2017ko ekitaldiko txostena

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

1. Bateratze-perimetroaren aurrekari historikoak, izaera, xedea, jarduerak eta definizioa. 

1.1. Sozietate Menderatzailea

Iruñerriko Mankomunitatea (aurrerantzean Mankomunitatea edo Sozietate Menderatzailea), 1982ko uztailaren 2an eratu zen. Iruñerriko Mankomunitatea hartu zuen izena, Nafarroako Udal Administrazioaren Araubidearen babesean (V. kapitulua, 55. artikulua, d) atala). Plangintza Orokorreko Mankomunitate gisa eratu zen, lankidetza eginkizunean Nafarroako Foru Diputazioak parte harturik. 1986ko abenduaren 24an egungo izena hartu zuen. Estatutuetan eta beren edukietan aldaketa garrantzitsuak egin ziren. Horretarako, lege eta kudeaketa esparru bat sortu zen, toki erakundeei behar dituzten udalez gaindiko zerbitzuak ematea ahalbidetzen duena. 1991n estatutuak aldatu ziren berriz. Aldaketaren xede nagusia Nafarroako Toki Administrazioaren gaineko Foru Legera egokitzea izan zen. Azkenik, 2009ko ekitaldian, Estatutuak berriz aldatu ziren, Toki Administrazioaren alorrean izandako lege aldaketetara egokitzeko. Hala ere, aldaketa horren aurkako helegitea aurkeztu zen, izapidetu eta onartu zenean erabilitako prozedura zela-eta. Horregatik, 2010ean beste izapidetze bat eman zitzaion, aurrekoa zela-eta alegatutako akatsak zuzentzen zituena. Izan ere, izapidetze hori burutu da ekitaldia bukatutakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2011ko apirilaren 8koan, behin betiko argitaraturik.

Hau da Mankomunitatearen helbidea: Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea. Hona hemen bere IFK: P-31 12070B.

Ondokoak dira Sozietate Menderatzailearen xedeak, bere Estatutuen 5. eta 6. artikuluetan araututakoarekin bat:

1)       Edateko urez hornitzea, estolderia, eta hondakin-uren saneamendua eta arazketa; baita energia lortu, aprobetxatu eta saltzea ere.

2)       Hiri-hondakin solidoak biltzea, tratatzea eta aprobetxatzea.

3)       Bidaiarien garraio publikoa Iruñerriaren eremuan.

Era berean, Sozietate Menderatzailearen xedea hauxe da: neurria egokia eta beharrezkoa dela ziurtatzen duen txostenaren bidez, unean-unean titulartasuna egokiturik dituen gaietako ekonomia-jarduerak egitea.

Bere jarduera esparrua da Mankomunitatean sartutako udalena. Udalak dira, beren ondasun eta baliabideen bitartez, Mankomunitateak hartzen ahal dituen betebehar eta zorren bermatzaileak, zuzenbideko beren biztanleen kopuruaren proportzio zuzenean, baldin eta Sozietate Menderatzailearen ondasunak betebeharrak estaltzeko nahikoak ez badira.

1989tik aurrera, sare nagusiko hondakin uren saneamendua araututa dago, 3.k.1).3 oharrak zehazten duenarekin bat.

Taxiaren gaineko 9/2005 Foru Legearen, uztailaren 6koaren, Xedapen Gehigarri Bakarrak xedatzen du Mankomunitatea erakunde eskuduna dela antolatze eta kudeatze bateratuan, Iruñerriko Taxi Zerbitzua Batera Emateko Eremuan.

Horrez gainera, bere Estatutuen 6. artikuluak xedatzen du Sozietate Menderatzaileak udalaren eskumenak gauzatu ahalko dituela ondoko gaietan, aldez aurretik horien titulartasuna harturik:

1)   Hirigintza-arloko antolakuntza, kudeaketa, jarduketa, eta araudia; etxebizitzak sustatu eta kudeatzea; parkeak eta lorategiak, hiri-errepide publikoak zolatzea; eta bideak eta landa-bideak zaintzea.

2)   Ondare historiko-artistikoa.

3)   Ingurumena babestea.

4)   Hornidurak, hiltegiak, feriak, azokak, eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzea.

5)   Hilerriak eta hileta zerbitzuak.

6)   Kale-bideak garbitzea.

7)   Kultur- eta kirol-jarduerak edo instalazioak, aisiarako jarduerak, turismoa.

Bere helburuak garatzeko, Sozietate Menderatzailea Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. mendeko sozietatearekin aritzen da (aurrerantzean SCPSA edo Mendeko Sozietatea). 1983ko urtarrilaren 4an eratu zen, eta ondoko izen soziala zuen: Iruñerriko Urak, S.A. (ACPSA). Egungo izena hartu zuen Batzar Nagusi Orokorrak hala ebatzi zuelako 1992ko ekainaren 26an egin zen saioan. Sozietate Menderatzaileak SCPSAren kapital sozialaren %100a du (ikusi 1.2. oharra).

1998ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen "Iruñerriko Mankomunitatea / Iruñerriko zerbitzuak, S.A. Harremanetarako Araudia", 1997ko urriaren 23an Mankomunitatearen Batzarrak behin betiko onespena eman ondoren. Araudi berri horrekin bat, Sozietate Menderatzaileak hartu zuen emandako zerbitzuen kudeaketa zuzena eta, horren ondorioz, emandako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin izan beharreko harreman juridikoaren titulartasuna. Halaber, horren barnean sartzen da aipatutako zerbitzuak emateagatik eta kobratzeagatik jasotzen diren diru-sarreren titulartasuna. Horren ondorioz, harreman- eta kudeaketa-eredu berri honekin, Mankomunitatearen Batzarrak, 1997ko abenduaren 18an bilduta, ebatzi zuen Mendeko Sozietateari atxikitzea -1998ko urtarrilaren 1ean gauzatua- kudeaketaren xede diren zerbitzuei lotutako ondare osoa, 25 urtez gutxienez. Hori guztia gauzatzeko egingo den ekarpena izango da aipatutako ondarea eratzen duten ondasun, eskubide eta betebehar guztiek osatutakoa.

Era berean, araudi berak ebatzi zuen indarrean sartzetik aurrera Mendeko Sozietateari dagokiola inbertsio berriak egitea, egin beharreko zerbitzuak eskaintzeko beharko direnak, 1998ko urtarrilaren 1ean eraikitzen ari zirenak barne. Tokiko erakundea denez Mankomunitatea diru-laguntzen titularra da, indarrean dauden lege- eta administrazio-ebazpenekin bat. Hainbat erakundek emandako diru-laguntza hauek inbertsioen zati handi bat finantzatzen laguntzen dute. Azpimarratzekoak dira Toki Azpiegituren Planen bitartez jasotakoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak sustatutakoak eta kudeatutakoak. Diru-laguntzak beren xederako ezarriak izan daitezen, hau da, inbertsioak gauzatzeko, Mankomunitateak Mendeko Sozietateari transferitzen dizkio aipatutako zenbatekoak.

2014ko uztailaren 1ean, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, Ibai Parkea kudeatzeak zekarren gero eta konplexutasun handiagoa ikusirik eta Erakundearen zerbitzuetan egoki sartzeko, hitzartu zuen “Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateari atxikitzea, Uraren Ziklo Integraleko zerbitzuak ematea zuzenean kudeatzen duen enpresa denez, Mankomunitatearen Ibai Parkeari atxikitako ondasun guztiak, 1997ko abenduaren 18an Mankomunitateko Batzar Nagusiak egin zuen atxikitzearen baldintza berberetan eta epe berbererako (2022ko abenduaren 31) ”. “Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. subrogatu zen, 2014ko uztailaren 1ean, Iruñerriko Mankomunitateari aipatutako parke horrekin lotuta zegozkion eskubide eta betebehar guztietara, eta hari atxikitako aprobetxamendu energetikora, eta bereziki udal hauekin hitzartutako ekarpenen kopuruetara: Barañain, Burlata, Eguesibar, Esteribar, Ezkabarte, Uharte, Atarrabia eta Zizur Nagusia. Alde batera utzirik, Mankomunitateak likidatzea eta sozietateari ondoriozko transferentzia egitea”.

2017ko maiatzaren 25eko akordioaren bidez, Barañaingo Udalbatzak onartu zuen Barañaingo udal barrutiko 1. poligonoko 121., 143. eta 156. udal lursailen erabilera Iruñerriko Mankomunitateari lagatzea, Mankomunitateak Iruñerriko Ibai Parkearen barnean sar ditzan. Zehazki, baldintza hauen arabera laga zuen erabilera:

- Hasiera batean, iraupen-epea 20 urtekoa izango da, eta hura amaitzen denean lagatze-epe berria ezarri ahal izango da, aplikatzekoa den araudiaren arabera.

- Erabilera-lagatzea dohainik egingo da. Iruñerriko Mankomunitatea behartuta egongo da lursail horiek Iruñerriko Ibai Parkean sartzera, eta helburu horri eutsi beharko dio lagatzeak irauten duen epe osoan. Baldintza hori ez betetzeak berekin ekarriko du lagatzea amaitzea eta Udalak lursailak berreskuratzea, edo ondoriozkoa dena.

- Iruñerriko Mankomunitateak bere gain hartuko du lursail horiek egokitzea eta haietako mantentze-lanak egitea, izango duen xedearen arabera, eta horretarako beharrezkoak diren jarduketak gauzatu beharko ditu, Mankomunitateko teknikari arduradun Alfonso Amorena jaunaren 2017ko maiatzaren 8ko txostenean jasota dagoen moduan.

- Lagatzerako oro har ezarri den epea alde batera utzirik, 143. eta 156. lursailen kasuan –Eultzako Jaurerriaren inguruneko UE-2 unitatearen plangintzak ukitzen dituenez–, plangintza hori gauzatzeko urbanizatze-jarduketaren bat egin beharko balitz haietakoren batean, lursail horien lagatzea eraginik gabe gelditu ahal izango litzateke. Horretarako, Barañaingo Udalak aurretiazko abisu bat emango lioke Iruñerriko Mankomunitateari, gutxienez, hiru hilabete lehenagotik.

- Lagatze-akordio honetan jaso ez denerako, une bakoitzean aplikatzekoa den araudi indardunak adierazten duenaren mende egongo da.

Mankomunitateko lehendakariak 2017ko maiatzaren 30ean eman zuen ebazpenaren bidez, Barañaingo Udalak Barañaingo udal barrutiko 1. poligonoko 121., 143 eta 156. lursailen erabilera Iruñerriko Mankomunitateari lagatzea onartu zen, Mankomunitateak Iruñerriko Ibai Parkean sar ditzan, eta bai lagatzearen baldintzak ere.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2017ko ekainaren 26an egindako saioan, hitzartu zuen “Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatera atxikitzea, Uraren Ziklo Integraleko zerbitzuak emateko kudeaketa zuzeneko enpresa gisa, Barañaingo udal barrutiko 1. poligonoko 121., 143. eta 156. udal lursailen erabilera, Barañaingo Udalaren maiatzaren 25eko akordioaren eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren 200/2017 Ebazpenaren, maiatzaren 30ekoaren, arabera, eta 1997ko abenduaren 18an Mankomunitateko Batzar Nagusiak epe berbererako (2022ko abenduaren 31) egindako atxikitzearen baldintza berberetan.

Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen arteko harremanen Erregelamenduko 6. artikuluaren arabera, SCPSA sozietateari dagozkio eskubide eta betebehar hauek:

a) Atxikita dituen ondasunak haien izaeraren arabera erabiltzea.

b) Ondasun horiek amortizatzea.

c) Atxikitako ondasunak zaindu, ustiatu eta mantentzea, kargak edo zergak bere gain hartuta, dauden zortasunak.

d) Inbertsio berriak edo berriz jartzekoak egitea, arrazoi tekniko edo ekonomikoengatik komenigarriak direnak, Sozietatearen ondareak, gutxienez, egungo eraginkortasun- eta kalitate-mailei eusteko zerbitzuetan.

e) Atxikitako ondasunak eta eskubideak atxikitzean jasotako helburu zehatzerako beharrezko izateari uzten diotenean, SCPSAk Mankomunitateari jakinarazi beharko dio eta atxikitzea bertan behera geldituko da.

Mankomunitateak aipatutako lursailen erabilera-eskubidearen titulartasuna du, eta, horrenbestez, eskubide horri berezkoak zaizkion eginkizun guztiak dagozkio, legearen arabera”.

Hemen ageri diren urteko kontu bateratuen barne daude Sozietate Menderatzaileak zuzenean edo zeharka kontrolatutako sozietateen finantzetako egoera-orriak, ekitaldi bakoitzeko abenduaren 31n. Sozietate Menderatzaileak kontrola du, baldin eta partaidetza izandako enpresen finantza- eta eragiketa-politikak ezartzeko ahalmena badu.

2016ko ekitaldi itxikoak izan ziren azken urteko kontu bateratuak, eta Mankomunitateko Batzar Nagusiak onetsi zituen 2017ko ekainaren 27an.

1.2. Mendeko Sozietatea

Hau da mendeko sozietateen gaineko informazioa, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitakoarekin bat:

MENDEKO SOZIETATEAKEuroakBalio garbia liburuetan2017an jasotako dibidenduakpartaidetza %
Harpidetutako kapitalaJaulkipen-primaErreserbakEkitaldiko emaitzaZuzenaZeharkakoa
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. 1.202.000,00 27.768.094,58 46.273.445,99 4.362.689,80 28.970.118,79 0,00 100,00 0,00

Mendeko Sozietateak -Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.- 2016ko abenduaren 31n itxi zituen bere azkeneko urteko kontuak. Akziodun bakarrak onetsi zituen kontu horiek 2017ko ekainaren 27an.

