Taxi zerbitzua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2017an, taxi zerbitzuaren eskaera 2016koa baino pitin bat handiagoa izan da, 2015ean hasi zen goranzko joerari jarraipena emanez. Beste alde batetik, zerbitzuaren gogobetetasun globalak eta gogobetetasun indizeak beren balio handiena izan dute (7,8) azken 10 urteetan.

313 lizentzia daude, 2017an 316 ibilgailurekin eman direnak, haietako 3 Tel Taxi San Fermín elkartearen ordezko ibilgailuak. 316 ibilgailu horietatik 87 ekologiko moduan sailkatuta daude, 86 ECO ibilgailu gisa eta 1 ZERO IGORPENEKO ibilgailu moduan. Datu horiekin, sendotu egiten da ekologikoagoa den flota bateranzko joera. Beste alde batetik, eurotaxiak diren ibilgailuak 28 izatetik 27 izatera igaro ziren.

Bestalde, adierazi behar da zerbitzuaren tarifek ez zutela aldaketarik izan 2017an aurreko urtearekiko.

Azpiegiturak eta lehentasunak

2017an, geraleku berria sortu zen Sarasate pasealekuan, Alde Zaharreko hego-mendebaldeko eskaerari erantzuna emateko. Geraleku horrekin, geralekuen kopuru osoa 39koa da eta plazak 261 ibilgailu izateraino handitu ziren. 

Iruñerrian taxietarako erreserbatutako erreiak direla-eta, bere horretan mantendu ziren (3 km), nahiz eta Iruñeko Udalaren "hirigunea atsegin egiteko plana" izenekoaren barnean hitzartu zen taxiaren zerbitzurako biratze batzuk eta lehentasun batzuk ezartzea behin betiko, besteak beste: 

  • Zirkulazio osoa eta biratze esklusiboak Sarasate pasealekuan.
  • Yanguas y Miranda eta Navas de Tolosa kaleetan bi norabideetan ibili ahal izatea. 
  • José Alonso eta Aita Moret kaleetan ibili ahal izatea. 
  • Lehentasuna izatea semaforoetan Yanguas y Miranda kalean eta Bake plazan.

Diru-laguntzak eta proiektuak

2017an, lehen aldiz, taxiaren zerbitzurako diru-laguntzen ordenantza onartu zen. Urtearen azken hiruhilekoan, diru-laguntzetarako deialdiak egin ziren ibilgailu ekologikoetarako eta zerbitzuan segurtasuna hobetzeko.

Zehazki, ibilgailu ekologikoetarako diru-laguntzak hauek izan ziren:

  • Diruz lagundutako 8 ibilgailu. Zenbatekoa: 7.489,27 €.
  • Ibilgailu elektriko 1, zero igorpenekoa: 2.500 €
  • 6 ibilgailu hibrido, ECO: 750 € ibilgailu bakoitzeko.
  • Gas bidezko ibilgailu 1, ECO: 489,27 €

Zerbitzuan segurtasuna hobetzeko diru-laguntzei dagokienez, adierazi behar da 289 ibilgailuri eman zitzaiela diru-laguntza eta zenbatekoa 10.115 eurokoa izan zela. Horrenbestez, ibilgailu bakoitzari 35 euro eman zitzaizkion lokalizazio eta komunikazio ekipo bat jartzeko, gerta litezkeen larrialdietarako.

2017ko proiektuak direla-eta, hitzartu zen Iruñeko Udalarekin taxien ibilgailuak Alde Zaharrean sartzeko prozedura. Haren bidez, taxien ibilgailuak berritzeko izapideetan Iruñerriko Mankomunitateak Iruñeko Alde Zaharrean sarbidea izateko baimenen alta eta baja sartzen du.

Kudeaketa eta ikuskatzea

2017an, 46 erreklamazio jaso ziren. Haietatik 3 Mankomunitaterako ziren, 14 igorgailurako eta 29 taxilari partikularrentzat. 

42 ibilgailu berritu ziren, eta horrek ahalbidetu zuen batez besteko antzinatasuna 4,4 urtetik 4 urtera jaistea, eta ekologiko gisa sailkatutako 87 ibilgailu izatera iristea, dagoen historikoan kopuru handiena.

Beste alde batetik, gidari profesionalaren 55 baimen eman ziren. Hori dela-eta, Mankomunitateak taxien arloko eskumenak bere gain hartu zituenetik, emandako baimenak, guztira, 1.079 dira. 

Azkenik, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta polizia talde desberdinekin koordinatuta eta elkarlanean, taxiaren zerbitzua ikuskatzeko V. kanpaina egin zuen. Beste behin ere, kanpainaren helburu nagusietako bat sektorean dagoen sarkinkeriaren kontrako borroka izan zen. Jarduketa zehatz horrekin paraleloan, Iruñerriko Mankomunitateko langileek egindako ikuskatze arrunta ere gauzatu da, kasuren batean, polizia taldeetako kideekin koordinatuta.

Zerbitzuaren datuak

LIZENTZIA-KOPURUA: 313

Flota

201520162017
Ibilgailuak, guztira 316 316 316
Ordezteko ibilgailuak 3 3 3
Eurotaxi ibilgailuak (egokituak) 27 28 27
Ibilgailu ekologikoak 77 86 87
Ibilgailu estandarrak 209 199 199
Batez besteko antzinatasuna 4,2 4,4 4,0

Azpiegitura

201520162017
Geraleku kopurua 38 38 39
Altzariak dituztenak 34 34 35
Plazen kopurua 253 255 261
Taxi bidearen kilometroak 3 3 3

Izapideak

201520162017
Gidari baimen berriak 33 35 55
Eskualdatzeen kopurua 9 14 14
Ibilgailu berritzeen kopurua 63 45 42
Bisen eta ezohiko ikuskatzeen kopurua  1 27 57
Erreklamazioen kopurua 40 36 46