Uraren Ziklo Integrala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2018an, ur-ekoizpena 29.566.180 m3-koa izan da, 2017an baino %1,73 txikiagoa eta azken bost urteetako batez bestekoa baino %1,62 txikiagoa. Ekoizpen txikiena erregistratu den bigarren urtea da, 2014ko 29.541.698 metro kuboen ondotik, eta 2004an erregistratu zen maximo historikotik oso urrun (36.948.113 m3). 

Eugin, urteko prezipitazioa 1.715 l/m2  izan da, batez besteko historikoa baino handiagoa. Lehen seihilekoa oso euritsua izan zen, eta bigarrena, aldiz, lehorra. Hartara, udako kontsumoa handitzea uztaila arte atzeratu zen eta neurri batean berdindu zuen irailean batez bestekoa baino handiagoa izan zen kontsumo batek. 

Tiebasko EUTEren funtzionamendua programatutakoaren arabera egin zen: ekainaren erdi aldera jarri zen martxan eta urriaren erdi aldera itxi zen, eta, guztira, 115 egun eman zituen lanean. Aldi horretan izan ziren beharren %23 ekoitzi zituen.

Hornidura-sarearen ustiapen-emaitzei dagokienez, behin-behineko datuek adierazten dute erregistratu gabeko uraren adierazlearen emaitza %9,78koa izan dela, aurreko urtekoa baino pitin bat handiagoa. Edonola ere, datu ona izaten jarraitzen du. Nabarmendu behar da hirugarren urtez jarraian erregistratu gabeko uraren bolumena 3.000.000 m3 baino txikiagoa izatea lortu dela.

Ur-ihesak etengabe bilatu eta konpontzeko politika eta teknologia berriak barnean hartzea emaitza hori lortzeko faktore nagusia izan da. Sektorizazioari eta sentsorizazioari esker gero eta kontrolatuago dagoen sare bat dugu, eta horri gehitzen badiogu ekoizpeneko eta fakturazioko datuak gurutzatzea automatizatzea, erregistratu gabeko ura sektoreen arabera lor daiteke. Datua oso aipagarria da, kontuan hartuta ekoitzitako eta kontsumitutako bolumena gero eta txikiagoa dela eta sareak berritzean egindako inbertsioak gomendatutakoak baino askoz ere txikiagoak direla, azpiegituren balioari eusteko. Nahiko gaztea den azpiegitura bat dugu eta ongi dago; edonola ere, epe ertainean eta luzean inbertsio garrantzitsuak egin beharko dira, zerbitzu eraginkorrari, etengabeari eta kalitatekoari eusteko.

Horniduraren kalitateari dagokionez, urtea normaltasunez joan da eta ez da gorabehera nabarmenik gertatu, Ostitz-Olaibarko hornidura linean gertatutako kasu puntual batzuk izan ezik. Zehazki, Lantzeko iturburuko bilketa-eremuan euri gogorren ondoriozko kasuak izan dira.

Beste alde batetik, Uraren Osasun Plana hedatzen jarraitu da, 2013an egindako diagnostikoko arrisku adierazgarriak minimizatuta. Urte honetan egindako mugarri garrantzitsu hauek nabarmendu behar dira:

  • Xehetasun-azterlanak egin dira, Eugiko urtegiko uretan klorofiloen presentziaren gainean.
  • Autokontrolerako laginketa-sare propioa ezarri da Iruñerria hornitzeko sektoreetan. Laginak hartzeko sei dorre jarri dira landa-eremuan.
  • Uraren kalitatean materialen eragina aztertzeko lana egin da (maiatzean eta abenduan). Emaitzak onak izan dira.
  • Uraren kalitatean fibrozementuzko hodiek duten eragina aztertu da (bi laginketa). Emaitzak onak izan dira.

Saneamendu eta arazketari dagokionez, 2018an, ekintza aipagarriena Arazuriko HUAra sartzeko gainezkabideko arbastua lanean hastea izan da. Arazuriko HUA 7,5 m3/s-ko emari maximoa tratatzeko diseinatuta dago eta uraldi handiak izaten direnean emari influenteak kantitate hori gainditu dezake; horrenbestez, gehiegi den emaria araztegiaren sarreran dagoen gainezkabidera isurtzen da, eta ura Arga ibaira bideratzen da. Jarri den baheak gainezka egindako uraren arbastatze automatikoa egiteko aukera ematen du, ura 6 mm-ko sare batetik igarotzen baita eta hark hondakin lodiak eta igeri doazenak harrapatzen baititu, Argara iristea saihestuta.

Arazuriko HUAren emari influentea 41.960.476m3-koa izan da, azken bost urteetako batez bestekoa baino %15,78 gehiago, prezipitazio handien ondorioz, bereziki urteko lehen lauhilekoan. Karga kutsatzailea, ordea, 595.226 biztanle baliokidekoa izan da, azken bost urteetako batez bestekoa baino %4,63 txikiagoa.