Nahiz eta akziodun bakarrak oraindik ez dituen onetsi 2017ko ekitaldiko urteko kontuak, Sozietateko administratzaileek ez dute espero aldaketa garrantzitsuak izatea horietan onespen horren ondorioz.

2. Urteko kontuak aurkezteko oinarriak

a) Irudi zehatza

2017ko abenduaren 31n bukatu den urteko ekitaldiko urteko kontuak prestatu dira Sozietate Menderatzailearen eta Mendeko Sozietatearen kontabilitate erregistroak oinarritu hartuta. Kontu hauek ondokoekin bat aurkezten dira: Kontabilitate Plan Orokorra, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuak onartua, Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duena; irailaren 17ko 1159/2010 Errege Dekretuak xedatutako irizpideak, urteko kontu bateratuak formulatzeko arauak onartzen dituena; eta kontabilitateari buruz legez eta nahitaez bete behar diren xedapenak. Beraz, ondokoen irudi zehatza agertzen dute alderdi esanguratsu guztietan: ondasunak eta finantza-egoera bateratua, eta horren eragiketen emaitza bateratua; eta eskudiru-fluxu bateratuak, dagokien ekitaldian izandakoak. Gainera, hainbat birsailkapen hartzen dituzte barne, behar bezala aurkezteko.

Sozietate Menderatzailearen administratzaileen ustez, sozietatearen Batzarrak 2017ko ekitaldiko kontu bateratuak onartuko ditu, aldaketa nabarmenik egin gabe.

Ez da salbuespenezko arrazoirik egon, irudi zehatza agertze aldera, kontularitza-arloko legezko xedapenak ez aplikatzea eragin duenik.

b) Kontabilitatearen printzipioak

Urteko kontu hauek egiteko aplikatu diren kontabilitate-printzipioak eta arauak laburtuta daude txosten honen 3. oharrean. Ondasunei, finantza-egoerari eta emaitzei eragiten dieten nahitaezko kontabilitate-oinarriak aplikatu dira urteko kontuak egiteko.

c) Balorazioaren alderdi kritikoak eta ziurgabetasunaren kalkulua

Taldeko administratzaileak dira urteko kontu hauek jasotzen duten informazioaren erantzuleak.

Atxikitako urteko kontu bateratuetan kalkuluak erabili dira, noizean behin, Sozietate Menderatzaileko Zuzendaritzak egindakoak, bertan erregistratutako aktibo, pasibo, diru-sarrera, gastu eta konpromiso batzuk kuantifikatzeko xedez. Funtsean, arlo hauen gaineko kalkuluak dira:

-    Aktibo materialen, ukiezinen eta higiezinen balio-bizitza (3.c) eta 3.d.) oharrak).

-    Zenbait aktibo narriatzeagatik eratorritako balizko galeren ebaluazioa (3.e.) oharra).

-    Horniduren kalkulua, baita okurrentziaren probabilitatea eta pasibo zehaztugabeen edo kontingenteen zenbatekoa ere (3.l.) eta 21 oharrak).

-    Pentsioengatik eta langileekin hartutako beste konpromiso batzuengatik kalkulu aktuarialean erabilitako hipotesiak (3.m) oharra).

Kalkulu horiek aztertutako gertakizunei buruzko urteko kontu bateratuak formulatzeko datan zegoen informaziorik onenaren arabera egin baziren ere, baliteke kontu horiek aldatzera behartuko gaituzten gertakizunak gertatzea etorkizunean (gorakoa edo beherakoa). Modu prospektiboan egingo litzateke hori, eta kalkuluaren aldaketaren ondorioak aitortuko lirateke etorkizuneko galera eta irabazien behar diren kontuetan.

d) Informazioa alderatzea

1159/2010 Errege Dekretuaren –irailaren 17koa– bigarren eta bosgarren xedapen iragankorrekin bat –horren bidez Urteko Kontu Bateratuak Formulatzeko Arauak onesten dira, eta bi hauek aldatzen dira: Kontabilitate Plan Orokorra, 1514/2007 Errege Dekretuak onetsitakoa –azaroaren 16koa–, eta Enpresa Txikien eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra, 1515/2007 Errege Dekretuak onetsitakoa –azaroaren 16koa–, urteko kontu hauek aurkezteko orduan, konparazio informazioa ere sartzen da, irizpide berriei egokitutakoa. Kasu honetan, lehen aplikazioaren data da 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera abiatzen den ekitaldiaren aurreko ekitaldia hasi zen data, hau da, ekitaldi ekonomikoa eta urte naturala bat datozen sozietate bateratu hauentzat, 2009ko urtarrilaren 1a.

Kontabilitateko araudiak eskatzen duenaren arabera, balantzeak, galeren eta irabazien kontuek, ondasun garbietan izandako aldaketen egoera-orriek, eskudiru-fluxuen egoera-orriek eta 2017ko ekitaldiko txostenak aurreko ekitaldiari dagozkion kopuruak hartzen dituzte, alderaketak egin ahal izateko.

e) Kontu-sailak multzokatzea

Kontu-sail batzuk (balantzearenak, galeren eta irabazien kontuarenak, ondasun garbien aldaketaren egoera-orrienak eta eskudiru-fluxuen egoera-orrienak) modu taldekatuan aurkezten dira errazago uler daitezen; nolanahi ere, informazio garrantzitsua den kasuetan, bereizita agertzen da informazio hori txostenaren oharretan.

f) Kontu-sail arrunten eta ez arrunten sailkapena

Kontu-sail arruntak sailkatzeko, urtebeteko epe maximoa hartu da kontuan, urteko kontu hauen datatik aurrera zenbatzen hasita.

g) Aldaketak kontabilitateko irizpideetan

2016ko eta 2017ko ekitaldietan ez da aldaketarik izan kontabilitateko irizpideetan.

h) Akatsak zuzentzea

4/2005 Foru Legeak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoak, IV. tituluan, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuari dagozkion ikuskatze-eskumenak jasotzen ditu. Horrek esan nahi du Ingurumen Departamentuak urtero ikuskatzen dituela Gongorako zabortegiko instalazioak eta egokiak diren agiriak eta txostenak egiten dituela.

2015eko ekainaren 12an egin zuen ikuskatzearen ondoren, zegokion txostena egin zuen. Bertan, gabeziak eta ez-betetzeak jaso ziren, garrantzitsutzat edo oso garrantzitsutzat jotakoak, jarduerak ez bermatzeagatik ingurumen-baimenean eta aplikatzekoa den ingurumen-arloko araudian finkatuta dauden baldintzak behar bezala betetzea. 2017ko urriaren 27an, eta 686E/2017 Ebazpenaren bidez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak proposatu zuen zehapen-espedientea abiaraztea SCPSAri, 75.2.b) artikuluko arau-hauste larri bat egiteagatik, ingurumen-baimen integratuko 2. eranskinean, 3.3.1.2 puntuan (“Zabortegian onar daitezkeen hondakinak eta onartzeko prozedura”), ezarritako ingurumen-baldintzak ez betetzeagatik, eta, bereziki, honi dagokionez: “Soil-soilik onartuko dira zabortegian aurretiazko tratamendu-prozesua egin zaien hondakinak”. Ez-betetze horrek erreferentzia egiten dio etxebizitzetako hondakinetako gainerakoen frakzioa zuzenean botatzeari, frakzio hori tratatzeko instalaziorik ez edukitzean.

Batera gertatu ziren inguruabar guztiak baloratuta, eta foru lege horretako 80. artikuluan ezarritako zehapenen mailakatze-irizpideak aplikatuta, 60.000 euroko zenbatekoa duen isun bat ezartzea da egokia.

2017ko azaroaren 7an, borondatez ordaindu zen isuna, diruzko zehapena murriztuta. 2017ko ekitaldian, 30.000 euroko ordainketa bat egin da, 2015ean hasitako espedienteari dagokiona, eta erreserben kontra sartu da kontabilitatean.

2017ko urtarrilaren 11n eta 2017ko abenduaren 12an 2016ko eta 2017ko ekitaldietako ingurumen-ikuskatzeak egin ziren, hurrenez hurren.

Bi ikuskatze horien azken txostenetan ondokoa adierazten da: "Ez-betetzeak detektatu dira, “garrantzitsu” edo “oso garrantzitsu” jo daitezkeenak. Jarduerak ez du bermatzen ingurumen-baimenean eta aplikatzekoa den ingurumen-arloko araudian ezarrita dauden baldintzak egoki betetzea. Jardueraren titularrak txosten honetako “Beharrezkoak diren ondorengo jarduketak” atalean adierazitako neurriak hartu behar ditu, adierazten diren epeetan. Hori guztia alde batera utzirik abiaraz daitekeen zehapen-espedientea".

Hori dela-eta, 2017ko kontuetan 150.000 euroko hornidura bat egin da (50.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta haien ordaina erreserben kontua da, eta 100.000 euro 2017ko ekitaldiari dagozkio, ezohiko gastuen kontu-sailean, galeren eta irabazien kontuan jasota daudenak).

2016ko ekitaldian ez zen akatsen zuzenketarik egin.

i) Zenbait kontu-sailetan bildutako elementuak

Ez dago balantze bateratuaren bi kontu-sail edo gehiagotan bildutako ondasun-elementurik.

3. Erregistro- eta balorazio-arauak

Hauek izan dira 2017ko abenduaren 31n bukatutako urteko ekitaldirako bere urteko kontuak egitean taldeak erabili dituen erregistro eta balorazio arau nagusiak, Kontabilitate Plan Orokorrean xedatutakoekin bat:

a) Homogeneizazioa

Aldi baterako homogeneizazioa

Bateratzera behartuta dagoen sozietatearen urteko kontuen data eta aldi berberean ezarri dira erantsitako urteko kontu bateratuak.

Taldeko sozietate guztiek beren ekitaldia ixten dute urteko kontu bateratuan data berberean.

Balorazio-homogeneizazioa

Aktiboaren eta pasiboaren elementuak, diru-sarrerak eta gastuak, eta taldeko sozietateen urteko kontuen gainerako kontu-sailak metodo uniformeei jarraituta daude baloratuta, betiere araudi hauetan ezarritako printzipio- eta balorazio-arauekin bat: Merkataritza Kodea, Kapitaleko Sozietateen Legearen eta Kontabilitateko Plan Orokorraren testu bategina, eta kasu honetan aplikagarria den gainerako legeria.

Aktibo edo pasiboaren elementuren bat, edo diru-sarrera edo gasturen bat, edo urteko kontuen beste kontu-sailen bat uniformeak ez diren irizpideen arabera baloratu bada bateratzean aplikatutakoekin alderatuta, elementu hori berriz baloratzen da eta soilik bateratzearen ondorioetarako. Orduan beharrezkoak diren egokitzapenak egiten dira. Salbuespena litzateke balorazio berriaren emaitzak garrantzi gutxiko interesa ez eskaintzea taldearen irudi zehatza lortze aldera.

Hala ere, taldeak zenbait jarduera egiten baditu, eta horietako batzuk kontuei buruzko arau orokorraren (Kontabilitateko Plan Orokorra) arabera arautzen badira, eta beste batzuk Espainian finantza -sektoreko erakunde batzuei aplikatzen zaien arauaren arabera, edo subjektu kontablearen arrazoiarengatik, arau espezifikoak errespetatu beharko dira erabilitako irizpideak zehatz-mehatz azalduta; nolanahi ere, aukerak aurkezten dituzten irizpide horien beharrezko homogeneizazioa egin beharko da irudi zehatzaren helburuari begira. Hartara, eragiketak homogeneizatzeko orduan kontuan hartu beharko da taldearen baitan eragiketa horretarako garrantzi handiagoa duen sozietatearen banakako kontuetan aplikatutako irizpidea.

Araudi espezifikoak ez badu aukerarik ematen, erakundeak bere banakako kontuetan aplikatutako irizpideari jarraitu beharko zaio.

Homogeneizazioa barne-eragiketengatik

Taldeko sozietateen urteko kontuetan ez badatoz bat barne eragiketetatik eratorritako kontu-sailen zenbatekoak, edo kontu-sailen bat badago oraindik erregistratu gabe, egokiak diren egokitzapenak egiten dira dagozkion ezabatzeak praktikatzeko.

Homogeneizazioa agregazioa egiteko

Taldeko sozietate baten urteko kontuen egituran behar diren birsailkapenak egiten dira, egitura hori urteko kontu bateratuenarekin bat etor dadin.

b) Bateratze-perimetroaren barnean dauden sozietateen arteko transakzioak

Sozietate Menderatzailearen urteko kontuak eta Mendeko Sozietatearenak bateratu dira integrazio orokorraren metodoaren bidez, jarraian agertzen diren funtsezko oinarriekin bat:

-   Mendeko Sozietatean izandako parte-hartzea ezabatu da aipatutako partaidetzari egozten ahal zaion berezko funtsen zati proportzionalaren bidez.

-   Hauek kendu dira: 2017ko abenduaren 31ko saldoak eta bi sozietate bateratuen artean data horretan bukatutako ekitaldian egin diren transakzio garrantzitsuak.

