Uraren Ziklo Integrala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2016an, ur ekoizpena 30.236.789 m3-koa izan da, 2015ean baino %0,01 txikiagoa eta azken bost urteetako batez bestekoa baino %2,54 txikiagoa. Nabarmendu behar da 2016an asteko minimo berria izan zela, batez beste 721 l/s-koa, hamabigarren astean (martxoaren 21etik 27ra, Aste Santua). Aurreko asteko minimo historikoa (723 l/s), 201ko Aste Santukoa, baino pitin bat txikiagoa izan zen. 2016ko asteko maximoa 1.373 l/s-koa izan zen, abuztuko azken astean, 2006an izan zen maximo historikotik urrun (1.659 l/s).

Erregistratu gabeko uraren 2016ko behin-behineko datua %9,88koa da, fakturatutako kontsumoaren behin betiko kalkuluen zain. Datu minimo historikoa da, aurreko ekitaldikoa baino txikiagoa (hura ere nahiko apala zen, %11,48koa). Adierazi behar da arlo honetako Espainia osoko datu onenen artean dagoela. AEAS elkartearen “Suministro de Agua potable y Saneamiento 2016” azterlanaren arabera, adierazle honetarako, Espainiako batez bestekoa %23koa da, eta berariaz metropoli eremuei dagokiena, %17koa.

Hornitutako uraren kalitateari dagokionez, urtea normaltasunez joan da. Landa-jarduketa ohikoenek kloro analizagailuen doitzeekin eta egiaztatzeekin zerikusia izan dute, eta bai berritze tasa txikia duten biltegi txikietan hipokloritoa eskuz botatzearekin ere. Uraren Osasun Plana zabaltzen jarraitu dugu.

Urte honetan egindako bi jarduera garrantzitsu nabarmendu behar dira:

• Eugiko urtegian egindako azterlan batimetrikoa eta kalitatekoa. Ur azpian ibiltzen den drone bat erabili da, Coruñako Unibertsitatearekin gauzatutako lankidetza hitzarmen baten esparruan. 

• Laginketako sare propioa ezartzen hasi gara, autokontrolerako Iruñerriko hornidura sektoreetan.

Hornidura sarearen kontrol informazioa Kontsumoko Uren Informazio Sistema Nazionalean abiarazi da.

Saneamenduari dagokionez, adierazi behar da tratatutako emaria 1.063 l/s-koa izan dela, eta arazketako batez besteko errendimenduak %95ekoak izan direla gai organikoen kasuan, %92koak nitrogenoaren kasuan eta %80koak fosforoaren kasuan. Lohien digestioak 403.883 Nm3-/hilabete ekoitzi ditu, %60ko metano kontzentrazioarekin. 590.240 biztanle baliokiderentzako tratamendua zenbatetsi da. Aipagarriak dira abenduan erregistratu ziren emari txikiak, hilabete horretan ez baitzen ia prezipitaziorik egon. Arazuriko araztegira isurtzen duten industriei aholkularitza eman eta kontrola egiteko ahalegina egiten jarraitu da, bai ura arazten duten mikrobioen populazioek bai eta biogasa lortzeko aukera ematen dutenek ongi funtzionatzea bermatzeko. 

Amaitzeko, adierazi behar da bi laborategietan, Egillorren (hornidura) eta Arazurin (saneamendua), ENAC Egiaztapeneko Enpresa Nazionalak egindako bi ikuskatzeak gainditu direla. Zehazki, bermatzen dute haien egiaztapena UNE-EN ISO 17025 arauaren arabera.

201420152016
Ur ekoizpena, guztira 29.541.698 30.240.141 30.236.789

Analisi bidezko kontrola

Analisi bidezko kontrolaLaginakParametroak
Hornidura iturriak 595 8.741
Ura edateko on bihurtzeko prozesua 2.412 7.412
Tratatutako urak 554 14.871
Biltegiak 526 13.988
Banaketa sarea 237 6.996
Kontsumoko iturria 465 8.180
Isuriak ibilgura 131 655
Eskaerak 414 2.026
Kalitate kontrola eta barnekoak, laborategia 831 5.255
Kontrolak, guztira 6.165 68.124

Kontrolen emaitzak

Banaketa sarea eta kontsumoko iturriaEmaitza konformeen % 
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %200
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %99,8
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %99,9
Erradioaktibitate eza, aztertutako laginetan %100
Edateko uren araztegiak (EUTEak)
Emaitza konformeen %
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %100
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %100
Erradioaktibitate eza, aztertutako laginetan %100

Kontsumoa (m3)

