Laneko arriskuen prebentzioa
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Istripuak
2018an, baja eragin duten 31 istripu izan dira, eritasun profesional 1 eta baja eragin ez duten 21 istripu. Den-denak arintzat jo dira. Intzidentzia-indizea 63,91koa izan da, eta larritasun-indizea, 0,61.
Osasuna zaintzea
2017/2018ko mediku-azterketen kanpaina amaitu zen, 2017ko azaro eta 2018ko maiatz artean egina, eta langileen %88,5ek parte hartu zuten. Egokiak diren azterketa epidemiologikoak egin dira eta ez da emaitza esanguratsurik lortu eraginei dagokienez, ez langileen artean, oro har, ez eta modu partzialean ere, lantokien eta berariazko arriskuen arabera.
Cualtis kanpoko prebentzio-zerbitzuak egindako lehen kanpaina izanik (Osasuna Zaintzeko kontratuaren esleipenduna 2018ko urriaren 3az geroztik), ikusi zen mediku-azterketetara joan ziren pertsonen arteko zati nabarmen batek hauteman zuela haien kalitateak behera egin zuela, ez egiten diren analitikei eta diagnostiko-proba osagarriei dagokienez, baizik eta esplorazioari eta jasotako arreta pertsonalari dagokionez.
Hori ikusirik, egokiak diren neurriak hartu dira eta dagokion segimendua egin da. Hartara, 2018/2019ko kanpainan egin dugun zatian, langileen pertzepzioa nabarmen hobetu da.
Osasuna sustatzeari dagokionez, hauek gauzatu dira:
* Bizkarraren Eskolako bi ikastaro, urriaren 4an eta 9an. 23 langile bertaratu dira.
* Desfibriladoreak erabiltzeko baimenak berritzeko hamaika saio (enpresaren lantoki guztietan daude instalatuta). 77 pertsona bertaratu dira.
* Gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpaina. 47 pertsonari jarri zaie txertoa.
Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza
2018an, 74 ikastaro eman dira. 565 parte-hartzaile izan dira, eta 2.927 orduak horri eskainitakoak.
Produktu kimikoak eskuratu eta kudeatzea
Inbentario zentralizatu eta komuna egin da lantoki guztietarako, erabiltzen diren produktu kimiko guztiena, eta beren segurtasuneko datuen fitxak gehitu dira. Inbentario hori Lankidetza Atarian kaleratu da, langile guztiek izan dezaten eskuratzeko aukera.
Salgai arriskutsuak deskargatzea
Mota honetako eragiketen kontrolerako sistematika osoa berrikusi da, etengabeko hobekuntzaren esparruan eta gai honetako nobedade teknikoetara eta legeriakoetara egokitzean.