-   Halaber, saldo hauek kendu dira: 1998ko urtarrilaren 1ean eta 2014ko uztailaren 1ean egindako atxikitzeei dagozkien saldoak, eta diru-laguntzen zenbatekoaren transferentziari —2000ko abenduaren 31n egina— dagozkionak.

c) Ibilgetu ukiezina

Administrazio-kontzesioak, Sozietate Menderatzailean sartzerakoan toki erakundeek egindako ekarpenetatik etorriak, integrazio-egintzan onartutako balioan aurkezten dira. Geroko kontzesioak, Sozietate Menderatzaileak zuzen lortuak, eskurapen-prezioan baloratuko dira, edo, bestela, behar den kontzesioa eskuratzeko egindako gastuen zenbateko osoarengatik.

Horiek guztiek amortizatzeko prozesu lineal bati jarraitzen diote, kontzesio bakoitzerako hasiera batean zehaztutako kontzesio bizitzaren arabera, 1990eko urtarrilaren 1etik aurrera sartutako kontzesioak izan ezik. Hauei 20 urteko gehieneko muga ezartzen zaie. Balorazioa murriztu ahalko lukete narriadurengatik izandako galerek, horrelakoak gertatuko balira.

Kontzesio-bizitzaren urteak eta atxikitako administrazio-kontzesioei ezarri zaien amortizazio epea hauek dira:

Hasierako kontzesio-bizitzaAmortizazio-epea
Artetako iturburua 30 29
Eugiko urtegia 40 28
Arakil ibaia 10 10
Imaz Anaien kaleko aparkalekuko plazak 50 20
Eugiko aprobetxamendu hidroelektrikoa 70 20
Urtasungo aprobetxamendu hidroelektrikoa 70 20

Urei buruzko 29/1985 Legearen, abuztuaren 2koaren, babesean formalizatu da kontzesio-bizitzak bukatzeko epe berria. Aipatutako arauarekin bat, 2061eko urtarrilaren 1ean finkatu da horien bukaera, aurreko koadroan zehazten diren kontzesio guztietarako, Julián Arteaga kaleko aparkalekuei dagokiena izan ezik, ez baita sartzen lege horren esparruan. Kontzesioen bizitzak luzatzeak ez dio inolako aldaketarik ekarri kontzesioen balorazioari, ezta xedatutako amortizazio epeei ere.

"Beste ibilgetu ukiezin batzuk” epigrafea Sozietate Menderatzaileak 2014ko uztailaren 1ean (ikusi 1.1 C oharra) egindako ondarezko ekarpenetatik dator eta Ibai Parkeari atxikitako ondasunen erabilera eskubidearen balioa erakusten du.

Ibai Parkeari atxikitako ondasunen erabilera eskubideak amortizatuko dira atxikitzea hasten den eguna eta 2022ko abenduaren 31 artean.

Ibilgetu ukiezinaren gainerakoa aitortzen da, hasiera batean, erosketa-kostuarengatik, eta, geroago, bere kostuan baloratzen da, dagokion amortizazio metatuak (bere balio-bizitzaren arabera kalkulatua) eta narriatzeagatik gertatzen ahal zaizkion galerek murriztua. Aplikazio informatikoen amortizazioa linealki egiten da lauzpabost urteko aldian, aplikazio bakoitza ustiatzen hasten den unetik kontatzen hasita.

Taldeak kontabilitatean aitortzen du narriadura jatorria duten aktibo horien balio erregistratuan gertatzen ahal den edozein galera, eta kontrapartida gisa galeren eta irabazien kontuaren "Narriadura eta emaitza ibilgetuaren besterentzeengatik" epigrafea.

Narriadura dela-eta, ekitaldi honetan ez da aktibo ukiezin horietatik etorritako galera garbirik aitortu.

d) Ibilgetu materiala eta inbertsioak higiezinetan

Ibilgetu materialean sartzen diren elementuak erosketa-prezioaren edo ekoizpen-kostuaren arabera baloratzen dira, beste inori erositako elementuak edo eraikuntza propioari dagozkion elementuak diren kontuan harturik. Bertan, materialen eta eskulanaren kostua gehi zeharkako gastuen koefiziente bat zenbatzen dira.

"Higiezinetako inbertsioak" epigrafeak arruntak ez diren aktiboak hartzen ditu, higiezinei egokituta, errentak, gainbalioak edo biak lortzeko edukitzen direnak. Erregistratzeko eta baloratzeko ibilgetu materialerako erabiltzen diren irizpide berberak aplikatzen dira. 

Higiezinetan egiten diren inbertsio horien balorazioa eta ibilgetu materiala murrizten dituzte dagozkien amortizazio metatuak eta narriatzeagatik izan dituzten galerek. Elementu bakoitza erosteagatik ordaindutako prezioa ez ezik, kostuak hartuko lituzke aktiboa erosteari edo ekoizteari zuzen egotzi ahalko litzaizkiekeen finantza gastuak ere, eraiki bitartean sortuak, baldin eta urtebetetik gorako aldia beharko balute erabiltzeko moduan egoteko. Ekitaldian ez da kontzeptu horrengatik zenbatekorik ere aktibatu.

Produktibitatea, ahalmena edo eraginkortasuna handitzea edo ondasunen balio-bizitza luzatzea ekartzen duten zabaltze-, modernizatze- edo hobetze-kostuak kapitalizatzen dira aipatutako ondasunen kostu handiago gisa.

Kontserbatze- eta mantentze-gastuak, ekitaldian eragindakoak, galeren eta irabazien kontuan sartzen dira, gertatzen diren unean. 

Ibilgetu materialaren amortizazioak egiten dira metodo linealari jarraikiz. Aktiboen kostua ken beren hondar-balioa banatzen da kalkulatzen den balio-bizitzaren urteetan, ondoko xehetasunen arabera:

Zenbatetsitako balio-bizitzako urteak
Eraikuntzak 20-25
Instalazio konplexuak 10-15-20
Makineria 7
Beste instalazio, tresneria eta altzari batzuk 7
beste ibilgetu batzuk 4-5

Ibilgetuari eransten zaizkion elementuen amortizazioa erregistratzen hasten da horiek funtzionatzen hasten diren datatik aurrera.

Taldeko administratzaileen ustez, aktiboen kontabilitate balioa ez da horien balio berreskuragarria baino handiagoa.

Aktibo bat besterendu edo erretiratu ondoren izaten den irabazia edo galera honela kalkulatzen da: salmentaren zenbatekoa ken liburuetan aktiboak duen zenbatekoa. Galera eta irabazien kontuan aitortzen da hori.

e) Finantzetakoak ez diren aktiboen balioa narriatzeagatik izandako galerak

Narriaduragatik gertatzen ahal diren galeretarako probak ezartzen zaizkie aktiboei, baldin eta gertakariren bat edo egoeran izandako aldaketaren bat direla-eta, ikusten bada kontabilitate balioa ezin dela berreskuratu. Narriaduragatik izandako galera aitortzen da aktiboaren zenbateko berreskuragarriaren gaineko kontabilitate balioaren soberakinagatik. Zenbateko berreskuragarria da ondoko bi hauetatik handiena: aktiboaren zentzuzko balioa ken salmenta kostuak edo erabiltze balioa.

Aurreko ekitaldietan aktibo batean aitortutako galerak, narriatzeak sortuak, itzultzen dira beren zenbateko berreskuragarriaren gaineko kalkuluetan aldaketa bat gertatzen bada, eta, horretarako, aktiboaren balioa gehitzen da galera aitortu izan ez balitz liburuetan aktiboak izan zukeen mugarekin.

Aktiboen balioan izandako narriadurarengatik ez da zenbatekorik ere erregistratu ekitaldian.

f) Negoziatzeko mantendutako finantza-aktiboak

Kategoria honen barnean sartzen dira epe laburrera besterentzeko helburuz hartutakoak edo modu bateratuan identifikatutako eta kudeatutako finantza-baliabideen zorro baten zati direnak, baldin eta epe laburrean etekinak lortzeko ekintza berrien ebidentziak badaude zorro horretan; halaber, eratorritako finantza-baliabideak baldin eta enpresarentzat aldeko balorazioa badute eta ez badira finantza-bermearen kontratuak, edota ez badira estaldura-tresna gisa izendatuak izan.

Hasiera batean emandako kontraprestazioaren arrazoizko balioari erregistratzen zaizkio. Zuzenean egozgarri diren transakzioaren kostuak ekitaldiaren galeren eta irabazien kontuan aitortzen dira. Geroko balorazioa bere arrazoizko balorazioagatik egiten da, horretan gertatzen diren aldaketak galeren eta irabazien kontuan zuzenean egotzita.

g) Izakinak

Erosketa-prezioaren arabera kontabilizatzen dira. Inbentarioan balioztatzen dira batez besteko prezio ponderatuan edo haztatuan, beren merkatu-balioa baino txikiagoa baita.

Izakin zaharkituak eta mugimendu motelekoak murriztu dira gauzatzeko duten baliora.

h) Zordun komertzialak eta kobratu beharreko beste kontu batzuk

Balantzean aitortzen diren unean baloratzen dira beren merkatu balioan, eta geroago kostu amortizatuan baloratzen dira, benetako interesaren tasa erabiliz.

Hala eta guztiz ere, merkataritza eragiketengatik izaten diren kredituak —urtebete baino gutxiagoko epemuga dutenak eta kontratuzko interes tasarik ez dutenak— beren balio nominalean balioztatzen dira, bai hasieran aitortzen diren unean, bai geroago, baldin eta fluxuak ez eguneratzeak dakarren ondorioa esanguratsua ez bada.

Irizpide gisa, kaudimen-gabezietarako hornidurak jartzen dira, zehaztutako antzinatasuna duten saldoak estaltzeko, baita hainbat gorabeherarengatik kobratzea zail samarra izango dela aurreikusten diren saldoetarako ere.

i) Hartzekodun komertzialak eta ordaindu beharreko beste kontu batzuk

Balantzean aitortzen diren unean baloratzen dira beren merkatu balioan, eta geroago kostu amortizatuan baloratzen dira, benetako interesaren tasa erabiliz.

Aurrekoa gorabehera, merkataritza-eragiketengatik izaten diren zorrak —urtebete baino gutxiagoko epemuga dutenak eta kontratuzko interes tasarik ez dutenak— beren balio nominalean balioztatzen dira, bai hasieran aitortzen diren unean, bai geroago, baldin eta fluxuak ez eguneratzeak dakarren ondorioa esanguratsua ez bada.

j) Emandako eta jasotako bermeak

Emandako eta jasotako bermeen arrazoizko balioaren eta ordaindutako edo kobratutako zenbatekoaren arteko diferentzia edo aldea aurreratutako ordainketa edo kobrantza gisa jotzen da alokairu operatibo edo emandako zerbitzuagatik; galeren eta irabazien kontuan egozten da hori alokairuaren aldian edo zerbitzua ematen den aldian zehar.

Epe laburreko bermeak badira, ez da eskudiru-fluxuen deskontua egiten, horien eragina ez baita garrantzitsua.

k) Diru-laguntzak

Jaso diren diru-laguntzak, dohaintzak eta ondareak erregistratzeko, ondoko irizpideak erabiltzen dira:

k.1) Itzuli behar ez diren diru-laguntzak, dohaintzak eta ondareak, kapitala direnak

Hasiera batean ondasun garbiei zuzenean egotzitako diru-sarrera gisa kontabilizatzen dira, eta galeren eta irabazien kontuan hartzen dira oinarri sistematiko eta arrazoizko baten gaineko diru-sarrera gisa, diru-laguntza, dohaintza edo ondaretik eratorritako gastuekin korrelazioan jarrita, jarraian azaltzen diren irizpideekin bat:

- Ekitaldiko diru-sarrera gisa egozten dira gutxieneko errentagarritasun bat ziurtatzeko edo ustiapen defizitak orekatzeko.

- Geroko ekitaldien ustiapen defizitak finantzatzera bideratzen badira, ekitaldi horien diru-sarreratzat jotzen dira.

- Gastu espezifikoak finantzatzeko ematen badira, diruz lagundutako gastuak sortzen diren heinean egiten da egozpena.

- Aktiboak edo izakinak hartzeko ematen badira, emaitzetan egozten dira amortizazioaren proportzioaren arabera edo, bestela, bere besterentzea egiten denean, narriatzeagatiko balorazio-zuzenketa egiten denean edo balantzean baja ematen denean.

- Zorrak kitatzeko ematen badira, ezeztatze hori gertatzen den ekitaldiko diru-sarrera gisa egozten dira; salbuespena litzateke finantzaketa espezifiko bati lotuta ematea, orduan egozpena diruz lagundutako elementuaren arabera egiten baita.

- Helburu espezifiko bati esleitu gabe dauden jasotako zenbateko monetarioak ekitaldiko diru-sarrera gisa egozten dira.

Itzuli behar ez diren diru-laguntzen barnean, sozietateak bereizketa hau egiten du:

  1. Zenbait ekitalditan banatu beharreko kapitaleko diru-laguntzak eta beste diru-sarrera batzuk

Hasiera batean ondasun garbiei zuzenean egotzitako diru-sarrera gisa kontabilizatzen dira, eta galeren eta irabazien kontuan hartzen dira oinarri sistematiko eta arrazoizko baten gaineko diru-sarrera gisa, diru-laguntza, dohaintza edo ondaretik eratorritako gastuekin korrelazioan jarrita, jarraian azaltzen diren irizpideekin bat:

- Aktiboak edo izakinak hartzeko ematen badira emaitzetan egozten dira amortizazioaren proportzioaren arabera edo, bestela, bere besterentzea balorazio zuzenketa narriatzeagatik edo balantzean baja izateagatik.

- Helburu espezifiko bati esleitu gabe dauden jasotako zenbateko monetarioak ekitaldiko diru-sarrera gisa egozten dira.

