Laneko arriskuen prebentzioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2014an egindako auditoretza abiapuntu hartuta, erregistratutako ez-egokitzeak zuzentzeko ekintza plan desberdinak ezarri dira:

- Kanpoko Prebentzio Zerbitzua kontratatu da, Industria Higienearen espezialitaterako, hartara, gure langileei eragiten ahal dieten alderdiei buruzko neurketak egin eta egiaztatzeko (zarata, dardarak…).  

- Ekoizpeneko lanpostuetako (ura eta hondakinak) arriskuen ebaluazio orokorra berrikusi da. Hartara, lanpostu horien gaineko informazioa emateko dokumentuak egin dira langileentzat eta intranetean kaleratu dira, lanpostu bakoitzari eragiten dioten arauekin eta lanerako jarraibideekin batera.

- Prestakuntzarako prozedura ezarri da, eta jada aplikatzen ari da lanean hasten diren langileekin eta antolatutako lekualdatzeetan.

- Enpresa Jardueren Koordinazioa prozedura, Kanpoko Prebentzio Zerbitzu bati esleitua, egiatan ezartzen hasi da eta hurrengo urtean zehar amaituko da. Ingurumeneko Kalitatea Kontrolatzeko Arloan eta Laneko Arriskuen Prebentziokoan hasi da ezartzen.

- Erakundearen baliabide prebentibo teknikoak indartzeko helburuarekin (enpresaren esku daudenak), laneko arriskuen prebentzioko goi mailako teknikari bat kontratatzeko prozesua egin da. Hain zuzen, aurreikusita dago 2016ko lehen hiruhilekoan hastea lanean.

Nabarmendu behar da, prebentzioaren kulturari zabalkundea emateko, erakundeko Prebentzio Zerbitzuaren eta UZIko eta hondakinetako ekoizpen lineetako arduradunen arteko aldian behingo bilerei ekin zaiela.

Osasuna zaindu eta sustatzea

Osasuna zaintzeari dagokionez:

- 2014/2015eko mediku azterketen kanpaina osatu da, ASPYko mediku zerbitzua kontratatuta. Langileen parte-hartzea %85,33koa izan da gutxi gorabehera eta azterketak normaltasunez egin dira eta langile gehienek pozik egin dituzte.

- 2015/2016ko mediku azterketen kanpaina hasi da eta hori ere normaltasunez egiten ari da.

Osasuna sustatzeko kanpainei dagokienez, 2015ean, programa hauek gauzatu dira: lehen laguntzak (ikastaro bat), bizkar osasuntsua (2 ikastaro), bideko segurtasuna (4 ikastaro) eta bide heziketa bizikletarekin (ikastaro 1).

Segurtasun eta Osasun Batzordea

Segurtasun eta Osasun Batzordea 5 bide elkartu da, hainbat kontu garatu eta lantzeko, bai langileen taldeak proposatutakoak, bai eta enpresak proposatutakoak ere. Otsailean Batzordearen lehendakaria eta prebentzioko delegatuetako bat aldatu egin dira.

Baja eragin duten kontingentzia profesionalen bilakaera

Taulan ikus daitekeen moduan, urteko istripuen kopuruak baxuak dira (segida historikoan bigarren baxuena da). Nabarmendu behar da min txikiak edo arinak eragin dituzten istripuak izan direla eta gehienetan erorikoak izan direla, maila desberdinetan.

 Urtea20082009201020112012201320142015
ISTRIPUAK 21 16 19    20 19 11 25 13
BERRIZ GAIXOTZEAK 0 0 2 2 0 0 1 1
IN ITINERE 2 2 2 4 0 1 3 1
ERIT. PROFES. 0 0 0 1 1 0 0 0
LANGILE KOPURUA 484 487 483
472 457 456 447 452

Arriskuak Kudeatzeko Sistema

Arriskuak Kudeatzeko Sistema eta Arriskuak Kudeatzeko Batzordea onetsi dira.

Urte osoan 4 gertakari izan dira, eta haien artean nabarmendu behar da ekainean Arreko biltegia kolapsatu zela.