Ingurumenaren aldeko neurriak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Ingurumenarekiko konpromisoa

Urtero bezala, jarduera arduraz eta eraginkor gauzatuta eta garatuta erakusten du erakundeak ingurumenarekiko hartuta duen konpromisoa. 2017ko alderdi adierazgarrienak hauek dira:

  • Biosolidoen 33.923 tona birziklatzea, nekazaritzan, era eraginkorrean eta taxutzeko moduan.
  • Lohiak eta hondakin berdeak konpost bihurtzea Arazuriko planta berrian (tunelen bidez). Planta modernoa da eta ingurunerako ingurumen ondoriorik ez duena. Kalitate hobeko konposta lortzen da.
  • Zabortegiak ingurumen aldetik lehengoratzean parte hartzea. Hirugarren mailako 1.102 tona konpost aplikatu ziren, REAM lurretako zabortegia lehengoratzeko, Espartza Galarren eta Gongoran.
  • Klima-aldaketaren kontrako borrokan aritzeko konpromisoa. Horretarako, karbono-aztarna kalkulatu da eta MAPAMAren erregistroan izena eman. Hain zuzen, helburua da aztarna hori minimizatzea ekarriko duten neurriak abiaraztea.
  • Ingurumen-kudeaketako sistemari jarraipena egitea (ekoizpen zentroetan ezarritakoa), hartara, bermatzeko erakundeari dagozkion ingurumen kontu guztietan legezko betebehar guztiak betetzen direla (igorpenak, hondakinak, kontsumoak...).
  • A motako landare konposta egitea. 2014an landare konposta egiten hasi zen, A motako ezaugarriekin. Emankortzaileen Erregistroan izena eman zen 2014an eta egun arrakasta handiz merkaturatzen da, ezaugarri ezin hobeak baititu baratzezaintzako eta lorezaintzako mota guztietako lursail landuetan erabiltzeko.

Argiñarizko zabortegia zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Egun, zigilatuta 25 urte baino gehiago eman ondoren mantentze-lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Zeuden tximiniak kendu ziren eta tokia eman zitzaion Girgillaoko Udalari, ehizaren eta abeltzaintzaren arloko aprobetxamendua egin dezan. Dena den, zabortegian sortutako lixibiatuen eta bertan dagoen istilean jasotakoen kontrolak egiten jarraitzen da, eta bai zabortegiaren urari beheiti dagoen errekan jasotakoenak ere. Izan ere, Ebroko Ur Konfederazioak emandako azken baimenarekin lotutako eskakizuna da.

Biohondakinen kudeaketa, etxeko eta auzoko konpostajearen bidez

Hiri-hondakinen %40 baino gehiago hondakin organikoak dira. Interesgarria da nabarmentzea hondakin horiek etxeko eta auzoko konpostajearen bidez kudeatzearen alde onak. Hondakinak bildu behar ez izateak ingurumenerako duen kostua murrizteaz gain, praktika honen sentsibilizazio alderdia nabarmendu behar da. Izan ere, parte hartzen duten familiek hobeki kudeatzen dituzte gainerako hondakinak eta hondakin organikoen ahalmenari garrantzia ematen diote. Ordain moduan, kalitate handiko konposta eskuratzen dute, eta euren baratze edo lorategietan medeagarri organiko gisa erabil dezakete.

Une honetan, erakundea ekintza hauek ari da garatzen:

  • Etxeko konpostajea: 2006. urteaz geroztik. Egun, 3.243 familia baino gehiago ari dira parte hartzen.
  • Auzoko konpostajea: 2009. urtearen amaieraz geroztik. Egun, 39 gune daude egokituta Iruñerriaren esparruko 17 udalerritan.

2017an, praktika hau beste udalerri eta herri batzuetara zabaltzen jarraitu zen, eta horrez gain aurreko urteetako parte-hartzaileen jarraipen teknikoa egiten jarraitu zen, bai etxeko konpostajean bai auzokoan ere.

