Uraren Ziklo Integrala
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2018an, ur-ekoizpena 29.566.180 m3-koa izan da, 2017an baino %1,73 txikiagoa eta azken bost urteetako batez bestekoa baino %1,62 txikiagoa. Ekoizpen txikiena erregistratu den bigarren urtea da, 2014ko 29.541.698 metro kuboen ondotik, eta 2004an erregistratu zen maximo historikotik oso urrun (36.948.113 m3).
Eugin, urteko prezipitazioa 1.715 l/m2 izan da, batez besteko historikoa baino handiagoa. Lehen seihilekoa oso euritsua izan zen, eta bigarrena, aldiz, lehorra. Hartara, udako kontsumoa handitzea uztaila arte atzeratu zen eta neurri batean berdindu zuen irailean batez bestekoa baino handiagoa izan zen kontsumo batek.
Tiebasko EUTEren funtzionamendua programatutakoaren arabera egin zen: ekainaren erdi aldera jarri zen martxan eta urriaren erdi aldera itxi zen, eta, guztira, 115 egun eman zituen lanean. Aldi horretan izan ziren beharren %23 ekoitzi zituen.
Hornidura-sarearen ustiapen-emaitzei dagokienez, behin-behineko datuek adierazten dute erregistratu gabeko uraren adierazlearen emaitza %9,78koa izan dela, aurreko urtekoa baino pitin bat handiagoa. Edonola ere, datu ona izaten jarraitzen du. Nabarmendu behar da hirugarren urtez jarraian erregistratu gabeko uraren bolumena 3.000.000 m3 baino txikiagoa izatea lortu dela.
Ur-ihesak etengabe bilatu eta konpontzeko politika eta teknologia berriak barnean hartzea emaitza hori lortzeko faktore nagusia izan da. Sektorizazioari eta sentsorizazioari esker gero eta kontrolatuago dagoen sare bat dugu, eta horri gehitzen badiogu ekoizpeneko eta fakturazioko datuak gurutzatzea automatizatzea, erregistratu gabeko ura sektoreen arabera lor daiteke. Datua oso aipagarria da, kontuan hartuta ekoitzitako eta kontsumitutako bolumena gero eta txikiagoa dela eta sareak berritzean egindako inbertsioak gomendatutakoak baino askoz ere txikiagoak direla, azpiegituren balioari eusteko. Nahiko gaztea den azpiegitura bat dugu eta ongi dago; edonola ere, epe ertainean eta luzean inbertsio garrantzitsuak egin beharko dira, zerbitzu eraginkorrari, etengabeari eta kalitatekoari eusteko.
Horniduraren kalitateari dagokionez, urtea normaltasunez joan da eta ez da gorabehera nabarmenik gertatu, Ostitz-Olaibarko hornidura linean gertatutako kasu puntual batzuk izan ezik. Zehazki, Lantzeko iturburuko bilketa-eremuan euri gogorren ondoriozko kasuak izan dira.
Beste alde batetik, Uraren Osasun Plana hedatzen jarraitu da, 2013an egindako diagnostikoko arrisku adierazgarriak minimizatuta. Urte honetan egindako mugarri garrantzitsu hauek nabarmendu behar dira:
- Xehetasun-azterlanak egin dira, Eugiko urtegiko uretan klorofiloen presentziaren gainean.
- Autokontrolerako laginketa-sare propioa ezarri da Iruñerria hornitzeko sektoreetan. Laginak hartzeko sei dorre jarri dira landa-eremuan.
- Uraren kalitatean materialen eragina aztertzeko lana egin da (maiatzean eta abenduan). Emaitzak onak izan dira.
- Uraren kalitatean fibrozementuzko hodiek duten eragina aztertu da (bi laginketa). Emaitzak onak izan dira.
Saneamendu eta arazketari dagokionez, 2018an, ekintza aipagarriena Arazuriko HUAra sartzeko gainezkabideko arbastua lanean hastea izan da. Arazuriko HUA 7,5 m3/s-ko emari maximoa tratatzeko diseinatuta dago eta uraldi handiak izaten direnean emari influenteak kantitate hori gainditu dezake; horrenbestez, gehiegi den emaria araztegiaren sarreran dagoen gainezkabidera isurtzen da, eta ura Arga ibaira bideratzen da. Jarri den baheak gainezka egindako uraren arbastatze automatikoa egiteko aukera ematen du, ura 6 mm-ko sare batetik igarotzen baita eta hark hondakin lodiak eta igeri doazenak harrapatzen baititu, Argara iristea saihestuta.
