Ingurumenaren aldeko neurriak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Ingurumenarekiko konpromisoa

Urtero bezala, jarduera arduraz eta eraginkor gauzatuta eta garatuta erakusten du erakundeak ingurumenarekiko hartuta duen konpromisoa. 2018ko alderdi adierazgarrienak hauek dira:

  • Biosolidoen 40.383 tona birziklatzea, nekazaritzan, era eraginkorrean eta taxutzeko moduan.
  • Lohiak eta hondakin berdeak konpost bihurtzea Arazuriko planta berrian (tunelen bidez). Planta modernoa da eta ingurunerako ingurumen ondoriorik ez duena. Kalitate hobeko konposta lortzen da.
  • Zabortegiak ingurumen-aldetik lehengoratzean parte hartzea. Hirugarren mailako 1.050,92 tona konpost aplikatu ziren, nagusiki, Areatzea meandroa lehengoratzeko eta Barañaingo biribilgune bateko lursaila hobetzeko.
  • Klima-aldaketaren kontrako borrokan aritzeko konpromisoa. Horretarako, karbono-aztarna kalkulatu da eta MAPAMAren erregistroan izena eman. Hain zuzen, helburua da aztarna hori minimizatzea ekarriko duten neurriak abiaraztea.
  • Ingurumen-kudeaketako sistemari jarraipena egitea (ekoizpen-zentroetan ezarritakoa), hartara, bermatzeko erakundeari dagozkion ingurumen kontu guztietan legezko betebehar guztiak betetzen direla (igorpenak, hondakinak, kontsumoak...).
  • A motako landare konposta egitea. 2014an landare konposta egiten hasi zen, A motako ezaugarriekin. Emankortzaileen Erregistroan izena eman zen 2014an eta egun arrakasta handiz merkaturatzen da, ezaugarri ezin hobeak baititu baratzezaintzako eta lorezaintzako mota guztietako lursail landuetan erabiltzeko.

Argiñarizko zabortegia zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Egun, zigilatuta 25 urte baino gehiago eman ondoren mantentze-lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Zeuden tximiniak kendu ziren eta tokia eman zitzaion Girgillaoko Udalari, ehizaren eta abeltzaintzaren arloko aprobetxamendua egin dezan. Dena den, zabortegian sortutako lixibiatuen eta bertan dagoen istilean jasotakoen kontrolak egiten jarraitzen da, eta bai zabortegiaren urari beheiti dagoen errekan jasotakoenak ere. Izan ere, Ebroko Ur Konfederazioak emandako azken baimenarekin lotutako eskakizuna da.

Biohondakinen kudeaketa, etxeko eta auzoko konpostajearen bidez

Hiri-hondakinen %40 baino gehiago hondakin organikoak dira. Interesgarria da nabarmentzea hondakin horiek etxeko eta auzoko konpostajearen bidez kudeatzearen alde onak. Hondakinak bildu behar ez izateak ingurumenerako duen kostua murrizteaz gain, praktika honen sentsibilizazio alderdia nabarmendu behar da. Izan ere, parte hartzen duten familiek hobeki kudeatzen dituzte gainerako hondakinak eta hondakin organikoen ahalmenari garrantzia ematen diote. Ordain moduan, kalitate handiko konposta eskuratzen dute, eta euren baratze edo lorategietan medeagarri organiko gisa erabil dezakete.

Iruñerriko Mankomunitatearen esparruan argi eta garbi zehaztuta eta bereizita dauden bi eremu daude. Bata landa-eremua da, eta bertan gai organikoak kudeatzeko sistema nagusia etxeko eta auzoko konpostajea da (herritarrek beren kudeaketa egiteko eduki ditzaketen sistemez gain). Bestea hiri-eremua da, eta bertan gai organikoak kudeatzeko sistema nagusia bosgarren edukiontzia da. Gaineratu behar da hiri-eremuko zenbait etxebizitzak ere parte hartzen dutela etxeko eta auzoko konpostajean.

2018an zehar, praktika hau udalerri eta herri gehiagotan hedatzen jarraitu zen, eta horrez gain aurreko urteetako parte-hartzaileei jarraipen teknikoa egiten jarraitu zen, bai etxeko konpostajean bai eta auzokoan ere.

