Eskualdeko Hiri Garraioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2015ean garraiatutako bidaiarien behin-behineko kopurua 34.061.626 izan da, hau da, aurreko urtean baino %4,1 gehiago. Hobekuntza horren zati bat gertatu da, hain zuzen, 2014ko emaitzetan eragina izan zuelako 2013ko abenduaren 16an hasi eta 2014ko urtarrilaren 8an amaitutako greba mugagabeak. Hala eta guztiz ere, 2009az geroztik erregistratzen ari zen bidaiari kopuruaren beheratzean joera aldaketa gertatu da 2015ean.

2015 honetan berrikuntza garrantzitsuak izan dira zerbitzuko tarifei dagokienez. Urte hasieran izoztu egin ziren, eta gero, martxoaren 1ean, F gizarte tarifa sortu zen, gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonentzat eta 0,17 euroko prezioa duena bidaiako. Ekainaren 12an, tarifa berriak sortu ziren aldi baterako abonuen formaren pean. Hain zuzen, zerbitzua era mugagabean erabiltzeko aukera ematen dute 30 eguneko aldi batean.  30 euro balio du abonu orokorrak, 24 euro 26 urtetik beherakoentzakoak eta 21 euro familia ugarienak. Abonu horiek osatu ziren bonobusaren tarifa 0,67tik 0,70era garestituta eta familia ugarientzako C tarifa 0,47tik 0,49ra garestituta uztailaren 1etik aurrera. Aldaketa horiek guztiek zerbitzuaren prezioa nabarmen merkatzea dakarte eta, hortaz, garraiatutako bidaiari bakoitzeko batez besteko diru-sarrera gutxitzea ere.

F gizarte tarifako 10.801 txartel jaulki dira, abonu orokorrerako 4.041 txartel pertsonalizatu, 26 urtetik beherakoentzako 4.765 txartel eta familia ugarientzako 8.955 txartel.

Tarifa berriak martxan jartzeak tarifa moten arabera egindako bidaien banaketan aldaketa ekarri du. Gaueko tarifarekin, txartel arruntarekin eta sanferminetakoarekin egindako bidaien portzentajeari eutsi zaio. F gizarte tarifaren eta hileko abonuen bidez egindako bidaien portzentajea %10ekoa da kopuru osoan. Nolanahi ere, tarifa horien erabilera progresiboki handitzen joan da: portzentaje handiena azaroan izan zen, F tarifaren erabilera %6,3koa izan baitzen eta aldi baterako abonuen erabilera %15,1ekoa.

Beste alde batetik, aldaketei dagokienez, urte honetako berrikuntza nagusia izan da Erripagaña auzoa zerbitzuz hornitzea. Zehazki, otsailaren 16an hasi zen, eta ekialdeko muturrean 19. linea luzatuta egin zen.

Horrez gain, urtearen hasierako hilabeteetan, EHGa berrantolatzeko azterlanaren proposamenak helarazi zaizkie Mankomunitateko gobernu organoei. Bi egoera dituen konponbide bat antolatzen da: a) sare optimizatu bat (egungo sarea hobetzea, bere eskemari eutsita) eta b) ardatz nagusietan oinarritutako sarea. Azken egoera horrek garraio modu berria izango luke, plataforma erreserbatu batean ibiliko liratekeen autobusen bidez, gaitasun handiko garraio sistema batean oinarrituta. Gobernu organo berriek garatuko dute erabakitze prozesua.

Informazio orokorra

20142015emendatzea
Zerbitzua ematen den eremua 9.165,83 ha 9.165,46 ha %0,00
Zerbitzua jaso duten biztanleak 337.989 bizt. 339.128 bizt. %0,34

