Taxi zerbitzua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2015. urtean, azken urteetan taxi zerbitzuaren eskaerak izan duen beheranzko joera amaitu da. Irrati-igorgailuaren bidez hitzartutako taxi zerbitzuen datuen arabera (Teletaxi elkarteak emandako datuak), 2014. urtearekin alderatuta, %3 handitu dira. Zentzu horretan bertan, egoiliarrek egindako zerbitzuen datuen arabera –inkesta bidez kalkulatutakoak–, 2013. urtearen aldean, %6 handitu dira.

Beste alde batetik, nabarmendu behar da 2015ean zerbitzuaren tarifak ez direla aldatu, aurreko urtearekin alderatuta.

2015. urtean, harreman edo solasaldi zuzenak eta etengabeak izan dira taxilarien ordezkariekin, Taxiaren Jarraipen Batzordearen esparruan. Bilera horien artean, batzuk berariazkoak izan dira, besteak beste, Iruñeko udaltzainekin egindakoa, irisgarritasun eta segurtasuneko gai jakin batzuk lantze aldera. Era beran, proiektu berriak sustatu dira, adibidez, dentsitate baxuko eremuetara zerbitzua ematea aztertzea, zerbitzua sustatzeko neurri zehatzak abiarazi dira (besteak beste, publizitate kanpaina bat, irratian, azaroan) eta jarduketa jakinak hitzartu dira, hala nola San Joan Jainkoarena ospitalean taxi geraleku berriaren alta ematea.

2015eko martxoaren 13an, taxi zerbitzua arautzeko ordenantzaren eta taxiaren ordenantza teknikoaren aldaketak eman dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hitzartutako arau egokitzapenak biltzen dituzte.

Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta polizia gorputz desberdinekin koordinatuta eta elkarlanean, taxi zerbitzua ikuskatzeko III. kanpaina egin du. Kanpaina horren helburu nagusietako bat, berriro ere, sektorean dagoen sarkinkeriaren kontra egitea izan da. Jarduketa jakin horrekin batera, era paraleloan, Iruñerriko Mankomunitateko langileek egiten duten ikuskatze arrunta egin da, eta kasuren batean poliziakideekin koordinatuta egon da. Kontrolatutako taxi guztiak kontuan hartuta, taxilariei jarritako salaketen portzentajea oso txikia izan da. Beste batzuei jarritako salaketak eta abiarazitako zehapen espedienteak, ordea, nagusiki, sarkinkeriarekin lotura izateagatik, 2014koa baino askoz ere handiagoa izan da.

Amaitzeko, adierazi behar da 2015ean era esanguratsuan handitu dela ibilgailu-berritzeen kopurua. Horrek ondorio zuzena izan du ibilgailu egokituen eta ekologikoen portzentaje adierazleetan, flota osoarekiko, %8,6koa eta %24,6koa izatera iritsi baita, hurrenez hurren. Batez besteko antzinatasunaren adierazlea ere zertxobait gutxitu da eta orain 4,2 urtekoa da.

Zerbitzuaren eskaintza

LIZENTZIA KOPURUA: 313

Flota

20142015
Ibilgailu kopurua 316 316
Ordezteko ibilgailu kopurua 3 3
Eurotaxi ibilgailuak (egokituak) 22 27
Ibilgailu ekologikoak 63 77
Ibilgailu estandarrak 228 209
Batez besteko antzinatasuna 4,47 4,2

Azpiegiturak

20142015
Geraleku kopurua 37 38
Altzariekin 32 34
Plaza kopurua 248 253
Taxi bidearen kilometroak 3 3

Izapideak

20142015
Gidari baimen berriak 40 33
Eskualdatze kopurua 14 9
Ibilgailu berritze kopurua 39 63