Arazuriko HUAren emari influentea 41.960.476m3-koa izan da, azken bost urteetako batez bestekoa baino %15,78 gehiago, prezipitazio handien ondorioz, bereziki urteko lehen lauhilekoan. Karga kutsatzailea, ordea, 595.226 biztanle baliokidekoa izan da, azken bost urteetako batez bestekoa baino %4,63 txikiagoa.
2016 | 2017 | 2018 | ||
---|---|---|---|---|
Ur-ekoizpena, guztira | 30.236.789 | 30.087.916 | 29.566.180 |
Analisi bidezko kontrola
Analisi bidezko kontrola | Laginak | Parametroak |
---|---|---|
Hornidura-iturriak | 632 | 12.092 |
Ura edateko on bihurtzeko prozesua | 2.493 | 8.171 |
Tratatutako urak | 562 | 16.685 |
Ur-biltegiak | 536 | 17.507 |
Banaketa-sarea | 242 | 7.955 |
Kontsumoko iturria | 454 | 7.909 |
Isuriak ibilgura | 136 | 680 |
Eskaerak (SCPSA) | 230 | 1.034 |
Eskaerak (kanpokoak) | 131 | 798 |
Kalitate-kontrola eta barnekoak, laborategia | 984 | 4.653 |
Kontrolak, guztira | 6.400 | 77.484 |
Kontrolen emaitzak
Banaketa-sarea eta kontsumoko iturria | Emaitza konformeen % | |
---|---|---|
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa | %100 | |
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa | %99,6 | |
Hornitutako uraren kalitate kimikoa | %99,9 | |
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan | %100 |
Edateko uren araztegiak (EUTEak) | Emaitza konformeen % | |
---|---|---|
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa | %100 | |
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa | %99,5 | |
Hornitutako uraren kalitate kimikoa | %100 | |
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan | %100 |
Kontsumoa (m3)
2016 | 2017 | 2018 | ||
---|---|---|---|---|
m3 | m3 | m3 | ||
Zerbitzu publikoak | Administrazio publikoak | 340.905 | 453.168 | 506.076 |
Udal-zerbitzuak | 930.288 | 989.243 | 916.258 | |
Interes sozialeko erabilera | 745.667 | 672.521 | 609.354 | |
Zerbitzu publikoak, guztira | 2.016.860 | 2.114.932 | 2.031.688 | |
Merkataritza-industria | Nekazaritza eta abeltzaintza | 2.115 | 1.612 | 2.403 |
Merkataritza | 3.925.072 | 3.870.102 | 3.881.746 | |
Merkataritza/ureztatzeak | 50.321 | 48.466 | 47.288 | |
Suteak, aho zigilatuak | 59 | 23 | 26 | |
Suteak, kontagailuarekin | 6.916 | 9.791 | 9.126 | |
Industria | 1.951.145 | 1.770.436 | 1.781.745 | |
Jarduerarik gabeko lokalak | 0 | 0 | 0 | |
Obrak | 80.681 | 91.481 | 105.853 | |
Behin-behineko zerbitzu berezia | 43.430 | 44.136 | 50.812 | |
Merkataritza-industria, guztira | 6.059.739 | 5.836.047 | 5.878.999 | |
Etxebizitzak | Etxebizitzak | 12.256.347 | 12.343.921 | 12.405.646 |
Etxebizitzak/merkataritza | 27.833 | 30.866 | 27.048 | |
Etxebizitzak/merkatariza/ureztatzea | 6.668 | 7.226 | 6.563 | |
Etxebizitza/ureztatzea | 2.682.429 | 2.700.021 | 2.573.145 | |
Etxebizitzak, guztira | 14.973.277 | 15.082.034 | 15.012.402 | |
Apaingarriak - ureztatzeak | Iturriak | 55.523 | 67.568 | 66.768 |
Aisiako baratzeak | 62.819 | 60.719 | 48.571 | |
Ureztatze pribatua | 732.089 | 696.789 | 635.014 | |
Ureztatze publikoa | 585.014 | 602.991 | 532.948 | |
Udal-ureztatzeak | 2.480.024 | 2.492.206 | 2.153.472 | |
Apaingarriak - ureztatzeak, guztira |
3.915.469 | 3.920.273 | 3.436.773 | |