Iruñerriko Mankomunitatearen esparruan aski zehaztuta eta bereizita dauden bi eremu daude: landa-eremua eta hiri-eremua. Landa-eremuan, gai organikoak kudeatzeko sistema nagusia etxeko eta auzoko konpostajea da (herritarrek beren hondakinak kudeatzeko izan ditzaketen autokudeaketa-sistemez gain). Hiri-eremuan, berriz, gai organikoak kudeatzeko sistema nagusia 5. edukiontzia da. Nabarmendu behar da hiri-eremuan ere badirela beren ezaugarriengatik etxeko eta auzoko konpostajean parte har dezaketen etxebizitzak, eta batzuek hala egiten dutela, jarraian erakusten den taulan jasota dagoen moduan.

Auzoko konpostajea dela-eta, sei gune egokitu ziren 2017an. Bat Etxarrin (Etxauri), beste bat Iruñeko Santa Ana plazan, beste bat Berriobeitin, beste bat Larragetan eta bi Berriogoitin. Era berean, 2017an, konpostajerako bi gune kokatu ziren hiri-baratzeetan: bata Berriogoitin eta bestea Artika Berrian.

Taula hauetan, parte-hartze datuak eta gai organikoak tratatzeko sistema deszentralizatu honen bidez 2017an kudeatu dela kalkulatzen den gai organikoen kantitatea ageri dira, bai eta 2006an hasi zenetik bide honetatik kudeatu diren hondakin organikoen bilakaera ere.

Kudeaketa datuen laburpena (2017) EtxebizitzakParte-hartze % Iruñerri osoaren gaineanKudeatutako hondakin-kantitatearen zenbatespena (t)
Etxeko konpostajea 3.243 %2 2.335
Auzoko konpostajea 845 %0,5 235
Autokudeaketa 721 %0,5 242
Guztira 4.809 %3 2.812 tona

Etxeko eta auzoko konpostajearen bidez kudeatutako hondakin-tonen zenbatesperanen bilakaera 

Hondakin-mota2008200920102011201220132014201520162017
Inauste-hondakinak 387 527 641 802 955 999 1.079 1.106 1.206 1.636
Gai organikoak, konpostajea 190 259 316 395 471 524 620 657 904 1.176
GUZTIRA5777869571.1971.4261.5231.6991.7602.1102.812

Araztegiko lohiak nekazaritzan aplikatzea

Arazuriko araztegian sortutako lohiak, behin digerituta eta deshidratatuta daudenean, nekazaritzarako erabiltzen dira. Horien %78 zuzenean aplikatzen dira, eta gainerako %22a, araztegira iristen diren lorezaintzako hondakin berdeekin nahasita, konpost bihurtuta.

2017ari dagozkion datu orokorrak hauek dira:

-        33.923 tona lohi digeritu sortu dira.

-        26.623 tona lohi digeritu erabili dira nekazaritzan (laboreetan, artoan eta eguzki-loreetan, nagusiki).

-        7.300 tona lohi digeritu erabili dira konposta egiteko, 8.131 tona hondakin berdeekin batera.

5.9447 m3 konpost merkaturatu dugu, nagusiki Komunitateko paisaia eta lorezaintza sektorerako. Txikizkako salmentaren bidez, 15.236 zaku saldu ditugu.

Lohiak eta konposta aplikatzeak ingurumenean duen eraginari jarraipena egitea

Duela 20 urtetik hona ohikoa den moduan, lohia aplikatzearen gaineko saioak edo probak egiten ditugu Instituto Técnico de Gestión Agrícola, SA (ITGA, orain INTIASA) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoarekin batera. Hain zuzen ere, saio horiek Arazuriko lursail esperimentalean eta lohia erabiltzen duten Komunitateko beste toki batzuetan egiten ditugu.

Ibilbide luzeko azterketa horiek abiapuntu hartuta, berresten da araztegiko lohiek eragin minimoa dutela nekazaritzako lurzoruetako metal astunen edukietan.

2017an, lehorreko laborantzan (laboreak) araztegiko lohia erabiltzeko saiakuntzak egiten jarraitu dugu, Arazuriko finka esperimentalean. Arazuriko konposta erabiltzen hasi gara "Lur landuen erantzun agronomikoa" saiakuntzan, konposta hiru urtean behin aplikatuta lur landuak duen erantzuna ebaluatzeko.