  1. Ustiapenari eta funtzionamenduari emandako diru-laguntzak

Emaitzetan abonatzen dira eman ondoren, Taldeak horretan xedatutako baldintzak bete direla jotzen den unean, eta, horregatik, kobratuko direla zentzuzko zalantzarik ez da. Emaitzei egozten zaizkie, eta aldi bakoitzean, kontabilitateari dagokionez, ziurtatzen da diru laguntzatik etorritako sarreren eta diruz lagundutako gastuen arteko korrelazio egokia.

  1. Hondakin uren saneamendua kudeatzeagatik jasotako diru-laguntzak

Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduaren gaineko 10/1988 Foru Legeak, abenduaren 29koak, xedatzen du urez hornitzen duten erakundeek jasoko dutela saneamendu kanona. Behar den epean, erakunde horiek emango diote kanona Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA) enpresa publikoari, Saneamendu Plana kudeatzeko sortua baita. Horrekin bat, 1997ko abenduaren 31 arte Mankomunitateak, eta data horretatik aurrera, Sozietateak, NILSAri eman dizkiote saneamendu kanon gisa bildutako kopuruak, bi aldi horietan erakunde hornitzailea izan baita. Kopuru horiek 1989ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako fakturazioari dagozkio. 2005eko abenduaren 21ean, Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu zuen NILSArekin, eta, 2005eko urtarrilaren 1ean efektua izanik, 1989ko urriaren 19ko hitzarmena ordezkatu zuen, 2004ko abenduaren 31 arte indarrean egon zena. Hitzarmen hori dela-eta, Mankomunitateak, Mendeko Sozietatearen bidez, bere lur eremuan (ikusi 1. oharra) ematen jarraitzen du Hondakin Uren Saneamenduaren (sare nagusiko saneamendua) kudeaketa eta ustiapenari lotutako zerbitzuak. Hiru hilean behin diru-laguntza bat ematen dio NILSAk (ikusi 19.c oharra). Horren zenbatekoak konpentsatzen ditu sare nagusiko saneamendua ustiatzeak eragindako kostuak. Halaber, benetan izandako zuzeneko kostuek gehi aipatutako hitzarmenean zeharkako kostu gisa aurrez finkatzen den kopuru batek zehazten dituzte kostuak.

Ustiapen-kostuei dagokien diru-laguntzaren zenbatekoa —kontzeptu berarengatik sortutako gastuen zenbateko bera da— emaitzetan abonatzen da sortzen den unean.

k.2) Itzultzekoak diren diru-laguntzak

Taldearen pasibo gisa erregistratzen dira ez itzultzeko izaera hartzen duten arte.

Bazkide edo jabeengandik hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta ondareak, itzultzekoak ez direnak, zuzenean erregistratzen dira ondasun garbietan, edozein dela ere diru-laguntza, dohaintza edo ondare mota.

Izaera monetarioko diru-laguntzak, dohaintzak eta ondareak onetsitako zenbatekoaren arrazoizko balioaren arabera baloratzen dira. Izaera monetarioa ez dutenak edo espezie gisakoak jasotako ondasunaren arrazoizko balioagatik baloratzen dira, bi balioen aitorpenaren uneko erreferentzia hartuta.

l) Eraisteagatiko hornidurak

Ekitaldiaren itxiera-datan, egiten den kalkulurik onenaren egungo balioan baloratzen dira eraisteko hornidurak, unean-unean eskura dagoen informazioarekin bat. Hornidura eguneratzeagatik izaten diren doitzeak finantza-gastu gisa erregistratuko dira, sortzen diren ahala.

“HHTZko hustuketa-gelak eraisteagatiko hornidurak" izeneko atalak kalkulu bat jasotzen du, Gongorako zabortegia itxi ondoko zigilatze eta mantentze lanak egiteko dauden kostuen egungo balioarena. Hornidura hori kalkulatzeko, egungo ingurunean aplikatu beharreko ingurumen mugak eta betebeharrak sartu dira.

“Biometanizazio obrak eraisteagatiko hornidura" biometanizazio plantan gelditutako obrak eraisteak duen egungo balioari dagokio.

m) Pentsioetarako eta antzeko betebeharretarako hornidurak

Mendeko Sozietateak pentsio plan mistoa du ezarrita langileekin, prestazio zehatzekoa kontingentzia estalietarako eta ekarpen zehaztukoa Talderako, %4an erabakitako ekarpen batekin pentsionagarria den lansarian. Bai erretiroko prestazioak, bai eta arriskuetakoak ere, pentsionagarria den lansariko urte sari kopuru baten arabera zehazten dira. Erretiro-konpromisoarengatik egindako ekarpena dagokie Mendeko Sozietatean bi urte baino gehiagoko antzinatasuna duten enpresako langileei. Arrisku-prestazioek langile guztiak estaltzen dituzte, kontratatuta egoteagatik. Aseguru-prima baten bidez antolatuta daude.

Pentsiodunentzat hitzartutako errebalorizazioa %1,5ekoa da, eta pentsionagarria den soldataren bilakaera %2koa da. Bi zifra horiek finkoak eta hitzarmenean berariaz hitzartuak dira.

Pentsioetarako konpromisoak kanpora ateratzeko nahitaezkotasunari dagokion indarreko araudiarekin bat, 1999ko ekitaldian Mendeko Sozietateak formalizatu zituen pentsioetan hartutako konpromisoak, arestian aipatuak, ondokoen bidez: pentsio-plan bat, eta kanpoko pentsio-funts indibidual baten harpidetza. Ildo horretatik, behar diren ekarpenak ordaintzeko hamar urteko epea du. 2000n Oreka berriz Lortzeko Plana egin zen. Hartaz, 2000ko ekainaren 30ean langile guztien "pasatutako eskubideei" zegozkien kopuruak traspasatu ziren funtsera.  Data horretatik aurrera Pentsio Fondoak ("Mendillorriko ur-biltegia") bere gain hartu zuen onuradun guztiei dagozkien prestazioak ordaintzea. Halaber, berrorekatzeko beste plan bat egin zen 2001ean, indarreko legedira egokitzeko xedez.

Pentsio-plan hori, era berean, guztiz aseguratuta dago kanpoan, horretarako bi aseguru poliza baitaude izenpetuta Vidacaixarekin eta Caserrekin, erretiroko eta arriskuetako prestazioak aseguratzeko, hurrenez hurren.

Ezintasun iraunkorra aitortuta ez dagoen kasuetarako, eta ezintasuna aldi baterakoa bada, soldata osatzeko konpromisoa jasota dago Mendeko Sozietatearen hitzarmen kolektiboaren 70. artikuluan.

n) Etekinen gaineko zerga

Sozietate Menderatzaileak ez du sozietateen gaineko zergarik ordaindu behar. Hori dela-eta, Mendeko Sozietatea da aipatutako zergaren gaineko urteko aitorpena aurkezten duen bakarra.

Ekitaldiko etekinen gaineko zergaren gastua honela kalkulatzen da: ekitaldiko zerga oinarriaren gaineko karga-tasa aplikatzetik ateratzen den zerga arruntari, eta zergen aldetik onartzen ahal diren kenkariak aplikatu ondoren, gehitzen zaio zerga geroratuengatik aktibo eta pasiboetan dagoen aldaketa.

Zerga geroratuengatik izaten diren aktiboek eta pasiboek ondokoak hartzen dituzte barne: denbora-desberdintasunak —aktibo eta pasiboek liburuetan duten zenbatekoen eta beren zerga-balioaren arteko desberdintasunak direla-eta, ordaindu beharrekoak edo berreskuragarriak izango direla aurreikusten diren zenbatekoak dira—, konpentsatu gabe dauden zerga-oinarri negatiboak eta, zergei dagokienez, aplikatu ez diren zerga-kenkariengatik dauden kredituak. Zenbateko horiek erregistratzeko, berreskuratzea edo likidatzea espero den karga-tasari dagokion denbora-desberdintasuna edo kreditua aplikatzen da.

Bestalde, zerga geroratuengatik izaten diren aktiboak, denbora-desberdintasunekin identifikatuak, soilik aitortzen dira etorkizunean erakundeak horiek kobratu ahal izateko zerga-irabazi nahikorik izaten ahal duen kasuan.

Kontabilitatea ixten den bakoitzean, erregistratutako zerga geroratuak berrikusten dira (aktiboak eta pasiboak), indarrean dirautela egiaztatzeko, eta behar diren zuzenketak egiten zaizkie horiei, egindako analisien emaitzekin bat.

Inbertsioengatik izaten den kenkariari dagokion zerga-onurak murrizten du ekitaldi bakoitzeko sozietateen gaineko zergaren zenbatekoa.

o) Euroa ez den beste moneta batean egindako eragiketak

Taldeak ez du eragiketarik egin edo saldorik izan euroa ez den beste moneta batean.

p) Kalte-ordainak kaleratzeengatik

Indarrean dagoen lan-araudiari jarraikiz, Taldeak kalte-ordainak ordaindu behar dizkie nahitaez hainbat baldintzatan lan-harremanak eteten dizkien langileei. Ez da ohiz kanpoko kaleratzerik aurreikusten. Beraz, kontzeptu honengatik ez da hornidurarik egin erantsita dauden urteko kontuetan.

q) Diru-sarrerak eta gastuak

Diru-sarrerak eta gastuak egozten dira sortzapen-irizpidearen arabera, hau da, horiek islatzen duten ondasun eta zerbitzuen korronte erreala sortzen denean, kontuan hartu gabe noiz gertatzen den diru-sarrera eta gastuetatik etorritako moneta- edo finantza-korrontea.

Diru-sarrerak kalkulatzen dira kobratu den edo kobratzeko dagoen kontraprestazioaren zentzuzko balioan, eta ondokoak erakusten dituzte: jardueraren ohiko esparruan emandako ondasun eta zerbitzuengatik kobratu behar diren zenbatekoak ken deskontuak, BEZa eta salmentei lotutako beste zerga batzuk.

Zerbitzuak emateari lotutako diru-sarrera arruntak aitortzeko, balantzearen datan prestazioa noraino egin den hartzen da kontuan, baldin eta transakzioaren emaitza fidagarritasunez kalkulatzen ahal bada.

Gastuak galera eta irabazien kontuan aitortzen dira, aktibo baten murrizketari (edo pasibo baten gehitze bati) lotutako etorkizuneko ekonomia etekinak gutxitzen direnean, hori modu fidagarrian neurtzen ahal bada. Horrek dakar aldi berean egiten direla gastu baten erregistroa eta pasiboa gehitzearen edo aktiboa murriztearen erregistroa.

Gastu bat berehala aitortzen da ordainketa batek etorkizunean mozkin ekonomikorik sortzen ez duenean, edo, bestela, aktibo gisa erregistratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituenean. Halaber, gastu bat aitortzen da pasibo bat gertatzen denean eta inolako aktiborik erregistratzen ez denean.

Ondoko irizpideak erabiltzen dira Taldeak gauzatzen dituen zerbitzu nagusien emaitzak zehazteko:

Ura saltzea eta araztea:

Oro har, kontzeptu honengatik jasotako diru-sarrerak zehazteko oinarri gisa kontagailuen irakurketaren irizpidea erabiltzen da. 25 milimetrotik gorako diametroa duten kontagailuak hilero fakturatzen dira, eta, gainerakoak, lau hilabetetik behin, bezeroen populazioa taldeka banakatuz.

Diru-sarreren erregistroan sortzapen-irizpidea erabiltzen da. Hortaz, ekitaldi bakoitza ixten denean diru-sarreren hornikuntza bat aurreikusten da. Kalkulua egiteko, ondoko eragiketa hartzen da oinarri: egunero kontsumitzen diren ur metro kuboen kopurua bider metro kuboaren batez besteko prezioa. Halaber, kontuan hartzen da zenbat egun iragan diren azken fakturaziotik, ondoko epigrafean erregistraturik: "Bezeroak, salmentak eta zerbitzuak emateagatik" (ikusi 9. oharra).

Hiri-hondakinak kudeatzea:

Hiri-hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzua emateak sortzen dituen Diru-sarrerak horrela zehazten dira: alde batetik, hondakin ekoizle handienentzat edukiontzien kopurua oinarri harturik, eta, bestalde, gainerakoentzat ondasun higiezinen katastro-balioen batura, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren zerga-erregistroan araututakoarekin bat.

r) Errentamenduak eta antzeko beste eragiketa batzuk

Sozietateak finantza-errentamendu gisa hartzen ditu kontratuaren helburu den aktiboaren jabetzari atxikitako arriskuak eta etekinak errentariaren esku gelditzen badira –errentatzaileak funtsezko moduan transferituta–, eta errentamendu operatibo gisa erregistratzen ditu gainerakoak.

Errentamendu operatiboa

Errentamendu operatiboaren akordioetatik eratorritako diru-sarrerak eta gastuak sortzen diren ekitaldiko galeren eta irabazien kontuan kontabilizatzen dira.

Halaber, alokatutako ondasuna hartzearen kostua balantzean aurkezten da bere izaeraren arabera, zuzenean egozgarriak diren kontratuaren kostuen zenbatekoa gehituta –horiek gastu gisa ageri dira kontratuaren epean– eta alokairuaren diru-sarrerak aitortzeko erabilitako irizpide berbera aplikatzen da.

Errentamendu operatiboaren akordioetatik eratorritako gastuak sortzen diren ekitaldiko galeren eta irabazien kontuan kontabilizatzen dira.

