Legezko egitura
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Bai uraren hornidura- eta saneamendu-zerbitzua, bai hondakinen kudeaketa-zerbitzua kudeatzeko modu bezala, Mankomunitateak hartu zuen legez merkataritza-sozietate baten bidez kudeatze zuzen gisa definitutakoa. Merkataritza-sozietate horrek “Iruñerriko Zerbitzuak, Sozietate Anonimoa” izena du, eta horren kapitala osorik dagokio Mankomunitateari. Sozietate horren beraren bidez, Iruñerriko Ibai Parkea ere kudeatzen du.
Hiri -garraio kolektiboaren kudeaketa zeharka egiten da, kontzesio bidez; taxi -zerbitzua, berriz, Iruñerriko Mankomunitateak emandako baimena, beharrezkoa dena, duten titular pribatuek ematen dute.
Horrenbestez, legez desberdinak diren bi erakunde dira. Mankomunitatearen funtzionamenduaren arau-oinarriak (Iruñerriko Mankomunitatea) eta horren sozietatearenak (Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.) dagozkien estatutuetan bilduta daude, eta bien arteko harremanak Iruñerriko Mankomunitatea eta Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. erakundeen arteko harremanen araudiak arautzen ditu.