Eskualdeko Hiri Garraioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2017an, Eskualdeko Hiri Garraioak 36.991.480 bidaia lortu zituen eta horrek esan nahi du aurreko urtean baino %4,1 gehiago izan zirela. Adierazi behar da 2015aren erdialdeaz geroztik bidaia kopuruak gorantz egin duela, krisi ekonomikoa izan zen bitartean hasi zen beheranzko joera aldatu baitzen urte horretan.

EHGaren zerbitzuaren plangintzari dagokionez, nabarmendu behar da 2017rako aurreko EHGaren Plana luzatu eta gero (2015-2016 aldirakoa) urrian Mankomunitatearen Batzar Nagusiak EHGaren VI. Plana onartu zuela, 2017-2019 aldirakoa. Aurrekontu osoa 104,9 milioi eurokoa da eta ekarpen publikoak 47,1 milioi eurokoak.

Zerbitzuaren eskaintzan egindako aldaketak direla-eta, irailaren 4an azken urteetan EHGaren sarean egin diren aldaketa garrantzitsuenetako batzuk jarri ziren abian, Iruñeko Udalak hiriko Lehen Zabalgunea “atsegin egiteko” ekimena gauzatu behar zuela-eta. Aldaketa horiek ekarri zuten ibilgailu pribatuen zirkulazioa murriztea, txirrindulariei eta oinezkoei lehentasuna emanez, eta garraio publikoa lehenetsita, EHGaren linea garrantzitsuenetako batzuk hiriko Alde Zaharrera hurbilduta: 4., 9. eta 12. lineak, sareko bidaiarien heren bat inguru garraiatu ohi dutenak. Horrez gain, 9. lineak (RENFE-NUP) igarotzeko tartea hobetu zuen 10 minutukoa izateraino (hasieran 12 minutukoa zen).

Era gehigarrian, 22. linea sortu zen (Merindadeen plaza-Lezkairu), Iruñean Lezkairuko Zaldua izeneko urbanizazioaren ekialdeko eremuari zerbitzua emateko, Eguesibar kalearen bidez. 15. linearen luzapen bat ere sortu zen (Sarasate pasealekua-Zizur Nagusia-Ardoi), Zizurko urbanizazioari zerbitzua emateko, orduan behin zerbitzua luzatzearen bidez Zizur Nagusiko Ardoi urbanizazioan, burutik aurrera.

Jarduketa horien osagarri moduan, garraio publikoa lehenesteko beste neurri batzuk ere hartu ziren, hala nola autobusek lehentasuna izatea semaforoetan Yanguas y Miranda kalean, Bake plazan eta Oliveto Kondearen etorbidean. Era berean, EHGko autobusak Paulino Caballero kaletik zuzenean Nafarroa Behereko etorbidera joatea ahalbidetu zen, biratzea Merindadeen plazan egiten duten autobus kopurua murrizte aldera.

Beste alde batetik, azaroaren 6an, Iruñea eta Frankfurt arteko aireportuen arteko hegaldiak hastearekin batera, tren geltokiaren, autobus geltokiaren eta aireportuaren arteko garraio publikoko linea pilotu bat jarri zen martxan. Proba pilotu horrek urte bateko iraupena izango du gehienez ere, eta emaitza probaldiaren erdi aldera ebaluatu beharko da.

2017an, Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren (IHMIP) hasierako proposamena egin da eta azarotik aurrera herritarrek parte hartzeko prozesua hasi da. IHMIParen proposamena egiteko, bi fase gauzatu ziren. Lehenik eta behin, analisia eta diagnostikoa egiteko fasea, 2016ko abendua eta 2017ko apirila bitartean; eta bigarrenik, jada bazegoen dokumentaziotik abiatuta, mugikortasunaren aurre-diagnostikoaren dokumentu bat eta beste bat helburu orokorrena egin ziren. Helburu orokor horiei “Iruñerriko Hiri Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Ituna” izena eman zaie.

Informazio orokorra

20162017emendatzea
Zerbitzua ematen den eremua 9.165,46 ha 9.165,46 ha %0,00
Arreta ematen zaien biztanleak 340.405 bizt. 343.268 bizt. %0,84