Errentamendu operatibo bat kontratatzean egiten den edozein kobrantza edo ordainketa aurreratutako kobrantza edo ordainketa gisa tratatzen da, eta emaitzei egozten zaie errentamenduaren aldian zehar, alokatutako aktiboaren etekinak uzten edo jasotzen diren heinean.

s) Ingurumen-izaera duten ondasun-elementuak

Ingurumen-gastu gisa hartzen dira aipatutako jarduerak egiteagatik sortutako zenbatekoak, Taldearen jarduerak ingurumenari eragindako kaltea arintzekoak, baita horren ingurumen konpromisoetatik eratorriak ere. Gertatzen bada, beren zenbatekoa sartzen da galera eta irabazien kontuko epigrafe honetan: "Beste ustiapen-gastu batzuk".

Taldearen jardueran iraunkorki erabiliak izan daitezen, horren ondasunetan sartzen diren elementuak —baldin eta beren xede nagusia ingurumen-inpaktua gutxitzea eta ingurumena babestea eta hobetzea bada— egoera balantzeko "Ibilgetu material" gisa erregistratzen dira, beren erosketa prezioan edo ekoizpen kostuan, egokia den bezala. Horien amortizazioa egiten da kostu balioen gainean, metodo linealari jarraikiz kalkulatutako balio-bizitzaren aldien barnean (3.d. oharrean zehazten dira).

t) Eskudiru-fluxuen egoera-orria

Zeharkako metodoari jarraituta egin da eskudiru-fluxuen egoera-orria, eta ondoren ageri diren esamoldeak erabiltzen dira, jarraian dauden esanahia dutenak:

- Ustiapen-jarduerak: sozietatearen diru-sarrera arruntak eratzen dituzten jarduerak, baita inbertsio edo finantzaketa gisa kalifikatu ezin daitezkeen beste jarduera batzuk ere.

- Inbertsio-jarduerak: epe luzerako aktiboak beste bide batzuen bitartez hartzeko, besterentzeko edo erabiltzeko jarduerak, baita eskudiruan eta bere baliokideetan sartuta ez dauden beste inbertsio batzuk ere.

- Finantzaketa-jarduerak: ondasun garbien tamainan eta eraketan aldaketak eragiten dituzten jarduerak, baita ustiapen-jardueren zati ez diren pasiboenean ere.

4. Ibilgetu materiala

Taula honetan daude ibilgetu materialean eta bere amortizazio metatuetan 2017ko eta 2016ko ekitaldietan izandako kontuen xehetasunak eta mugimenduak:

SaldoaSaldoaSaldoa
15/12/31GehitzeakAteratzeakTraspasoakDoitzeak16/12/31GehitzeakAteratzeakTraspasoakDoitzeak17/12/31
BALIO GORDINA          
Lursailak eta eraikuntzak 97.947.687,35  244.367,57 1.006.936,62 98.710.256,40 3.486.900,55 102.197.156,95
Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu batzuk 285.400.121,28 1.833.502,61 1.124.194,88 4.108.086,51 290.217.515,52 2.027.393,22 944.223,71 1.214.231,15 292.514.916,18
Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak 2.217.450,72 4.382.889,45 -5.115.023,13 -4.912,03 1.480.405,01 5.558.187,09 -4.701.131,70 -22.323,90 2.315.136,50
BALIO GORDINA, GUZTIRA385.565.259,356.216.392,061.368.562,45-4.912,03390.408.176,937.585.580,31944.223,71 -22.323,90397.027.209,63
AMORT. METATUA          
Eraikuntzen amort. 62.851.190,64 4.058.812,52  244.367,57 66.665.635,59 4.097.810,09   70.763.445,68
Instalazio teknikoen eta beste ibilgetu batzuen amort. 203.787.925,16 9.215.889,91 1.112.769,97   211.891.045,10 9.266.699,90 938.492,12 220.219.252,88
ARMORT. METATUA, GUZTIRA266.639.115,8013.274.702,431.357.137,54278.556.680,6913.364.509,99938.492,12 290.982.698,56
BALIO GARBIA118.926.143,55-7.058.310,3711.424,91 111.851.496,24 -5.778.929,685.731,59 -22.323,90106.044.511,07

2017ko ekitaldian ibilgetu materialaren elementuak besterendu ziren, zero euroko kontabilitateko balio garbia zutenak (zero euro 2016ko ekitaldia ixtean); hartara, 12.370,00 euroko etekina lortu zen salmenta horren ondorioz (9.599,00 euroko etekina izan zen 2016an).

Hau da edukitako higiezinen kontabilitate balio garbia, eraikuntzena eta lursailena bereizita:

Saldoa, 2017/12/31nSaldoa, 2016/12/31n
Lursailak 11.862.713,42 13.313.579,23
Eraikuntzak 19.570.997,85 18.731.041,58
31.433.711,2732.044.620,81

2017ko ekitaldian ez da egin Gongorako zabortegia desegite/zaharberritze/kentzearekin lotutako kostuen gaineko baloraziorik. 2016ko ekitaldian azterlan berria egin zen kostu horien gainean eta ez zuen aldaketarik ekarri 2011ko ekitaldian egin zenarekiko (13. oharra).

"Bidean dagoen ibilgetua" instalazio konplexu espezializatuei dagokie ia osorik. 2016ko eta 2017ko abenduaren 31n saldo hau osatzen zuten kontzeptu nagusiak hauek ziren:

20172016
Egonkortzea Larrasoañan 679.049,47
Iragazkiak birgaitzea Urtasungo EUTEn 306.776,74
Zubiriko HUA 299.379,69
Arreko ur-biltegia 284.394,40
Santa Luziako ur-biltegiko estalkiak 206.292,64
Egiten ari diren beste lan batzuk, zenbateko txikiagokoak 1.329.310,29 690.338,28
Egiten ari diren lanak, guztira2.315.136,501.480.405,01

Beste alde batetik, hauek izan ziren 2017ko eta 2016ko ekitaldietan izan ziren gehitzerik esanguratsuenak:

20172016
Arreko ur-biltegia (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 1.460.861,99 273.100,40
Zaborretarako ibilgailuak (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material bat) 906.979,32 577.500,00
Egonkortzea Larrasoañan (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 607.079,05
Zubiriko HUA (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 463.334,27 268.362,96
Kontagailuak (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material bat) 328.525,18 413.533,03
Hustubidea eta arazketa Anotzen (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 306.954,78
Konexioa Ibai Parkean (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 285.118,52
Ziritzako ur-biltegia (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 284.063,50
Edukiontziak (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material bat) 282.350,00 205.315,00
Urtasungo iragazkiak birgaitzea (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 275.717,64
Hustubidea eta arazketa Artetan (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 212.721,64
Bilketa pneumatikorako zentrala (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 1.106.793,88
Txulapain hornitzea V (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 487.955,03
Arazuriko 3. zenbakiko flotagailua (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 423.123,08
Ponpatzea handitzea (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 377.247,76
Alde berriko sareak (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 275.712,85
Santa Luziako ur-biltegiko estalkiak (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) 206.292,64
Beste gehitze batzuk, zenbateko txikiagokoak 2.171.874,42 1.601.455,43
Gehitzeak, guztira7.585.580,316.216.392,06

Hiri Hondakinen Bilketa Pneumatikoko Sistema instalatzearekin lotuta, Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzordearen bi erabaki daude eta horien bidez hitzartuta dago Iruñerriko Mankomunitateari bi lursailen erabilera lagatzea (UI VII.eko TP-3 \"Trinitarios\" eta 5. poligonoko 2.529. zenbakikoa, katastroan). Hain zuzen, erabilera esklusiboa da Alde Zaharreko eta Lezkairuko Zalduko eta Mutiloen arteko sektoreetako hiri hondakinen bilketa pneumatikoko zerbitzurako harrera zentroa hartzea, hurrenez hurren. Uharteko Udalaren beste erabaki baten bidez, hitzartuta dago Uharteko udal barrutiko 1. poligonoko 105. lursaileko erabilera lagatzea. Aipatutako lagatzeetan, uztearen hartzailearen jakinaren gainen jarrita dago lagatzea eraginik gabe geldituko dela –eta horrenbestez lagatzaileak lursailaren gaineko jabetza osoa berreskuratuko duela– behin Mankomunitateak ez duenean erabiltzen lagatzeko hitzarmena eragin duen erabilerarako. Lagatzea doakoa denez eta aipatutako hitzarmena eragin duen erabilerarako erabiltzen ez den unean udaletara itzuliko denez, erabaki da Balantzean ez jasotzea.

Taldearen politika da aseguru polizak formalizatzea, bere ibilgetu materialen elementuek izaten ahal dituzten arriskuak estaltzeko. Aipatutako arriskuen estalduran ez dago defizitik.

2017ko eta 2016ko abenduaren 31n, erabat amortizatu ziren elementuak eta erabiltzen ari zirenak, guztira, zenbateko hauetakoak ziren:

2017/12/312016/12/31
Eraikuntzak 15.493.669,18 15.425.373,86
Beste ibilgetu material bat 146.128.952,59 141.682.295,03
Guztira161.622.621,77157.107.668,89

5. Inbertsioak higiezinetan

Ez da aldaketarik izan epigrafe honetan sartuta dauden kontuen saldoan 2017an eta 2016an. Soil-soilik lursailetan egindako inbertsioei dagokie.

6. Ibilgetu ukiezina

2017ko eta 2016ko ekitaldietan, ibilgetu ukiezinaren kontuetan eta zegozkien amortizazioetan izandako xehetasunak eta mugimenduak hauek izan ziren:

SaldoaSaldoaSaldoa
15/12/31GehitzeakTraspasoakDoitzeak16/12/31GehitzeakBajakTraspasoak17/12/31
BALIO GORDINA           
Kontzesioak 3.819.279,43   3.819.279,43   3.819.279,43
Patenteak, lizentziak, markak eta antzekoak 374,70 -374,70
Aplikazio informatikoak 4.396.222,27 296.139,35 199.264,73 4.891.626,35 254.166,62 40.565,58 5.186.358,55
Bidean dauden aplikazio informatikoak 207.193,61 52.458,90 -199.264,73 60.387,78 144.544,52 19.822,20 -40.565,58 144.544,52
Beste ibilgetu ukiezin bat    10.936.620,46   10.936.620,46     10.936.620,46
BALIO GORDINA, GUZTIRA19.359.690,47348.598,25-374,7019.707.914,02398.711,14  19.822,2020.086.802,96
AMORT. METATUA          
Kontzesioen amortizazioa 3.819.279,43   3.819.279,43   3.819.279,43
Aplikazio informatikoen amortizazioa 3.332.324,25 406.408,34 3.738.732,59 419.614,94 4.158.347,53
Beste ibilgetu ukiezin baten amortizazioa   2.213.662,67  1.335.382,87 3.549.045,51 1.335.382,87   4.884.428,38
AMORTIZAZIO METATUA, GUZTIRA9.365.266,351.741.791,18 11.107.057,53 1.754.997,81 12.862.055,34
BALIO GARBIA9.994.424,12-1.393.192,93 8.600.856,49-1.356.286,67  19.822,207.224.747,62

"Aplikazio informatikoak" eta "Bidean dauden aplikazio informatikoak" izeneko gehitzeetan 2017ko eta 2016ko ekitaldietan erregistratu ziren mugimenduak aplikazio informatikoak garatzeari dagozkio. "Beste ibilgetu ukiezin bat" epigrafea eta hari dagokion amortizazio metatuko kontua Ibai Parkearen atxikitzeari dagozkio (1.1 oharra ikusi).

Sozietateari atxikitako lursailak direla-eta (1.1) oharrean aipatzen direnak), beren arrazoizko balioa lortzea ezinezkoa denez, erabaki da lagatze horiek ez sartzea balantzean.

2017ko abenduaren 31n, erabat amortizatu ziren elementuak eta erabiltzen ari zirenak, guztira 7.246.640,57 euro ziren (6.876.913,57 euro 2016an).

7. Errentamendu operatiboa

Errentari moduan, errentamendu operatiboko kontratuak dira bulegoak, aparkalekuko tokiak, edukiontzietarako zelai bat eta ibilgailu elektrikoen karga-tresnak alokatzekoak. Errentamendu operatiboengatik etorkizunean izango diren gutxieneko kuotak, errentariekin kontratatuta eta egun indarrean dauden kontratuekin bat, hauek izango dira:

  Pendiente dauden kuotak
Saldoa, 2017/12/31nSaldoa, 2016/12/31n
Urtebetetik behera 10.830,00 31.609,82
Urte bat eta bost artean 7.520,00
18.350,0031.609,82

Errentatzaile gisa, errentamendu operatiboaren kontratu garrantzitsuenak dira sozietateak telefonia mugikorreko konpainiekin dituenak ur-biltegietan antenak jartzeko eremuak lagatzeagatik. Errentamendu operatiboengatik diren gutxieneko kuotak, errentariekin kontratatuta eta egun indarrean dauden kontratuekin bat, hauek izango dira:

  Pendiente dauden kuotak
Saldoa, 2017/12/31nSaldoa, 2016/12/31n
Urtebetetik behera 92.721,93 91.300,70
92.721,9391.300,70

8. Izakinak

Izakin hauek zeuden 2017ko eta 2016ko abenduaren 31n:

20172016
Eskualdeko Hiri Garraioko txartelak 9.163,20 18.400,70
Kontagailuak 137.117,65 76.420,00
Hodiak 89.458,32 92.855,06
Balbulak 265.438,23 255.250,59
Obretako beste material batzuk 753.837,24 779.663,89
GUZTIRA 1.255.014,64 1.222.590,24

Ekitaldiko kontsumoen xehetasunak 19 b) oharrean daude.

