Sarrera
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Atal honetan nabarmendu behar da Iruñerriko Mankomunitateak emandako zerbitzuek gizartean izandako eragina (hemen azaldutako azterketan espresuki adierazita gelditzen dira). Hala eta guztiz ere, txosten honetan urteko kontuak eta auditoretza-txostena ageri dira, eta horiek ematen dute emandako zerbitzuen eta Iruñerriko Mankomunitatearen eta horren sozietate kudeatzailearen ekonomia- eta finantza-egoeraren gaineko informazio osoa.
Iruñerriko Mankomunitatearen helburuak bideratuta daude hori osatzen duten erakundeek agindutako zerbitzuak ematera. Ahalik eta modurik eraginkorrenean eman behar ditu, baliabideak aprobetxatuta, ahalik eta gutxiena gastatuta, baina, aldi berean, horien kalitate gorenari eutsita. Lan hori guztia ekonomia-orekaren barnean egin behar da, epe luzerako bideragarritasuna ziurtatzeko moduan. Agindutako zerbitzuetan kalitate-maila handia lortzeko eta zerbitzu publiko berrien kudeaketa onartzeko gaitasuna izateko bidea ematen du horrek. Txosten honetan ageri diren zenbait parametroren arabera neurtzen dira maila horiek. Izan ere, parametro horietan nabarmentzen da erakundeak ahalegina egin duela kalitatean eta bezeroak gustura eta pozik uztean, eta aipatutako helburuak lortuko dituzten inbertsioetara bideratzen dituela marjinak.
2018ko ekitaldian 2.757 mila euroko emaitza izan da.