Une honetan, erakundea ekintza hauek ari da garatzen:

  • Etxeko konpostajea: 2006az geroztik. 2018aren amaieran, 3.476 familia ari ziren parte hartzen.
  • Auzoko konposajeta: 2009. urtearen amaieraz geroztik. Egun 40 gune daude egokituta Iruñerriaren esparruko 17 udalerritan. 862 familia inguru.
  • Nork bere kudeaketa egitea: 2017az geroztik erregistratuta. Egun, 792 familia parte hartzen.

Auzoko konpostajeari dagokionez, 2018an, Zubiriko auzoko konpostajerako gunea egokitu zen, eta hondakin berdeak pilatu eta birrintzeko bi gune egokitu ziren, bata Zubirin eta bestea Erripan (Odieta). 

Kategoria honetan dauden familiak eta/edo taldeak beren hondakin organikoak beren bitartekoen bidez kudeatzen dituztenak dira, dela konposta eginez pilan, dela konposta eginez etxeko konpost-ontzietan, dela etxeko abereen bidez (oiloak, txerriak, eta abar). 

KUDEATUTAKO HONDAKINEN KANTITATEA

Taula hauetan, parte-hartze datuak eta gai organikoak tratatzeko sistema deszentralizatu honen bidez 2018an kudeatu dela kalkulatzen den gai organikoen kantitateak ageri dira, bai eta 2006an hasi zenetik bide honetatik kudeatu diren hondakin organikoen bilakaera ere.

Kudeaketa-datuen laburpena (2018ko datuak) EtxebizitzakParte-hartze %, Iruñerri osoaren gainean

Kudeatutako hondakin-kantitatearen zenbatespena (t)

Etxeko konpostajea 3.476 %2,2 2.465,4
Auzoko konpostajea 862 %0,5 271,5
Nork bere kudeaketa egitea 792 %0,5 355,4
Guztira 5.130 %3,2  3.092

Etxeko konpostajearen, auzokoaren eta autokudeaketaren bidez kudeatutako hondakin-tonen zenbatespenaren bilakaera 

Hondakin-mota2009201020112012201320142015201620172018
Inauste-hondakinak 527 641 802 955 999 1.079 1.106 1.206 1.636 1.734
Gai organikoak, konpostajea 259 316 395 471 524 620 657 904 1.176 1.358
GUZTIRA7869571.1971.4261.5231.6991.7602.1102.8123.092

Araztegiko lohiak nekazaritzan aplikatzea

Arazuriko araztegian sortutako lohiak, behin digerituta eta deshidratatuta daudenean, nekazaritzarako erabiltzen dira. Horien %80 zuzenean aplikatzen dira, eta gainerako %20a, araztegira iristen diren lorezaintzako hondakin berdeekin nahasita, konpost bihurtuta.

2018ari dagozkion datu orokorrak hauek dira:

- 40.383 tona lohi digeritu sortu dira.

- 32.293 tona lohi digeritu erabili dira nekazaritzan (laboreetan, artoan eta eguzki-loreetan, nagusiki).

- 8.090 tona lohi digeritu erabili dira konposta egiteko, 9.305 tona hondakin berderekin batera.

4.502 m3 konpost merkaturatu dugu (%10 landare-konpostaren salmentei dagokie), nagusiki Komunitateko paisaia- eta lorezaintza-sektorerako. Txikizkako salmentaren bidez, 12.731 zaku saldu ditugu.

Lohia eta konposta aplikatzeak ingurumenean duen eraginari segimendua egitea:

Duela 20 urtetik hona ohikoa den moduan, lohia aplikatzearen gaineko saioak edo probak egiten ditugu Instituto Técnico de Gestión Agrícola, SA (ITGA, orain INTIASA) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoarekin batera. Hain zuzen ere, saio horiek Arazuriko lursail esperimentalean eta lohia erabiltzen duten Komunitateko beste toki batzuetan egiten ditugu.

Ibilbide luzeko azterketa horiek abiapuntu hartuta, berresten da araztegiko lohiek eragin minimoa dutela nekazaritzako lurzoruetako metal astunen edukietan.