Taldearen politika da aseguru polizak formalizatzea, bere izakinek izan ditzaketen arriskuak estaltzeko.

9. Zordunak

Zordun hauek zeuden 2017ko eta 2016ko abenduaren 31n:

20172016
Bezeroak, salmentengatik edo zerbitzuak emateagatik 16.184.750,81 16.672.384,00
Hainbat zordun 69.481,34 56.561,46
Langileak -186,33 2,08
Administrazio publikoekin dauden beste kreditu batzuk 5.623.826,88 2.472.085,74
GUZTIRA21.877.872,7019.201.033,28

"Bezeroak, salmentengatik eta zerbitzuak emateagatik" atalak 2.084.942,53 euroko zenbatekoa zuen barne 2017an (993.879,44 euro 2016an), oraindik jaulki ez diren fakturengatik izandako diru sarrerei dagokiena. Ur-kontsumoengatik izandako diru-sarrerak dira gehienbat, 3.q) oharrean azaldutakoarekin bat.

Epigrafe berean ere agertzen da ekitaldiko kaudimen-gabezietarako hornidura, sei hilabetetik gorako antzinatasuna duten abonatu-bezeroen zorra kontuan hartzen duena. Hona hemen horren mugimendua:

Saldoa, 2015eko abenduaren 31n1.584.689,69
Ekitaldiko berreskuratzeak -51.443,95
Saldoa, 2016ko abenduaren 31n1.533.245,74
Ekitaldiko hornidurak 2.780,49
Ekitaldiko berreskuratzeak -48.067,36
Saldoa, 2017ko abenduaren 31n1.487.958,87

2017ko ekitaldian, kobratu ezin diren kredituen galera gisa 217.927,84 euro erregistratu dira (245.675,92 euro 2016an).

Hauek dira administrazio publikoekin izandako saldo zordunak 2017ko eta 2016ko abenduaren 31n:

20172016
NILSA zorduna da saneamendua ustiatzeagatik 1.273.631,05 1.674.116,01
Udalak zordunak dira EHGko eta Ibai Parkeko ekarpenengatik 123.075,39 233.736,65
Udalak zordunak dira diru-laguntzengatik (12. oharra) 101.405,50
Ogasun publikoa 904.060,00 49.544,23
Nafarroako Gobernua zorduna da diru-laguntzengatik (12. oharra) 1.676.324,88 210.708,98
Nafarroako Gobernua zorduna da ekarpenengatik 1.400.666,00
NILSA zorduna da diru-laguntzengatik (12. oharra) 144.664,06 303.979,87
GUZTIRA5.623.826,882.472.085,74

NILSAren saldoa, 1.273.631,05 eurokoa (1.674.116,01 eurokoa 2016an), 2016ko ekitaldiko diru-laguntzari dagokio, ordaintzeko dagoena hondakin uren saneamenduaren kudeaketa eta ustiapenagatik (sare nagusiko saneamendua) (ikusi 3.k. 1).3 oharra).

10. Epe laburrerako beste finantza-aktibo batzuk

Kontu honen banakatzea 2017ko eta 2016ko abenduan hau zen:

20172016
Negoziatzeko mantendutako finantza-aktiboak 30.749.999,99 15.749.999,99
Negoziatzeko mantendutako finantza-aktiboen emaitzetan sortutako eta aitortutako interesak 13.321,92 18.519,17
Eratutako bermeak 58.280,29 50.313,29
GUZTIRA30.821.602,2015.818.832,45

Aktibo horien arrazoizko balioa guztiz eguneratu zen ekitaldian, eta ez zen aldaketarik egon aurreko ekitaldiekin alderatuta.

11. Funts propioak

Hona hemen epigrafearen banakatzea, 2017ko eta 2016ko abenduaren 31n:

20172016
Funts soziala 42.795.179,65 42.637.042,63
Erreserba sozietate bateratuetan 46.273.421,78 41.050.059,45
Irabaziak 4.633.567,74 5.136.445,06
GUZTIRA93.702.169,1788.823.547,14

a) Funts soziala

Hauek osatzen dute gizarte fondoa: udal, kontzeju eta beste erakunde batzuek egindako ekarpenek —eskudiruzko entregetan gauzatuak—, ondasun ibilgetuen ekarpenek eta beste kontu sail zordun eta hartzekodun batzuek, eta aurreko ekitaldietan Mankomunitateak eta Mendeko Sozietateak izandako emaitzek.

b) Erreserbak sozietate bateratuetan

2017ko eta 2016ko abenduaren 31n, erreserba hauen saldo osoa Mendeko Sozietateak, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.k emandakoei zegokien.

12. Jasotako diru-laguntzak, dohaintzak eta ondareak

Hona hemen epigrafeko saldoen bilakaera 2017an eta 2016an:

Saldoa, 15/12/31nGehitzeakAteratzeakSaldoa, 16/12/31nGehitzeakAteratzeakSaldoa, 17/12/31n
Hornidura 73.521.542,73 379.642,30 73.900.695,25 1.819.257,83 75.719.953,08
Arteta etxea 103.232,26 103.232,26 103.232,26
Chinchilla 678.064,88 678.064,88 678.064,88
Kogenerazioa 2.405.247,83 2.405.247,83 2.405.247,83
Eugiko minizentrala 312.261,85 312.261,85 312.261,85
Urtasungo minizentrala 92.339,50 92.339,50 92.339,50
Beste batzuk 1.017.354,22 1.017.354,22 27.500,00 1.044.854,22
Ibai Parkea 480.791,06 480.791,06 18.000,00 498.791,06
Tokiko sareak 28.993.059,32 193.599,44 -78.572,48 29.108.086,28 29.108.086,28
Hiri-hondakinak 36.350.750,43 1.616.287,99 -2.262,63 37.964.775,79 -2.159,85 37.962.615,94
Saneamendua 66.057.779,15 1.663.882,60 -9.912,70 67.711.749,05 1.271.524,34 68.983.273,39
Dokumentuen kudeaketa aplik. 264.828,00 264.828,00 264.828,00
Zerga-ondorioa -208.044,45 -10.568,17 23.836,79 -194.775,83 -8.781,60 24.155,20 -179.402,23
GORDINA, GUZTIRA210.069.206,783.842.844,16-67.400,80213.844.650,143.127.500,5721.995,35216.994.146,06
Emaitzara transferituak-145.857.740,36-8.527.029,3912.175,33-154.372.594,42-8.626.871,682.159,85-162.997.306,25
Emaitzara transferituak-145.857.740,36-8.527.029,3912.175,33-154.372.594,42-8.626.871,682.159,85-162.997.306,25
GARBIA, GUZTIRA64.211.466,42-4.684.185,23-55.225,4759.472.055,72-5.499.371,1124.155,2053.996.839,81

2017ko gehitzeak Nafarroako Gobernuari, Nilsari, Txulapaingo Udalari eta Industria Ministerioari dagozkio.

Ateratzeen zutabea ekitaldian baja emandako aktiboei lotutako diru-laguntzei dagokie (2.159,85 euro 2017an eta 12.175,33 euro 2016an) eta kobratutako zenbateko txikiagoei (79.062,26 euro 2017an).

2017ko abenduaren 31n, kobratu gabe zeuden diru-laguntza hauen 1.922.394,44 euro (514.688,85 euro 2016an), "Administrazio publikoak" epigrafean erregistraturik, aipatutako datan balantze bateratuaren aktiboarena (ikusi 9. oharra).

13. Epe luzerako hornidurak

Epigrafe honetan ondoko mugimenduak izan ziren 2017an eta 2016an:

Saldoa, 15/12/31nFinantza-eguneratzeaEspero zen etekinaSoberakina aitortzeaSaldoa, 16/12/31nFinantza-eguneratzeaEspero zen etekinaSoberakina aitortzeaHorniduraSaldoa, 17/12/31n
Hornidurak, langileei epe luzerako ordainsariak emateagatik (3. m eta 11. oharrak) 838.791,63 -879.261,41 58.704,41 834.084,16 -852.382,72 18.298,56
Hornidura, ingurumen-erantzukizunarengatik (2. h oharra)           150.000,00 150.000,00
Biometanizazio-obrak eraisteagatiko hornidurak 690.891,79 690.891,79 690.891,79
HHTZko huste-gelak eraisteagatiko hornidurak (4. eta 23. oharrak) 24.589.527,49  125.090,51     24.714.618,00 147.692,81     24.862.310,81
GUZTIRA25.280.419,28963.882,14-879.261,41 58.704,4125.405.509,79989.376,78-852.382,7218.298,56 150.000,00 25.710.802,41

2017an, "Hornidurak, langileei epe luzerako ordainsariak emateagatik" epigrafean erregistratutako mugimenduek ondokoak jaso zituzten: hornidura eguneratzeari dagozkion finantza-gastuak (834.084,16 euro), pentsio planari lotutako aktiboetatik espero zen mozkina (-897.496,04 euro) eta soberakina aitortzea (18.298,56 euro).

2017ko abenduaren 31n, Pentsio Planak 3.463.939,55 euroko soberakina zuen (3.119.673,99 euro 2016an), balantzean epe luzerako finantza inbertsioen epigrafean ageri dena. Aktibo horren (3.463.939,55 euro) eta erreserba aktuarialen arteko diferentzia (3.119.78,00 euro 2017an eta 2.794.023,71 euro 2016an) azaltzen du aktiboaren zerga ondorioak (9.699,03 euro) eta 2012ko (7.402,22 euro), 2013ko (90.898,62 euro,) 2014ko (89.143,30 euro), 2015eko (71.231,01 euro), 2016ko (58.540,04 euro) eta 2017ko (18.247,32 euro) soberakinek, langileei epe luzerako ordainsariak ematearen hornidura (zerga-ondorioko garbiak). 

Gongorako zabortegiko ingurumen-erantzukizunarengatiko horniduran 150.000 euro jaso dira 2017an (2.h oharra ikusi).

"Biometanizazio- eta konpostaje-obrak eraisteagatiko hornidurak" eta "HHTZko huste-gelak eraisteagatiko hornidurak" epigrafeetan izandako aldaketa finantza-eguneratzeari dagokio (7.599,81 euro eta 147.692,81 euro, hurrenez hurren).

14. Zorrak kreditu-erakundeekin

a) Kategoria hauen arabera sailkatzen dira epe luzerako eta laburrerako zorrak:

    Epe luzerako zorrak
Zorrak kreditu-erakundeekinGUZTIRA
17/12/3116/12/3117/12/3116/12/31
Kategoriak:        
Ordaintzeko zorrak eta kontu-sailak 1.475.376,00 1.741.059,83 1.475.376,00 1.741.059,83
 1.475.376,001.741.059,831.475.376,001.741.059,83
         
Epe laburrerako zorrak
Zorrak kreditu-erakundeekinGUZTIRA
17/12/3116/12/3117/12/3116/12/31
Kategoriak:
Ordaintzeko zorrak eta kontu-sailak 265.013,05 258.425,69 265.013,05 258.425,69
265.013,05258.425,69265.013,05258.425,69

b) Hona hemen epe luzerako finantza pasiboen xehetasunak epemugaren arabera –epe zehaztua edo zehazgarria dutenak–, 2017ko ekitaldiaren itxieran:

 201920202021GainerakoaGuztira
Zorrak:        
Zorrak kreditu-erakundeekin 270.001,47 275.083,79 280.261,78 650.028,96 1.475.376,00
GUZTIRA270.001,47275.083,79280.261,78650.028,961.475.376,00

Hona hemen epe luzerako finantza pasiboen xehetasunak epemugaren arabera –epe zehaztua edo zehazgarria dutenak–, 2016ko ekitaldiaren itxieran:

 201820192020GainerakoaGuztira
Zorrak:        
Zorrak kreditu-erakundeekin 263.783,97 269.253,13 274.835,79 933.186,94 1.741.059,83
GUZTIRA263.783,97269.253,13274.835,79933.186,941.741.059,83

15. Epe laburrerako zorrak

2017ko eta 2016ko abenduaren 31n ondoko xehetasunak zituzten:

 20172016
Ibilgetuen hornitzaileak epe laburrera 1.308.500,79 1.308.500,79
Eskualdeko Hiri Garraioko txartelen soberakinak 1.798.391,81 1.798.391,81
Epe laburrera jasotako bermeak eta gordailuak 366.124,20 366.124,20
Zorrak kreditu-erakundeekin (14. oharra) 258.425,69 258.425,69
Beste batzuk 50.109,06 50.109,06
GUZTIRA3.781.551,553.781.551,55

16. Hornitzaileak

2017ko eta 2016ko balantzeko "Hornitzaileak" epigrafea osatzen zuten kontu sail-nagusiak hauek ziren:

 20172016
Eugiko urtegiaren kanonerako aurreikuspena 270.000,00 270.000,00
Canal de Navarra, S.A. 310.406,91 296.652,83
Egillorko kanonerako aurreikuspena 130.422,73 19.141,86
Itoizko kanona 113.104,95 79.144,00
EDP Energía S.A.U. 108.796,41
Isurketen kanona 100.656,69 116.784,97
Fomento de Construcciones y Contratas, S.A. 466.179,57
19. gelaxkako kanona 345.148,32
Elektrizitate-kanona 9.349,89
Beste batzuk 362.246,01 335.132,11
GUZTIRA1.395.633,701.937.533,55

Zor horiek guztiek urtebetetik beherako epean dute mugaeguna eta haietako bakar bat ere ez dago lotuta berme errealeko mota bakar bati ere.

