Uraren Ziklo Integrala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2015ean, ur ekoizpenaren datua 959 l/s-koa izan da, eta, horrenbestez, 2014koarekin alderatuta, %2,35 handiagoa, orduan 937 l/s-koa izan baitzen. Eta banaketa desberdina izan du urtean egindako euriaren arabera. Ikusten da kontsumoa egonkortu egin zela udaberrian, udazkenean eta neguan, eta udako hilabeteetan eragin handia izan zuen meteorologiak, 2014ko uda baino beroagoa izan baitzen.

Erregistratu gabeko uraren koefizientea %11,26koa izan da (behin-behineko datua da, fakturatutako kontsumoaren behin betiko kalkuluen zain baikaude). Aurreko ekitaldiko portzentajea baino txikiagoa da, orduan %12,09koa izan baitzen. Adierazi behar da emaitza sektoreko onenen artean dagoela Espainian, ia-ia muga teknikoan.

Hornidura zerbitzuari dagokionez, urtea normaltasunez joan da eta ez da erregistratu nabarmentzeko moduko gertakaririk hornitutako uraren kalitatean. Adierazle guztiek (kloro kontzentrazioa, uhertasuna eta bakteriologia kalitatea) berresten dute emandako urak kalitate maila handia duela. Hornidura kontrolatzeko sarearen informazioa Osasun Ministerioaren Kontsumoko Uren Informazio Nazionaleko Sisteman (SINAC) ezarri da, eta, beraz, herritar ororen esku dago.

Saneamenduari eta arazteari dagokionez, berriz, adierazi behar da tratatutako batez besteko emaria 1.127 l/s-koa izan dela eta adierazleen bilakaerak (uretan esekita dauden solidoak kanporatzea eta oxigeno eskari biokimikoa kentzea) erakusten digula arazte mailak handia izaten jarraitzen duela eta arro hidrografikoko erakundeak ezarritako mugak betetzen direla.

 201320142015
Ur ekoizpena, guztira 30.153.491 29.541.698 30.240.141

Analisi bidezko kontrola

LaginakParametroak
Hornidura iturriak 598 8.397
Ura edateko on bihurtzeko prozesua 2.781 8.054
Tratatutako urak 542 12.569
Biltegiak 521 12.327
Banaketa sarea 425 10.040
Kontsumoko iturria 363 6.137
Isuriak ibilgura 137 676
Eskaerak 185 748
Kalitate kontrola eta barnekoak, laborategia 710 2.439
Analisi bidezko kontrolak, guztira 6.262 61.387

Kontrolen emaitzak

Banaketa sarea eta kontsumoko iturria
Emaitza konformeen % 
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %99,9
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %99,9

Kontsumoa (m3)

 201320142015
Etxebizitzetakoa 12.238.917 12.095.319 12.270.820
Administrazio publikoena 341.077 326.487 327.250
Interes sozialekoa 726.355 712.168 718.896
Merkataritza-industriarena 6.150.890 5.979.270 6.083.173
Ureztatze pribatuena 531.216 584.369 671.506
Konbinatuak 2.466.051 2.424.885 2.610.682
Udal zerbitzuena 964.820 919.685 931.983
Iturriena 67.221 83.629 79.264
Ureztatze publikoarena 477.622 497.383 530.902
Obretakoa 97.815 100.435 74.886
Kontsumoaren emaitzak, guztira26.198.26425.647.865

26.579.311

Kontsumoa (litroak biztanleko eguneko)

 201320142015
Etxebizitzetakoa 114 112 115
Industriarena 47 46 47
Ureztatzeena 25 24 28
Kontsumoaren emaitzak, guztira202198

205

Saneamendua eta arazketa

 201320142015
Arazuriko araztegian araztutakoaren kontrola (m3) 41.372.129 36.779.856 35.546.921
Analisi bidezko kontrolaLaginakParametroakLaginakParametroakLaginakParametroak
Arazuriko HUA 2.683 9.430 2.794 11.069 2.919 9.657
Industria isurketak 737 9.494 663 8.957 817 10.309
HUAko ur lerroa 712 16.977 689 16.504 700 17.971
Hobi septikoetan 73 2.139 89 1.392 173 2.132
Ibilguen kontrola 109 2.631 92 2.346 83 2.108
Lohiak eta konposta 64 553 98 440 121 849
Analisi bidezko barne kontrolak, guztira 4.383 41.224 4.425 40.708 4.813 43.026
Kanpoko analisiak 4.523 49.260 4.893 54.089 5.071 50.644
Laborategian egindako analisiak, guztira 8.906 90.484 9.418 94.797 9.884 93.670
Industria isurketen kontrola   
Bisitak enpresetara 37 34 32
Jarduera sailkatuen espedienteak 195 200 135
Beste txosten batzuk 53 45 54
Arazuriko araztegiaren errendimenduak   
Uretan esekita dauden solidoak %95,2 %96,9 %95,9
Oxigeno eskari kimikoa %93,9 %94,3 %93,6
Oxigeno eskari biologikoa %96,2 %96,7 %96,1
Nitrogenoa %73,1 %74,8 %70,8
Fosforoa %82,9 %77,8 %83,5

Hornidura iturriak

Artetako iturburua

Udarbe ibaiaren buruan.

  • Biltzeko azalera: 100 km2
  • Iturburuaren batez besteko emaria: 3.098 l/s
  • Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 486 l/s
  • Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.398 l/s
  • Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 1.214 l/s

Eugiko urtegia

Arga ibaiaren buruan.

  • Oinplano makotua duen grabitate presa
  • Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m
  • Luzera: 252 m
  • Presaren bolumena: 21 hm3
  • Garaiera handiena: 628 m
  • Azalera: 123 ha
  • Batez besteko sakonera: 18 m
  • Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete

Itoizko urtegia

  • Kokapena: Irati ibaia. Longida ibarra
  • Presa mota, grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
  • Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
  • Bururatze luzera: 525 m
  • Bururatze garaiera: 592 m
  • Gehieneko maila normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
  • Ur mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3

Edateko ura tratatzea

  • Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
  • Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
  • Tiebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s

Hornidura sarea

  • Luzera: 1.473 km
  • Harguneak: 43.130
  • Biltegiak: 135 unitate. Edukiera: 256.114 m3
  • Ponpatzeak: 54
  • Emari-neurgailuak: 624

Saneamendu sarea

  • Luzera: 1.668 km
  • Harguneak: 73.900

Ekaitz urak biltzeko biltegiak

  • Txantreako ekaitz urak biltzeko biltegia
  • V=3.000 m3 C2 kolektorera

Hondakin uretarako instalazioak

ezaugarriakkop.zerbitzatutako herritarrak
Arazuriko HUA Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin) 
Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio planta
1 620.482
Hobi septikoak Iragazki biologikoa dutenak 119 -

'); var time = setTimeout( function(){ printWin.print(); printWin.document.close(); clearTimeout( time); }, 1000); return false; }) }) }) // Script menu responsive jQuery(document).ready(function () { jQuery('#navmain').meanmenu({ meanMenuContainer: '#navmobile' }); // Muestra las migas en moviles //if( $.browser.mobile) { $("#migas").show(); //} }); $(function(){ })