Eskualdeko Hiri Garraioa
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2018an garraiatutako bidaiarien kopurua 39.007.901 izan zen, aurreko urtean baino %5,5 gehiago (2.016.421 bidaia gehiago). Horrenbestez, maximo historikoa erregistratu da bidaien kopuruan. 2009 eta 2014 urteen artean izan zen beheranzko joeraren ondotik, hazkundea izan den laugarren urte jarraia ere izan zen.
Zerbitzuaren aldaketekin lotuta, 2018an zenbait gauzatu ziren.
Urte hasieran, aireporturako A linearen ordutegiak doitu ziren, hegaldien ordutegietara egokitzeko helburuarekin. Martxoan, 3, 16, 17, 21 eta N4 lineen geralekuak egokitu ziren, Iruñeko Gipuzkoa etorbideko Trinitarioen aparkalekuaren ondoan, aldirietako aparkaleku horretan intermodalitatea laguntzeko helburuarekin, aurrerago deskribatzen den moduan.
4., 7., 9. eta 12. lineetan hainbat doitze egin ziren, 2017ko irailean zerbitzuan abiarazi ziren aldaketen ondorioz (hiriko Lehen Zabalgunea "atsegin egiteko" Iruñeko Udalak ezarritako ekimena zela-eta).
10., 11. eta 17. lineetan, larunbatetako zerbitzua hobetu zen.
Azaroan, geraleku berriak jarri ziren martxan 7. linean, Burlatako Mugazuri industrialdean-Iturrondon. Xedea da industrialde horretarako eta sortu berri den enplegu- eta prestakuntza-zentro integral berrirako zerbitzua hobetzea. Azkenik, abenduan, Eguberrien aurreko ostiraletako gaueko zerbitzua handitu zen, urtero garai horretan egiten diren enpresa-afarietan sortzen den eskaera bereziari erantzun ahal izateko.
Inbertsioei dagokienez, 2018an 2019ko flota-berritzeak onartu ziren. Guztira, 13 ibilgailu izango dira: %100 elektrikoak diren 6 autobus, aurrerago deskribatuko direnak, eta 7 autobus hibrido, gasolioa eta elektrizitatea erabiltzen dutenak (10 metroko luzera duten 2 autobus eta 18 metroko luzera duten 5 autobus artikulatu). Beste alde batetik, uztail eta urri bitartean, 2018ko flota-berritzeari zegozkion autobusak hasi ziren lanean: 12 autobus hibrido, gasolioa eta elektrizitatea erabiltzen dutenak, haietatik 4 zurrunak eta beste 8ak artikulatuak. Hartara, flotaren %23 ibilgailu hibridoek eratzen dute.
Martxan diren proiektu nagusiei dagokienez, 2018an, Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren (IHMIP) herritarren parte-hartze prozesua gauzatzen jarraitu zen, aurreko urtearen amaieran hasitakoa. 36 bilera egin ziren, lurraldekoak, Iruñerriko udalerri eta Iruñeko auzo guztietan, 2 bilera egin ziren IHMIParen hitzarmena izenpetuko duten administrazioekin eta 9 hausnartze-bilera sektoreko agenteekin. Hori guztia osatzeko, parte hartzeko plataforma bat egon zen webgunean eta proposamenak jendaurrean egon ziren aldi batean. Prozesuan, hain zuzen era, guztira 1.063 ekarpen jaso ziren.
Beste alde batetik, ekainaren 22an Metropoli Mugikortasunaren Behatokiaren XV. Jardunaldi Teknikoa egin zen, “Mugikortasun iraunkorrerako eta airearen kalitaterako planak: baterako erronka” lelopean. Halaber, garraio publikoaren sare nagusiaren bideragarritasuna aztertzeko azterlana ere bukatu zen. Prozesu horren guztiaren ondorio moduan, IHMIParen Azpibatzorde Teknikoak IHMIParen proposamenen dokumentu berri bat onartu zuen, inbertsioen aurreikuspena eta haiek gauzatzeko kronologia hartzen dituena. Hartara, IHMIPa onartzeko azken faseari hasiera eman zitzaion, eta 2019ko lehen hilabeteetan amaituko da.
