Langileen hautaketa eta promozioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Hautaketa- eta promozio-prozesuen bitartez, nahi dugu langile egokienak erakundeak sortutako lanpostuetan aritzea, gaitasun profesional eta pertsonalaren printzipioak errespetatuz, eta, halaber, aukera-berdintasuna eta kanpo- eta barne-arauen exijentziak.

Enpresako pertsona guzti-guztiek daukate aukera garapen profesional handiagoa eta erantzukizun berriak dakartzaten beste lanpostu batzuetan aritzeko, betetzeko lanpostuak enpresak kontratatutako langileei eskaintzen baitzaizkie lehenbizi. Lanpostua barneko jendearekin ez bada betetzen edo betebeharrak betetzen dituen langilerik ez badago, eskaintza kanpora zabaltzen da.

2017an, kanpoko 7 hautaketa-prozesu egin dira, 13 pertsona kontratatzeko era mugagabean. Prozesu horien bidez 1.686 hautagaitzari egin zaie arreta. Barneko deialdiei dagokienez, 18 izan dira: 4 lekualdatzeei egokitu zaizkie eta 14 barne-promozioei. Guztira, 18 postu bete dira eta aurkeztutako hautagaiak 135 izan dira.

Langileen hautaketa- eta promozio-adierazleak

 2011201220132014201520162017
Barne-promozioko prozesuen %, hautaketa-prozesu guztien gainean 20,00 0,00 66,67 77,78 56,25 68,75 56,00
Promozionatutako langileen %, hautatutako langile guztien gainean  0,00 0,00 50,00 41,67 38,89 50,00 32,26
Promozionatutako langileen %, plantillaren batez bestekoaren gainean  0,00 0,00 0,22 1,13 1,55 1,51 2,11