Uraren Ziklo Integrala
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2019an, ur-ekoizpena 30.335.107 m3-koa izan da, 2018an baino %2,60 handiagoa eta azken bost urteetako batezbestekoa baino %1,34 handiagoa. Ekoizpenaren emendatze txiki bat izan da, bai urtean zehar, bai udako kontsumoari lotuta ez dauden hilabeteetan ere. Erregistratutako tenperatura altuek eragin dute ekain eta uztaileko ekoizpen handia.
Iruñean, urteko prezipitazioa 1.066 mm-koa izan da, batezbesteko historikoa baino %30 handiagoa. Hain zuzen, 2013aren ondoren, mende osoan prezipitazio handiena izan den bigarren urtea izan da. Urtarril, azaro eta abenduko prezipitazio handiak, eta otsail eta martxoko txikiak nabarmendu behar dira.
Tiebasko EUTEren funtzionamendua programatutakoaren arabera egin zen: ekainaren 25ean jarri zen martxan eta urriaren 17an itxi zen, eta, guztira, 115 egun eman zituen lanean. Aldi horretan izan ziren beharren %28 ekoitzi zituen.
Hornidura-sarearen ustiapen-emaitzei dagokienez, behin-behineko datuek adierazten dute erregistratu gabeko uraren adierazlearen emaitza %9,57koa izan dela, aurreko urtekoa baino pitin bat baxuagoa. Nabarmendu behar da laugarren urtez jarraian erregistratu gabeko uraren bolumena, 2.901.745 m3, 3.000.000 m3 baino txikiagoa izatea lortu dela.
Erregistratu gabeko uraren datua oso ona da, kontuan hartuta ekoitzitako eta kontsumitutako bolumenak baxua izaten duela eta sareak berritzean egindako inbertsioak gomendatutakoak baino askoz ere txikiagoak direla, azpiegituren balioari eusteko. Nahiko gaztea den azpiegitura bat dugu eta ongi dago; edonola ere, epe ertainean eta luzean inbertsio garrantzitsuak egin beharko dira, zerbitzu eraginkorrari, etengabeari eta kalitatekoari eusteko.
Gauzatu diren ekintza nagusiak hauek izan dira: sektorizazio-politika, erregistratu gabeko uraren datuak lortzea sektore dinamikoen arabera, datuak aztertzeko tresna berriei esker, ur-ihesak bilatzeko teknologia berriak erabiltzea, zerbitzu-presioa murriztea, emari-neurgailuak berritzea, haien fidagarritasuna hobetzeko, eta ur-ihesak konpontzea.
Uraren kalitateari dagokionez, urtea normaltasunez joan da eta ez da gorabehera nabarmenik gertatu, Ostitz-Olaibarko hornidura linean gertatutako kasu puntual batzuk izan ezik. Zehazki, Lantzeko iturburuko bilketa-eremuan euri gogorren ondoriozko kasuak izan dira.
Beste alde batetik, Uraren Osasun Plana hedatzen jarraitu da, 2013an egindako diagnostikoko arrisku adierazgarriak minimizatuta. Urte honetan egindako mugarri garrantzitsu hauek nabarmendu behar dira:
- Urtasungo EUTE eraberritzeko II. fasearen lehen zatia egin da. Dekantazio-tanga bat eraberritu da, eta bigarren dekantazio-tanga eraberrituta amaituko da, 2020ko lehen hiruhilekoan. Halaber, ikatz aktibatuaren dosifikazioa egiten jarraitu da, ur gordinean gai organikoen kontzentrazio handiagoko garaietan, eta emaitza uraren kalitatea hobetzea izan da.
- Olaibar hornitzeko obra amaitu da, eta IMn sartu dira Olabe, Olaitz eta Enderitz herriak.
- Ur-biltegien prebentziozko mantentzea egiteko plana gauzatzen jarraitu da, bost urtean behin hustu eta garbituta. Aurten, hain zuzen, biltegi guztiak garbitzeko ziklo osoa amaitu da lehenbiziko aldiz.
- Klorofiloen segimendua egin da Eugiko urtegian, noizean behingo laginketa eta analitiketatik eta perfiladorean jasotako joeretatik abiatuta. Ikusi da pitin bat handitu dela edukia.
