Iruñerriko Ibai Parkea
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Iruñerriko Ibai Parkearen kudeaketarekin lotutako gertakari nabarmenenak, 2018an, hauek izan dira:
Uraldia
Uraldia izan zen apirilaren 12an Ultzama eta Arga ibaietan, baina ez zen ondorio larririk izan pasealekurako eta jolas-eremuetako altzarietarako.
Mantentze- eta kontserbatze-lanak
Ibai Parkeko mantentze- eta kontserbatze-lanak egin dira, eta haien artean nabarmendu behar dira Irozko hondartzan edo zelaian, bainua hartzeko eremuan, egin diren hobekuntzak (autoak eta bizikletak aparkatzeko gunea handitu da) eta parkeko hainbat tokitan 'land-art'eko lan berriak jarri izana (Donapea, Martiket eta Ventorrillo).
San Andres Errotako eta Atarrabiako Pilategiko ubideak garbitu dira, erakusketa-gune horietan dauden makina hidraulikoak ongi ibil daitezen. Irailean, Pilategia babesteko horma konpondu zen, Ultzama ibaian izan ziren azken uraldien ondorioz hondatuta baitzegoen.
Urteko azken lauhilekoan, lehiaketa berria egin zen parkeko mantentze- eta kontserbatze-lanak esleitzeko. Hiru zatitan banatu ziren lan horiek: berdeguneetako mantentze-lanak, argiteria eta zerbitzu publikoetako mantentze-lanak. Azken zati hori gizarte-arloko enpresetarako erreserbatu zen.
Segurtasuneko mozketak
Burlatako intxaurdian zuhaitzak ipurditik moztu ziren, segurtasunerako, eginda dagoen segurtasun-azterlanaren eta Udalaren eskakizunen arabera.
Parkea handitzea
Parkea handitu egin zen, Uharten (Areatzeako meandroa). Zehazki, 45.000 metro koadro gehitu ziren, erripakoa den eta urez bete daitekeen gune batean, garai bateko hondakindegi bat lehengoratu eta gero.
Hiri-altzariak Ventorrillo eremuan
Arren, Ventorrillo esaten zaion aisia-eremua indartu egin zen, hiri-altzari berriak jarrita.
Auzolanak uberkak garbitzeko
Ultzama eta Arga ibaien uberkak garbitzeko lan-saioak edo auzolanak aipatu behar dira, eremuko udalerrietan egindakoak.