Langileen hautaketa eta promozioa
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Hautaketa- eta promozio-prozesuen bitartez, nahi dugu langile egokienak erakundeak sortutako lanpostuetan aritzea, gaitasun profesional eta pertsonalaren printzipioak errespetatuz, eta, halaber, aukera-berdintasuna eta kanpo- eta barne-arauen exijentziak.
Enpresako pertsona guzti-guztiek daukate aukera garapen profesional handiagoa eta erantzukizun berriak dakartzaten beste lanpostu batzuetan aritzeko, betetzeko lanpostuak enpresak kontratatutako langileei eskaintzen baitzaizkie lehenbizi. Lanpostua barneko jendearekin ez bada betetzen edo betebeharrak betetzen dituen langilerik ez badago, eskaintza kanpora zabaltzen da.
2018an, kanpoko 9 hautaketa-prozesu egin dira. Prozesu horietatik 6 7 pertsona era mugagabean kontratatzeko izan dira. Gainera, aldi baterako kontrataziorako, aldi baterako poltsak sortzeko 3 prozesu egin dira. 829 eskaera egin dituzte haietarako. eta 74 pertsonek osatu dituzte. Prozesu horien bidez 1.287 hautagaitzari egin zaie arreta. Barneko deialdiei dagokienez, 13 izan dira: 4 lekualdatzeei egokitu zaizkie, 7 barne-promozioei eta 2 aldi baterako poltsei. 24 lanpostu eskaini dira eta guztira 18 bete dira, aurkeztutako 85 hautagaietatik.
Langileen hautaketa- eta promozio-adierazleak
2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|---|---|
Barne-promozioko prozesuen %, hautaketa-prozesu guztien gainean | 77,78 | 56,25 | 68,75 | 56,00 | 59,09 |
Promozionatutako langileen %, hautatutako langile guztien gainean | 41,67 | 38,89 | 50,00 | 32,26 | 25,00 |
Promozionatutako langileen %, plantillaren batez bestekoaren gainean | 1,13 | 1,55 | 1,51 | 2,11 | 1,24 |