Langileei buruzko informazioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2016ko ekitaldia bukatutakoan, Iruñerriko Mankomunitateak 464 langile zituen, hau da, langileen kopurua %1,53 handitu zen. Gure erakundeko langileak 11 lan zentrotan aritzen dira lanean, Iruñerriko Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuek instalazioak eremu geografiko jakin batzuetan kokatzea eskatzen dutelako.

LantokiaJardueraPertsona kopurua
Urtea 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Sexua G E G E G E G E G E G E G E
Bulegoak
Chinchilla Jeneralaren kalea, 7. Iruñea. 
Imaz Anaien kalea, 1. Iruñea
Zerbitzu zentralak eta instituzionalak 98 68 92 69 92 66 88 70 82 72 87 74 90 71
Herritarren Arretarako Zerbitzua
Navas Tolosa kalea, 29. Iruñea Bezeroei arreta telefonikoa, aurrez aurrekoa eta idatzizkoa ematea 5 23 5 20 5 19 5 22 6 21 6 23 4 27
Edateko uren araztegiak (EUTE)
Urtasun, Egillor eta Tiebas Eugiko urtegiko, Artetako iturburuko eta Itoitz-Nafarroako Ubideko ura tratatu eta edateko on bihurtzea 46 7 42 6 42 6 42 6 42 6 45 6 43 8
Sare eta instalazioen mantentze-lanen tailerra
Agustindarren industrialdea. Iruñea Ura banatzeko instalazioen eta sareen mantentze-zerbitzuak. Biltegia 80 4 81 5 80 5 80 5 77 6 77 6 74 9
Hondakin Uren Araztegia (HUA)
Arazuri Hondakin urak araztea 39 15 40 14 38 15 37 13 36 13 36 16 39 15
Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa (HHTZ)
Gongora Hiri hondakinak tratatzea 64 20 59 19 61 19 59 19 57 17 55 19 59 18
Garbigunea
Agustindarren industrialdea + Morea merkataritza zentroa Etxebizitzetako hondakin bereziak biltzea 8 1 6 1 5 1 6 1 5 2 5 2 5 2
Partzialak, guztira 340 138 325 134 323 131 317 135 305 137 311 146 314 150
Guztira478459454452442457464

Kontratatze finko eta mugagabearen politikaren alde egiten du enpresak, plan estrategikoen garapena eraginkorra izan dadin, pertsonek ematen duten ezagutza eta kudeaketarako gaitasuna barne hartuta, baina legeriaren arloko mugek ezinezkoa egin zuten 2016an aplikatzea. Urtearen bukaeran, langileen %87,28k kontratu finko eta mugagabea zuten. Dena dela, aldi baterako kontratazioa beharrezkoa da zenbait kasutan, erretiro partzialak eta aurreratuak ordezkatzeko. Gainerako aldi baterako kontratazioak unean uneko beharrei erantzuteko egiten dira, hauei esaterako: absentismoa, proiektu zenbaiten garapena edo lan eskaera handiak. Irizpide hori aintzat hartuta, langileen %12,72k aldi baterako kontratua zuen.

Plantillaren osaera, kontratu motaren arabera

Urtea2010201120122013201420152016
SexuaGEGEGEGEGEGEGE
Langile finkoak 309 116 296 116 293 121 287 122 275 122 280 126 280 125
Aldi baterako langileak 31 22 29 18 30 10 30 13 30 15 31 20 34 25
Guztira340138325134323131317135305137311146314150

Langileen ezaugarriei dagokienez, %68 gizonak dira eta gainerako %32a emakumeak. Batez besteko adina 49 urtekoa da eta 17 urteko antzinatasuna dute batez beste erakundean. Sexuaren arabera, gizonen kasuan, batez besteko antzinatasuna 18 urtekoa da eta batez besteko adina 50 urtekoa. Emakumeen kasuan, batez besteko antzinatasuna 17 urtekoa da eta batez besteko adina 46 urtekoa.

Plantillaren osaera, talde profesionalaren arabera

SCPSAk hitzarmen kolektiboan 4 talde profesional ditu ezarrita: espezialistak, profesionalak, teknikariak eta tituludunak edo antzekoak.

Urtea2013201420152016
SexuaGEGEGEGE
Espezialista 82 17 79 19 75 19 81 21
Profesionala 130 67 128 66 135 73 131 78
Teknikaria 63 25 60 25 59 25 63 23
Tituluduna edo antzekoa 42 26 38 27 42 29 39 28
Guztira317135305137
311146314150

Langileen kudeaketa administratiboak bermatzen du enpresaren eta langileen arteko harremanak egokitzea legezko eta ohiko araudiari, besteak beste, gai hauetan: kontratazioa, eskubideen eta betebeharren arteko oreka, lanaren banaketa edo honen ordaina... Legearekin bat datorren kudeaketaren aldeko gehieneko begiruneaz gain, beste xede bat daukagu: erakundeko pertsonen gehieneko gogobetetzea lortzea alderdi hauen ezagutzaren eta inplikazioaren bitartez.

Absentismoari buruzko informazioa

2010201120122013201420152016
Hitzartutako lanaldi guztiaren gaineko portzentajea 5,75 6,12 4,50 4,91 5,08 5,96 6,38
Gaixotasunek edo istripuek eragindako portzentajea 3,70 4,53 3,43 3,49 4,05 4,95 5,40
Haurdunaldiek edo amatasunak eragindako portzentajea 1,07 1,09 0,65 0,90 0,45 0,39 0,50
Lan hitzarmeneko baimenek eragindako portzentajea 0,57 0,49 0,42 0,52 0,59 0,62 0,48
Maiztasuna: kasu kopurua, batez besteko langile kopurua kontuan hartuta 3,80 3,87 3,78 3,60 4,03 3,99 3,95
Iraupena: ordu kopurua, kasu guztiak kontuan hartuta 23,85 25,17 19,14 21,72 20,11 23,81 26,37
Lanaldia 1.592 1.592 1.592 1.592 1.592 1.592 1.592

Aparteko orduei buruzko informazioa

2010201120122013201420152016
Aparteko orduak, guztira 533,9 502,27 788,39 949,75 408,69 444,69 232,87
Aparteko orduen portzentajea, hitzartutako lanaldia kontuan hartuta 0,34 0,31 0,50 0,60 0,26 0,28 0,15
Aparteko orduak, langileen batez bestekoa kontuan hartuta 1,17 1,08 1,74 2,08 0,91 0,98 0,50