Ingurumenaren aldeko neurriak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Ingurumenarekiko konpromisoa

Urtero bezala, jarduera arduraz eta eraginkor gauzatuta eta garatuta erakusten du erakundeak ingurumenarekiko hartuta duen konpromisoa. 2015eko alderdi adierazgarrienak hauek dira:

  •  Biosolidoen 33.617 tona birziklatzea, nekazaritzan, era eraginkorrean eta taxutzeko moduena.
  •  Lohiak eta hondakin berdeak konpost bihurtzea Arazuriko planta berrian (tunelen bidez). Planta modernoa da eta ingurunerako ingurumen ondoriorik ez duena. Kalitate hobeko konposta lortzen da
  •  Zabortegiak ingurumen aldetik lehengoratzean parte hartzea. Hirugarren mailako 1.482 metro kubo konpost aplikatu ziren, REAM lurretako zabortegia lehengoratzeko, Espartza Galarren.
  •  5. edukiontzia ezartzea Iruñerriko hiri eremu osoan eta aldirietan. Gai organikoak gaika biltzen dira, eta oso kalitate onarekin. 4.766 tona bildu dira, zehazki, eta botatako gai desegokiak oso gutxi izan dira.
  •  Klima aldaketaren kontrako borrokan aritzeko konpromisoa. Horretarako, karbono aztarna kalkulatu da eta MAGRAMAren erregistroan izena eman. Hain zuzen, helburua da aztarna hori minimizatzea ekarriko duten neurriak abiaraztea.
  •  Ingurumen kudeaketako sistemari jarraipena egitea (ekoizpen zentroetan ezarritakoa), hartara, bermatzeko erakundeari dagozkion ingurumen kontu guztietan legezko betebehar guztiak betetzen direla (igorpenak, hondakinak, kontsumoak...).

Argiñarizko zabortegia zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Egun, zigilatuta 24 urte baino gehiago eman ondoren mantentze lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Zeuden tximiniak kendu ziren eta tokia eman zitzaion Girgillaoko Udalari, ehizaren eta abeltzaintzaren arloko aprobetxamendua egin dezan. Dena den, zabortegian sortutako lixibiatuen eta bertan dagoen istilean jasotakoen kontrolak egiten jarraitzen da, eta bai zabortegiaren urari beheiti dagoen errekan jasotakoenak ere. Izan ere, Ebroko Ur Konfederazioak emandako azken baimenarekin lotutako eskakizuna da.

Biohondakinen kudeaketa, etxeko eta auzoko konpostajearen bidez 

Hiri hondakinen %40 baino gehiago hondakin organikoak dira. Interesgarria da nabarmentzea hondakin horiek etxeko eta auzoko konpostajearen bidez kudeatzearen alde onak. Hondakinak bildu behar ez izateak ingurumenerako duen kostua murrizteaz gain, praktika honen sentsibilizazio alderdia nabarmendu behar da. Izan ere, parte hartzen duten familiek hobeki kudeatzen dituzte gainerako hondakinak eta hondakin organikoen ahalmenari garrantzia ematen diote. Ordain moduan, kalitate handiko konposta eskuratzen dute, eta euren baratze edo lorategietan medeagarri organiko gisa erabil dezakete.

Une honetan, erakundea ekintza hauek ari da garatzen:

Etxeko konpostajea2006. urteaz geroztik. Egun ia 2.000 familia ari dira parte hartzen.

Auzoko konpostajea: 2009. urtearen amaieraz geroztik. Egun, 32 eremu daude egokituta Iruñerriaren esparruko 16 udalerritan.

2015ean, etxeko konpostajea sustatzeko udaberriko kanpaina egin da, Atarrabiako San Andres Errotan, eta, hartara, maiatzean 107 familiak egin dute bat ekimenarekin. Auzoko konpostajerako gune bat egokitu da Sanduzelain (Renfeko geltokiaren parean dagoen lorategian) eta, herritarrekin batera, konpost-ontzietatik konposta ateratzeko 14 saio egin dira. Haietan, prozesua azaldu eta ateratako konposta banatu zaie parte hartu dutenei.