Hornidura tokiko erakundeei | Hornidura tokiko erakundeei | 42.858 | 44.998 | 41.697 |
Hornidura tokiko erakundeei, guztira |
42.858 | 44.998 | 41.697 | |
Kontsumo osoa | 26.965.345 | 26.953.286 | 26.359.862 |
Kontsumoa (litroak biztanleko eguneko)
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
Etxebizitzetakoa | 115 | 115 | 113 |
Industria-merkataritza | 46 | 44 | 44 |
Iturriak eta ureztatzeak | 30 | 30 | 26 |
Kontsumoaren emaitzak, guztira | 207 | 205 | 198 |
Saneamendua eta arazketa
2016 | 2017 | 2018 | |||
---|---|---|---|---|---|
Industria-isurketen kontrola | |||||
Ikuskatzeak industriei | 37 | 42 | 35 | ||
Ikuskatzeak tokiko araztegiei | 17 | ||||
Jarduera sailkatuen espedienteak | 146 | 163 | 154 | ||
Beste txosten batzuk | 51 | 57 | 65 | ||
Isurketa etenen baimenak | 96 | ||||
Ibilgura isurtzeko baimenak | 8 | ||||
Arazuriko HUAren errendimenduak | |||||
Tratatutako ur-emaria | 34.443.310 | 33.068.337 | 41.961.652 | ||
Solido esekiak | %96,2 | %96,7 | %95,8 | ||
Oxigeno-eskaera kimikoa | %93,9 | %94,5 | %93,7 | ||
Oxigeno-eskaera biologikoa | %96,5 | %97,0 | %95,7 | ||
Nitrogenoa | %77,7 | %78,0 | %73,5 | ||
Fosforoa | %79,9 | %87,4 | %88,7 | ||
Kontrola eta mantentzea prozesuan | |||||
Ekipoak, guztira, linean | 36 | ||||
OTen kopurua | 500 | ||||
Ratio zuzentzailea/prebentziozkoa | %3,7 | ||||
Prebentziozkoa betetzearen ratioa | %94,2 |
Hornidura-iturriak
Artetako iturburua
Udarbe ibaiaren buruan.
- Biltzeko azalera: 100 km
- Iturburuaren batez besteko emaria: 3.643 l/s
- Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 508 l/s
- Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.853 l/s
- Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 1.282 l/s
Eugiko urtegia
Arga ibaiaren buruan.
- Oinplano makotua duen grabitate-presa
- Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m
- Luzera: 252 m
- Presaren bolumena: 21 hm3
- Kota maximoa: 628 m
- Azalera: 123 ha
- Batez besteko sakonera: 18 m
- Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete
Itoizko urtegia
Kokapena: Irati ibaia (Longida ibarra)
- Presa-mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
- Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
- Bururatze-luzera: 525 m
- Bururatze-kota: 592 m
- Gehieneko maila normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
- Ur-mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3
Edateko ura tratatzea
- Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
- Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
- Tiebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s
Hornidura-sarea
- Luzera: 1.478 km
- Harguneak: 43.842
- Ur-biltegiak: 137 unitate. Edukiera: 266.654 m3
- Ponpatzeak: 53
- Emari-neurgailuak: 1.443
Saneamendu-sarea
- Luzera: 1.678 km
- Harguneak: 71.210
Ekaitz-urak biltzeko biltegiak
- Txantreako ekaitz-urak biltzeko biltegia
- V=3.000 m3 C2 kolektorera
Hondakin-uretarako instalazioak
Ezaugarriak | Kop. | Zerbitzua ematen zaien herritarrak | |
---|---|---|---|
Arazuriko HUA | Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin) Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio planta |
1 | 595.226 |
Hobi septikoak | Iragazki biologikoa dutenak |
118 |
- |