Arazuriko Hondakin Uren Araztegia

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Hodi biltzaileen sareen bidez, Iruñerrian sortzen diren hondakin urak edo ur zikinak Arazuriko araztegira iristen dira (Oltzako zendea). Han arazteko prozesu bat egin ondotik, Arga ibaira itzultzen dira baldintza hobeetan.

Arazteko prozesuan sortutako lohiak tratatu eta balorizatu egiten dira, zuzenean erabilita nekazaritzan eta konpost bihurtuta hondakin berdeekin.

Arazuriko HUA instalazioaren ezaugarriak

Uraren tratamendu linea

750.000 biztanle baliokiderentzat baino gehiagorentzat tratatzeko ahalmena du instalazio honek. Arazteko prozesua honela egiten da:

  • Lehen mailako tratamendua, martxan 1990etik. Aurretratamendua egiten da, lodiak kenduta, hondarra eta koipea kentzen dira eta lehen mailako 6 dekantagailu daude.
  • Tratamendu biologikoa, martxan 1999tik. Aireztatzeko 4 putzu ditu, eta bigarren mailako 6 dekantagailu.

Lohien tratamendu linea

Biogasa ateratzen den 5 digestore anaerobioetan uraren lerroan sortutako lohiak tratatzea. Behin digerituta, deshidratatu egiten dira instalazioko bi zentrifugagailuetan.

Biogasaren aprobetxamendu linea

Lohien digestioan sortutako biogasa gasometroan eta esferan biltzen da. Ondoren sortu egiten da (elektrikoa eta kalorifikoa) kogenerazio motorren bidez.

Lohiak nekazaritzan birziklatzea

Lohien %80,92 laborantza estentsibora bideratu da.

Lohiak konpost bihurtzea

Digeritutako lohien gainerako %19,20a konpost bihurtzen da araztegiko instalazioan jasotzen diren hondakin berdeekin nahasita. 2012. urtea arte aire zabaleko larrainetan egin da konposta (windrow konpostajea). 2012an Arazuriko araztegiko lohien konpostatze planta berria eraiki zen. Planta berri horretan, prozesua nabe itxi batean egiten da. Bertan 5 tunel daude eta haietan tratamenduaren lehen zatia egiten da. Gero, zolata aireztatua duen ontzeko nabean amaitzen da prozesua.

Instalazioaren datuak

unidateak201320142015
Arazteko instalazioaren ezaugarriak
Sartzeko emaria l/s 1.312 1.166 1.127
Tratatutako bolumena m3 41.372.129 36.779.856 35.546.921
Hartzen duen biztanleria baliokidea bizt. 740.232 552.763 620.482
Mankomunitatetik kanpoko lohi tratatuak m3 31.182 29.995 28.362
Kanpoko karga portzentajea % 9,9 13,6 14,2
Ekoitzitako biogasa eta energia sortzea
Biogasa sortzea m3 5.675.385 4.763.980 4.537.290
Araztegian kontsumitutako energia kWh 24.132.716 18.663.327 18.792.723
Araztegian ekoitzitako energia kWh 23.840.505 18.725.764 18.368.554
Autosufizientzia energetikoa % 98,80 100,3 97,7
Sortutako hondakinak
Araztegiko arazte hondakinak t 1.420 1.501 1.445
BIOSOLIDOAK KUDEATZEAunitateak201320142015
Biosolidoak sortzea
Sortutako biosolido kantitatea t 38.027 31.539 33.617
Biosolidoaren lehortasuna % 17,74 18,77 17,68
Landan aplikatzea t 32.832 25.485 27.202
Konposta egitea t 5.195 6.054 6.415
Lohi/biosolido konpostajea
Konpost bihurtutako hondakin berdeak t 9.894 9.817 9.141
Sortutako konposta m3 5.322 6.054 6.780
Merkaturatutako konpost zakuak unitatea 16.137 15.607 15.773
Sortutako hondakinak
Inauste errefusa t 105 93 68