EtxekoaAuzokoaGuztira
Parte hartzen duten familiak, 2015aren amaieran 1.992 732
Biztanleak/familia 3,5 2,7
Kilogramo biohondakin pertsonako eta urteko 773,5 283,5
Inauste hondakinen tonak konpostaje guneetan   50
Hondakinen tonak 13 konp. kolektiboetan - 3,9

2015ean kudeatutako tonak

1498,2 261,42 1760  t

Gainera, 2015ean Eguesibarko Udalarekin elkarlanean aritu gara, auzoko konpostajerako bi gune kokatzeko eta, hartara, Sarrigurengo hiri-baratze berrietako hondakinak kudeatzeko (anaia maristen ikastetxearen ondoan).

Araztegiko lohiak nekazaritzan erabiltzea

Arazuriko araztegian sortutako lohiak, behin digerituta eta deshidratatuta daudenean, nekazaritzarako erabiltzen dira. Horien %81 zuzenean aplikatzen dira, eta gainerako %19a, araztegira iristen diren lorezaintzako hondakin berdeekin nahasita, konpost bihurtuta.

2015 ari dagozkion datu orokorrak hauek dira:

-        33.617 tona lohi digeritu sortu dira.

-        27.202 tona lohi digeritu erabili dira nekazaritzan (laboreetan, artoan eta eguzki-loreetan, nagusiki).

-        6.415 tona lohi digeritu erabili dira konposta egiteko, 9.141 tona hondakin berdeekin batera.

-        6.780 m3 konpost merkaturatu dugu, nagusiki Komunitateko paisaia eta lorezaintza sektorerako. Txikizkako salmentaren bidez, 15.773 zaku saldu ditugu.

 

Lohiak aplikatzeko kudeaketa optimizatzea:

2012. urteaz geroztik, lohiak landan aplikatzea kontrolatzeko eta kudeatzeko GIS barne programa bat dugu. Hartara, GPSa duten ANDROID gailuak erabiltzearekin batera, hauetako aukera ematen ari da barne programa hori:

-        Aplikatzeen plangintza eta kontrola hobetzea.

-        Lohiaren trazabilitatea hobetzea (lohia bota den lurzatiak, dosifikatzea...). 

-        Administraziora igorri behar diren txostenak egitea hobetzea.

-        Aplikatzeko lurzatiak aurkitzea eta lokalizatzea optimizatzea, joan-etorrietarako denborak eta egin beharreko kilometroak murriztuz.

-        Lohiak landara garraiatzeak eragiten duen karbono aztarna gutxitzea.

 

Lohiak eta konposta aplikatzeak ingurumenean duen eraginari jarraipena egitea:

Duela 20 urtetik hona ohikoa den moduan, lohia aplikatzearen gaineko saioak edo probak egiten ditugu Instituto Técnico de Gestión Agrícola, SA (ITGA, orain INTIASA) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoarekin batera. Hain zuzen ere, saio horiek Arazuriko lursail esperimentalean eta lohia erabiltzen duten Komunitateko beste toki batzuetan egiten ditugu.

Ibilbide luzeko azterketa horiek abiapuntu hartuta, berresten da araztegiko lohiek eragin minimoa dutela nekazaritzako lurzoruetako metal astunen edukietan.

2015ean, lehorreko laborantzan (laboreak) araztegiko lohia erabiltzeko saiakuntzak egiten jarraitu dugu, Arazuriko finka esperimentalean. Arazuriko konposta erabiltzen hasi gara "Lur landuen erantzun agronomikoa" saiakuntzan, konposta hiru urtean behin aplikatuta lur landuak duen erantzuna ebaluatzeko.