17. Ordaindu beharreko beste kontu batzuk

a) Hainbat hartzekodun

2017ko eta 2016ko abenduaren 31n ondoko xehetasunak zituzten:

 20172016
NILSA 4.368.573,71 4.368.573,71
Fomento de Construcciones y Contratas, S.A. 2.509.024,98 2.509.024,98
Fundación Traperos de Emaus 454.241,64 454.241,64
Transports Ciutat Comtal, S.A. 218.373,41 -3.415,28
UTE FCC – Ros Roca 92.786,00 91.324,80
Vanagua S.L.U. 88.217,46 87.615,35
UTE TdE-TME-TSol XIX 79.714,08
Finanzauto S.A. 159.099,40
Gureak Navarra, S.L.U. 120.647,25
Valoriza Facilities S.A.U. 116.268,29
Arian Construcciones y G. Infraes. 66.483,94
Fernández Beaumont Felipe 64.323,60
Canalizaciones Anfer, S.L. 61.876,89
Intro publicidad y comunicación, S.A. 60.504,43
Beste batzuk 2.093.553,34 1.777.134,45
GUZTIRA10.596.417,089.933.703,45

b) Administrazio publikoak

2017ko eta 2016ko abenduaren 31n kontu-sail hauek osatzen zuten administrazio publikoen saldo hartzekoduna:

 20172016
Gizarte Segurantzarengatik 494.759,83 477.136,88
PFEZarengatik 433.481,67 423.577,59
BEZarengatik      462,17  82.684,49
Ekoizpen energetikoko zergarengatik 52.878,61 31.033,82
GUZTIRA981.582,281.014.432,78

Zenbateko horiek zor arruntei dagozkie.

c) Bezeroen aurrerakinak

2017ko eta 2016ko abenduaren 31n kontu sail hauek osatzen zuten bezeroen aurrerakinen saldo hartzekoduna:

 20172016
Bezeroenak, azpiegituren hitzarmenengatik 660.798,94 579.462,52
Abonatutako bezeroenak 18.360,81 12.391,04
GUZTIRA679.159,75591.853,56

Azpiegituren hitzarmenengatik izandako aurrerakinak dira etxebizitzen eraikitzaileek-sustatzaileek ordaindutako zenbatekoak beharrezkoak diren azpiegitura orokorrak handitzeagatik halakorik egitea behar zuten Iruñerriko hainbat tokitan –edateko uraren hornidura zerbitzua eta hondakin uren saneamendua emateko azpiegiturak–.

18. Zerga-egoera - Emaitza sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarriarekin berdinkatzea

Mendeko Sozietateak sozietateen gaineko zerga-aitorpena aurkezten du urtero. Mozkinek –zergen gaineko legediarekin bat zehazturik– zerga-oinarriaren gaineko %28ko karga dute. Behin betiko kuotatik hainbat kenkari eta hobari egiten ahal dira.

Hainbat eragiketaren kasuan, zergen gaineko legediak onartzen duen tratamendu desberdina dela-eta, kontabilitatearen emaitza eta zerga-oinarri fiskala desberdinak dira. Jarraian, ondoko bi alderdi hauen arteko berdinkatzea agertzen da: 2017ko eta 2016ko ekitaldiko kontabilitatearen emaitza eta urteko kontuak onartutakoan Sozietateak aitortzea aurreikusi duen zerga-oinarri fiskala:

 20172016
Ekitaldiko kontabilitatearen emaitza (Mendeko Sozietatea), zergen aurretik  4.540.198,70 5.093.455,48
Desberdintasun iraunkorrak 1.046.734,59 933.179,75
Emaitza doitua 5.586.933,29 6.026.635,23
 
Denbora-desberdintasunak -3.686.944,39 -451.091,30 
Oinarri likidagarria 1.899.988,90 5.575.543,93
 
Kuota osoa %28an 531.996,89 1.561.152,30
%99ko hobaria zerbitzu publikoen kuotaren gainean 309.082,95 1.409.306,44
Desberdintasuna 222.913,94 151.845,86
 
Kenkaria inbertsioengatik 55.728,49 37.961,46
Ordaindu beharreko kuota likidoa 167.185,46 113.884,39
 
Atxikipenak eta kontura egindako ordainketak 46.758,83 50.254,87
 
Ogasun Publikoa hartzekoduna, sozietateen gaineko zergarengatik 120.426,63 63.629,52

Sozietateen gaineko zerga arautzen duen 26/2016 Foru Legean, abenduaren 28koan, xedatutakoarekin bat, Sozietateak %99ko hobaria du zerbitzu publikoetatik —udalen eskumenekoak— etorritako errentei dagokien kuota osotik.

Kuota likidoaren eta sozietateen gaineko zergarengatik izandako gastuaren arteko berdinkatzea hau izan zen:

 20172016
Kuota likidoa 167.185,46 113.884,39
Zerga geroratua 10.323,44 1.263,05
Sozietateen gaineko zergaren gastua, guztira177.508,90115.147,44

Ondokoak dira denbora-desberdintasunen xehetasunak gastuak eta diru-sarrerak aitortzean, kontabilitate- eta zerga-ondorioetarako. Xehetasun hauetan ere agertzen da behar den zerga-ondorio metatua, aurreratua edo geroratua, behin kontuan harturik denbora-desberdintasunen zerga-ondorioaren gaineko %99ko hobaria. Denbora-desberdintasun hauek sortu dira zerbitzu publiko eta minizentral elektrikoetatik etorritako errenten ondorioz. Hona hemen:

 20172016
Aktiboak zerga geroratuengatik 102.274,12 113.510,27
Diru-laguntzak 88.347,96 98.641,45
Hornidurak zabortegia eraisteagatik 21.669,49 21.669,49
Hornidurak metanizazioa eraisteagatik 1.955,78 1.934,50
Pentsio-plana -9.699,11 -8.735,17
Pasiboak zergei lotutako denbora-desberdintasunengatik 179.400,73 194.774,33
Diru-laguntzak 179.400,73 194.774,33

Indarrean dagoen legediari jarraiki, zergak ezin dira behin betiko likidatutzat hartu, harik eta aurkeztutako aitorpenak agintari fiskalek ikuskatu arte, edo lau urteko preskripzio epea iragan arte. 2017ko abenduaren 31n, Mendeko Sozietateak irekita zituen 2014ko urtarrilaren 1etik (2013ko urtarrilaren 1etik, sozietateen gaineko zergarako) ezarri ahal zitzaizkion zerga nagusi guztiak, agintari fiskalek ikuska zitzaten. Ikuskapena eginez gero, Mendeko Sozietateko administratzaileen ustez ez da pasibo garrantzitsu gehiagorik agertuko.

Aurkeztutako sozietateen gaineko zergaren aitorpenekin eta 2018an aurkeztuko den horrekin bat, Sozietateak aplikatzen ahal diren kenkariak ditu inbertsioengatik eta pentsio-planarengatik, ondoko xehetasunaren arabera:

  Euroak
Jatorrizko urteaInbertsioakPentsio-planaAplikagarriak ondoko urtea arte
2008 52.672,48 - 2023
2009 731.986.24 - 2024
2010 91.510,61 - 2025
2011 1.382.922,37 - 2026
2012 306.165,64 - 2027
2013 947.942,38 11.436,67 2028
2014 23.463,48 33.867,78 2029
2015 373.669,78 2030
2016 322.158,19 2031
2017 361.900,18 2032
4.594.391,3545.304,45 

Mendeko Sozietateak, zerbitzu publikoen kuotaren gaineko %99ko hobaria izateagatik zerga-erregimen berezia duela kontuan harturik, erabaki du aipatutako zerga-kredituak ez aktibatzea, beren konpentsazio-aldian ziur aplikatuko diren zehazterik ez baitago.

Mendeko Sozietateak konpromisoa du inbertsioengatik izandako zerga-arintzeari lotzen zaizkion aktibo finkoak bost urtez mantentzeko.

19. Diru-sarrerak eta gastuak

A) "Negozio zifraren zenbateko garbia” epigrafeak, 2017ko eta 2016ko ekitaldietako galera eta irabazien kontu bateratukoak, xehetasun hauek ditu:

 20172016
Hornidura-zerbitzuak 18.532.618,08 18.504.427,12
Saneamendu-zerbitzuak 6.622.998,29 6.568.469,94
Kontratazio- eta lotura-eskubideak 505.783,06 447.744,42
Kontagailuen alokairua -31,66 -3,10
Zaborrak biltzeko zerbitzuen fakturazioa 27.323.044,38 27.670.295,76
Materialak eta zerbitzuak saltzea beste batzuei 8.190,94 9.854,04
Konponketa-lanak eta instalazio berrietakoak partikularrei 98.585,95 91.703,08
Diru-sarrerak, zabortegien ustiapena eta material berreskuragarria dela-eta 2.505.528,07 2.330.773,15
Lohiekin lotutako diru-sarrerak 122.022,89 131.927,37
Aprobetxamendu elektrikoa 2.719.031,34 1.981.484,64
Edalontzien diru-sarrerak 2.728,00
Taxien diru-sarrerak 55.084,05 60.985,05
Hainbat tasa 97.816,70 88.825,70
GUZTIRA58.590.672,0957.889.215,17

B) 2017ko eta 2016ko ekitaldietako "Ur-kontsumoa” eta “Izakin komertzialen kontsumoa eta beste hornidura batzuk” epigrafeetan ondoko kontzeptuak jaso dira:

 20172016
Ur-kontsumoa
- Ebroko Ur Konfederazioari erositako ura 298.351,26 283.019,40
- Nafarroako Ubideari erositako ura 1.142.562,78 1.076.223,79
Izakin komertzialen kontsumoa eta beste hornidura batzuk
- Izakin komertzialak erostea 66.269,04 31.933,21
- Erreaktibo kimikoak erostea 725.923,88 634.894,63
- Obretako materialak erostea 330.517,28 375.670,43
- Energia erostea ekoizpen-prozesurako 1.369.381,55 1.181.186,91
- Beste hornidura batzuk erostea 169.732,62 125.123,55
- Eskualdeko Hiri Garraioko txartelak erostea 22.990,00 7.260,00
- Izakinen aldaketak -32.424,40 31.869,24
GUZTIRA4.093.304,013.747.181,16

C) Ondoko kontu-sailek osatzen dute 2017ko eta 2016ko ekitaldietako "Ustiatzetik etorritako beste Diru-sarrera batzuk” epigrafea (3.k.1.3 oharra):

 20172016
Eskualdeko Hiri Garraioa, ekarpenak 12.776.338,27 12.776.338,27
NILSAren transferentzia, goi-saneamendua ustiatu eta kudeatzeagatik 7.666.353,95
Nafarroako Ubidearen tarifa, diru-laguntza 544.158,00
Ibai Parkea, ekarpenak 365.641,32 363.529,66
Diru-sarrera bereziak 43.047,80 5.925,93
Beste diru-laguntza batzuk 141.087,95 57.081,67
Beste diru-sarrera batzuk 334.456,48 313.894,22
GUZTIRA22.166.091,1221.183.123,74

D) "Langileen gastuak" atalaren 2017ko eta 2016ko ekitaldietako kontuak honela banakatu dira:

 20172016
Langileen soldatak 15.531.405,02 15.638.823,39
Langileen antzinatasuna 802.714,01 795.877,66
Aparteko orduak 7.821,56 8.474,79
Plusak 558.222,76 513.109,47
Langileen garraioa 7.773,95 6.491,93
Kalte-ordainak 13.166,32 8.823,61
Lansariak, soldatak eta antzekoak, guztira16.921.103,6216.971.600,85
Langile lan-kontratudunen Gizarte Segurantza 5.457.386,14 4.902.971,15
Administrazio-organoetako kideen ordainsariak (20. oharra) 92.520,50 83.170,80
Beste gastu sozial batzuk 304.065,01 371.118,57
Karga sozialak, guztira5.853.971,655.357.260,52
Pentsio-funtserako hornidura 453.578,78 434.027,63
Hornidurak, guztira453.578,78434.027,63

Hitzarmen kolektiboan 2017. urterako hitzartutako igoera %2,47koa zen. 13/2017 Legeak, ekainaren 27koak, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, hau ezartzen du 19 Bi artikuluan: "2017an, sektore publikoaren zerbitzurako langileen ordainsariek ezin izango dute %1eko baino emendatze global handiagoa izan, 2016ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, alderatutako bi aldiak homogeneoak izanik, bai langile kopuruari, bai horien antzinatasunari erreparatuta". Horrenbestez, 2017an, SCPSAk %1 handitu ditu bere langileen ordainsariak eta, beraz, hitzarmen kolektiboan hitzartuarekiko aldea 252.649,82 eurokoa da.

Gainera, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horrek berak, 18 Hiru artikuluan hau ezartzen du: “2017ko ekitaldian, artikulu honetako Lehen atalean agertzen diren administrazioek, erakundeek eta sozietateek ezin izango dute ekarpenik egin erretiroaren kontingentzia barne hartzen duten enplegu pentsio planetan edo aseguru kolektiboko kontratuetan. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera eta erreferentziazko administrazioaren soldata-masa ez bada handitzen, lege honek ezartzen dituen baldintzetan, aipatutako administrazioek, erakundeek eta sozietateek aseguru kolektiboko kontratuak egin ahal izango dituzte, erretirokoak ez diren beste kontingentzia batzuk estaltzea barne hartzen dutenak. Era berean, eta baldin eta administrazio horren soldata-masa ez bada handitu, lege honek ezartzen dituen baldintzetan, enplegu pentsio planetara ekarpenak edo aseguru kolektiboko kontratuak egin ahal izango dituzte, erretiroko kontingentzia estaltzea barne hartzen dutenak, baldin eta plan edo aseguru kontratu horiek 2011ko abenduaren 31 baino lehen izenpetutakoak badira”. Araudia hori izanik, eta legeak ezarritako mugak eta baldintzak beteta, ekarpena egin zen Pentsio Planera, bai arriskuen kontingentziarengatik bai erretiroko kontingentziarengatik ere.

