Prestakuntza eta garapen profesionala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Langileen prestakuntzari eskaintzen diogun arretak pertsonek ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak bereganatzea eta eguneratzea erraztu nahi du, enpresak bere egindako estrategiari eta erronkei erantzuteko.

2018ko Prestakuntza Planak 345 prestakuntza-ekintza izan ditu, eta bere kostua 195.502 eurokoa izan da. Prestakuntza-ekintzak enpresako departamentu eta zentro guztietan egin dira, eta kolektibo profesional ezberdinen beharrei erantzuten dizkieten edukiak jorratzen dira. 2018ko Prestakuntza Planerako Enpleguan Prestakuntza hartzeko Estatuko Fundazioak 49.372,08 euroko dirulaguntza eman du.

2017-20/21 aldirako hitzarmena: prestakuntza-programak

Prestakuntza-programakHelburuakBaldintzak
Prestakuntza-premiak. I. Programa Langileak berak egiten dituen lanetan edo bere lanpostuko berrikuntza edo proiektuetarako gaitzera zuzendutako prestakuntza ekintzak dira. Enpresak bere egiten ditu kostu zuzen guztiak eta lan-jardunaldian egiten dira.
Mailaz igotzea laguntzea. II. Programa Prestakuntza-ekintzak, barne-prestakuntzaren bidez lortzeko moduko mailetan, promozioetara aurkez daitezkeen langileak gaitzeko. Enpresak bere egiten ditu kostu guztiak, irakasle, lokal eta materialei dagokienez. Lan-jardunalditik kanpo egiten da, eta denbora ez da itzultzen.
Interes pertsonala. III. Programa Baliagarritasun profesionaleko ikastaroak, hau da, SCPSAren xede sozialarekin lotuta daudenak. 

Gastu zuzenen %75, 750 euroraino pertsonako eta urteko, barnean hartuta kopuru horretan eta denboran langile batek interes pertsonalarengatik egiten dituen prestakuntza-jarduera guztietarako laguntzak.

Ingelesa ikastea. Laguntzek muga ekonomiko gehigarria izango dute, 750 eurokoa pertsonako eta urteko, eta eskolen %75era joatearen eta/edo nahikotasunaren mende egongo dira eta prestakuntzako 1.500 ordutara mugatuta. Erabilitako denbora langilearen konturakoa izango da.
Euskara sustatzea Euskara ikastea bultzatzea, bere balio kultural bereziagatik eta indarrean dagoen legeriarekin bat. 750 euroraino pertsonako eta urteko, eta eskolen %75era joatearen eta/edo nahikotasunaren mende egongo dira eta prestakuntzako 1.500 ordutara mugatuta. Gehienez, bertaratutako orduen %50 konpentsatuko dira, urtean 250 orduko muga izanda.

Interes pertsonaleko programa gure langileetako 59k baliatu dute, honako arlo hauetan: oinarrizko ikasketa zenbait, unibertsitate-ikasketak eta profesionalak; eta 22, ingelesa lantzen aritu ziren. Bestalde, 10 pertsonak jaso zituzten euskara ikasteko laguntzak.

Langileen prestakuntzari buruzko datu nagusiak

 20142015201620172018
Prestakuntza ekintzen kopuru osoa 251 293 378 289 345
Bertaratze-kopurua, guztira 1.880 1.618 2.058 1.851 2.577
Bertaratze-orduen kopurua, guztira 13.087 13.132 17.887 15.338 15.214
Erabilitako lanorduak, guztira 11.562 11.607 13.755 13.268 11.411
Prestakuntza-ekintzen kostu zuzena (€) 186.487 207.645 227.615 171.516 195.502
Lanorduen kostua (€) 311.217 297.903 360.256 306.201 286.367
Kostu osoa (kostu zuzena+lanorduak) (€)497.704505.548 587.871477.718481.869

Langileen prestakuntzaren adierazleak

 20142015201620172018
Prestakuntza-orduak, langile eta urte bakoitzeko 28,89 28,99 38,72 32,56 31,38
Prestakuntzan aritutako langileen %, plantillaren batez bestekoaren gainean 95,36 85,68 94,22 94,58 100,00
Lanorduen %, bertaratutako ordu guztien gainean 88,35 88,39 76,9 86,5 75,0
Prestakuntzarako inbertsioaren %, soldata-masaren gainean 3,45 3,12 3,53 2,82 2,73

Azkenik, praktika profesionalak sustatzeko Nafarroako hezkuntza instituzioekin adostutako hitzarmenen harira, gurean, 2018an, Lanbide Heziketako bi ikasle, Profesionaltasun Zertifikatuko bat eta unibertsitateko lau aritu dira praktika profesionaletan.