Taxi zerbitzua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2016an, taxi zerbitzuaren eskaerak goranzko joera izaten jarraitu zuen, 2015ean hasitako goranzko joerari jarraipena emanez (egoiliarrek egindako zerbitzuen datuak, inkesta bidez eskuratutakoak). 

Beste alde batetik, nabarmendu behar da 2016an zerbitzuaren tarifak ez direla aldatu, aurreko urtearekin alderatuta.

2016. urtean, harreman edo solasaldi zuzenak eta etengabeak izan dira taxilarien ordezkariekin, Taxiaren Jarraipen Batzordearen esparruan. Bilera horien artean, batzuk berariazkoak izan dira, besteak beste, Iruñeko udaltzainekin egindakoa, irisgarritasun eta segurtasuneko gai jakin batzuk, sanferminetakoak... lantze aldera. Era beran, proiektu berriak sustatu dira, adibidez, dentsitate baxuko eremuetara zerbitzua ematea aztertzea eta EHGaren txartela taxi zerbitzuetan baliatzea, eta arlo honetan diru-laguntzak emateko deialdiak ahalbidetzeko lehen jarduketak egin dira. 

Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta polizia gorputz desberdinekin koordinatuta eta elkarlanean, taxi zerbitzua ikuskatzeko IV. kanpaina egin du. Kanpaina horren helburu nagusietako bat, berriro ere, sektorean dagoen sarkinkeriaren kontra egitea izan da. Jarduketa jakin horrekin batera, era paraleloan, Iruñerriko Mankomunitateko langileek egiten duten ikuskatze arrunta egin da, eta kasuren batean poliziakideekin koordinatuta egon da. Kontrolatutako taxi guztiak kontuan hartuta, taxilariei jarritako salaketen portzentajea oso txikia izan da. Beste batzuei jarritako salaketak eta abiarazitako zehapen espedienteak, ordea, nagusiki, sarkinkeriarekin lotura izateagatik, aurreko urteetakoa baino askoz ere handiagoa izan da.

Amaitzeko, adierazi behar da 2016an ibilgailu ekologikoen berritzeen kopurua aurreko urteetakoa baino handiagoa izan dela. Hartara, lehen aldiz, ekologiko gisa katalogatutako ibilgailuen %25aren kopurua gainditu da. Halaber, 2016an, ezarritako legeriako aldaketaren araberako lehen bisak egin ziren. 

Zerbitzuaren datuak

LIZENTZIA KOPURUA: 313

Flota

20152016
Ibilgailuak, guztira 316 316
Ordezteko ibilgailuak 3 3
Eurotaxi ibilgailuak (egokituak) 27 28
Ibilgailu ekologikoak 77 86
Ibilgailu estandarrak 209 199
Batez besteko antzinatasuna 4,2 4,4

Azpiegiturak

20152016
Geralekuen kopurua 38 38
Altzariak dituztenak 34 34
Plazen kopurua 253 255
Taxi bidearen kilometroak 3 3

Izapideak

20152016
Gidari baimen berriak 33 35
Eskualdatzeen kopurua 9 14
Ibilgailu berritzeen kopurua 63 45