Hiri hondakinak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2015ean jarraitu egin du 2014an hondakinen ekoizpenean hasi zen goranzko joerak, hainbat urtean beheranzko joera izan eta gero. Aurreko urtearekin alderatuta, bildutako tona kopurua %2,65 handitu da (portzentaje horren barnean sartzen dira etxeko eta auzoko konpostajeko tonak). Handitze horren zati handiena bildutako paper-kartoi tonak emendatzeari dagokio, %16,65, zuzenean lotuta paperaren prezioa merkatzearekin eta edukiontzietako lapurretak murrizteko egindako ekintzekin.

Paper-kartoi gehiago berreskuratze horrek, gai organikoak bereiz biltzeko bosgarren edukiontzia ezartzea garatzearekin batera, hondakinak berreskuratzearen indizea %14,53 handitu du, aurreko urtearen aldea, eta, hartara, hondakin guztien %33ra iritsi da.

Era berean, 5. edukiontziaren bidez berreskuratutako gai organikoek, 4.766 tona, inauste eta lorezaintzako hondakinekin eta konpostajearekin batera, sortutako biohondakinen %24,8 berreskuratzeko aukera eman dute. Erreferentzia moduan, biohondakinak berreskuratzeko helburua %50ean ezarrita dago etxeko hondakinen multzorako 2020. urterako.

5. edukiontziaren bidezko bilketa berria 2013aren amaieran hasi zen, I. fasean, Barañainen, 2014an, Iturrama, Mendebaldea, Ermitagaña, Donibane, eta Ipar eta Hego Etxabakoitz auzoetara eta Zizur Nagusia eta Zizur Txikia herrietara zabaldu zen. 2015ean Iruñerriko hiri ingurune osora hedatu da, eta, horrenbestez, 333.559 herritarri ematen die zerbitzua, 2.093 kokatu baitiraBilketa berri honek harrera ona izan du ezarri den herrietan eta auzoetan; izan ere, etxebizitzen %43,5ekoa izatera iritsi baita izena emandakoen portzentajea. 5. edukiontziaren bidezko bilketa handitzea 2014an hasi zenetik bildutako gai organiko bereizien tonak handitzean islatu da.

Ekoizpena

 2012201320142015
Sortutako hondakinen kantitate osoa (t) 136.806 134.416 135.354 138.763
Kilogramo biztanleko eta urteko 382,4 373,89 376,49 384,80

 Osaketa

 2012201320142015
Papera-kartoia 23.530 %17,2 21.910 %16,3 21.893 %16,3 23.650 %16,83
Brikak 1.840 %1,3 1.870 %1,4 1.892 %1,4 2.033 %1,45
Plastikoa 11.863 %8,6 12.089 %9,0 11.518 %8,4 12.037 %8,57
Beira 14.357 %10,5 13.072 %9,7 12.379 %9,0 12.461 %8,87
Metalak 3.746 %2,7 3.468 %2,6 3.321 %2,4 3.048 %2,17
Ehunak 2.624 %1,9 2.366 %1,8 3.091 %2,3 3.363 %2,39
Tamaina handiko gauzak 3.355 %2,4 3.586 %2,7 3.798 %2,8 4.040 %2,87
Egurra 5.470 %4,0 5.251 %3,9 5.441 %4,0 3.450 %2,46
Beste produktu batzuk 5.786 %4,2 5.934 %4,4 5.830 %4,3 7.698 %5,48
Paper zikina, pixoihalak... 9.071 %6,6 9.070 %6,7 8.665 %6,3 9.382 %6,68
Etxeetako inauste hondakinak 4.928 %3,6 5.672 %4,2 5.847 %4,3 5.581 %3,97
Gai organikoak 50.235 %36,7 50.119 %37,3 53.378 %38,9 53.778 %38,27
Guztira136.805%100134.417%100137.053%100140.523%100

Sortutako hondakinak bilketa motaren arabera (t)

 2012201320142015
Gai organikoen eta gainerakoen edukiontzietan 94.641 92.323 85.282 50.528
Ontzien edukiontzietan 7.756 7.692 7.435 7.740
Gai bakarrekoen bilketan 34.409 33.835 35.122 37.572
Gai organikoen edukiontzietan (5. edukiontzia) 86* 1.028 4.766
Gainerakoen edukiontzietan 479* 6.487 38.157
* Gai organikoen bilketa bereizia Barañainen (2013ko azaroaren 11n hasi zen)

Berreskuratutakoak, produktuaren arabera (t)

 2012201320142015
Berreskuratutako papera-kartoia, guztira 14.702 13.395 14.144 16.436
Beira, guztira 8.647 8.432 8.430 8.470
Plastikoa, guztira 2.603 2.686 2.744 2.596
Brikak, guztira 718 684 675 632
Metalak, guztira 1.030 998 970 934
Tamaina handikoak 1.711 1.649 1.870 1.813
Inauste hondakinak 4.928 5.672 5.847 5.581
Egurra 2.980 2.953 3.127 3.450
Gai organikoak 86,04 1.040 4.766
Etxeko eta auzoko konpostajea 1.699 1.760
Berreskuratutako produktuak, guztira37.31936.46940.54646.439
Berreskuratutako kilogramoak urteko eta biztanleko 104,3 101,44 112,81 128,78
Berreskuratze indizea. Ontziak guztira % 49,7 49,2 51,77 52,27

Zabortegira desbideratzea

 2012201320142015
Zabortegira bideratutakoaren %
(zabortegira ez doan bildutako zabor guztiaren %)
46,55 45,51 44,87 47,75