Ongarri organikoak (lohia eta konposta) sail ureztatuetan, artoaren laborantza estentsiboan (Erriberrin) erabiltzeko saiakuntzak egiten ere jarraitzen dugu. Lortutako emaitzek erakusten dute ongarri horiek aplikatuta artoak dituen fosforo premiei erantzuten zaiela, eta lurzoru pobreak hobetzen direla, sail ureztatu berrietan espero izatekoa zen moduan. Nitrogeno ekarpena garrantzitsua da eta hori eskuragarri izatea ebaluatzen ari da ekarpena egin ondoko urteetan (%20ko eraginkortasuna lehen urtean). Lohiak potasio gutxi ematen du, eta, hortaz, kasu horretan ezin du mea ongarria ordezkatu. Gai organikoari dagokionez, ekarpena kontuan hartzeko modukoa da, lurzoruaren emankortasuna hobetzen baitu epe ertainean eta luzean: egitura, mikrobioen jarduera...

2016an NEIKER-Tecnaliako (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua) Ingurumeneko eta Natura Baliabideetako Sailak zenbait laginketa hasi zituen "Lohiak aplikatzeak lurzoruan duen eragina ebaluatzeko, Arazuriko HUAko neguko labore saiakuntzetan, lurzoruaren funtzionaltasunaren mikrobio adierazleak erabilita" eta 2017an azterlan horren emaitzak lortu dira. Azterlana Orbaibarko eremuko nekazaritzako 20 lurzatitan egin da. Azterlanaren emaitzek erakusten dute parametro fisiko-kimikoetan soil-soilik fosforoan aurkitzen direla desberdintasun esanguratsuak. Atera daitekeen fosforoa handiagoa da lohiak gehitutako lurzatietan. Nabarmendu behar da azterlaneko laginetan, metal astunen maila osoak 1310/1990 Errege Dekretuan (arazketako lohiak nekazaritzaren arloan erabiltzea arautzen duena) ezarritako mugetatik oso behera daudela.

Parametro biologikoei dagozkien emaitzek informazioa ematen dute gai organikoen deskonposizioari lotutako jarduera entzimatikoei eta lurzoruetan dauden nutrienteen birziklapenari buruz. Jarduera handiagoa da lohiak gehitutako lurzoruetan.

Energia berriztagarriak sortzea

Urtasunen, Eugin eta Egillorren sortutako energia hidroelektrikotik, eta Arazuriko araztegian lohiak tratatuta eta Gongorako zentroko zabortegian hartutako biogasetik abiatuta egiten da aprobetxamendu hau.

Aprobetxamendu hidraulikoa

Bi zentral hidroelektrikok, Eugikoak eta Egillorkoak, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehen, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

Ondoren dagoen taulan, ekoizpen hidroelektrikoak 2012tik izan duen bilakaera erakusten da, GWh-tan:

201220132014201520162017
Eugiko zentrala 4.501.197 21,7 6.907.282 27,0 6.085.155 22,4 4.137.151 16,8 4.028.364 16,1 4.357.459 15,3
Urtasungo zentrala 907.500 948.860 883.350 814.110 873.920 725.100
Egillorko zentrala 16.337.674 19.363.975 15.833.914 11.861.571 11.251.635 10.240.878

Hondakinen aprobetxamendua

Arazurin hondakin urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa

Biogas horrek %50-60 arteko metano kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

201220132014201520162017
Arazuriko HUA 22.318.969 27,4 23.840.505 27,4 18.725.764 27,4 18.368.554 33,1 19.130.225 33,9 18.240.845 31,4
Gongora 5.036.676 7.047.539 8.720.297 14.811.352 14.793.379 13.143.252

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira

Azaldutakoaren arabera, 2017an 46,7 GWh sortu ziren energia berriztagarrietatik abiatuta, %67,2 hondakinetatik (lohiak eta hondakin organikoak Gongoran) eta %32,8a jatorri hidroelektrikotik.