2018an, lehorreko laborantzan (laboreak) araztegiko lohia erabiltzeko saiakuntzak egiten jarraitu dugu, Arazuriko finka esperimentalean. Arazuriko konposta erabiltzen hasi gara "Lur landuen erantzun agronomikoa" saiakuntzan, konposta hiru urtean behin aplikatuta lur landuak duen erantzuna ebaluatzeko.

Ongarri organikoak (lohia eta konposta) sail ureztatuetan, artoaren laborantza estentsiboan (Erriberrin) erabiltzeko saiakuntzak egiten ere jarraitzen dugu. Lortutako emaitzek erakusten dute ongarri horiek aplikatuta artoak dituen fosforo-premiei erantzuten zaiela, eta lurzoru pobreak hobetzen direla, sail ureztatu berrietan espero izatekoa zen moduan. Nitrogeno-ekarpena garrantzitsua da eta hori eskuragarri izatea ebaluatzen ari da ekarpena egin ondoko urteetan (%20ko eraginkortasuna lehen urtean). Lohiak potasio gutxi ematen du, eta, hortaz, kasu horretan ezin du mea ongarria ordezkatu. Gai organikoari dagokionez, ekarpena kontuan hartzeko modukoa da, lurzoruaren emankortasuna hobetzen baitu epe ertainean eta luzean: egitura, mikrobioen jarduera...

2018an zehar saiakuntza berriak egin dira, lohiak landan aplikatzearekin lotuta. Egungoa baino dosi txikiagoa erabili da, legeria berrien ondorioz, legeria horiek nitrogeno-unitate emankortzaileak mugatzen dituzte nitratoez kutsatuta egon daitezkeen guneetan. Nafarroan nitratoez kutsatuta egon daitezkeen guneak zabaltzea, 2018-2021 aldia, Europako legerien ondorioz, lohien kudeaketa murriztaileagoa eta kontrolatuagoa ari da ekartzen, administrazioen eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren aldetik.

Energia berriztagarriak sortzea

Urtasunen, Eugin eta Egillorren sortutako energia hidroelektrikotik, eta Arazuriko araztegian lohiak tratatuta eta Gongorako zentroko zabortegian hartutako biogasetik abiatuta egiten da aprobetxamendu hau.

Aprobetxamendu hidraulikoa

Bi zentral hidroelektrikok, Eugikoak eta Egillorkoak, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur-soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehenbizi, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

Ondoren dagoen taulan, ekoizpen hidroelektrikoak 2013tik izan duen bilakaera erakusten da, GWh-tan:

201320142015201620172018
Eugiko zentrala 6.907.282 27,0 6.085.155 22,4 4.137.151 16,8 4.028.364 16,1 4.357.459 15,3 5.540.278 22,1
Urtasungo zentrala 948.860 883.350 814.110 873.920 725.100 834.200
Egillorko zentrala 19.363.975 15.833.914 11.861.571 11.251.635 10.240.878 15.758.221

Hondakinen aprobetxamendua

Arazurin hondakin urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.

Biogas horrek %50-60 arteko metano-kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

201320142015201620172018
Arazuriko HUA 23.840.505 27,4 18.725.764 27,4 18.368.554 33,1 19.130.225 33,9 18.240.845 31,4 18.729.332 29,7
Gongora 7.047.539 8.720.297 14.811.352 14.793.379 13.143.252 11.013.212

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira

Azaldutakoaren arabera, 2017an 46,7 GWh sortu ziren energia berriztagarrietatik abiatuta, %67,2 hondakinetatik (lohiak eta hondakin organikoak Gongoran) eta %32,8a jatorri hidroelektrikotik.

Jarraian dagoen taulan, energia berriztagarrien ekoizpenak 2011tik SCPSAn izan duen bilakaera erakusten da.

20112012201320142015201620172018
Zentral hidroelektrikoak 15,8 21,7 27,0 22,4 16,8 16,1 15,3 22,1
Hondakinak 25,5 27,4 30,9 27,5 33,1 33,9 31,4 29,7
GWh, guztira41,349,157,949,950,050,146,751,8

Jarraian, modu grafikoan ikusten da bilakaera hori:

2012201320142015201620172018
HUAren autosufizientzia energetikoa %90,60 %98,80 %100,3 %97,7 %102,8 %101,8 %103,5
HHTZren autosufizientzia energetikoa %292,00 %353,00 %377,3 %573,2 %603,8 %537,1 %422,1