48/2015 Legeak, urriaren 29koak, 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, hau ezartzen du 19 Bi artikuluan: "2016an, sektore publikoaren zerbitzurako langileen ordainsariek ezin izango dute %1eko baino emendatze global handiagoa izan, 2015eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, alderatutako bi aldiak homogeneoak izanik, bai langile kopuruari, bai horien antzinatasunari erreparatuta". Horrenbestez, 2016an, SCPSAk %1 handitu ditu bere langileen ordainsariak.

Gainera, 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horrek berak, 19 Hiru artikuluan hau ezartzen du: “2016ko ekitaldian, artikulu honetako Lehen atalean agertzen diren administrazioek, erakundeek eta sozietateek ezin izango dute ekarpenik egin erretiroaren kontingentzia barne hartzen duten enplegu pentsio planetan edo aseguru kolektiboko kontratuetan. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera eta erreferentziazko administrazioaren soldata-masa ez bada handitzen, lege honek ezartzen dituen baldintzetan, aipatutako administrazioek, erakundeek eta sozietateek aseguru kolektiboko kontratuak egin ahal izango dituzte, erretirokoak ez diren beste kontingentzia batzuk estaltzea barne hartzen dutenak. Era berean, eta baldin eta administrazio horren soldata-masa ez bada handitu, lege honek ezartzen dituen baldintzetan, enplegu pentsio planetara ekarpenak edo aseguru kolektiboko kontratuak egin ahal izango dituzte, erretiroko kontingentzia estaltzea barne hartzen dutenak, baldin eta plan edo aseguru kontratu horiek 2011ko abenduaren 31 baino lehen izenpetutakoak badira”. Araudia hori izanik, eta legeak ezarritako mugak eta baldintzak beteta, ekarpena egin zen Pentsio Planera, bai arriskuen kontingentziarengatik bai erretiroko kontingentziarengatik ere.

E) Hona hemen enplegatuen kopurua, 2017ko eta 2016ko ekitaldien bukaeran, kategoria profesionalen arabera banatuta. Urteko batez bestekoaren antzekoa da: 

 20172016
Kategoria profesionalaGuztiraEmakumeakGizonak

Desgait.

≥ %33

GuztiraEmakumeakGizonak

Desgait.

≥ %33

SCPSA            
Administraria 79 72 7 76 69 7
Zuzendari-kudeatzailea 1 1 1  1
Espezialista 106 20 86 3 97 21 76 2
Kontramaisuorde gaitua 2 2 1 3 3 1
Goi mailako ingeniaria 1 1 1 1
Ofizial profesionala 115 2 113 116 5 111
Negoziatuko buruordea 1 1   1 1  
T.G.M. antzekoa 20 7 13 20 7 13 1
Teknikaria 58 12 46 1 59 12 47 1
Teknikari espezialista 44 17 27 43 16 27
Goi mailako tituluduna, 1. mailakoa edo antzekoa 8 1 7 9 1 8
Goi mailako tituluduna, 2. mailakoa edo antzekoa 40 19 21 38 18 20
             
IM            
Kontu-hartzailea 1 1 1 1
Mankomunitateko lehendakaria 1 1 1 1
Mankomunitateko idazkari nagusia 1 1 1 1
Goi mailako tituluduna, 1. mailakoa edo antzekoa 3 1 2 3 1  2
Goi mailako tituluduna, 2. mailakoa edo antzekoa 1 1 1  1
GUZTIRA48215432854711533155

F) 2017ko eta 2016ko ekitaldietako "Ustiapeneko beste gastu batzuk" epigrafean ondoko kontzeptuak jaso dira:

 20172016
Kanpoko zerbitzuak
- Ikerketa eta garapeneko gastuak 40.652,61 36.165,97
- Errentamenduak eta kanonak 1.126.848,83 1.094.429,86
- Konpontze-, kontserbatze- eta berriztatze-lanak 4.055.502,87 4.526.388,80
- Profesional independenteek emandako zerbitzuak 1.591.964,08 1.361.935,85
- Garraioak 466.150,86 456.017,12
- Aseguru-primak 422.490,44 397.879,44
- Banku-zerbitzuak eta antekoak 25.716,12 22.807,00
- Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak 1.697.210,25 1.348.914,65
- Hornidurak 341.371,80 326.498,93
- Beste zerbitzu batzuk 2.269.180,56 2.199.093,88
Zergak 228.741,50 115.812,41
Hornidurak galtzea, narriatzea eta aldatzea, eragiketa komertzialengatik (9. oharra)
- Ekitaldiko hornidurak 2.780,49
- Ekitaldiko berreskuratzeak -48.067,36 -51.443,95
- Kobraezinak diren kreditu komertzialen galerak 217.927,84 245.675,92
Kudeaketa arrunteko beste gastu batzuk
- Garraio publikoaren transferentziak 11.281.711,06 11.071.874,22
- Iberdrolaren kanona 337.200,08 166.163,43
- Beste batzuentzako kalte-ordainak 17.191,58 8.744,39
Gastu bereziak
110.009,29 6.688,77
GUZTIRA24.184.582,9023.333.646,69

"Errentamenduak eta kanonak" epigrafeak 179.881,32 euro jasotzen ditu, ondokoak alokatzeari dagozkionak: bulegoetarako zenbait lokal, zelai bat eta aparkalekuak (ikusi 7. oharra).

“Garraio publikoaren transferentziak” atalak barne hartzen du 2016an, likidazioaren estimazioan emandako eta jasotako kalitatearengatik, pizgarrien eta zigorren aurreikuspena enpresa kontzesiodunarekin.

G) "Finantzetakoak ez diren ibilgetuen diru-laguntzak egoztea eta beste batzuk" atalean sartutako epigrafeek, 2017ko ekitaldian, 8.626.871,69 euroko kopurua hartu zuten (ikusi 12. oharra) (8.527.029,38 euro 2016an).

20. Administrazio-organoei buruzko informazioa

Mankomunitateko eta Mendeko Sozietateko administrazio organoetako kideek 2017ko ekitaldian hainbat ordainsari jaso dituzte, saioetan benetan egoteagatik ematen den ordainketa gisa (Batzarrak eta Administrazio Kontseiluak, edo Sozietatearen Menderatzailearen edo Mendekoaren ohiz kanpoko bilerak) (19.d oharra). Horrez gainera, Sozietate Menderatzailean ordainsariak daude, soldata gisa.

Hona hemen Sozietate Menderatzailean kontzeptu hauengatik sortutako zenbateko osoa:

 20172016
Dietak 52.980,16 52.980,16
Goi kargudunen soldatak 49.089,04 49.089,04
GUZTIRA102.069,20102.069,20

Taldeak aseguru-poliza bat du kontratatuta, Administrazio Kontseiluko kide guztien erantzukizun zibila estaltzen duena, beren eginkizunek sortzen ahal dituzten erantzukizunei —Kapital Sozietate Legearen testu bateginean jasoak— aurre egiteko. Gainera, administrazio-organoetako kide hauek bizi- eta istripu-aseguru bat dute. Hori dela-eta, 4.826,51 euro ordaindu ziren 2017an (5.174,01 euro 2016an).

Administrazio-organoko egungo edo lehengo kideekin Taldeak ez du beste inolako betebeharrik hartu (pentsioak, etab). 2017an kide hauei ez zaie inolako aurrerakinik edo mailegurik eman.

2017ko abenduaren 31n, Sozietate Menderatzailearen administrariek eta haiei lotutako pertsonek (231. artikuluak aipatzen dituenak) ez dute jakinarazi gatazka-egoerarik, zuzenik edo zeharkakorik, Sozietatearen interesa dela-eta egon daitekeenik.

Taldeko goi-zuzendaritza administrazio organoekin bat dator.

21. Kontingentziak

2016ko ekitaldiko urteko kontu bateratuetan, kontingentzia gisa, jasota zegoen Trasnports Ciutat Comtal, S.A. sozietateak (Eskualdeko Hiri Garraioko zerbitzuaren enpresa kontzesioduna) Iruñeko Mankomunitateko Batzar Nagusiaren 2016ko abenduaren 29ko akordioaren kontra aurkeztutako 51/2017 zenbakiko helegitea, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, 3. zenbakikoan, aurkeztutako helegitea. Akordio haren bidez helegileak eskatutako nahiei ezezkoa eman zitzaien eta kontratuaren amaiera arte luzatu ziren hari egindako denbora-aldaketak, Mankomunitateko Batzar Nagusiak 2013ko ekainaren 27an egin zuen saioan hitzartutakoak. 2018ko martxoaren 16an, aipatutako epaitegi horrek 67/2018 epaia eman du eta haren bidez erabateko ezezkoa eman dio TCCk aurkeztutako helegiteari. Horretarako epea igarota, ez da epaiaren kontrako apelazio-helegiterik aurkeztu, eta, horrenbestez, irmo bihurtu da eta kontingentzia desagertu da.

22. Ekitaldia itxi ondorengo gertaerak

Egun oraindik ez da behin betiko likidatu enpresa kontzesiodunak (TCC) 2017ko ekitaldian bidaiarien garraio publikoko zerbitzuak emateagatiko konpentsazioa. Kontzesioari dagozkion pleguan eta kontratuan bildutako xedapenetan oinarrituta egindako kalkuluen arabera, eta 2013ko ekainaren 27an Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak hartu zuen akordioan hitzartu zituen denbora-aldaketak eginda (Batzar Nagusiak berak 2016ko abenduaren 29an hartu zuen akordioaren arabera, kontratua amaitu arte luzatutakoak), aurreikusten da 218.373,41 euroko ordainketa gehigarri bat egiteko beharra kontzeptu honen arabera (17.a oharra).

Aurreko 21. oharrean adierazi dena salbu, 2017ko ekitaldia itxi zen datatik ez da bestelako gertaerarik izan 2017ko ekitaldiko urteko kontu bateratuetan eragin garrantzitsua izan duenik, ezta honako hauetan ere: bere zerbitzuak ematean edo bere helburu soziala betetzean, edo 2017ko abenduaren 31n zituen ondasun eta eskubide, zor eta obligazioetan.

23. Ingurumenari buruzko informazioa

Taldearen jardueren zerrendan (1. oharrean egina) antzematen ahal den bezala, jarduera askoren berehalako helburua da ingurumen inpaktua gutxitzea, jarduketa berberek eragindakoa izan ezik, Iruñerriko esparruan gauzatutakoek sortu dutena ere. Horrela, nolabaiteko lotura antzeman liteke Taldearen ia gastu eta inbertsio guztien eta ingurumena babesteko jardueraren artean.

Taldeak 24.862.310,81 euroko hornidura bat zuzkitu du 2017an (24.714.618,00 euro 2016an), Gongorako zabortegia itxi, zigilatu eta bertan berriz landatzeagatik (ikusi 13. oharra).

24. Bestelako informazioa

Mankomunitatearen urteko kontu bateratuen auditoretza egin duen enpresak eta horrekin loturaren bat duten beste enpresa batzuek —Finantza Sistema Berritzeko Neurrien gaineko Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriak aipatutako loturaren bat— ebatzi dute Sozietate Menderatzaileari, zerbitzu sari eta gastu gisa, 14.500 euro fakturatzea (14.650 euro 2016an), 2017ko abenduaren 31n bukatutako ekitaldian Taldeari emandako ikuskaritza-zerbitzu profesional guztiengatik. Aipatutako zenbatekoak 2017ko ekitaldiari dagozkion zerbitzu-sari guztiak hartzen ditu barne, beren fakturazioaren unea edozein izanik ere.

25. Beste batzuekin hitzartutako bermeak eta beste pasibo kontingente batzuk

Mendeko Sozietateak hainbat abal aurkeztu ditu erakunde publiko eta sozietate batzuen aurrean, ondoko xehetasunetan azalduak:

 20172016
Canal de Navarra S.A. 250.000,00 250.000,00
Beste batzuk 13.300,00 63.320,00
GUZTIRA263.300,00313.320,00

26. Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiari buruzko informazioa. Hirugarren xedapen gehigarria. Uztailaren 5eko 15/2010 Legearen "Informazio betebeharra" 

2017ko eta 2016ko fakturen zenbatekoak eta ordainketa-ratioak hauek izan dira:

20172016
EgunakEgunak
Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia 36,51 37,04
Ordaindutako eragiketen ratioa 39,99 39,72
Ordaintzeko dauden eragiketen ratioa 14,77 1,22
Zenbatekoa Zenbatekoak
Egindako ordainketak, guztira 37.251.757,48 33.959.150,20
Ordaintzeko dauden ordainketak, guztira 5.979.390,73 2.546.361,51

Ordaintzeko epea ezartzeko erabilitako irizpidea desberdina da Mendeko Sozietatearen -haren epea zenbatzen hasten da fakturaren datatik aurrera- eta Sozietate Menderatzailearen artean -haren epea zenbatzen hasten da faktura erregistratzen den egunetik aurrera, administrazio publiko izateagatik dagokion moduan-. 2016ko bigarren seihilekoan FACE sistema ezarri da Mankomunitatean, eta berekin dakar Fakturen Kontabilitateko Erregistroa. Erregistroan sartzen den egun fidagarri bat edukitzeko modua ematen du, zehazki.