Langileen hautaketa eta promozioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Hautaketa eta promozio prozesuen bitartez, nahi dugu langile egokienak erakundeak sortutako lanpostuetan aritzea, gaitasun profesional eta pertsonalaren printzipioak errespetatuz, eta halaber aukera berdintasuna eta kanpo zein barne arauen exijentziak.

Enpresako pertsona guzti-guztiek daukate aukera garapen profesional handiagoa eta erantzukizun berriak dakartzaten beste lanpostu batzuetan aritzeko, betetzeko lanpostuak enpresak kontratatutako langileei eskaintzen baitzaizkie lehenbizi. Lanpostua barneko jendearekin ez bada betetzen edo betebeharrak betetzen dituen langilerik ez badago, eskaintza kanpora zabaltzen da.

2016an, 646 hautagaitzari egin zaie arreta, antolatutako kanpoko 5 hautaketa prozesutan aurkeztutakoak, egiturazko 5 premiari erantzuteko eta ofizialen taldeko aldi baterako beharretarako lan poltsa bat egiteko. Barneko deialdiei dagokienez, 9 izan dira: 3 lekualdatzeei egokitu zaizkie eta 6 barne sustapenari. Guztira, 18 postu bete dira eta aurkeztutako hautagaiak 83 izan dira.

Langileen hautaketa eta promozio adierazleak

 20092010201120122013201420152016
Barne promozioko prozesuen %, hautaketa prozesu guztien gainean 53,85 69,23 20,00 0,00 66,67 77,78 56,25 68,75
Promozionatutako langileen %, hautatutako langile guztien gainean 66,67 66,67 0,00 0,00 50,00 41,67 38,89 50,00
Promozionatutako langileen %, plantillaren batez bestekoaren gainean 1,65 2,1 0,00 0,00 0,22 1,13 1,55 1,51