201420152016
m3m3m3
Administrazio publikoak Administrazio publikoak 326.475 327.145 340.901
Administrazio publikoak, guztira 326.475 327.145 340.901
Merkataritza-industriarena Nekazaritza eta abeltzaintza 1.300 1.911 2.115
Merkataritza 3.681.338 3.871.832 3.863.448
Merkataritza/ureztaketak 38.149 45.357 49.915
Suteak, aho zigilatuak 20.731 2.917 59
Suteak, kontagailuarekin 4.733 6.731 6.916
Industria 2.057.391 2.019.936 1.949.455
Jarduerarik gabeko lokalak 929 0 0
Merkataritza-industriarena, guztira 5.804.571 5.942.850 5.871.908
Etxebizitzetakoa Etxebizitzak 12.059.248 12.205.170 12.228.780
Etxebizitzetakoa, guztira 12.059.248 12.205.170 12.228.780
Konbinatuak Etxebizitzak/merkataritza 30.309 32.111 27.833
Etxebizitzak/merkataritza/ureztatzea 9.794 9.243 6.668
Etxebizitzak/ureztatzea 2.396.613 2.588.095 2.661.559
Konbinatuak, guztira 2.436.716 2.629.449 2.696.060
Iturriena Iturriak 83.629 78.883 55.523
Iturriena, guztira 83.629 78.883 55.523
Ureztaketa pribatuak Aisiako baratzeak 48.528 59.051 61.017
Ureztaketa pribatuak 583.364 671.506 732.083
Ureztaketa pribatuak, guztira
631.892 730.557 793.100
Lanak Lanak 98.830 73.909 80.508
Behin-behineko zerbitzu berezia 49.204 40.203 43.253
Lanak, guztira 148.034 114.112 123.761
Ureztaketa publikoak Ureztaketa publikoak 497.383 530.902 585.014
Udal ureztaketak 1.931.785 2.252.898 2.480.024
Ureztaketa publikoak, guztira 2.429.168 2.783.800 3.065.038
Udal zerbitzuak Udal zerbitzuak 919.685 931.851 930.288
Hornidura toki erakundeei 35.162 39.754 42.858
Udal zerbitzuak, guztira 954.847 971.605 973.146
Interes sozialeko erabilera Interes sozialeko erabilera 712.090 718.896 745.667
Interes sozialeko erabilera, guztira 712.090 718.896 745.667
Guztira25.586.67026.502.467  

26.893.884

Kontsumoa (litroak biztanleko eguneko)

201420152016
Etxebizitzetakoa 112 115 115
Industria-merkataritzakoa 46 47 46
Iturriak eta ureztaketak 24 28 30
Kontsumoaren emaitzak, guztira182180

181

Saneamendua eta arazketa

201420152016
Arazuriko araztegian araztutakoaren kontrola (m3) 36.779.856 35.546.921 34.443.310
Analisi bidezko kontrolaLaginakParametroakLaginakParametroakLaginakParametroak
Arazuriko HUA 2.794 11.069 2.919 9.657 2.810 8.364
Industria isurketak 663 8.957 817 10.309 844 10.977
HUAko ur lerroa 689 16.504 700 17.971 737 16.958
Hobi septikoetan 89 1.392 173 2.132 182 3.889
Ibilguen kontrola 92 2.346 83 2.108 72 1.854
Lohiak eta konposta 98 440 121 849 130 958
Analisi bidezko barne kontrola, guztira 4.425 40.708 4.813 43.026 4.775 43.000
Kanpoko analisiak 4.893 54.089 5.071 50.644 5.292 51.875
Laborategian egindako analisiak, guztira 9.418 94.797 9.884 93.670 10.067 94.875
Industria isurketen kontrola
Bisitak enpresetara 34 32 37
Jarduera sailkatuen espedienteak 200 135 146
Beste txosten batzuk 45 54 51
Arazuriko HUAren errendimenduak
Solido esekiak %96,9 %95,9 %96,2
Oxigeno-eskaera kimikoa %94,3 %93,6 %93,9
Oxigeno-eskaera biologikoa %96,7 %96,1 %96,5
Nitrogenoa %74,8 %70,8 %77,7
Fosforoa %77,8 %83,5 %79,9

Hornidura iturriak

Artetako iturburua

Udarbe ibaiaren buruan

  • Biltzeko azalera: 100 km
  • Iturburuaren batez besteko emaria: 2.805 l/s
  • Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 468 l/s
  • Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.065 l/s
  • Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 1.273 l/s

Eugiko urtegia

Arga ibaiaren buruan

  • Oinplano makotua duen grabitate presa
  • Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m
  • Luzera: 252 m
  • Presaren edukiera: 21  hm3
  • Kota maximoa: 628 m
  • Azalera: 123 ha
  • Batez besteko sakonera: 18 m
  • Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete

Itoizko urtegia

Kokapena: Irati ibaia (Longida ibarra)

  • Presa mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
  • Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
  • Bururatze luzera: 525 m
  • Bururatze kota: 592 m
  • Gehieneko maila normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
  • Ur mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3

Edateko ura tratatzea

  • Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
  • Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
  • Tiebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s

Hornidura sarea

  • Luzera: 1.478 km
  • Harguneak: 42.532
  • Biltegiak: 137 unitate. Edukiera: 263.904 m3
  • Ponpatzeak: 54
  • Emari-neurgailuak: 696

Saneamendu sarea

  • Luzera: 1.671 km
  • Harguneak: 69.483

Ekaitz urak biltzeko biltegiak

  • Txantreako ekaitz urak biltzeko biltegia
  • V=3.000 m3 C2 kolektorera

Hondakin uretarako instalazioak

Ezaugarriakkop.zerbitzatutako biztanleak
Arazuriko HUA Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin)
Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio planta
1 590.240
Hobi septikoak Iragazki biologikoa dutenak

120

-