Beste alde batetik, martxoaren 26an, Iruñeko Udalak, Iruñerriko Mankomunitateak eta TCCk hitzarmena izenpetu zuten Trinitarioetako aldirietako aparkalekuaren baldintzak eta aparkaleku horren erabiltzaileek EHGa dohainik erabiltzea arautzeko. Esperientzia hori apirilaren 24an abiatu zen, eta 2018an 17.437 bidaia doako egin dituzte erabiltzaileek, Udalak ordaindu dituenak. Beste administrazio batzuek mota honetako ekimenak sustatzeko helburuarekin, Mankomunitateak kontraprestazio bat onartu du, haiek ordaindu beharrekoa, bidaiariko 0,50 eurokoa eta 2019an sartuko dena indarrean.
Azkenik, ekainaren 8an, hitzarmena izenpetu zuten Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak eta Iruñerriko Mankomunitateak, lehenak diru-laguntza bat ematea arautzeko, %100 elektrikoak diren hiri-autobusen linea bateko buruetan kargatzeko azpiegitura bat zati batean finantzatzeko. Esperientzia hori, hain zuzen, EHGaren 9. linean ezarriko da (Renfe – Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Hori abian jartzeko, TCCk enkantean hartzeko eskaintza egin du eta Vectia enpresari esleitu dio %100 elektrikoak diren sei autobus eskuratzea eta bai haiek kargatzeko bi zutoin ere. Horren guztiaren zenbatekoa 2.985.000 eurokoa da (BEZa kanpo), eta haietatik 2.490.000 euro ibilgailuei dagozkie eta 495.000 euro kargatzeko zutoinei. Aurreikusita dago 2019ko lehen hilabeteetan hastea lanean linea elektriko hori.
Informazio orokorra
2017 | 2018 | emendatzea | |
---|---|---|---|
Zerbitzua ematen den eremua | 9.165,46 ha | 9.165,46 ha | %0,00 |
Arreta ematen zaien biztanleak | 343.268 bizt. | 347.010 bizt. | %1,09 |
Zerbitzuaren eskaintza
Garraio-sarearen ezaugarriak | 2017 | 2018 | emendatzea |
---|---|---|---|
Lineak (egunekoak/gauekoak) | 24/10 | 25/10 | %4,17 |
Eguneko sarearen hedadura (km) | 236,02 | 236,90 | %0,37 |
Gaueko sarearen hedadura (km) | 132,64 | 132,64 | %0,00 |
Eguneko zerbitzuaren ordutegi-tartea | 06:30-22:30 | 06:30-22:30 | - |
Gaueko zerbitzuaren ordutegi-tartea | 22:30-00:30 (ig., al., ar., az., og.) | 22:30-00:30 (ig., al., ar., az., og.) | - |
22:30-04:30 (or.) |
22:30-04:30 (or.) |
- | |
22:30-06:30 (lr.) |
22:30-06:30 (lr.) |
- |
Flota | 2017 | 2018 | emendatzea |
---|---|---|---|
Autobus-kopurua | 140 | 143 | %2,14 |
Estandarrak (12 m) | 87 | 87 | %0,00 |
Artikulatuak (18 m) | 50 | 53 | %0,00 |
Minibusak (9 m) | 3 | 3 | %0,00 |
Hibridoak | 21 | 33 | %57,14 |
Egokituak (zoru baxua) | 140 | 143 | %2,14 |
Batez besteko adina (urteak) | 7,27 | 7,25 | -%0,28 |
Azpiegitura | 2017 | 2018 | emendatzea |
---|---|---|---|
Geraleku-kopurua | 537 | 539 | %0,37 |
Markesina eta zutoina dutenak | 0 | 0 | %0,00 |
Markesina besterik ez dutenak | 314 | 316 | %0,64 |
Zutoina besterik ez dutenak | 222 | 222 | %1,83 |
Altzaririk gabeak | 1 | 1 | %0,00 |
SAE taula dutenak | 106 | 107 | %0,94 |
Instalazioak | 10.000 m2 (Ezkaba) | 10.000 m2 (Ezkaba) | - |
Zerbitzuaren maila | 2017 | 2018 | emendatzea |
---|---|---|---|
Ibilitako kilometro-kopurua | 7.807.977 | 8.012.555 | %2,62 |
- Eguneko zerbitzuan + errefortzuak | 7.539.611 | 7.747.207 | %2,75 |
