Ingurumenaren aldeko neurriak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Ingurumenarekiko konpromisoa

Urtero bezala, jarduera arduraz eta eraginkor gauzatuta eta garatuta erakusten du erakundeak ingurumenarekiko hartuta duen konpromisoa. 2016ko alderdi adierazgarrienak hauek dira:

  • Biosolidoen 33.729 tona birziklatzea, nekazaritzan, era eraginkorrean eta taxutzeko moduan.
  • Lohiak eta hondakin berdeak konpost bihurtzea Arazuriko planta berrian (tunelen bidez). Planta modernoa da eta ingurunerako ingurumen ondoriorik ez duena. Kalitate hobeko konposta lortzen da.
  • Zabortegiak ingurumen aldetik lehengoratzean parte hartzea. Hirugarren mailako 1.105 metro kubo konpost aplikatu ziren, REAM lurretako zabortegia lehengoratzeko, Espartza Galarren.
  • Klima aldaketaren kontrako borrokan aritzeko konpromisoa. Horretarako, karbono aztarna kalkulatu da eta MAPAMAren erregistroan izena eman. Hain zuzen, helburua da aztarna hori minimizatzea ekarriko duten neurriak abiaraztea.
  • Ingurumen kudeaketako sistemari jarraipena egitea (ekoizpen zentroetan ezarritakoa), hartara, bermatzeko erakundeari dagozkion ingurumen kontu guztietan legezko betebehar guztiak betetzen direla (igorpenak, hondakinak, kontsumoak...).
  • A motako landare konposta egitea. 2014an landare konposta egiten hasi zen, A motako ezaugarriekin. Emankortzaileen Erregistroan izena eman zen 2014an eta egun arrakasta handiz merkaturatzen da, ezaugarri ezin hobeak baititu. 

Argiñarizko zabortegia zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Egun, zigilatuta 25 urte baino gehiago eman ondoren mantentze lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Zeuden tximiniak kendu ziren eta tokia eman zitzaion Girgillaoko Udalari, ehizaren eta abeltzaintzaren arloko aprobetxamendua egin dezan. Dena den, zabortegian sortutako lixibiatuen eta bertan dagoen istilean jasotakoen kontrolak egiten jarraitzen da, eta bai zabortegiaren urari beheiti dagoen errekan jasotakoenak ere. Izan ere, Ebroko Ur Konfederazioak emandako azken baimenarekin lotutako eskakizuna da.

Biohondakinen kudeaketa, etxeko eta auzoko konpostajearen bidez

Hiri hondakinen %40 baino gehiago hondakin organikoak dira. Interesgarria da nabarmentzea hondakin horiek etxeko eta auzoko konpostajearen bidez kudeatzearen alde onak. Hondakinak bildu behar ez izateak ingurumenerako duen kostua murrizteaz gain, praktika honen sentsibilizazio alderdia nabarmendu behar da. Izan ere, parte hartzen duten familiek hobeki kudeatzen dituzte gainerako hondakinak eta hondakin organikoen ahalmenari garrantzia ematen diote. Ordain moduan, kalitate handiko konposta eskuratzen dute, eta euren baratze edo lorategietan medeagarri organiko gisa erabil dezakete.

Une honetan, erakundea ekintza hauek ari da garatzen:

  • Etxeko konpostajea: 2006. urteaz geroztik. Egun, 3.100 familia baino gehiago ari dira parte hartzen.
  • Auzoko konpostajea: 2009. urtearen amaieraz geroztik. Egun, 33 gune daude egokituta Iruñerriaren esparruko 17 udalerritan.

2016an, etxeko konpostajea sustatzeko udaberriko kanpaina egin da, Atarrabiako San Andres Errotan, eta, hartara, maiatzean 153 familiak egin dute bat ekimenarekin.

Gainera, adierazi behar da 2016ko bigarren seihilekoan gai organikoen bilketa bereizia ezartzeko laugarren fasea egin zela, Iruñerriko Mankomunitatearen landa esparruan. Esparru horretan, etxeko eta auzoko konpostajeak garrantzi berezia du, 200 biztanle baino gutxiagoko udalerri guztietan gai organikoak kudeatzeko jarri den sistema baita. Horrenbestez, horrek ekarri du ia 1.000 familiak bat egin izana etxeko konpostajearekin 2016aren amaieran. 

Auzoko konpostajea dela-eta, gune bat egokitu zen Ballariainen. Ia herritar guztiek eman zuten izena. Gainera, 2016an, konposta ateratzeko saioetan parte hartu zen, parte hartzen ari diren herritarrekin batera. 2016an, 18,5 m3 atera ziren auzoko gune horietatik.