- Hornitutako uraren segimendua egin da, amianto-zuntzei eta Bisfenol Ari dagokionez. Emaitzak ezin hobeak izan dira, eta ez da anomaliarik erregistratu.
Saneamenduari dagokionez, 2019ko ekintza aipagarriena Arazuriko Hondakin Uren Ponpatze Estazioa kolektore eta ponpaketa berria martxan hastea izan da, Ororbia, Zuasti, Orkoien eta Arazuri udalerrien hondakin-urak bulkatzeko Arazuriko HUAra (guztira, 5.607 biztanle hartzen dituzte). Bulkatzen den emaria nabarmen handitu da, eta ponpaketa zaharraren ahalmen-arazoak konpondu dira, hartara. Gainera, gainezkabidean arbastatzeko sistema bat du, Hondakin Uren Ponpatze Estazioaren ponpatze-ahalmenaren gainetik isurtzen denean solidoak kentzeko aukera ematen duena.
Era berean, 2019an, Noaingo Hondakin Uren Ponpatze Estazioa birmoldatzeko lanak hasi ziren, eta aurreikusita dago 2020ko lehen seihilekoan amaitzea. Sarearen ahulgune bat konponduko du, Imarkoain, Dorre, Oritz, Zulueta, Zabalegi eta Elortz udalerriei zerbitzua ematen diena (guztira, 1.291 biztanle dira). Ponpaketa Arazuriko HUAra konektatuta dago.
Arazketa dela-eta, nabarmendu behar da Ebroko Ur Konfederazioak Arazuriko HUAren isurtze-baimena eman duela 2024 arte, egungo baldintzen antzekoetan.
Arazuriko HUAren emari influentea 37.593.129 m3-koa izan da, azken bost urteetako batezbestekoa baino %3,39 gehiago. Karga kutsatzailea, ordea, 656.250 biztanle baliokidekoa izan da, azken bost urteetako batezbestekoa baino %10,27 handiagoa.
Karga emendatzearen ondorioetako bat izan da sortutako lohi-kantitatea handitzea, 41.294 tona, aurreko urtean baino %2,26 gehiago eta azken urteetako batezbestekoa baino %19,22 gehiago.
Biogas-ekoizpena handitzea ere ekarri du: 5.810.915 m3 biogas sortu da, 2018an baino %8,6 gehiago eta azken bost urteetako batezbestekoa baino %15,49 gehiago. Nabarmendu behar da, HUAren errendimendu elektrikoa %103,9koa izan dela, azken bost urteetako %95,2ko batezbestekoa baino handiagoa, eta, gainera, araztegian inoiz lortutako handiena. Arazuriko HUAren bizitzan, ekoitzitako energia prozesuan kontsumitutako energia baino gehiago izan den lehen urtea izan da.
2017 | 2018 | 2019 | ||
---|---|---|---|---|
Ur-ekoizpena, guztira | 30.087.916 | 29.566.180 | 30.335.107 |
Analisi bidezko kontrola
Analisi bidezko kontrola | Laginak | Parametroak |
---|---|---|
Hornidura-iturriak | 612 | 11.648 |
Ura edateko on bihurtzeko prozesua | 2.432 | 7.480 |
Tratatutako urak | 541 | 16.106 |
Ur-biltegiak | 680 | 20.572 |
Banaketa-sarea | 181 | 6.251 |
Kontsumoko iturria | 421 | 7.253 |
Isuriak ibilgura | 144 | 526 |
Eskaerak (SCPSA) | 302 | 1.473 |
Eskaerak (kanpokoak) | 166 | 841 |
Kalitate-kontrola eta barnekoak, laborategia | 1.028 | 4.699 |
Kontrolak, guztira | 6.507 | 76.849 |
Kontrolen emaitzak
Banaketa-sarea eta kontsumoko iturria | Emaitza konformeen % | |
---|---|---|
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa | %100 | |
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa | %99,9 | |
Hornitutako uraren kalitate kimikoa | %99,9 | |
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan | %100 |
Edateko uren araztegiak (EUTEak) | Emaitza konformeen % | |
---|---|---|