- Gaueko zerbitzuan | 268.366 | 265.348 | -%1,12 |
Ibilgailuen zerbitzu-orduak | 590.135 | 616.080 | %4,40 |
- Eguneko zerbitzuan + errefortzuak | 571.949 | 598.081 | %4,57 |
- Gaueko zerbitzuan | 18.186 | 17.999 | -%1,03 |
Zerbitzuaren eskaera | 2017 | 2018 | emendatzea |
---|---|---|---|
Bidaia sinpleak, guztira | 36.989.480 | 39.007.901 | %5,46 |
- Eguneko zerbitzuan | 36.281.813 | 38.238.653 | %5,39 |
- Gaueko zerbitzuan | 709.667 | 769.248 | %8,40 |
Sarean egindako bidaiak | 34.004.532 | 35.890.547 | %5,55 |
Bidaiak, linea bakoitzeko
Eguneko lineak | Bidaiariak |
---|---|
L1 Unibertsitateak | 426.792 |
L2 Nafarroako Gorteen kalea – Etxabakoitz | 1.199.739 |
L3 Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea - Antsoain | 1.532.285 |
L4 Barañain - Atarrabia | 8.297.704 |
L5 Orvina 3 – Nafarroako Unibertsitatea | 1.259.089 |
L6 Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa | 1.061.637 |
L7 Atarrabia – Txantrea – Barañain | 3.620.196 |
L8 Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri | 1.253.475 |
L9 Renfe - Nafarroako Unibertsitate Publikoa | 1.796.466 |
L10 Belosogoiti – Orkoien | 689.534 |
L11 Ezkaba - Sario eraikina | 2.039.565 |
L12 Ermitagaña - Mendillorri | 2.504.875 |
L13 Geltokiak - Aireportua | 34.299 |
L14 Udaletxea - Arrotxapea | 168.890 |
L15 Sarasate pasealekua – Zizur Nagusia – Ardoi | 541.150 |
L16 Aitzoain - Noain - Beriain | 3.212.907 |
L17 Mutiloa - Artiberri | 1.288.225 |
L18 Zizur Nagusiko urbanizazioa - Sarriguren | 3.112.859 |
L19 Barañain - Erripagaña | 1.679.053 |
L20 Vianako Printzearen plaza - Olloki | 556.771 |
L21 Zirkularra, ekialdea: Hirigunea - Antsoain | 1.386.966 |
L22 Yanguas y Miranda kalea - Berriogoiti | 82.700 |
L23 Vianako Printzearen plaza - Olloki | 175.159 |
L24 Donibane - Azoka | 10.930 |
L25 Merindadeen plaza - Mutiloartea | 274.627 |
BESTE BATZUK | 32.760 |
Egunekoak, guztira | 38.238.653 |
Gaueko lineak | Bidaiariak |
---|---|
N1 San Ignazio etorbidea – Zizur Nagusia | 55.817 |
N2 Sarasate pasealekua – Barañain | 122.527 |
N3 Labriteko aldapa – Noain – Beriain | 45.574 |
N4 Sarasate pasealekua – Aitzoain | 66.911 |
N5 Nafarroako Gorteen kalea – Uharte | 132.252 |
N6 Nafarroako Gorteen kalea – Mendillorri | 53.091 |
N7 Sarasate pasealekua – Sanduzelai – Txantrea – Nafarroa Beherea | 209.690 |
N8 Labriteko aldapa – Mutiloa | 17.821 |
N9 Sarasate pasealekua – Orkoien | 10.103 |
N10 Nafarroako Gorteen kalea - Sarriguren | 55.462 |
Gauekoak, guztira | 769.248 |
Bidaiak, guztira | 39.007.901 |
---|
Txartelen banaketa, motaren arabera
Kudeaketaren adierazleak | 2017 | 2108 | emendatzea |
---|---|---|---|
Per capita erabilera (ig./bizt.) | 107,76 | 112,41 | %4,32 |
Autobus-aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (ig./bizt.) | 99,06 | 103,43 | %4,41 |
Ibilitako kilometro-kopurua, per capita | 22,75 | 23,09 | %1,51 |
Zerbitzu-orduak ibilgailuko, per capita | 1,72 | 1,78 | %3,27 |
Batez besteko abiadura komertziala (km/h) | 13,23 | 13,01 | -%1,70 |
Ibilaldiak betetzea | %100,00 | %100,00 | %0,00 |
Puntualtasun-indizea | %89,47 | %90,39 | %1,03 |