EtxekoaAuzokoaAutokudeaketaGuztira
Parte hartzen duten familiak, 2016aren amaieran1 3.065 714 480
Biztanleak/familia 3,5 2,7 2,9
Kilogramo biohondakin pertsonako eta urteko 773,5 284 411
2016an kudeatutako tonak 1.710 203 197 2.110

[1] Etxeko konpostean parte hartzen ari diren familiek sortutako tonak kalkulatzeko izena noiz eman duten hartu da kontuan. Zenbait familiak urte osoan egin dute konposta, beste batzuek urte erdian eta beste batzuek urte amaieran eman dute izena. Horrenbestez, azken horiek ia ez dute hondakinik kudeatu konpostajearen bidez.

Araztegiko lohiak nekazaritzan erabiltzea

Arazuriko araztegian sortutako lohiak, behin digerituta eta deshidratatuta daudenean, nekazaritzarako erabiltzen dira. Horien %81 zuzenean aplikatzen dira, eta gainerako %19a, araztegira iristen diren lorezaintzako hondakin berdeekin nahasita, konpost bihurtuta.

2016ari dagozkion datu orokorrak hauek dira:

  • 33.729 tona lohi digeritu sortu dira.
  • 27.154 tona lohi digeritu erabili dira nekazaritzan (laboreetan, artoan eta eguzki-loreetan, nagusiki).
  • 6.575 tona lohi digeritu erabili dira konposta egiteko, 8.568 tona hondakin berdeekin batera.
  • 4.340 tona konpost merkaturatu dugu, nagusiki Komunitateko paisaia eta lorezaintza sektorerako. Txikizkako salmentaren bidez, 15.512 zaku saldu ditugu.

Lohiak eta konposta aplikatzeak ingurumenean duen eraginari jarraipena egitea:

Duela 20 urtetik hona ohikoa den moduan, lohia aplikatzearen gaineko saioak edo probak egiten ditugu Instituto Técnico de Gestión Agrícola, SA (ITGA, orain INTIASA) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoarekin batera. Hain zuzen ere, saio horiek Arazuriko lursail esperimentalean eta lohia erabiltzen duten Komunitateko beste toki batzuetan egiten ditugu.

Ibilbide luzeko azterketa horiek abiapuntu hartuta, berresten da araztegiko lohiek eragin minimoa dutela nekazaritzako lurzoruetako metal astunen edukietan.

2016an, lehorreko laborantzan (laboreak) araztegiko lohia erabiltzeko saiakuntzak egiten jarraitu dugu, Arazuriko finka esperimentalean. Arazuriko konposta erabiltzen hasi gara "Lur landuen erantzun agronomikoa" saiakuntzan, konposta hiru urtean behin aplikatuta lur landuak duen erantzuna ebaluatzeko.

Ongarri organikoak (lohia eta konposta) sail ureztatuetan, artoaren laborantza estentsiboan (Erriberrin) erabiltzeko saiakuntzak egiten ere jarraitzen dugu. Lortutako emaitzek erakusten dute ongarri horiek aplikatuta artoak dituen fosforo premiei erantzuten zaiela, eta lurzoru pobreak hobetzen direla, sail ureztatu berrietan espero izatekoa zen moduan. Nitrogeno ekarpena garrantzitsua da eta hori eskuragarri izatea ebaluatzen ari da ekarpena egin ondoko urteetan (%20ko eraginkortasuna lehen urtean). Lohiak potasio gutxi ematen du, eta, hortaz, kasu horretan ezin du mea ongarria ordezkatu. Gai organikoari dagokionez, ekarpena kontuan hartzeko modukoa da, lurzoruaren emankortasuna hobetzen baitu epe ertainean eta luzean: egitura, mikrobioen jarduera...

2016an, NEIKER-Tecnaliako (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua) Ingurumeneko eta Natura Baliabideetako Sailak zenbait laginketa egin ditu "Lohiak aplikatzeak lurzoruan duen eragina ebaluatzeko, Arazuriko HUAko neguko labore saiakuntzetan, lurzoruaren funtzionaltasunaren mikrobio adierazleak erabilita". Azterlanaren emaitzek erakusten dute biomasak eta mikrobioen jarduerak handitzeko joera duela lohia aplikatuta duten lurzoruetan, aplikatuta ez dutenen aldean.  

Energia berriztagarriak sortzea

Urtasunen, Eugin eta Egillorren sortutako energia hidroelektrikotik, eta Arazuriko araztegian lohiak tratatuta eta Gongorako zentroko zabortegian hartutako biogasetik abiatuta egiten da aprobetxamendu hau.

Aprobetxamendu hidraulikoa

Bi zentral hidroelektrikok, Eugikoak eta Egillorkoak, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehen, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

Ondoren dagoen taulan, ekoizpen hidroelektrikoak 2010etik izan duen bilakaera erakusten da, GWh-tan:

201120122013201420152016
Eugiko zentrala 3.272.355 15,8 4.501.197 27,0 6.907.782 27,0 6.085.155 22,4 4.137.151 16,8 4.028.364 16,1
Urtasungo zentrala 904.230 907.500 948.860 883.350 814.110 873.920
Egillorko zentrala 11.644.905 16.337.674 19.363.975 15.833.914 11.861.571 11.251.635

Hondakinen aprobetxamendua

Arazurin hondakin urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.

