Erakundearen profila
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Iruñerriko Mankomunitatea toki-erakunde bat da, 1982an sortua. Egun 50 udalerrik osatzen dute, biztanleria, lurralde eta, honenbestez, egiturari dagokionez, oso desberdinak diren udalerriak.
Zerbitzu publiko hauen tituluduna da Mankomunitatea: edateko uraren hornidura, estolderia eta hondakin-uren saneamendua eta arazketa; hiri-hondakinen bilketa, tratamendua eta ustiapena; eskualdeko hiri garraioa; Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-esparruan taxi-zerbitzua antolatu eta kudeatzea; eta, 2007ko martxoaz geroztik, Iruñerriko ibai parkea kudeatzea. Egun, 365.000 herritarrek baino gehiagok erabiltzen dituzte zerbitzu horiek. Ingurumenaren gaineko ardura eta sentsibilitatea Mankomunitatearen jardueraren funtsezko alderdiak izan dira eta dira.