Eskualdeko Hiri Garraioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2016an, Eskualdeko Hiri Garraioan 35.529.472 bidaia egin ziren, eta aurreko urtearekin alderatuta, 1.468.889 bidaia gehiago dira (%4,31 gehiago). Datu horrek berretsi egiten du bidaiarien kopuruaren bilakaeran 2015ean izan zen joera aldaketa. 

Gertaera aipagarri moduan, Transports Ciutat Comtal S.A. sozietateak (TCC) uztailean eskatu zuen 2017-2019 aldirako luzatzea 2012-2016 aldirako kontratuan egin zen kontzesioaren aldaketa, kontzesioaren oreka ekonomikoa hausteagatik. Mankomunitateko Batzar Nagusiak 2016ko abenduaren 29an egin zuen saioan hitzartu zuen 2012-2016 aldirako ezarrita zeuden baldintza berberak luzatzea, orduan jatorrizko kontratuko bidaiarien konpromisoa ez betetzeagatiko zehapenaren %35 aplikatu baitzen.

Beste alde batetik, 2016an ez da ia aldaketa garrantzitsurik egon zerbitzuan. Nabarmentzeko modukoa da 22. linea (Yanguas y Miranda kalea – Berriogoiti) 16. linean (Aitzoain – Noan – Beriain) sartu zela irailaren 5etik aurrera. Hartara, aldaketa horrek ahalbidetu du zerbitzuaren ustiapena hobetzea EHGaren linea garrantzitsu horretan.

Inbertsioak direla-eta, urtarrilean 9 autobus artikulatu eskuratu ziren, eta ekain eta urri artean, beste 10 autobus estandar, 12 metrokoak. Haietatik 5 teknologia hibridokoak dira. Hartara, 2015ean eta 2016an flotaren %20 berritu da, eta horrek aukera eman du aurreko bi urteetan berritze ezak eragin zuen ondorioa berdintzeko. 

Ingurumenaren alderdian, flotak dituen 140 ibilgailuetatik 9 unitate (hau da, %6) teknologia hibridokoak dira. Teknologia horrekin lan egiten daramagun urtean (urte bat baino zertxobait gehiago) erregaiaren %26,5 aurreztu dugu, ohiko diesel teknologiaren aldean. Martxan dauden proiektu nagusiei dagokienez, "EHGaren sare berriari" dagokiona berriro formulatu da urteko lehen seihilekoan gauzatutako jarduketen arabera. Zehazki, "Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP) egitea" da orain. Helburu horrekin, irailaren 22an, lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten EHGaren esparruko udalek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Mankomunitateak, hartara, Mankomunitatea izateko, beste 19 administrazio horiekin koordinatuta, IHMIP hori egingo duena. Horretarako, laguntza teknikoa kontratatu da, abenduan hasi zena lanean eta 2018aren amaieran amaituko duena (kalkuluen arabera). Horrez gain, garrantzi handiko parte-hartze plan bat abiarazi nahi da eta garraio publikoko ardatz nagusien sarearen bideragarritasuna aztertu nahi da.

Txartelak kargatzeko eta garraioa ordaintzeko era berrien proiektuan, aukerak eta EHGa ordaintzeko moduen egungo egoerara egokitzea zehatz-mehatz aztertu dira eta hurrengo pausoetarako proposamena egin da. Lan hori guztia txosten batean bildu da eta Batzorde Iraunkorrak 2016ko abenduaren 20an egin zuen saioan aurkeztu zen. Era gehigarrian, uztailean, hitzarmena sinatu zen Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuarekin, laguntza emateko lanak garatzeko eta, horrenbestez, etorkizuneko Nafarroako Garraio Txartel Bakarraren datuen egitura eta hari lotutako prozedurak zehazteko. Lan horiek Nafarroako Gobernuak kontratatu ditu eta bi administrazioen artean finantzatzen dituzte.

Eskualdeko Hiri Garraioko etorkizuneko garajeak kokatzea aurreikusita dagoen lurzatiarekin lotuta, Iruñeko Udalari eskatu zaio indarrean dagoen hirigintzako plangintza gauzatzeko sistema ordezteko eta gauzatze publikoko sistema bat abiarazteko.

Amaitzeko, adierazi behar da Batzorde Iraunkorrak azaroaren 30ean egin zuen saioan EHGaren eta taxiaren geralekuetan hiri altzarien kontzesio berriaren lizitazioa onartu zuela. Hortaz, 2017ko apirilaren 30ean amaituko den egungo kontratua ordeztuko du. 