20102011201220132014201520162017
Zentral hidroelektrikoak 21,1 15,8 21,7 27,0 22,4 16,8 16,1 15,3
Hondakinak 27,7 25,5 27,4 30,9 27,5 33,1 33,9 31,4
GWh, guztira48,841,349,157,949,950,050,146,7

Jarraian, modu grafikoan ikusten da bilakaera hori:

2011201220132014201520162017
HUAren autosufizientzia energetikoa %83,40 %90,60 %98,80 %100,3 %97,7 %102,8 %101,8
HHTZren autosufizientzia energetikoa %319,90 %292,00 %353,00 %377,3 %573,2 %603,8 %537,1

Klima-aldaketa. IM eta SCPSAren balantze energetikoa eta karbono-aztarna 

IM eta SCPSAk jardunaren balantze energetikoa kalkulatu dute, eta 2017ko karbono-aztarna egiaztatu eta zertifikatu dute. Zehazki, erakunde osoari dagokiona kalkulatu da, eta ematen diren zerbitzu guztiak kontuan hartuta: UZI-Ibai Parkea, EHGa eta Hondakinak.

Karbono-aztarna bosgarren aldiz kalkulatu da; izan ere, 2013, 2014, 2015 eta 2016ko ekitaldietan ere egin baitzen. Lan guztiak IM eta SCPSAko langile teknikariek egin dituzte.

Lehenik eta behin, IM eta SCPSAren jarduera osoaren 2017ko balantze energetikoa kalkulatu da. Emaitza, hain zuzen, irudi honetan dago jasota:

IM ETA SCPSA-REN IRUDI ENERGETIKOA

Hau da, IM-SCPSAk 2017an 96,9 milioi kWh (97,1 milioi izan ziren 2016an) kontsumitu zituen eta %82,0ko mendekotasun energetikoa erregistratu zuen (%80,6koa 2016an).

IM eta SCPSAren jardunaren barnean, energia kontsumitzaile nagusiak hauek dira:

Energia kontsumitzaile nagusiakkWh/urteErregaia%
Hiri Garraioko autobusak 49.081.299 Gasolioa 50,7
Arazuriko araztegia 11.977.466 + 6.015.205 Elektrizitatea + Beroa 18,6
Hondakinak biltzeko kamioiak 13.334.716 Gasolioa 13,8
GUZTIRA, kontsumitzaile nagusiak 80.408.686 83,0
Gainerako energia kontsumitzaileak 16.464.801 Hainbat 17,0
GUZTIRA, KONTSUMITUTAKO ENERGIA 96.873.487 100,0

IM eta SCPSAren 2017ko karbono-aztarnaren kalkulua dela-eta, adierazi behar da berotegi-efektuko gasen igorpenen kantitate osoa 49.963,8 tona CO2 baliokide izan zirela (50.066,9 tCO2baliokide 2016an), eta, horrenbestez, %4,2 murriztu zela aurreko urtekoarekiko eta %20,4 2014 oinarri urtearekin alderatuta.

Taula honetan jasota dago bilakaera:

IM ETA SCPSA-REN KARBONO-AZTARNAREN BILAKAERA tCO2baliok.

Zerbitzuen arabera, berotegi-efektuko gasen igorpenak hauek izan dira 2017an haietako bakoitzean:

  • Uraren Ziklo Integrala (Ibai Parkea barne): 2.109,2 tCO2baliok.
  • Eskualdeko Hiri Garraioa: 14.434,6 tCO2baliok.
  • Hondakinen bilketa eta tratamendua: 47.963,8 tCO2baliok.

Eta, era berean, IM eta SCPSAren jardunaren igorpen-foku nagusiak hauek direla adierazi behar da:

Igorpen-fokuak edo iturriaktCO2baliok./urte%
Gai organikoen isurketa Gongoran 26.211,3 54,6
Autobusek, bilketako kamioiek eta erakundeko ibilgailuek kontsumitutako gasolioa 18.027,1 376
BEGen igorpenak, gai organikoak eta gasolioa
44.238,4 92,2
BEGen igorpenen gainerako iturriak 3.725,4 7,8
BEGen igorpenak, guztira
47.963,8 100,0

Bere aldetik, berotegi-efektuko gasen igorpenak murrizteko abian jarritako ekintzek ekarri dute 2017an 9.399,6 tona CO2 baliokide murriztea (2017an zenbatuak eta 30 urtera. 7.940,2 tCO2baliokide 2016an).