Zerbitzuaren eskaintza

Garraio sarearen ezaugarriak20162017emendatzea
Lineak (egunekoak/gauekoak) 23 / 10 24/10 %4,35
Eguneko sarearen hedadura (km) 231,02 236,02 %2,16
Gaueko sarearen hedadura (km) 115,46 132,64 %0,06
Eguneko zerbitzuaren ordutegi tartea 06:30 - 22:30 06:30 - 22:30 -
Gaueko zerbitzuaren ordutegi tartea 22:30 - 00:30 (ig., al., ar., az., og.) 22:30 - 00:30 (ig., al., ar., az., og.) -
  22:30 - 04:30 
(or.)
22:30 - 04:30 
(or.)
-
  22:30 - 06:30 
(lr.)
22:30 - 06:30 
(lr.)
-
Flota20162017emendatzea
Autobus kopurua 140 140 %0,00
Estandarrak (12 m) 87 87 %0,00
Artikulatuak (18 m) 50 50 %0,00
Minibusak (9 m) 3 3 %0,00
Hibridoak 9 21 %133,33
Egokituak (zoru baxua) 140 140 %0,00
Beatez besteko adina (urteak) 7,36 7,27 -%1,22
Azpiegitura20162017emendatzea
Geraleku kopurua 527 537 %1,90
Markesina eta zutoina dutenak 1 0 -%100,00
Markesina besterik ez dutenak 307 314 %2,28
Zutoina besterik ez dutenak 218 222 %1,83
Altzaririk gabeak 1 1 %0,00
SAE taula dutenak 100 106 %6,00
Instalazioak 10.000 m2 (Ezkaba) 10.000 m2 (Ezkaba) -
Zerbitzuaren maila20162017emendatzea
Ibilitako kilometro kopurua 7.815.419 7.807.977 -%0,10
Eguneko zerbitzuan + indartzeak 7.546.896 7.539.611 -%0,10
Gaueko zerbitzuan 268.523 268.366 -%0,06
Ibilgailuen zerbitzu orduak 588.304 590.135 %0,31
Eguneko zerbitzuan + indartzeak 570.129 571.949 %0,32
Gaueko zerbitzuan 18.175 18.186 %0,06
Zerbitzuaren eskaera20162017emendatzea
Bidaia sinpleak, guztira 35.529.472 36.989.480 %4,11
Eguneko zerbitzuan 34.851.096 36.281.813 %4,11
Gaueko zerbitzuan 678.376 709.667 %4,61
Sarean egindako bidaiak 32.601.454 34.004.532 %4,30

Bidaiak, linea bakoitzeko

Eguneko lineakBidaiariak
L1 Unibertsitateak 404.888
L2 Nafarroako Gorteen kalea – Etxabakoitz 1.182.207
L3 Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea - Antsoain 1.496.911
L4 Barañain – Atarrabia 7.946.147
L5 Orvina 3 – Nafarroako Unibertsitatea 1.228.893
L6 Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1.002.705
L7 Atarrabia – Txantrea – Barañain 3.444.816
L8 Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri 1.257.739
L9 Renfe – Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1.700.625
L10 Belosogoiti– Orkoien 640.079
L11 Ezkaba – Sario eraikina 1.953.937
L12 Ermitagaña – Mendillorri 2.440.416
L13 Geltokiak – Aireportua 3.703
L14 Udaletxea – Arrotxapea 158.162
L15 Sarasate pasealekua – Zizur Nagusia – Ardoi 522.275
L16 Aitzoain – Noain – Beriain 2.959.385
L17 Mutiloa – Artiberri 1.174.895
L18 Zizur Nagusiko urbanizazioa - Sarriguren 2.977.887
L19 Barañain – Erripagaña 1.542.014
L20 Vianako Printzearen plaza – Olloki 538.332
L21 Zirkularra, ekialdea: Hirigunea- Antsoain 1.228.072
L22 Yanguas y Miranda kalea – Berriogoiti 20.225
L23 Vianako Printzearen plaza - Olloki 162.922
L24 Donibane - Azoka 10.844
L25 Merindadeen plaza – Mutiloenartea 256.140
BESTE BATZUK 27.594
Egunekoak, guztira36.281.813
Gaueko lineakBidaiariak
N1 San Ignazio etorbidea – Zizur Nagusia 52.532
N2 Sarasate pasealekua – Barañain 119.951
N3 Labriteko aldapa – Noain – Beriain 41.231
N4 Sarasate pasealekua – Aitzoain 57.494
N5 Nafarroako Gorteen kalea – Uharte 118.023
N6 Nafarroako Gorteen kalea – Mendillorri 50.567
N7 Sarasate pasealekua – Sanduzelai – Txantrea – Nafarroa Beherea 196.387
N8 Labriteko aldapa – Mutiloa 15.494
N9 Sarasate pasealekua – Orkoien 7.831
N10 Nafarroako Gorteen kalea - Sarriguren 50.157
Gauekoak, guztira709.667
Bidaiak, guztira36.991.480

Txartelen banaketa, motaren arabera

Kudeaketaren adierazleak20162017emendatzea
Per capita erabilera (ig./bizt.) 104,37 107,76 %3,24
Autobus aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (bid./bizt.) 95,77 99,06 %3,43
Ibilitako kilometro kopurua, per capita 22,96 22,75 -%0,93
Zerbitzu orduak ibilgailuko, per capita 1,73 1,72 -%0,53
Batez besteko abiadura komertziala (km/h) 13,32 13,23 -%0,41
Ibilaldiak betetzea %100,00 %100,00 %0,00
Puntualtasun indizea %93,32 %89,47 -%4,69