Informazio orokorra

20152016emendatzea
Zerbitzua ematen den eremua 9.165,46 ha 9.165,46 ha %0,00
Arreta eman zaien biztanleak 339.128 bizt. 340.405 bizt. %0,38

Zerbitzuaren eskaintza

Garraio sarearen ezaugarriak20152016emendatzea
Lineak (egunekoak/gauekoak) 24 / 10 23 / 10 -
Eguneko sarearen hedadura (km) 237,78 231,02 -%2,38
Gaueko sarearen hedadura (km) 115,46 115,46 %0,00
Eguneko sarearen ordutegi tartea 06:30 - 22:30 06:30 - 22:30 -
Gaueko sarearen ordutegi tartea 22:30 - 00:30 (ig., al., ar., az., og.) 22:30 - 00:30 (ig., al., ar., az., og.) -
  22:30 - 04:30 
(or.)
22:30 - 04:30 
(or.)
-
  22:30 - 06:30 
(lr.)
22:30 - 06:30 
(lr.)
-
Flota20152016emendatzea
Autobus kopurua 140 140 %0,00
Estandarrak (12 m) 87 87 %0,00
Artikulatuak (18 m) 50 50 %0,00
Minibusak (9 m) 3 3 %0,00
Hibridoak 4 9 %125,00
Egokituak (zoru baxua) 140 140 %0,00
Batez besteko adina (urteak) 8,08 7,36 -%8,91
Azpiegitura20152016emendatzea
Geraleku kopurua 527 527 %0,00
Markesina eta zutoina dutenak 1 1 %0,00
Markesina besterik ez dutenak 307 307 %0,00
Zutoina besterik ez dutenak 218 218 %0,00
Altzaririk gabeak 1 1 %0,00
SAE taula dutenak 98 100 %2,04
Instalazioak 10.000 m2 (Ezkaba) 10.000 m2 (Ezkaba) -
Zerbitzuaren maila20152016emendatzea
Ibilitako kilometro kopurua 7.795.381 7.815.419 %0,26
Eguneko zerbitzuan + indartzeak 7.527.826 7.546.896 %0,25
Gaueko zerbitzuan 267.555 268.523 %0,36
Ibilgailuen zerbitzu orduak 585.067 588.304 %0,55
Eguneko zerbitzuan + indartzeak 567.093 570.129 %0,54
Gaueko zerbitzuan 17.974 18.175 %1,12
Zerbitzuaren eskaera20152016emendatzea
Bidaia sinpleak, guztira 34.060.583 35.529.472 %4,31
Eguneko zerbitzuan 33.416.941 34.851.096 %4,29
Gaueko zerbitzuan 644.685 678.376 %5,23
Sarean egindako bidaiak 30.880.505 32.601.454 %5,57

Bidaiak, linea bakoitzeko

Eguneko lineakBidaiariak
L1 Unibertsitateak 382.551
L2 Nafarroako Gorteen kalea – Etxabakoitz   1.152.642
L3 Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea - Antsoain 1.438.788
L4 Barañain – Atarrabia   7.666.501
L5 Orvina 3 – Nafarroako Unibertsitatea   1.185.089
L6 Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa   962.287
L7 Atarrabia – Txantrea – Barañain   3.358.620
L8 Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri   1.210.567
L9 Renfe – Nafarroako Unibertsitate Publikoa   1.651.288
L10 Belosogoiti – Orkoien 600.540
L11 Ezkaba – Sario eraikina   1.886.294
L12 Ermitagaña – Mendillorri   2.381.735
L14 Udaletxea – Arrotxapea   153.863
L15 Sarasate pasealekua – Zizur Nagusia – Ardoi   490.565
L16 Aitzoain – Noain – Beriain   2.735.686
L17 Mutiloa – Artiberri   1..081.760
L18 Zizur Nagusiko urb. - Sarriguren 2.877.004
L19 Barañain – Erripagaña   1.477.046
L20 Vianako Printzearen plaza – Olloki   533.163
L21 Zirkularra, ekialdea: Hirigunea - Antsoain   1.146.527
L22 Yanguas y Miranda kalea – Berriogoiti 70.005
L23 Vianako Printzearen plaza - Olloki 154.997
L24 Donibane - Azoka   10.507
L25 Merindadeen plaza – Mutiloen artea   217.173
BESTE BATZUK 25.898
Egunekoak, guztira34.851.096
Gaueko lineakBidaiariak
N1 San Ignazio etorbidea – Zizur Nagusia 48.985
N2 Sarasate pasealekua – Barañain 119.184
N3 Labriteko aldapa – Noain – Beriain 39.183
N4 Sarasate pasealekua – Aitzoain 54.469
N5 Nafarroako Gorteen kalea – Uharte 115.627
N6 Nafarroako Gorteen kalea – Mendillorri 47.455
N7 Sarasate pasealekua – Sanduzelai – Txantrea – Nafarroa Beherea 182.927
N8 Labriteko aldapa – Mutiloa 13.107
N9 Sarasate pasealekua – Orkoien 8.216
N10 Nafarroako Gorteen kalea - Sarriguren 49.223
Gauekoak, guztira678.376
Bidaiak, guztira35.529.472

Txartelen banaketa, motaren arabera

Kudeaketa adierazleak20152016emendatzea
Per capita erabilera (ig./bizt.) 100,44 104,37 %3,92
Autobus aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (bid./bizt.) 91,06 95,77 %5,18
Ibilitako kilometro kopurua, per capita 22,99 22,96 -%0,12
Zerbitzu orduak ibilgailuko, per capita 1,73 1,73 %0,18
Batez besteko lastertasun komertziala 13,32 13,28 -%0,29
Ibilaldiak betetzea %100,00 %100,00 %0,00
Puntualtasun indizea %93,32 %93,87 %0,59