Zerbitzuaren eskaintza

Garraio sarearen ezaugarriak20142015emendatzea
Lineak (egunekoak/gauekoak) 24 / 10 24 / 10 %0,00
Eguneko sarearen hedadura (km) 228,18 237,78 %4,21
Gaueko sarearen hedadura (km) 133,91 115,46 -%13,77
Eguneko zerbitzuaren ordutegi tartea 06:30 - 22:30 06:30 - 22:30 -
Gaueko zerbitzuaren ordutegi tartea 22:30 - 00:30 (ig., al., ar., az., og.) 22:30 - 00:30 (ig., al., ar., az., og.) -
  22:30 - 04:30
(or.)
22:30 - 04:30
(or.)
-
  22:30 - 06:30
(lr.)
22:30 - 06:30
(lr.)
-
Flota20142015emendatzea
Autobus kopurua 139 140 %0,72
Estandarrak (12 m) 78 87 %11,54
Artikulatuak (18 m) 58 50 -%13,79
Minibusak (9 m) 3 3 %0,00
Biodieselak - 4 %100,00
Egokituak (zoru baxua) 139 140 %0,72
Batez besteko adina 7,89 8,08 %2,41
Azpiegitura20142015emendatzea
Geraleku kopurua 518 527 %1,74
Markesina eta zutoina dutenak 1 1 %0,00
Markesina besterik ez dutenak 298 307 %3,02
Zutoina besterik ez dutenak 217 219 %0,92
Altzaririk gabe 2 1 -%50,00
SAE panela dutenak 70 98 %40,00
Instalazioak 10.000 m2 (Ezkaba) 10.000 m2 (Ezkaba) -
Zerbitzuaren maila20142015emendatzea
Ibilitako kilometro kopurua 7.652.086 7.795.381 %1,87
Eguneko zerbitzuan + indartzeak 7.387.738 7.527.826 %1,90
Gaueko zerbitzuan 264.348 267.555 %1,21
Ibilgailuen zerbitzu orduak 577.870 585.067 %1,25
Eguneko zerbitzuan + indartzeak 560.243 567.093 %1,22
Gaueko zerbitzuan 17.626 17.974 %1,97
Zerbitzuaren eskaera20142015emendatzea
Bidaia sinpleak, guztira 32.711.053 34.060.583 %4,13
Eguneko zerbitzuan 32.125.883 33.416.941 %4,02
Gaueko zerbitzuan 585.170 644.685 %10,17
Sareko bidaiak (2) 29.466.681 30.880.505 %4,80

Bidaiak, linea bakoitzeko

Eguneko lineakBidaiariak
L1 Unibertsitateak 359.488
L2 Nafarroako Gorteen kalea – Etxabakoitz  1.138.476
L3 Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea - Antsoain 1.377.141
L4 Barañain – Atarrabia  7.481.931
L5 Orvina 3 – Nafarroako Unibertsitatea  1.104.810
L6 Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa  907.099
L7 Atarrabia – Txantrea – Barañain  3.184.956
L8 Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri  1.162.267
L9 Renfe – Nafarroako Unibertsitate Publikoa  1.595.273
L10 Belosogoiti – Orkoien  562.799
L11 Ezkaba – Sario eraikina  1.789.843
L12 Ermitagaña – Mendillorri  2.339.388
L14 Udaletxea – Arrotxapea  149.692
L15 Sarasate pasealekua – Zizur Nagusia – Ardoi  469.975
L16 Aitzoain – Noain – Beriain  2.564.083
L17 Mutiloa – Artiberri  1.003.551
L18 Zizur Nagusiko urb. - Sarriguren  2.774.576
L19 Barañain – Erripagaña  1.353.543
L20 Vianako Printzearen plaza – Gorraitz  519.963
L21 Zirkularra, ekialdea: Hirigunea - Antsoain  1.092.353
L22 Yanguas y Miranda kalea – Berriogoiti  144.414
L23 Vianako Printzearen plaza - Olloki 135.615
L24 Donibane - Azoka  9.792
L25 Merindadeen plaza – Mutiloen artea  191.852
Sanferminetan barraketara joateko berezia 6.658
BESTE BATZUK 25.383
Egunekoak, guztira33.415.948
Gaueko lineakBidaiariak
N1 San Ignazio etorbidea – Zizur Nagusia 47.731
N2 Sarasate pasealekua – Barañain 110.555
N3 Labriteko aldapa – Noain – Beriain 37.336
N4 Sarasate pasealekua – Aitzoain 50.966
N5 Nafarroako Gorteen kalea – Uharte 109.282
N6 Nafarroako Gorteen kalea – Mendillorri 44.805
N7 Sarasate pasealekua – Sanduzelai – Txantrea – Nafarroa Beherea 176.080
N8 Labriteko aldapa – Mutiloa 13.630
N9 Sarasate pasealekua – Orkoien 6.105
N10 Nafarroako Gorteen kalea - Sarriguren 48.145
Gaueko lineak, guztira644.635
Bidaiariak, guztira34.060.583

Txartelen banaketa, motaren arabera

Kudeaketa adierazleak20142015emendatzea
Per capita erabilera (ig./bizt.) 96,78 100,44 %3,78
Autobus aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (bid./bizt.) 87,18 91,06 %4,45
Ibilitako kilometro kopurua, per capita 22,64 22,99 %1,53
Ibilgailuko zerbitzu orduak, per capita 1,71 1,73 %0,91
Batez besteko lastertasun komertziala (km/h) 13,24 13,32 %0,62
Ibilaldiak betetzea %100,00 %100,00 %0,00
Puntualtasun indizea %94,25 %93,32 -%0,99