Laneko arriskuen prebentzioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2016an, baja eragin duten 19 istripu izan dira (barnean hartuta berriz gaixotzea eta in itinere izandakoak) eta bajarik eragin ez duten 22. 

Nabarmendu behar da Prebentzio Plan berri bat onartu dela, eta enpresaren maila guztietan eman zaiola zabalkundea.

Mediku azterketen kanpaina egin da eta bertan emaitzak aski onak izan dira eta langileen %85ek parte hartu dute. Azterketa epidemiologiko egokiak egin dira, eta ez da gaitzen emaitza esanguratsurik izan, ez langileen artean, oro har, ez eta modu partzialean ere, lantokien eta berariazko arriskuen arabera.

Osasuna sustatzeko zenbait ikastaro egin dira: gidatze segurua eta bide heziketa eta segurtasuna bizikletarekin. Bihotza Babesteko Plana zabaltzearen ondorioz, 5 desfibriladore kokatu dira Navas de Tolosa, Chinchilla Jeneralaren eta Arteaga kaleetako, Arazuriko eta Gongorako lantokietan. Haien erabilerari buruzko ikastaroak eman dira, gainera.

Prebentzio Planean aurreikusitako prebentzio ildoak eta laneko osasunekoak zabaltzea dela-eta: 

  • Teknikari bat gehiago sartu da Prebentzio Zerbitzuan, tokian bertan presentzia areagotzeko, arriskuen ebaluazio, gainbegiratze, kontrol, informazio eta prestakuntza zereginetan. 
  • Arriskuen ebaluazio orokorraren berrikuspena amaitu da, eta atarian argitara emanda gelditu da.
  • Enpresa Jardueren Koordinaziorako prozedura ezarri da, kanpoko prebentzio zerbitzu baten kontura.
  • Kanpoko prebentzio zerbitzu bat kontratatu da, industria higienko kontrolak eta jarraipenak gauzatzeko.