Biogas horrek %50-60 arteko metano kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

201120122013201420152016
Arazuriko HUA 20.108.497 25,5 22.318.969 27,4 23.840.505 30,9 18.725.764 27,4 18.368.554 33,1 19.130.225 33,9
Gongora 5.391.830 5.036.676 7.047.539 8.720.297 14.811.352 14.793.379

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira

Azaldutakoaren arabera, 2016an 50,1 GWh sortu ziren energia berriztagarrietatik abiatuta, %67,7 hondakinetatik (lohiak eta hondakin organikoak Gongoran) eta %32,3a jatorri hidroelektrikotik.

Ondoko taulan erakusten da energia berriztagarrien ekoizpenak izan duen bilakaera 2009tik SCPSAn.

20092010201120122013201420152016
Zentral hidroelektrikoak 24,0 20,2 21,1 15,8 21,7 27,03 16,8 16,1
Hondakinak 26,0 26,0 27,7 25,5 27,4 30,88 33,1 33,9
GWh, guztira50,046,248,841,349,157,949,950,1

Jarraian, modu grafikoan ikusten da bilakaera hori:

2010201120122013201420152016
HUAren autosufizientzia energetikoa %88,00 %83,40 %90,60 %98,80 %100,3 %97,7 %102,8
HHTZren autosufizientzia energetikoa %337,90 %319,90 %292,00 %353,00 %377,3 %573,2 %603,8

Klima aldaketa. IM eta SCPSAren balantze energetikoa eta karbono aztarna

IM eta SCPSAk jardunaren balantze energetikoa kalkulatu dute, eta 2016ko karbono aztarna egiaztatu eta zertifikatu dute. Zehazki, erakunde osoari dagokiona kalkulatu da, eta ematen diren zerbitzu guztiak kontuan hartuta: UZI-Ibai Parkea, EHGa eta Hondakinak.

Karbono aztarna laugarren aldiz kalkulatu da; izan ere, 2013, 2014 eta 2015eko ekitaldietan ere egin baitzen. Lan guztiak IM eta SCPSAko langile teknikariek egin dituzte.

IM ETA SCPSA-REN IRUDI ENERGETIKOA

Hau da, IM-SCPSAk 2016an 97,1 milioi kWh (98,3 izan ziren 2015ean) kontsumitu zituen eta %80,6ko mendekotasun energetikoa erregistratu zuen. 

IM-SCPSAk 2016an izan zuen energia kontsumoari dagokionez, alderdi hauek nabarmendu behar dira:

  • Kontsumo energetiko osoa 1.153.443 kWh gutxitu da 2015arekin alderatuta, hau da, -%1,2.
  • Arrazoi nagusia EHGko flotaren energia kontsumo txikiagoa da (-820.919 kWh), nahiz eta kilometro gehiago egin dituen.
  • Arazuriko HUAn, ordea, energia gehiago kontsumitu da (+478.220 kWh), eta emendatze hori digestoreetarako bero kontsumo handiagoari egotzi behar zaio.
  • Emausko Trapuketarien eraikin/instalazioek eta ibilgailuek 657.573 kWh gutxiago kontsumitu zituzten, SCPSArekiko kontratuei aplikatutako energiaren egokitze hobeago batengatik.
  • Hondakinen bilketak eta tratamenduak energia kontsumo handiagoa izan zuen: +661.633 kWh.
  • HHTZko makineriak kontsumo txikiagoa zenbatu zuen: -501.609 kWh.
  • Eta, azkenik, beste aurrezte eta emendatze txikiago batzuk izan ziren: -313.195 kWh.

Bere aldetik, IM eta SCPSAren berotegi efektuko gasen igorpenak-karbono aztarna 50.066,9 tCO2baliokide izan dira 2016an. Hain zuzen ere, bilakaera taula honetan ageri da:

IM ETA SCPSA-REN KARBONO AZTARNAREN BILAKAERA tCO2baliok.

2014 oinarri urtearekin alderatuta, Berotegi Efektuko Gasen igorpenak nabarmen murriztu direla nabarmendu behar da: -%16,7. Neurri handi batean, Gongorako zabortegian igorpen gutxiago izan delako eta oso bereziki 2016an energia berdea erosi izanari dagokio murrizte hori. Azken ekimen horren bidez, adibidez, Uraren Ziklo Integraleko BEG igorpenak ia erdiak izan dira. 

Berotegi Efektuko Gasak-karbono aztarna murrizteko abian jarritako ekintzek ekarri dute 2016an 7.940,2 tCO2baliokide murriztea (2016an zenbatuak eta 30 urtera).