Iruñerriko Ibai Parkea

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Urtean zehar, Parkean aurreikusita zeuden hornidura hauek amaitu ziren:

  • -        Argiteria apaingarria jarri zen Burlatako ur-biltegian.
  • -        Dorraburuko zubia berritu zen, Uharten, Arga ibaiaren gainean.
  • -        Moreako jolas eremua sortu zen Zizur Nagusian, Elortz ibaiaren ondoan.

Horrez gain, Iruñeko ibai pasealekuarekin Landabenen lotzeko lanak hasi dira, Arazuriko udal barrutian (Oltza Zendea). Aurreikusita dago heldu den udaberrian zabaltzea zati hori.

Ibai pasealekua Urbi ibaian (Eguesibar) eta Arga ibaian (Oltza Zendea, Arazuri-Ibero zatia) zabaltzeko proiektuak gauzatzen ari gara.

Amaitzeko, adierazi behar da Iruñeko eta Iruñerriko parkeak bateratzeko azterlana amaitu dela.