Langileei buruzko informazioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2018ko ekitaldia bukatutakoan, Iruñerriko Mankomunitateak 484 langile zituen, hau da, langileen kopurua %1,89 handitu zen. Gure erakundeko langileak 11 lan zentrotan aritzen dira lanean, Iruñerriko Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuek instalazioak eremu geografiko jakin batzuetan kokatzea eskatzen dutelako.

LantokiaJardueraPertsona-kopurua
Urtea 2014 2015 2016 2017 2018
Sexua G E G E G E G E G E
Bulegoak
Chinchilla Jeneralaren kalea, 7. Iruñea. 
Imaz Anaien kalea, 1. Iruñea
Zerbitzu zentralak eta instituzionalak 82 72 87 74 90 71 92 75 95 74
Herritarren Arretarako Zerbitzua
Navas de Tolosa kalea, 29. Iruñea Bezeroei arreta ematea telefonoz, aurrez aurre eta idatziz  6 21 6 23 4 27 4 26 3 27
Edateko uren araztegiak
Urtasun, Egillor eta Tiebas Eugiko urtegiko, Artetako iturburuko eta Itoizko-Nafarroako Ubideko ura tratatu eta edateko on bihurtzea  42 6 45 6 43 8 42 6 45 7
Sare eta instalazioen mantentze-lanen tailerra
Agustindarren industrialdea. Iruñea Ura banatzeko instalazioen eta sareen mantentze-zerbitzuak. Biltegia 77 6 77 6 74 9 75 8 79 10
Hondakin Uren Araztegia (HUA)
Arazuri Hondakin-uren arazketa 36 13 36 16 39 15 38 16 40 16
Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa (HHTZ)
Gongora Hiri-hondakinak tratatzea 57 17 55 19 59 18 68 17 68 12
Garbigunea
Agustindarren industrialdea + Morea merkataritza-zentroa Etxebizitzetako hondakin bereziak biltzea  5 2 5 2 5 2 5 3 5 3
Guztirako partzialak 305 137 311 146 314 150 324 151 335 149
Guztira442457464475484

Kontratatze finko eta mugagabearen politikaren alde egiten du enpresak, plan estrategikoen garapena eraginkorra izan dadin, pertsonek ematen duten ezagutza eta kudeaketarako gaitasuna barne hartuta, baina legeriaren arloko mugek ezinezkoa egin zuten 2018an aplikatzea. Urtearen bukaeran, langileen %83,47k kontratu finko eta mugagabea zuten. Dena dela, aldi baterako kontratazioa beharrezkoa da zenbait kasutan, erretiro partzialak eta aurreratuak ordezkatzeko. Gainerako aldi baterako kontratazioak unean uneko beharrei erantzuteko egiten dira, hauei esaterako: absentismoa, proiektu zenbaiten garapena edo lan-eskaera handiak. Irizpide hori aintzat hartuta, langileen %16,53k aldi baterako kontratua zuten.

Plantillaren osaera, kontratu-motaren arabera

Urtea20142015201620172018
SexuaGEGEGEGEGE
Langile finkoak 275 122 280 126 280 125 281 126 279 125
Aldi baterako langileak 30 15 31 20 34 25 43 25 56 24
Guztira305137311146314150324151335149

Langileen ezaugarriei dagokienez, %69,21 gizonak dira eta gainerako %30,79a emakumeak. Batez besteko adina 49 urtekoa da eta 17 urteko antzinatasuna dute batez beste erakundean. Sexuaren arabera, gizonen kasuan, batez besteko antzinatasuna 17 urtekoa da eta batez besteko adina 50 urtekoa. Emakumeen kasuan, batez besteko antzinatasuna 17 urtekoa da eta batez besteko adina 47 urtekoa.

Urtea20142015201620172018
SexuaGEBatez besteGEBatez besteGEBatez besteGEBatez besteGEBatez beste
Batez besteko antzinatasuna enpresan  275 122 17 280 126 280 125 281 126 279 125
Batez besteko adina 30 15 48 31 20 34 25 43 25 56 24

Plantillaren osaera, talde profesionalaren arabera

SCPSAk hitzarmen kolektiboan 4 talde profesional ditu ezarrita: espezialistak, profesionalak, teknikariak eta tituludunak edo antzekoak.

Urtea20132014201520162017
SexuaGEGEGEGEGE
Espezialista 82 17 79 19 75 19 81 21 94 21
Profesionala 130 67 128 66 135 73 131 78 129 78
Teknikaria 63 25 60 25 59 25 63 23 61 23
Tituluduna edo antzekoa 42 26 38 27 42 29 39 28 40 29
Guztira317135305137311146
314150324151

Langileen kudeaketa administratiboak bermatzen du enpresaren eta langileen arteko harremanak egokitzea legezko eta ohiko araudiari, besteak beste, gai hauetan: kontratazioa, eskubideen eta betebeharren arteko oreka, lanaren banaketa edo honen ordaina... Legearekin bat datorren kudeaketaren aldeko gehieneko begiruneaz gain, beste xede bat daukagu: erakundeko pertsonen gehieneko gogobetetzea lortzea alderdi hauen ezagutzaren eta inplikazioaren bitartez.

Absentismoari buruzko informazioa

2011201220132014201520162017
Hitzartutako lanaldi guztiaren gaineko portzentajea 6,12 4,50 4,91 5,08 5,96 6,38 6,93
Gaixotasunek eta istripuek eragindako portzentajea 4,53 3,43 3,49 4,05 4,95 5,40 5,81
Haurdunaldiek eta amatasunak eragindako portzentajea 1,09 0,65 0,90 0,45 0,39 0,50 0,58
Lan-hitzarmeneko baimenek eragindako portzentajea 0,49 0,42 0,52 0,59 0,62 0,48 0,54
Maiztasuna: kasu-kopurua, batez besteko langile-kopurua kontuan hartuta 3,87 3,78 3,60 4,03 3,99 3,95 3,63
Iraupena: ordu-kopurua, kasu guztiak kontuan hartuta 25,17 19,14 21,72 20,11 23,81 26,37 30,43
Lanaldia 1.592 1.592 1.592 1.592 1.592 1.592 1.592

Aparteko orduei buruzko informazioa

2011201220132014201520162017
Aparteko orduak, guztira 502,27 788,39 949,75 408,69 444,69 232,87 214,39
Aparteko orduen portzentajea, hitzartutako lanaldia kontuan hartuta 0,31 0,50 0,60 0,26 0,28 0,15 0,13
Aparteko orduak, langileen batez bestekoa kontuan hartuta 1,08 1,74 2,08 0,91 0,98 0,50 0,45