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa | %100 | |
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa | %99,9 | |
Hornitutako uraren kalitate kimikoa | %99,8 | |
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan | %100 |
Kontsumoa (m3)
2017 | 2018 | 2019 | ||
---|---|---|---|---|
m3 | m3 | m3 | ||
Zerbitzu publikoak | Administrazio publikoak | 453.168 | 506.069 | 497.898 |
Udal-zerbitzuak | 989.243 | 915.655 | 941.759 | |
Interes sozialeko erabilera | 672.521 | 609.257 | 600.552 | |
Zerbitzu publikoak, guztira | 2.114.932 | 2.030.981 | 2.040.209 | |
Merkataritza-industria | Nekazaritza eta abeltzaintza | 1.612 | 2.403 | 1.979 |
Merkataritza | 3.845.895 | 3.840.872 | 3.991.805 | |
Merkataritza/ureztatzea | 48.466 | 47.672 | 49.911 | |
Suteak, aho zigilatuak | 23 | 26 | 23 | |
Suteak, kontagailuarekin | 9.791 | 9.126 | 18.181 | |
Industria | 1.768.279 | 1.781.745 | 1.841.880 | |
Jarduerarik gabeko lokalak | 0 | 0 | 0 | |
Obrak | 91.481 | 105.473 | 124.078 | |
Behin-behineko zerbitzu berezia | 41.340 | 50.157 | 22.465 | |
Merkataritza-industria, guztira | 5.836.887 | 5.837.474 | 6.050.322 | |
Etxebizitzak | Etxebizitzak | 12.319.100 | 12.382.723 | 12.506.878 |
Etxebizitzak/merkataritza | 30.739 | 25.803 | 33.275 | |
Etxebizitzak/merkataritza/ureztatzea | 6.458 | 6.563 | 6.810 | |
Etxebizitzak/ureztatzea | 2.673.054 | 2.551.139 | 2.695.019 | |
Etxebizitzak, guztira | 15.029.351 | 14.966.228 | 15.241.982 | |
Apaingarriak-ureztatzeak | Iturriak | 67.543 | 66.768 | 68.690 |
Aisiako baratzeak | 59.682 | 47.921 | 58.208 | |
Ureztatze pribatua | 693.028 | 630.303 | 707.959 | |
Ureztatze publikoa | 602.991 | 532.948 | 563.677 | |
Udal-ureztatzea | 2.492.206 | 2.153.472 | 2.200.738 | |
Apaingarriak-ureztatzeak, guztira |
3.915.450 | 3.431.412 | 3.599.271 | |
Hornidura tokiko erakundeei | Hornidura tokiko erakundeei | 44.998 | 41.697 | 79.095 |
Hornidura tokiko erakundeei, guztira |
44.998 | 41.697 | 79.095 | |
Kontsumoa, guztira | 26.941.618 | 26.307.792 | 27.010.880 |
Kontsumoa (litroak biztanleak eguneko)
2017 | 2018 | 2019 | |
---|---|---|---|
Etxebizitzetakoa | 115 | 113 | 113 |
Industria-merkataritza | 44 | 44 | 45 |
Iturriak eta ureztatzeak | 30 | 26 | 27 |
Kontsumoaren emaitzak, guztira | 205 | 198 | 201 |
Saneamendua eta arazketa
2017 | 2018 | 2019 | |||
---|---|---|---|---|---|
Industria-isurketen kontrola | |||||
Ikuskatzeak industriei | 42 | 35 | 35 | ||
Ikuskatzeak tokiko araztegiei | 17 | 16 | |||
Jarduera sailkatuen espedienteak | 163 | 154 | 144 | ||
Beste txosten batzuk | 57 | 65 | 49 | ||
Isurketa etenen baimenak | 96 | 105 | |||
Ibilgura isurtzeko baimenak | 8 | 8 | |||
Arazuriko HUAren errendimenduak | |||||
Tratatutako ur-emaria | 33.068.337 | 41.961.652 | 37.593.129 | ||
Solido esekiak | %96,7 | %95,8 | %97,4 | ||
Oxigeno-eskaera kimikoa | %94,5 | %93,7 | %94,9 | ||
Oxigeno-eskaera biologikoa | %97,0 | %95,7 | %96,6 | ||
Nitrogenoa | %78,0 | %73,5 | %81,2 | ||
Fosforoa | %87,4 | %88,7 | %91,9 | ||
Kontrola eta mantentzea prozesuan | |||||
Ekipoak, guztira, linean | 36 | 38 | |||
OTen kopurua | 500 | 398 | |||
Ratio zuzentzailea/prebentziozkoa | %3,7 | %3,1 | |||
