Uraren Ziklo Integrala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2017an, ur-ekoizpena 30.087.916 m3-koa izan da, 2016an baino %0,49 txikiagoa eta azken bost urteetako batez bestekoa baino %1,05 txikiagoa. Azken bi ekitaldietan, 2016koan eta 2017koan, urteko ekoizpena desberdin banatu da ekitaldian zehar, klimatologiaren arabera. 2017an, esate baterako, nabarmendu behar da prezipitazio eskasak izan zirela apirilean eta maiatzean, eta agorraldia hilabete baino gehiago aurreratzea eragin zutela, udako baldintza tipikoen gainean. Eta, era berean, udan aurreratu egin zen tenperaturak hoztea, eta horrek ekarri zuen kontsumoa gutxitzea eta hasierako hazkundea berdintzea.

Tiebasko EUTEn ekoitzitako urteko bolumena 2006an abian jarri zenetik handiena izan da. Egoera meteorologiko arrunt batean, Tiebasko EUTE uztailaren amaieran jartzen da martxan eta urria bitartean aritzen da lanean. 2017an, ordea, Artetako iturburuko agorraldia aurreratu eta Eugiko urtegiko maila apala zenez, Tiebasko EUTE ekainaren 19an hasi zen lanean, aurreikusita zegoena baino 40 egun lehenago, hartara, hornidura ziurtatzeko Iruñerrian. 

Hornidura sarearen ustiapen-emaitzei dagokienez, erregistratu gabeko uraren adierazlearen 2017ko behin-behineko datua (ANR) %9,71koa izan da, 2016koaren oso antzekoa (%9,65). 2016ko datu hori segida historiko osoko datu baxuena izan zen. Sektorizazio-politika -ANR adierazlea sektoreen arabera segmentatuta lortzeko aukera ematen du-, ur-ihesak bilatzeko teknologia berriak erabiltzeak eta barneetako ur-ihesak konpontzeko kanpaina izan dira hobekuntza hau ekarri duten faktore nagusiak. 

Horniduraren kalitateari dagokionez, urtea normaltasunez joan da eta ez da gorabehera nabarmenik gertatu, Ostitz-Olaibarko hornidura linean gertatutako kasu puntual batzuk izan ezik. Zehazki, Lantzeko iturburuko bilketa-eremuan euri gogorren ondoriozko kasuak izan dira. Sarrien egin behar izan diren landa-jarduketek kloro-analizagailuen egiaztapenekin eta doitzeekin zerikusia izan dute, eta bai berritze tasa txikia duten biltegi txikietan hipokloritoa eskuz botatzearekin ere.

Uraren Osasun Planari dagokionez, I. fasea (iragazkiak) gauzatzen ari gara, Urtasungo EUTEren birmoldaketan, eta aurreikusita dago 2018an hastea zerbitzua ematen. Eta II. fasea idazten ari gara (dekantazio-tangak birmoldatzea).

Saneamenduari eta arazketari dagokionez, jarduketa garrantzitsuak egiten ari gara Arazuriko HUAn, lehen mailako lohiak bahetzea eta uraldi handiak daudenean hondakin-urak basalantzea hobetzeko araztegiko isurbide orokorrean.

HUAko emari influientea 33.068.337 m3-koa izan da. 646.911 biztanle baliokideri dagokio, aurreko urtearen antzera.

201520162017
Ur ekoizpena, guztira 30.240.141 30.236.789 30.087.916

Analisi bidezko kontrola

Analisi bidezko kontrolaLaginakParametroak
Hornidura iturriak 645 9.965
Ura edateko on bihurtzeko prozesua 2.678 8.156
Tratatutako urak 576 16.410
Ur-biltegiak 469 15.735
Banaketa sarea 212 7.193
Kontsumoko iturria 429 7.380
Isuriak ibilgura 130 650
Eskaerak 419 2.211
Kalitate kontrola eta barnekoak, laborategia 672 3.963
Kontrolak, guztira 6.239 71.663

Kontrolen emaitzak

Banaketa sarea eta kontsumoko iturriaEmaitza konformeen % 
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %99,6
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %99,9
Erradioaktibitate eza, aztertutako laginetan %100
Edateko uren araztegiak (EUTEak)
Emaitza konformeen %
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %99,5
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %100
Erradioaktibitate eza, aztertutako laginetan %100

Kontsumoa (m3)

