Iruñerriko Ibai Parkea

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Ibai Parkeko Partzuergoak 2007. urtean Iruñerriko Mankomunitatearen esku utzi zuen Ibai Parkearen mantentze-lanak kudeatzea eta, horrenbestez, 2015. urtea zeregin horietan jardun den BEDERATZIGARREN urtea izan da.

2015. urtea berezia izan da, maiatzean hauteskundeak izan baitira. Beraz, koordinazio bilera bakar bat egin da Parkearen eremuko udalerrietako alkateekin (2015eko azaroaren 27an). Bilera horretan Ibai Parkearen eta haren jatorriaren gaineko deskribapen labur bat egin da, eta urteko kudeaketaren berri eman da, egindako jarduketak, egiteko daudenak eta etorkizunerako aurreikusitakoak aztertuta. Adierazi behar da kide diren zortzi udalerrietako ordezkariak berriak direla bat izan ezik.

Urteko gertakari nabarmen moduan hauek adierazi behar dira, aurreikusita zeudenak:

  • Burlatako hiri-zatia argiztatzea, Larraintzartik Belosoraino.
  • Komun publikoak eraikitzea Intxaurdian eta Orikaingo hondartzan.
  • Bideko zorua konpontzea Uharten eta Ollokin.
  • Oinzubia eraikitzea Elortz ibaiaren gainean, eta Zizur Nagusia eta Iruñea batzea.

Burlatako hiri-zatia argiztatzea, Larraintzartik Belosoraino

Horrenbestez, amaitutzat eman dira Ibai Parkean herritar gehien ibiltzen den zatiak argiztatzeko jarduketak. Hainbat fasetan egin dira jarduketa horiek, eta lan hauek eginda Ibai Parkea argiztatzeko lanak amaitu dira.

Komun publikoak eraikitzea Intxaurdian eta Orikaingo hondartzan

Ibai Parkean komun publikoak eraikitzeko premia ikusirik, haiek jartzeko kokaleku egokiena zehazteko azterlan bat egin da, kontuan hartuta jada badauden hiru komunen kokapena zein den. Hartara, ondorioztatu da kokaleku aproposenak hauek direla: Intxaurdian, Zubi Zaharraren ondoan, zenbait bide elkartzen direnez, toki estrategikoa baita; eta Orikaingo hondartza, uda garaian jende gehien hartzen duen tokietako bat baita.

Bi kasuetan komunen behin betiko kokalekutik gertu dagoen hornidura eta saneamendu sarea dago.

Komun publiko horiek 2015eko uztailean jarri dira martxan.

Bideko zoruko zenbait zati konpontzea Uharten eta Ollokin (Esteribar)

Uztailean eta abuztuan zenbait jarduketa egin dira, bai Ibai Parkeko bideko zoruan eta bai Parkerako dauden sarbideetan ere:

Lauzak kokatu dira berriro Dorraburuko presara joateko sarbidean.

- Uharten, CINFA lantegiaren inguruko bidean zeuden bi sakanguneak kendu dira.

- Arren, Ezkabarteko Udalaren biltegira iristeko bidea hormigoiztatu da.

- Uharten, Huiciko ubidearen gainean dagoen pasealeku zatia hormigoiztatu da, barnean hartuta dena batean ematea inguruetan.

- Lurra berdindu da, trinkotu eta dena batean eman da Arletako Jaurerrirako sarbidean eta Ollokiko eremurako sarbidean.

Oinzubia eraikitzea Elortz ibaiaren gainean

Iruñeko eta Zizur Nagusiko udal barrutiak batuta gelditu dira Elortz ibaiaren gaineko oinzubia eraikita. 2015eko ekainean egin da, hain zuzen.

Ibai Parkean kontratatutako lanak oso ongi egin dituzte kontratatu diren enpresek.

  • Berdeguneak, ARVENA enpresaren esku daude.
  • Argiztatze lanak MEPSA enpresak egin ditu.
  • Haurrek jolasteko elementuen mantentze-lanak MADERPLAY enpresaren esku daude.

Urte osoan lan ugari egin dira dauden azpiegiturak osatzeko, SCPSAren aurrekontuen kontura (inbertsioak).

Era berean, sozietate horren aurrekontuen kontura, Ibai Parkeko Ingurumen Informaziorako eta Sentsibilizaziorako Zentroen mantentzea eta dinamizatzea egin da (Atarrabiako Pilategia eta San Andres Errota).

Parkearen mantentzea-kontserbatzea gainbegiratzea hobetzeko asmoz, 2015ean kudeaketa laguntzeko kanpoko laguntzarako kontratua luzatu da. Zaindaritza antzeko zerbait da: Parkeko lorezainak koordinatzeaz gain (4-6 lagun), Parkean beste batzuek egiten dituzten erabilerak eta jarduerak kontrolatzen ditu (baratzezainen ibilgailuen joan-etorriak, beste batzuen obrak…). Aldi baterako kontratatzea da (7 hilabete, apirila eta urria artean). Egindako lana oso ona eta mesedegarria izan dela ikusirik, aurreikusita dago berriro kontratatzea, are gehiago, ikusita Parkeko Ordenantza ezarri dela.

Alderdi tekniko nabarmenak

Denon segurtasuna bermatze aldera, zenbait zuhaitz ipurditik moztu dira, Basartea enpresak egindako auditoretzaren, erabiltzaileek eurek egindako iradokizunen eta Parkeko mantentze-lanetako langileek egindako ikuskatzeen arabera.

Segurtasun hesia kokatu da Eultzako Jaurerritik Eultzako eremurako jaitsieran, Barañainen.

Ibai Parkea Eguesko udal barrutian handitzeko Udalez Gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko izapideak bideratu dira.

Gertakari aipagarriak

2015eko otsailaren 25ean uraldia izan da eta kalteak eragin ditu Ibai Parkean. Ondorioz, pasealekua osorik garbitzeko lanak egin behar izan dira, barnean hartuta tamaina handiko elementuak kentzea, haurrak jolasteko elementuak eta seinaleak garbitzea, zuhaitzak kentzea ibilgutik, eta itxiturak, hesiak eta altzariak berriro jarri behar izatea. Horrez gain, lur jauziak izan dira ertzetan eta kalteak bideko zoladuran.

Egindako lanak

  • Kanalizazio elektrikoa Larraintzar-Beloson (Burlata).
  • Larraintzar-Belosoko argiteriaren konexio elektrikoa (Burlata).
  • Komun publikoak eraikitzea Burlatako Intxaurdian.
  • Komun publikoak eraikitzea Orikaingo hondartzan, Ezkabarten.
  • Oinzubia eraikitzea Elortz ibaiaren gainean.
  • Zutabe bat margotzea Iparraldeko Ingurabidean, Oltza Zendean.

Mantentze- eta kontserbatze-lanak

  • Bideko zorua konpontzea Ibai Parkeko hainbat tokitan, eta sakangunea kentzea CINFA enpresaren inguruan. 
  • Seinaleak berriro jartzea eta altzariak eskuratzea (mahaiak eta bankuak). 
  • Segurtasunerako hesia kokatzea Eultzako eremuan, Barañainen.