Ongarri organikoak (lohia eta konposta) sail ureztatuetan, artoaren laborantza estentsiboan (Erriberrin) erabiltzeko saiakuntzak egiten ere jarraitzen dugu. Lortutako emaitzek erakusten dute ongarri horiek aplikatuta artoak dituen fosforo premiei erantzuten zaiela, eta lurzoru pobreak hobetzen direla, sail ureztatu berrietan espero izatekoa zen moduan. Nitrogeno ekarpena garrantzitsua da eta hori eskuragarri izatea ebaluatzen ari da ekarpena egin ondoko urteetan (%20ko eraginkortasuna lehen urtean). Lohiak potasio gutxi ematen du, eta, hortaz, kasu horretan ezin du mea ongarria ordezkatu. Gai organikoari dagokionez, ekarpena kontuan hartzeko modukoa da, lurzoruaren emankortasuna hobetzen baitu epe ertainean eta luzean: egitura, mikrobioen jarduera... 

Energia berriztagarriak sortzea

Urtasunen, Eugin eta Egillorren sortutako energia hidroelektrikotik, eta Arazuriko araztegian lohiak tratatuta eta Gongorako zentroko zabortegian hartutako biogasetik abiatuta egiten da aprobetxamendu hau.

Aprobetxamendu hidraulikoa

Bi zentral hidroelektrikok, Eugikoak eta Egillorkoak, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehen, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

Ondoren dagoen taulan, ekoizpen hidroelektrikoak 2013tik izan duen bilakaera erakusten da, GWh-tan:

 201320142015
Eugiko zentrala 6.907.782 27,0 6.085.155 22,4 4.137.151 16,8
Urtasungo zentrala 948.860 883.350 814.110
Egillorko zentrala 19.176.072 15.432.542 11.861.571

Hondakinen aprobetxamendua

Arazurin hondakin urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.

Biogas horrek %50-60 arteko metano kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

 201320142015
Arazuriko HUA 23.840.505 30,9 18.725.764 27,4 18.368.554 33,1
Gongora 7.047.539 8.720.297 14.811.352

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira

Azaldutakoaren arabera, 2015ean 49,9 GWh sortu ziren energia berriztagarrietatik abiatuta, %55 hondakinetatik (lohiak eta hondakin organikoak Gongoran) eta %45a jatorri hidroelektrikotik.

Ondoko taulan erakusten da energia berriztagarrien ekoizpenak izan duen bilakaera 2007tik SCPSAn.

 20082009201020112012201320142015
Zentral hidroelektrikoak 24,0 20,2 21,1 15,8 21,7 27,03 22,40 16,8
Hondakinak 26,0 26,0 27,7 25,5 27,4 30,88 27,45 33,1
GWh, guztira50,046,248,841,3 49,157,949,950,0

Jarraian, modu grafikoan ikusten da bilakaera hori:

 20112012201320142015
Arazuriko HUAren autosufizientzia energetikoa %83,40 %90,60 %98,80 %100,3 %97,7
Gongorako HHTZren autosufizientzia energetikoa %319,90 %292,00 %353,00 %377,3 %573,2

HHTZn autosufizientzia energetikoa hainbeste handitu izana energia elektrikoa ekoiztea handitu izana martxan jartzeari dagokio.

Klima aldaketa eta energia

Iruñerriko Mankomunitateak eta SCPSAk, hirugarren urtez jarraian, balantze energetikoa eta karbono aztarna kalkulatu ditu, 2015. urteari dagozkionak. Datuak (ekainaren 15ean) oraindik ere behin-behinekoak dira eta ekainean AENORek egingo duen egiaztatzearen mende daude.

IM/SCPSA-REN IRUDI ENERGETIKOA

Nabarmendu behar da Iruñerriko Mankomunitatearen eta SCPSAren energia kontsumo osoa %2 handitu dela, 2014an erregistratutakoaren aldean.

Bere aldetik, Iruñerriko Mankomunitatearen eta SCPSAren negutegi efektuko gasen igorpenak-karbono aztarna 54.996,8 tCO2baliokide izan dira 2015ean. Hain zuzen ere, bilakaera taula honetan ageri da:

IM/SCPSA-REN KARBONO AZTARNAREN BILAKAERA tCO2baliok.

Negutegi efektuko gasak-karbono aztarna murrizteko abian jarritako ekintzek ekarri dute 2015ean 3.191,0 tCO2baliokide murriztea 30 urtera, hurrengoaren arabera: