Taxi zerbitzua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2018an, taxi-zerbitzuaren eskaera 2017ko eskaeraren antzeko mailetan egon zen, eta zerbitzuarekiko gogobetetasun glolbalaren adierazleak bere maximo historikoa lortu zuen: 7,9. 

313 lizentzia daude, 2018an 316 ibilgailurekin eman direnak, haietako 3 Teletaxi San Fermín elkartearen ordezko ibilgailuak. 316 ibilgailu horietatik 101 ekologiko moduan sailkatuta daude, 98 ECO ibilgailu gisa eta 3 ZERO ISURPENEKO ibilgailu moduan. Datu horiekin, sendotu egiten da ekologikoagoa den flota bateranzko joera. Beste alde batetik, eurotaxiak diren ibilgailuak 25 izatetik 25 izatera igaro ziren.

Bestalde, adierazi behar da zerbitzuaren tarifek ez zutela aldaketarik izan 2018an aurreko urtearekiko.

Azpiegiturak eta lehentasunak

2018an, geraleku berria sortu zen Iruñeko espetxearen ondoan, eta Berriozarko taxi-geralekua lekualdatu eta handitu zen. Hartara, 2018an, guztira, 40 geraleku zeuden eta plazak 263 ibilgailuraino handitu ziren. 

Iruñerrian taxietarako erreserbatutako erreiak direla-eta, bere horretan mantendu ziren (3 km), nahiz eta Pio XII.aren etorbidea berriro urbanizatzeko Iruñeko Udalaren proiektuaren barnean "zulo" batzuk egokitu ziren, autobusak eta taxiak lehenesteko helburuarekin. 

Dirulaguntzak eta proiektuak

Ibilgailu ekologikoetarako 14 dirulaguntza eman dira (10.000 euro): 

  • 2 ibilgail elektriko, zero isurpeneko, 2.500 €.
  • 12 ibilgailu hibrido ECO, 416,66 € bakoitzeko.

Desgaitasuna duten pertsonei taxi-zerbitzu hobea emateko xedearekin, 45.522 euro banatu ziren 27 titularren artean eta Teletaxi San Fermín elkartearen artean, zerbitzuaren kudeatzaile moduan. Guztira, 16.543 zerbitzu eman zitzaizkien gurpildun aulkien erabiltzaileei. Nabarmendu behar da ez zela dirulaguntzen eskaerarik erregistratu segurtasuna hobetzeko. 

Beste proiektu batzuk

Kostuen eta tarifen egitura berrikustea. Sektoreko kostuen eta diru-sarreren eta tarifen egitura berrikusteko lanak egin ziren, egungo egoerara egokitzeko.

Taxiari buruzko Foru Legea aldatzea. Urriaren 25ean, Nafarroako Parlamentuak Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatzea onartu zuen. Iruñerriko taxi-zerbitzuaren ikuspegitik, aldaketa nabarmenenak hauek izan ziren: taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremu bat mugarriztatzeko lurralde-koherentziaren baldintza kentzea; xedapen iragankor bat barnean hartzea, Mankomunitateko kide diren eta taxi-zerbitzuaren barnean ez dauden udalei zerbitzuan errazago eta azkarrago sartzea ahalbidetzeko, legeak indarra hartzetik aurrera hiru hilabeteko epean; eta zerbitzuari atxikitako ibilgailuetan hainbat eskakizun ekologiko ezartzea.

Espetxera garraio publikoa jartzeko proba pilotua. Azaroaren 30ean, Iruñeko espetxerako erabilera orokorreko garraio publikoko proba pilotua amaitu zen, eskaera bidezko taxi-zerbitzu erregularraren bidez, Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako Departamentuak eta Iruñerriko Mankomunitateak izenpetutako hitzarmenean oinarritutakoa. Emaitza globala ona eta askiesgarria izan zen, eta zerbitzua luzatzea erabaki zen.

Maiatzaren 28an hasi eta azaroaren 30ean amaitu bitarteko datu nabarmenenak hauek izan ziren:

Egin ziren zerbitzuen kopurua: 746.

Garraiatu ziren erabiltzaileen kopurua: 1.399, hau da, 1,88 erabiltzaile egindako zerbitzu bakoitzeko.

Zerbitzuaren kostu osoa: 10.500,90 euro. Beraz, 14,08 euro izan ziren zerbitzuko eta 7,51 euro erabiltzaile bakoitzeko.

Erabiltzaileen tarifen bidez bildutako diru-sarrerak: 979,30 euro, hau da, 1,31 euro egindako zerbitzu bakoitzeko.

Zerbitzuarengatiko dirulaguntza, Nafarroako Gobernuak eman duena: 9.521,60 euro. Horrenbestez, dirulaguntza 12,76 eurokoa izan da zerbitzuko eta 6,81 eurokoa erabiltzaileko.

Kudeaketa eta ikuskatzea

2018an, zerbitzuaren kudeaketa arrunta egiten jarraitu da:

66 erreklamazio jaso ziren. Haietatik 10 Mankomunitaterako ziren, 33 igorgailurako eta 23 taxilari partikularrentzat.

52 ibilgailu berritu ziren. Beraz, batez besteko antzinatasuna 4,6 urtekoa da eta ekologiko gisa sailkatutako ibilgailuak 101 dira, dagoen historikoan kopuru handiena.

10 urtetik gorako ibilgailuetarako baimenak: 1.

Bisak eta ohiz kanpoko ikuskatzeak: 32.

Transmisioak: 12. Aurreko urteetako antzeko mailei eutsita.

Gidari profesionalaren 34 baimen eman ziren. Hori dela-eta, Mankomunitateak taxien arloko eskumenak bere gain hartu zituenetik, emandako baimenak, guztira, 1.113 dira.

Azkenik, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta polizia talde desberdinekin koordinatuta eta elkarlanean, taxiaren zerbitzua ikuskatzeko VI. kanpaina egin zuen. Beste behin ere, kanpainaren helburu nagusietako bat sektorean dagoen sarkinkeriaren kontrako borroka izan zen. Jarduketa zehatz horrekin paraleloan, Iruñerriko Mankomunitateko langileek egindako ikuskatze arrunta ere gauzatu da, kasuren batean, polizia taldeetako kideekin koordinatuta.

Zerbitzuaren datu nagusiak

Flota

201620172018
Ibilgailuak, guztira 316 316 316
Ordezko ibilgailuak 3 3 3
Eurotaxiak (egokituak) 28 27 25
Ibilgailu ekologikoak 86 87 101
Ibilgailu estandarrak 199 199 187
Batez besteko antzinatasuna 4,4 4,0 4,6

Azpiegitura

201620172018
Geraleku-kopurua 38 39 40
Altzariak dituztenak 34 35 36
Plazen kopurua 255 261 263
Taxi-bidearen kilometroak 3 3 3

Izapideak

201620172018
Gidari-baimen berriak 35 55 34
Transmisioen kopurua 14 14 12
Ibilgailu-berritzeen kopurua 45 42 52
Bisen eta ohiz kanpoko ikuskatzeen kopurua 27 57 32
Erreklamazioen kopurua 36 46 66