 43.618 | 43.644 |
Gai organikoen bilketa bereizia hasi zen, Barañainen (2013ko azaroa)
* Gai organikoen bilketa bereiziaren 2. fasea
** Gai organikoen bilketa bereiziaren 3. fasea
*** Gai organikoen bilketa bereiziaren 4. fasea
Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren indizearen bilakaera
2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | |
Hiri-hondakin berreskuragarriak (t) analisien arabera | 117.024 | 118.894 | 119.412 | 122.076 | 125.968 | 126.058 |
Berreskuratutako hiri-hondakinak (t) | 42.968 | 48.035 | 51.460 | 52.312 | 57.736 | 58.968 |
Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren indizea | %36,7 | %40,4 | %43,1 | %42,9 | %45,8 | %46,8 |
Bio-hondakinen berreskuratze-indizea (t) (gai organikoak, inauste-hondakinak eta konpostajea)
2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | |
Bio-hondakinak hondakinetan (t) | 63.194 | 62.774 | 63.037 | 64.039 | 65.030 | 63.274 |
Berreskuratutako bio-hondakinak | 12.523 | 15.522 | 18.243 | 18.466 | 20.915 | 20.537 |
Bio-hondakinen berreskuratze-indizea | %19,8 | %24,7 | %28,9 | %28,8 | %32,1 | %32,5 |
Bio-hondakinen berreskuratze-portzentajea
Berreskuratzea, produktuen arabera (t)
2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | |
---|---|---|---|---|---|---|
Tamaina handikoak | 495 | 516 | 480 | 493 | 824 | 931 |
Berreskuratutako papera/kartoia, guztira | 14.144 | 16.436 | 16.182 | 16.384 | 17.576 | 18.036 |
Beira, guztira | 8.430 | 8.470 | 8.705 | 8.712 | 9.514 | 9.940 |
Metalak, guztira | 970 | 934 | 947 | 899 | 976 | 1.038 |
Plastikoak, guztira | 2.744 | 2.596 | 3.121 | 3.236 | 3.242 | 3.555 |
Brikak, guztira | 675 | 632 | 662 | 612 | 649 | 665 |
Ehunak | 550 | 440 | 426 | 591 | 884 | 927 |
TEEHak | 822 | 857 | 916 | 937 | 978 | 1.60 |
Zura | 1.480 | 1.476 | 1.623 | 1.842 | 2.035 | 2.128 |
Pilak | 29 | 29 | 33 | 28 | 30 | 34 |
Olioa | 107 | 126 | 122 | 111 | 113 | 117 |
Etxebizitzetako inauste-hondakinak | 5.847 | 5.581 | 5.513 | 5.468 | 6.321 | 5.997 |
Udaletako inauste-hondakinak | 3.974 | 3.560 | 3.055 | 2.670 | 2.989 | 2.543 |
Gai organikoak | 1.004 | 4.621 | 7.565 | 7.516 | 8.513 | 8.964 |
Etxeko eta auzoko konpostajea | 1.699 | 1.760 | 2.110 | 2.812 | 3.092 | 3.033 |
Berreskuratutako produktuak, guztira | 42.968 | 48.035 | 51.460 | 52.312 | 57.736 | 58.968 |
Berreskuratutako kilogramoak biztanleko eta urteko | 119,55 | 133,21 | 142,16 | 143,40 | 156,63 | 157,87 |
Ontzien berreskuratze osoaren indizea | %51,30 | %51,40 | %53,00 | %51,70 | %52,90 | %53,8 |
Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizearen bilakaera
2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | |
Hiri-hondakinetan dagoen papera eta kartoia (t) | 21.880 | 23.650 | 23.493 | 23.796 | 24.995 | 25.554 |
Berreskuratutako papera eta kartoia (t) | 14.144 | 16.436 | 16.182 | 16.384 | 18.222 | 18.036 |
Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizea | %64,6 | %69,5 | %68,9 | %68,9 | %70,30 | %70,6 |
Zabortegira bideratzea
2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | |
---|---|---|---|---|---|---|
Zabortegira bideratutakoen % (zabortegira ez doan bildutako zabor guztiaren %) |
44,87 | 47,75 | 49,39 | 49,63 | 53,32 | 54,24 |