201520162017
m3m3m3
Administrazio publikoak Administrazio publikoak 327.145 340.901 453.168
Administrazio publikoak, guztira 327.145 340.901 453.168
Merkataritza-industriarena Nekazaritza eta abeltzaintza 1.911 2.115 1.612
Merkataritza 3.871.832 3.863.448 3.845.895
Merkataritza/ureztatzeak 45.357 49.915 48.466
Suteak, aho zigilatuak 2.917 59 23
Suteak, kontagailuarekin 6.731 6.916 9.791
Industria 2.019.936 1.949.455 1.768.279
Jarduerarik gabeko lokalak 0 0 0
Merkataritza-industriarena, guztira 5.942.850 5.871.908 5.674.066
Etxebizitzetakoa Etxebizitzetakoa 12.205.170 12.228.780 12.319.100
Etxebizitzetakoa, guztira 12.205.170 12.228.780 12.319.100
Konbinatuak Etxebizitzak/merkataritza 32.111 27.833 30.739
Etxebizitzak/merkataritza/ureztatzea 9.243 6.668 6.458
Etxebizitzak/ureztatzea 2.588.095 2.661.559 2.673.054
Konbinatuak, guztira 2.629.449 2.696.060 2.710.251
Iturriak Iturriak 78.883 55.523 67.543
Iturriak, guztira 78.883 55.523 67.543
Ureztatze pribatua Aisiako baratzeak 59.051 61.017 59.682
Ureztatze pribatua 671.506 732.083 693.028
Ureztatze pribatua, guztira
730.557 793.100 752.710
Lanak Lanak 73.909 80.508 91.481
Behin-behineko zerbitzu berezia 40.203 43.253 41.340
Lanak, guztira 114.112 123.761 132.821
Ureztatze publikoa Ureztatze publikoa 530.902 585.014 602.991
Udal ureztatzea 2.252.898 2.480.024 2.492.206
Ureztatze publikoa, guztira 2.783.800 3.065.038 3.095.197
Udal zerbitzuak Udal zerbitzuak 931.851 930.288 989.243
Hornidura toki erakundeei 39.754 42.858 44.998
Udal zerbitzuak, guztira 971.605 973.146 1.034.241
Interes sozialeko erabilera Interes sozialeko erabilera 718.896 745.667 672.521
Interes sozialeko erabilera, guztira 718.896 745.667 672.521
Orokorra, guztira26.502.467  

26.893.88426.911.618

Kontsumoa (litroak biztanleko eguneko)

201520162017
Etxebizitzetakoa 115 115 115
Industria-merkataritzakoa 47 46 44
Iturriak eta ureztatzeak 28 30 30
Kontsumoaren emaitzak, guztira205

207205

Saneamendua eta arazketa

201520162017
Arazuriko HUAn araztutakoaren kontrola (m3) 35.546.921 34.443.310 33.068.337
Analisi bidezko kontrolaLaginakParametroakLaginakParametroakLaginakParametroak
Arazuriko HUA 2.919 9.657 2.810 8.364 3.091 9.307
Industria isurketak 817 10.309 844 10.977 918 12.082
HUAko ur lerroa 700 17.971 737 16.958 705 17.774
Hobi septikoetan 173 2.132 182 3.889 183 2.491
Ibilguen kontrola 83 2.108 72 1.854 31 840
Lohiak eta konposta 121 849 130 958 306 2.509
Analisi bidezko barne kontrola, guztira 4.813 43.026 4.775 43.000 5.234 45.003
Kanpoko analisiak 5.071 50.644 5.292 51.875 5.429 51.324
Laborategian egindako analisiak, guztira 9.884 93.670 10.067 93.670 10.663 96.327
Industria isurketen kontrola, guztira
Bisitak enpresetara 32 37 42
Jarduera sailkatuen espedienteak 135 146 163
Beste txosten batzuk 54 51 57
Arazuriko HUAren errendimenduak
Solido esekiak %95,9 %96,2 %96,7
Oxigeno-eskaera kimikoa %93,6 %93,9 %94,5
Oxigeno-eskaera biologikoa %96,1 %96,5 %97,0
Nitrogenoa %70,8 %77,7 %78,0
Fosforoa %83,5 %79,9 %87,4

Hornidura iturriak

Artetako iturburua

Udarbe ibaiaren buruan.

  • Biltzeko azalera: 100 km
  • Iturburuaren batez besteko emaria:  2.702 l/s
  • Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 463 l/s
  • Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.160 l/s
  • Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 1.078 l/s

Eugiko urtegia

Arga ibaiaren buruan.

  • Oinplano makotua duen grabitate presa
  • Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m
  • Luzera: 252 m
  • Presaren bolumena: 21 hm3
  • Kota maximoa: 628 m
  • Azalera: 123 ha
  • Batez besteko sakonera: 18 m
  • Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete

Itoizko urtegia

Kokapena: Irati ibaia (Longida ibarra)

  • Presa mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
  • Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
  • Bururatze luzera: 525 m
  • Bururatze kota: 592 m
  • Gehieneko maila normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
  • Ur mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3

Edateko ura tratatzea

  • Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
  • Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
  • Tiebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s

Hornidura sarea

  • Luzera: 1.478 km
  • Harguneak: 43.433
  • Ur-biltegiak: 136 unitate. Edukiera: 266.154 m3
  • Ponpatzeak: 53
  • Emari-neurgailuak: 711

Saneamendu sarea

  • Luzera: 1.674 km
  • Harguneak: 70.727

Ekaitz urak biltzeko biltegiak

  • Txantreako ekaitz urak biltzeko biltegia 
  • V=3.000 m3 C2 kolektorera

Hondakin uretarako instalazioak

Ezaugarriakkop.Zerbitzua ematen zaien herritarrak
Arazuriko HUA Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin)
Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio planta
1 646.911
Hobi septikoak Iragazki biologikoa dutenak

119

-