Iruñerriko Ibai Parkea

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Iruñerriko Ibai Parkearen kudeaketarekin lotutako gertakari nabarmenenak, 2017an, hauek izan dira: 

Arga ibaiaren gaineko zaldaina Landabenen 

Apirilaren 12an, oinezkoak ibili ahal izateko zabaldu zen Landabengo zaldain berria, industrialdeko errepidearen ondoan kokatuta (PA-30). Arga ibaiaren ertzean dago eta Iruñeko Ibai Pasealekua Iruñerrikoarekin lotzen du, Arazuriko udal barrutian (Oltza Zendea). Lanen aurrekontua 236.925 eurokoa izan zen (gehi BEZa), 2017ko urtarrilean hasi ziren eta barnean hartu zuten bi eguzki-farola kokatzea eta eremu lorategidun bat sortzea, 2.500 metro koadrokoa.

Ventorrillo eremua Arren

Urtarril eta apiril artean, Ventorrillo eremuko lehen fasea egin zen, Arren. Zehazki, lurrak mugitu ziren, harguneak kokatu, ureztatzeak, landaketak egin eta altzariak kokatu ziren. Ekainean, berriz, bigarren fasea egin zen, hau da, jolaserako elementu naturalak jarri ziren.

Eultzako Jaurerriko eremua Barañainen

Lehen fasean, sastrakak kentzeko lanak egin ziren eta eremua ireki zen. Lehendik zegoen metalezko hesia kedu, zurezko hesi berria kokatu eta altzariak jarri ziren. Bigarren fasean, ereite-lanak egin ziren.

Uraldia

Urtarrilaren 16an, uholdeak izan ziren eta kalteak eragin zituzten Ibai Parkean. Horrek berekin ekarri zuen pasealekua orokorrean garbitzeko lanak egin behar izatea ondoren, barnean hartuta tamaina handikoak kendu behar izatea, haurrentzako jokoak eta seinaleak garbitzea, ibilgutik zuhaitzak kentzea, eta itxiturak, hesiak eta altzariak berriro jarri behar izatea. Horrez gain, lurrak eta harriak askatu ziren ertzetan, zoladuran kalteak izan ziren eta urak lurra eraman zuen herrestan. Kalteen balorazioa egin zen, eta barnean hartu zuen babesteko, garbitzeko, hesiak eta altzariak berriz jartzeko, eta pasealekuko eta ibaiko egiturak konpontzeko lanak. 

Bandalismoa

Parkean etengabe gertatu dira suntsitze ekintzak eta kalteak. Askotan gertatu da isurbideak buxatu direla, ateak eta/edo burdineri lapurtu dituztela, eskulekuak, hodiak edo piezak, eta komunetako ontziak lapurtu dituztela. Beste alde batetik, altzariak hautsi eta ebatsi izan dituzte, hala nola paperontziak eta bideetan ibilgailuak ibiltzea eragozteko oztopoak. Horrez gain, pintaketak egin izan dituzte seinaleen karteletan eta komunetan.

Elkarlana auzolanetan eta kirol-jardueretan

Bi auzolan egin dira Atarrabian, beste bi Uharten eta bat Barañainen. Horretarako, sarbidea prestatu da, aurretiazko garbiketak egin dira, kamioi baten laguntza eduki da, zaborrak kentzeko, eta bai lorezain batena ere, erreminten bidez laguntza emateko. Era berean, parkeko eremu batzuk egokitu egin dira, kirol-ekitaldiak hartu ahal izateko: Burlatako krosa, Zubiri-Iruñea lasterketa, Erripagaña Urban Trail eta Arreko krosa.