Prebentziozkoa betetzearen ratioa | %94,2 | %97,0 |
Analisi bidezko kontrola | 2017 | 2018 | 2019 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Laginak | Parametroak | Laginak | Parametroak | Laginak | Parametroak | |
Hondakin-uren tratamendua | 3.091 | 9.307 | 3.351 | 9.569 | 3.556 | 9.900 |
Biosolidoen tratamendua | 306 | 2.509 | 307 | 2.455 | 301 | 2.406 |
Kolektoreen kontrola | 705 | 17.774 | 712 | 18.376 | 756 | 19.197 |
Barneko analisi bidezko kontrola, guztira | 4.102 | 29.590 | 4.370 | 30.400 | 4.613 | 31.503 |
Analisi bidezko kontrola laborategian | 2017 | 2018 | 2019 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Laginak | Parametroak | Laginak | Parametroak | Laginak | Parametroak | |
HUAko lohien lineak | 3.091 | 9.307 | 3.351 | 9.569 | 3.556 | 9.900 |
Industria-isurketak | 918 | 12.082 | 965 | 11.583 | 939 | 11.884 |
Uraren linea, HUA | 705 | 17.774 | 712 | 18.376 | 756 | 19.197 |
Hobi septikoetan | 183 | 2.491 | 218 | 2.069 | 217 | 2.958 |
Ibilguen kontrola | 31 | 840 | 34 | 900 | 37 | 997 |
Lohi deshidratatua eta konposta | 306 | 2.509 | 307 | 2.455 | 301 | 2.406 |
Barneko kontrola, guztira | 5.234 | 45.003 | 5.587 | 44.952 | 5.754 | 47.342 |
Kanpoko analisiak eta zenbait | 5.429 | 51.324 | 4.571 | 50.581 | 5.287 | 56.984 |
Laborategiko analisiak, guztira | 10.663 | 96.327 | 10.158 | 95.533 | 11.041 | 104.326 |
Hornidura-iturriak
Artetako iturburua
Udarbe ibaiaren buruan.
- Biltzeko azalera: 100 km
- Iturburuaren batez besteko emaria: 3.230 l/s
- Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 522 l/s
- Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.424 l/s
- Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 1.284 l/s
Eugiko urtegia
Arga ibaiaren buruan.
- Oinplano makotua duen grabitate-presa
- Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m.
- Luzera: 252 m
- Presaren bolumena: 21 hm3
- Kota maximoa: 628 m
- Azalera: 123 ha
- Batez besteko sakonera: 18 m
- Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete
Itoizko urtegia
Kokapena: Irati ibaia (Longira ibarra)
- Presa-mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
- Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
- Bururatze-luzera: 525 m
- Bururatze-kota: 592 m
- Gehieneko mailan normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
- Ur-mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3
Edateko ura tratatzea
- Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
- Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
- Tiebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s
Hornidura-sarea
- Luzera: 1.478 km
- Harguneak: 43.401
- Ur-biltegiak: 139 unitate. Edukiera: 268.564 m3
- Ponpatzeak: 56
- Emari-neurgailuak: 1.549
Saneamendu-sarea
- Luzera: 1.678 km
- Harguneak: 71.681
Ekaitz-urak biltzeko biltegiak
- Txantreako ekaitz-urak biltzeko biltegia
- V=3.000 m3 C2 kolektorera
Hondakin-uretarako instalazioak
Ezaugarriak | kop. | Zerbitzua ematen zaien herritarrak | |
---|---|---|---|
Arazuriko HUA | Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin) Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio-planta |
1 | 595.226 |
Hobi septikoak | Iragazki biologikoa dutenak |
119 |
- |