Edateko uren araztegiak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Egillorko EUTE

Hornitzeko iturritik 7 kilometrora, Egillorko araztegiak Artetako iturburutik doakion ura tratatzen du etengabeko prozesuan.

Araztegiaren ezaugarriak

  • Kokapena: Egillor (Goñibar)
  • Eraiki zen urtea: 1992
  • Azalera osoa: 44.000 m2
  • Tratatzeko ahalmena: 800 l/s. 2016an tratatutako batez besteko emaria: 452 l/s

Tratamendu lineak:

  • ura tratatzea: helmugako obra eta banatzea, dekantatzeko 2 unitate eta iragazteko, 6
  • lohiak tratatzea: batez besteko ekoizpena 0,47 tona eguneko

Lohiak, ekoitzitako 1.000 m3-ko kopuru bakoitzeko: 11,9 kg

Tiebasko EUTE

Araztegiaren ezaugarriak

  • Kokapena: Tiebasko udal barrutia, Alaitz mendiaren behealdea
  • Eraiki zen urtea: 2004-2005
  • Azalera osoa: 44.454,78 m2
  • Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s, 1. fasean 1.500 l/s-ra handitu ahal da eta 2. fasean 3.000 l/s-ra
  • 2016an tratatutako batez besteko emaria:
        71 l/s urteko batez bestekoa
        273 I/s lan egindako egunetako batez bestekoa

Tratamendu lineak:

  • Sartzeko ubidea. Zati handienak basalantzeko burdin sareak eta solido meharretarako bahea. 2 linea, bakoitza 500 l/s-koa: emaria neurtzea, nahaste eta malutatze ganbera, flotazioa, ozonoztatzea, hondar bidez iraztea eta kloro bidez desinfektatzea.
  • Lohiak tratatzea: flotazio bidez lohiak loditzea eta iragazkiak garbitzeko ura lehengoratzea, loditutako lohiak homogeneizatzeko andela, zentrifugagailuetan deshidratatzea, lohiak edukiontzietan metatzea.
        - Lohien batez besteko ekoizpena: 0,15 tona eguneko
        - Lohiak, ekoitzitako 1.000 m3-ko kopuru bakoitzeko: 24,9 kg

Urtasungo EUTE

Eugiko urtegiko ura Urtasungo araztegira bideratzen da, eta han malutatze, koagulazio, dekantatze eta irazte prozesuak egiten dira, gizakiok edan ahal izateko modukoa gera dadin.

Araztegiaren ezaugarriak

  • Kokapena: Urtasun (Esteribar)
  • Eraiki zen urtea: 1976
  • Azalera osoa: 15.000 m2
  • Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s. 2016an tratatutako batez besteko emaria: 433 l/s

Tratamendu lineak:

  • Ura tratatzea: helmuga obra eta banatzea, dekantatzeko 2 unitate, eta iragazteko, 6
  • Lohiak tratatzea: batez besteko ekoizpena, 1,53 tona eguneko
        Lohiak, ekoitzitako 1.000 m3-ko kopuru bakoitzeko: 41,0 kg

Zentral hidroelektrikoak

Egillorko zentrala

Arakil ibaiaren eskuineko ertzean dago, Egillorko Edateko Uren Araztegiaren oinetan. Artetako iturburutik doazkion uretatik soberan gelditzen direnak aprobetxatzen dira, 3.750 l/s arte.

  • Instalatutako potentzia: 3.850 kW
  • Kontzesioa: 3.750 l/s
  • Batez besteko emari turbinatua:  1.065 l/s
  • Ekoizpena: 11,25 GWh
  • Iberdrolarekin partekatua

Eugiko zentrala

Presaren oinetan dago, Arga ibaiaren eskuineko ertzean.

  • Instalatutako potentzia: 1.890 kW
  • Kontzesioa: 5.250 l/s
  • Batez besteko emari turbinatua: 1.506 l/s
  • Ekoizpena: 4,03 GWh

Urtasungo zentrala

Urtasungo Edateko Uren Araztegiaren sarreran dago.

  • Instalatutako potentzia: 196 kW 
  • Luzera: 1.673,72 km
  • Kontzesioa: 1.150 l/s
  • Batez besteko emari turbinatua: 523 l/s
  • Ekoizpena: 0,87 GWh

2016ko errendimenduak

Egillorko EUTEUrtasungo EUTETiebasko EUTE
Ur ekoizpena, guztira 14.303.002  m3 13.695.016  m3 2.238.771  m3
> Analisi bidezko kontrola, EUTEetan   
Lagin kopurua 245 242 67
Parametro kopurua 6.655 6.406 1.810
EUTEetako adierazleak   Emaitza konformeen % 
Uraren kalitate organoleptikoa EUTEtik ateratzean %100
Uraren kalitate mikrobiologikoa EUTEtik ateratzean %100
Uraren kalitate kimikoa EUTEtik ateratzean %100
Erradioaktibitate eza, aztertutako laginetan %100

Kontsumitutako lehengaiak (kg)

 Egillorko EUTEUrtasungo EUTETiebasko EUTE
Polielektrolitoa 1.200 1.850 700
Soda kaustikoa - 152.358 -
Kloroa 20.570 33.272 2.728
Aluminio polikloruroa 214.544 423.754 89.594
Oxigenoa - - 59.787
Almidoia 4.360 6.900 740

Sortutako hondakinak

 Egillorko EUTEUrtasungo EUTETiebasko EUTE
Edateko uren araztegiko lohiak (kg)              170.660 561.240 55.740

Energia elektrikoaren kontsumoa

 Egillorko EUTEUrtasungo EUTETiebasko EUTE
Kontsumitutako energia (kWh) 459.093 437.858 473.426