Laneko arriskuen prebentzioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Laneko Arriskuen Prebentzioko sistemaren legezko auditoretza 

Urtarril eta otsailean, Laneko Arriskuen eta Prebentzio Sistemaren auditoretza egin zen. Emaitza ona izan zen, eta nabarmendu behar da prebentzio sistema enpresan gauzatzen diren jardueretara egokitzen dela. Lau ez egokitze adierazi ziren, informazioari eta prestakuntzari dagozkionak (1), ekipoen berrikuspenari (2) eta substantzia arriskutsuen kontrolari (1)

Arrisku psikosozialen ebaluazioa 

Ebaluazio-prozesua martxo eta ekain artean egin zen. Langileen parte-hartzea handia izan zen (langileen %89k parte hartu zuten), ez zen gorabeherarik izan, antolaketa ona izan zen eta laguntza handia.

Ekainean emaitzak aurkeztu zitzaizkien zuzendaritzako kideei eta Enpresa Batzordeari, enpresaren emaitzak Laguntza Atarian kaleratu ziren eta ebaluazio-txostenak bidali zitzaizkien arloetako arduradunei.

Azken hiruhilekoan, bilerak egin dira zentro eta sail desberdinetako langileekin, emaitzak alderatzeko eta hobekuntza-ekintzak ezartzeko, 2018ko programazioan sartu beharrekoak. 

Osasuna zaindu eta sustatzea

2016/2017ko mediku-azterketen kanpaina amaitu zen eta emaitzak onak izan ziren. Langileen %85ek parte hartu zuten. Egokiak diren azterketa epidemiologikoak egin dira eta ez da emaitza esanguratsurik lortu eraginei dagokienez, ez langileen artean, oro har, ez eta modu partzialean ere, lantokien eta berariazko arriskuen arabera. 

Laneko Medikuntzaren eta Industria Higienearen kontratua enkantean hartzeko eskaini da. Esleipenduna Cualtis prebentzio-zerbitzua izan da. Urriaren 3az geroztik osasuna zaindu eta sustatzeko zerbitzua ematen du, Aspy Prevención zerbitzuaren ordez. SCPSAko Prebentzio Zerbitzuaren eta Cualtisen artean beharrezkoa zen koordinazioa egin da, langileen mediku-historialak eman dira eta lanpostuen arriskuen gaineko informazioa. 

Azaroan, 2017/2018ko mediku-azterketen kanpaina hasi da, Cualtisekin, eta normaltasunez ari da garatzen. 

"Pausoz pauso" osasuna zaintzeko kanpaina gauzatu da, eta erakundeko 40 lagunek parte hartu dute aktiboki. 

Bulegoetan eta zentroetan desfibriladoreak kokatzen amaitu da. 9 tresna jarri dira. Urtean zehar, prestakuntza hartzeko 12 ikastaro egin dira eta 90 parte-hartzaile izan dira. Aurreko urtean prestakuntza hartu zutenekin batera, langile guztien %38 dira.

Abenduaren 11n, Lanean Osasuna Sustatzearen Zigilu Urdina jaso zuen SCPSAk, azken urteetan osasuna sustatzeko egindako kanpainei eta ekintza-planei aitortza egin nahian. Sari hori Mutua Navarrak ematen du, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin eta Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuarekin elkarlanean, eta xedea da langileen artean ohitura osasungarrien kultura ezartzearen alde egiten duten enpresei aitortza egitea.

Istripuak

Baja eragin duten 29 istripu izan dira, birgaixotze 1 eta baja eragin ez duten 21 istripu. Den-denak arintzat jo dira.

Intzidentzia-indizea: 61,87

Larritasun-indizea: 0,67