Erakundeko pertsonei emandako laguntza eta ordainsariak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2017-2020/21 aldirako SCPSAren Hitzarmen Kolektibo berria 2016ko abenduaren 23an sinatu zen, eta 2017ko azaroaren 23an kaleratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (226. zenbakiko NAO). 2018. urterako, eta kontuan izanik Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ordainsariak emendatzeko aukera eman zuela, %2,05 handitu zen SCPSAko langileentzat.

2018ko lanaldiak 215 izan dira, eta, guztira, 1.592 ordu urteko. 

Enpresak langileei eskaintzen dizkien neurri batzuk daude, arreta sozialerako neurriak, hain zuzen, hitzarmen kolektiboan jasota dauden lizentziez eta baimenez gain:

Zerbitzu sozialakDeskribapena
Pentsio-plana Sari zehaztua, urte sari aldakorren kopurua dakarrena, zenbait parametroren arabera kalkulatuak, eta erretiro, heriotza eta baliaezintasun kontingentziak estaltzen dituena.
Istripu-asegurua Istripuen estaldura.
Erretiro partziala Erretiro-plana 2018ko abenduaren 31 arte.
Dirulaguntzak

- Soldataren osagarria, gaixotasun eta istripuagatiko, soldataren %100a osatu arte.

- Nomina-aurrerakinak.

- Dirulaguntzak, prestakuntza hartzeko.