201620172018
Ur-ekoizpena, guztira 30.236.789 30.087.916 29.566.180

Analisi bidezko kontrola

Analisi bidezko kontrolaLaginakParametroak
Hornidura-iturriak 632 12.092
Ura edateko on bihurtzeko prozesua 2.493 8.171
Tratatutako urak 562 16.685
Ur-biltegiak 536 17.507
Banaketa-sarea 242 7.955
Kontsumoko iturria 454 7.909
Isuriak ibilgura 136 680
Eskaerak (SCPSA) 230 1.034
Eskaerak (kanpokoak) 131 798
Kalitate-kontrola eta barnekoak, laborategia 984 4.653
Kontrolak, guztira 6.400 77.484

Kontrolen emaitzak

Banaketa-sarea eta kontsumoko iturriaEmaitza konformeen %
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %99,6
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %99,9
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan %100
Edateko uren araztegiak (EUTEak)
Emaitza konformeen % 
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %99,5
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %100
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan %100

Kontsumoa (m3)

201620172018
m3m3m3
Zerbitzu publikoak Administrazio publikoak 340.905 453.168 506.076
Udal-zerbitzuak 930.288 989.243 916.258
Interes sozialeko erabilera 745.667 672.521 609.354
Zerbitzu publikoak, guztira 2.016.860 2.114.932 2.031.688
Merkataritza-industria Nekazaritza eta abeltzaintza 2.115 1.612 2.403
Merkataritza 3.925.072 3.870.102 3.881.746
Merkataritza/ureztatzeak 50.321 48.466 47.288
Suteak, aho zigilatuak 59 23 26
Suteak, kontagailuarekin 6.916 9.791 9.126
Industria 1.951.145 1.770.436 1.781.745
Jarduerarik gabeko lokalak 0 0 0
Obrak 80.681 91.481 105.853
Behin-behineko zerbitzu berezia 43.430 44.136 50.812
Merkataritza-industria, guztira 6.059.739 5.836.047 5.878.999
Etxebizitzak Etxebizitzak 12.256.347 12.343.921 12.405.646
Etxebizitzak/merkataritza 27.833 30.866 27.048
Etxebizitzak/merkatariza/ureztatzea 6.668 7.226 6.563
Etxebizitza/ureztatzea 2.682.429 2.700.021 2.573.145
Etxebizitzak, guztira 14.973.277 15.082.034 15.012.402
Apaingarriak - ureztatzeak Iturriak 55.523 67.568 66.768
Aisiako baratzeak 62.819 60.719 48.571
Ureztatze pribatua 732.089 696.789 635.014
Ureztatze publikoa 585.014 602.991 532.948
Udal-ureztatzeak 2.480.024 2.492.206 2.153.472
Apaingarriak - ureztatzeak, guztira 
3.915.469 3.920.273 3.436.773
Hornidura tokiko erakundeei Hornidura tokiko erakundeei 42.858 44.998 41.697
Hornidura tokiko erakundeei, guztira 
42.858 44.998 41.697
Kontsumo osoa26.965.34526.953.28626.359.862

Kontsumoa (litroak biztanleko eguneko)

201620172018
Etxebizitzetakoa 115 115 113
Industria-merkataritza 46 44 44
Iturriak eta ureztatzeak 30 30 26
Kontsumoaren emaitzak, guztira207205198

Saneamendua eta arazketa

201620172018
Industria-isurketen kontrola
Ikuskatzeak industriei 37 42 35
Ikuskatzeak tokiko araztegiei 17
Jarduera sailkatuen espedienteak 146 163 154
Beste txosten batzuk 51 57 65
Isurketa etenen baimenak 96
Ibilgura isurtzeko baimenak 8
Arazuriko HUAren errendimenduak
Tratatutako ur-emaria 34.443.310 33.068.337 41.961.652
Solido esekiak %96,2 %96,7 %95,8
Oxigeno-eskaera kimikoa %93,9 %94,5 %93,7
Oxigeno-eskaera biologikoa %96,5 %97,0 %95,7
Nitrogenoa %77,7 %78,0 %73,5
Fosforoa %79,9 %87,4 %88,7
Kontrola eta mantentzea prozesuan
Ekipoak, guztira, linean 36
OTen kopurua 500
Ratio zuzentzailea/prebentziozkoa %3,7
Prebentziozkoa betetzearen ratioa %94,2

Hornidura-iturriak

Artetako iturburua

Udarbe ibaiaren buruan.

  • Biltzeko azalera: 100 km
  • Iturburuaren batez besteko emaria: 3.643 l/s
  • Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 508 l/s
  • Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.853 l/s
  • Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 1.282 l/s

Eugiko urtegia

Arga ibaiaren buruan.

  • Oinplano makotua duen grabitate-presa
  • Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m
  • Luzera: 252 m
  • Presaren bolumena: 21 hm3
  • Kota maximoa: 628 m
  • Azalera: 123 ha
  • Batez besteko sakonera: 18 m
  • Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete

Itoizko urtegia

Kokapena: Irati ibaia (Longida ibarra)

  • Presa-mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
  • Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
  • Bururatze-luzera: 525 m
  • Bururatze-kota: 592 m
  • Gehieneko maila normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
  • Ur-mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3

Edateko ura tratatzea

  • Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
  • Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
  • Tiebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s

Hornidura-sarea

  • Luzera: 1.478 km
  • Harguneak: 43.842
  • Ur-biltegiak: 137 unitate. Edukiera: 266.654 m3
  • Ponpatzeak: 53
  • Emari-neurgailuak: 1.443

Saneamendu-sarea

  • Luzera: 1.678 km
  • Harguneak: 71.210

Ekaitz-urak biltzeko biltegiak

  • Txantreako ekaitz-urak biltzeko biltegia
  • V=3.000 m3 C2 kolektorera

Hondakin-uretarako instalazioak

EzaugarriakKop.Zerbitzua ematen zaien herritarrak
Arazuriko HUA Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin)
Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio planta
1 595.226
Hobi septikoak Iragazki biologikoa dutenak

118

-